You are on page 1of 9

ERRUSIA, INPERIOtik SESBra.

1.- IRAULTZAREN ZERGATIAK.

XX. mendearen hasieran, Errusiar Inperioak lurralde ikaragarri zabala


hartzen zuen: Europa mendebaldetik Ozeano Barera eta Artikotik
Itsaso Beltzera.

Inperioak 150 milioi biztanle inguru zituen 1917an, oso modu


irregula-rrean banatuta, eta nazionalitate, herri eta kultura aniztasun
handia.
Ekonomia, nekazaritza oinarrituta artean, poliki poliki industria gara-
tzen hasi zen.

Errusia zen potentzien artean ahulena.

Errusia Romanov dinastiako tsarrak gobernatutako inperio zabala zen


XX. mendearen hasieran; sistema autokratikoa zen, eta nahigabea
zabalduta zegoen burgesian eta langileen artean, politikaren, ekono-
miaren eta gizartearen arloetan.

Gobernatzeko, noblezian, Eliza ortodoxoan, Armadan eta burokrazian


bilatzen zuen babesa.

Parlamentu bat zegoen, Duma, baina oso botere mugatua zuen, eta
tsarrak nahi zuena egiten zuen. Ez zegoen askatasun politikorik eta
pertsonek ez zuten eskubiderik; horrez gain, polizia politikoak oposi-
ziokoak zirenak gogortasun handiz jazartzen zituen.

Izan ere, ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen.


Biztanleen % 80 nekazaria zen.
Morrontza indargabetua zegoen arren, landa eremuko jabetza sistema
feudala zen, tresnak oso oinarrizkoak ziren eta produktibitatea oso
txikia.

XIX. mendearen amaieran, industrializazio ahul bat hasi zen.


Industria astun batzuk finkatzeak eta trenbidea eraikitzeak
proletario-tzaren hazkundea ekarri zuen.
Burges enpresariak, aldiz, gutxi ziren.
Garai hartan, tsarraren aurkako indar politiko klandestinoak agertu
ziren. Indar horiek gizarte talde eta ideologia politiko desberdinak
ordezkatzen zituzten:

 Alderdi Sozialista Iraultzaileak uste zuen iraultzarako indar na-


gusia nekazariak zirela, eta lurren kolektibizazioa defendatzen
zuen. Kerensky zen lider nagusia.

 Alderdi Demokrata Konstituzionalistak tsarren absolutismoari


aurre egin eta Errusia monarkia konstituzionalista bihurtu nahi
zuen.

 Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratak marxismoa


defenda-tzen zuen. Bi taldetan zatitu zen: mentxebikeak eta
boltxebikeak.

2.- 1905eko IRAULTZA.

1905ean, tropa japoniarrek tsarraren amada garaitu zuten.


Berehala, istiluak sortu ziren, porrotaren eta ekonomia krisiaren
eraginez.

Urte horretan, tsarismoaren aurkako indarrak agintea eskuratzen


saia-tu ziren iraultzaren bidez. Hauek izan ziren altxamendu horren
sakone-ko arrazoiak: ekonomia, politika eta gizarte krisi larria, greba
mugi-mendu biziaren eragilea, eta Japoniaren aurkako gerra (1904-
1905) galdu izana, porrotak agerian utzi baitzuen tsarren
erregimenaren ahultasuna.

1905eko iraultza urtarrilaren 9an hasi zen, jendetza San


Petersburgoko Neguko Jauregira joan zenean, haien eskaerak
aldarrikatzeko.
Manifestariek ez zuten tsarismoaren desagerpenaren asmorik nahi,
baizik eta bizi baldintzak hobetzea eta erreforma politikoaren hasiera
bultzatzea nahi zuten.
Baina tsarraren errepresioa oso odoltsua izan zen: hildako eta zauritu
ugari izan ziren.
Horregatik, hortik aurrera Igande Odoltsua izendatu zuten.
Horren ondorioz, herriaren eta tsarraren arteko behin betiko haustura
eragin zuen.

Protesta eta grebak hasi ziren.


Gainera, nekazariek eta langileek sobietak (herri biltzarrak) antolatu
zituzten. Horrela, borroka antolatzeko baliabide hau etorkizunean
garrantzi handiagoa izango du.

1905eko urrian, tsarrak zenbait arlotan amore eman behar izan zuen.
Horien arteko aldaketa handiena Duma bat berriro biltzea izan zen.
Izan ere, Duma sufragio unibertsalaren bidez aukeratu zuten.
Horrela, Errusia monarkia parlamentarioa izango da.
Baina tsarrak hartutako konpromisoak bertan behera utzi zituen eta
Duma kontuan izan gabe gobernatzen jarraitu zuen.

Nekazaritza erreforma abiatzea, herritarrei lurrak banatuta, epe


luzera erregimen liberalaren aldeko gizarte oinarri bat sortzeko.
Proiektua bertan behera geratu zen, sustatzailea, Piotr Stolypin lehen
ministroa, 1911n hil ondoren.

Banakoen eta hiritarren askatasun mugatuak indarrean jartzea.

SAN PETERSBURGOKO LANGILEEK 1905ean TSARRARI


EGINIKO ESKAERAK.

Zugana gatoz justizia eta babesa eskatzera (…).


Une izugarri batera iritsi gara, hobe dugu hiltzea gure sufrimendu
jasangaitzekin jarraitzea baino. Greban gaude.

Ez dugu bizitzeko behar beharrezkoa dena baino gehiago eskatzen.


Legez kanpoko gisa hartua izan da eguneko lan orduak zortzira
murrizteko eta soldatak gure nagusiekin batera erabakitzeko egin
dugun eskaera.

Jauna: hirurehun mila arima baino gehiago gaude hemen; guztiok


gara gizakiak, baina itxuraz bakarrik. (…)
Langile klaseen interesak defendatzeko ahoa zabaltzen ausartzen
den gutariko edonor kartzelan sartu dute. (…)

Errusiako ordezkarien deialdia berehala egiteko agin dezazun eska-


tzen dugu (…). Horretarako, eman ezazu bide Biltzar Konstituzio-
gilea hautatzeko, sufragio unibertsalaren bidez.
3.- 1917ko OTSAILEKO IRAULTZAK.

1914an Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen.


Gerraren hasieran, Errusiak milioika soldadu bidali zituen frontera,
baina hornidura oso txarra zen. Tropak ia ekipamendurik gabe eta
gaizki zuzenduta zeudenez, soldaduen morala abailtzen joan zen, eta
frontean kolapsoa gertatzeko arriskua nabarmena zen.

Frontean izandako porrotek eta atzeguardiako hornidura faltak ezin-


egon handia sortu zuten. Laster, grebak eta manifestaldiak hasi ziren,
baina agintarien errepresioa oso gogorra izan zen.

1917ko iraultza otsailaren 23an (guretzat, martxoaren 8an) Petrogra-


den (San Petersburgo), oposiziokoek manifestazio bat egin zuten.
Hilaren 25ean, greba orokorra piztu zen.
Hurrengo egunean, kuarteletan soldaduek matxinatu egin ziren, baina
tsarraren tropek grebalariei uko egin zieten.
Otsailaren 27an, behin behineko gobernu eratu zen.
Eta gobernu honen burua Kerensky sozialista moderatua izan zen.
Hurrengo egunetan, gobernuak sistema liberala martxan jarri zuen
eta tsarrak abdikatu egin zuen.

Ondoren, langileek, nekazariek eta soldaduek antolaturiko sobieten


bidez, milizia armatuak bihurtu ziren: Goardia Gorria.
Egun gutxira, boltxebikeek sobieten kontrola hartu zuten.
Izan ere, boltxebikeen programa oso erakargarria zen:

 Lehen Mundu Gerra utzi.


 Langileen bizi baldintzak hobetu.
 Lurrak nekazarien artean banatu.

Kerensky zuzendutako Gobernuak aliatuei agindu zien Errusiak gerran


jarraituko zuela.

Behin behineko gobernu liberal eta burgesak erreformak egingo


zituela agindu zuen, lurrak banatzea, esaterako, baina horien
moteltasunak eta Mundu Gerran jarraitzeko erabakiak gobernua
erorarazi zuen.

Hori dela eta, sobieten protagonismoa gora egin zuen.


Lenin, boltxebikeen liderrak, atzerrialditik etorrita, Apirileko Tesiak,
aurkeztu zituen:
 Errusiak bakea eskatu eta gerra utzi.
 Lurren banaketa.
 Fabrikak langileen batzordeek kontrolpean jarri.
 Nazionalitateen autonomia.
Izan ere, gerrako porroten ondorioz, uztailean, Petrograden, herri
matxinadak piztu ziren.
Baina, gobernuak egoera kontrolatu zuen eta Leninek erbesteratu
egin behar izan zuen.

Irailean, Kornilov buru zuen armadako alderdi kontserbadoreen


eskutik, gobernu liberalak estatu kolpea jasan zuen, baina
boltxebikeei esker, oposizioko mugimendua garaitu zuen.

1917ko urriaren 25ean, sobietek Petrogradeko hiriburuko puntu


estra-tegikoak hartu zituzten.
Neguko Jauregia eraso ondoren, Kerenskik ihes egin zuen eta
Gobernuko kideak atxilotu egin zituzten.

Muturrezko marxista edo boltxebikeek antolatutako 1917ko Iraultza


Boltxebikeak behin behineko gobernua kendu eta bere buruzagia,
Lenin, agintera eraman zuen.

Horrek Errusia gerratik atera (Brest – Litovskeko Ituna


Alemaniarekin, 1918) eta erreformak hasi zituen; latifundioak
nekazarien artean banatzea, fabrikak langileen kontrolpean jartzea
eta bankuak eta garraioak nazionalizatzea, esate baterako.

Tsarismoaren aldekoek (lur jabeak, armadako goi-karguak, eliza


ortodoxoak…) Armada Zuria osatu zuten, eta boltxebikeek, berriz,
Armada Gorria.

Bi armadak gerra zibilean (1918-1921) aurrez aurre jarri ziren.


Armada Zuriak atzerriko hainbat potentziaren laguntza jaso zuen,
iraultza haien potentziaren laguntza jaso zuen, iraultza haien herrial-
deetara zabalduko zen beldurra baitzuten.
Hala ere, boltxebikeen garaipenarekin amaitu zen gerra.

Gerraren egoera ikusita, sobietar gobernuak gerrako komunismoa


ezarri zuen. Erabaki honek suposatzen zuen: industria nazionalizatu
eta uztak konfiskatu ziren.

Agintean zeudela, boltxebikeek Alderdi Komunista izena hartu eta


Hirugarren Internazionala sortu zuten.
Gainerako alderdiak debekatu egin ziren eta diktadura komunista
latza ezarri zen.
APIRILEKO TESIAK.

2. Errusiak une honetan duen berezitasuna burgesiari indarra eman


dion iraultzaren lehen alditik (…) bigarren aldira igarotzea da,
boterea proletarioen eta (…) nekazarien eskuetara pasatzeko (…).

5. Ez errepublika parlamentario bat, sobieten errepublika bat baizik.

6. (…) Herrialdeko lur guztiak nazionalizatzea, tokian tokiko


sobietek kudeatu ahal izateko (…) .

8. (…) Produktuen (…) ekoizpena (…) eta banaketa sobieten


kontrol-pera pasatzea. (…)

LENIN, 1917ko apirilaren 4a.


LEHEN GOBERNU IRAULTZAILEA.

Urriaren 26an osatu zen gobernu iraultzailea, Lenin buru zela,


iraultzan parte hartu zuten joera politiko guztietako ordezkariekin.
Berehala aldarrikatu zituzten sobietar estatu berriaren lehen dekre-
tuak:

 Gerrari amaiera emateko dekretua, horren bidez, lurralderik


galdu gabe bakea hitzartzeko.

 Lurraren dekretua.
Horren bidez, estatuak konfiskatu egin zituen Koroaren, Eliza
ortodoxoaren eta lur jabe handien ondasunak, eta tokian
tokiko sobieten eta nekazaritza batzordeen esku utzi zituen,
nekazarien artean bana zitzaten.

1917ko arazoan, hauteskundeak deitu zituzten sufragio unibertsala-


ren bidez batzar konstituziogile bat eratzeko.
Alderdi Sozialista Iraultzaileak irabazi zituen hauteskundeok.
Boltxebikeek, espero zuten gehiengoa lortu ez zutenez, indarrez
desegin zuten batzarra, eta boterea bereganatu zuten.
Mentxebikeek eta Alderdi Sozialista Iraultzaileko kideek utzi egin
zuten kongresua eta estatu kolpea salatu zuten.
Kongresuak Lenin hautatu zuen presidente.
4.- LENINEN GOBERNUA. (1921 – 1924)

Urriko Iraultzaren ondoren, boltxebikeek erabateko kontrola ezarri


zuten hiri eta gune industrializatu nagusietan.
Aldiz, kanpoaldeko eskualdeak kontrairaultzaileek hartu zituzten
kontrolpean; hau da, erregimen boltxebikearen aurkakoek.
Hala, barne tirabiren ondorioz, gerra zibila lehertu zen azkenean.

Honako alderdi hauek borrokatu ziren gerra hartan:

 Armada Zuriak: kontrairaultzaileek osaturiko armada ziren, eta


atzerriko potentzien babesa zuten.
Kanpoko potentzia horiek iraultzaren porrota nahi zuten, men-
debaldeko herrialdeetara zabal ez zedin, eta, aldi berean,
Errusiako baliabide naturalak kontrolatzeko.

 Armada Gorria: boltxebikeek osatua, Trotskiren agintepean.


Diziplina eta adore handia agertu zuen, eta, horri esker, gerra
irabazi zuen.

Gerran, bi hauek izan ziren boltxebikeen garaipenaren oinarriak:

 Armada gorria, Trotskik sortua, diziplinatua eta ongi hornitua.


Herrialdeko eskualde gehienetan berrezarri zuen kontrola.

 Polizia politikoa edo Txeka delakoa.


Barne errepresioa zuzendu zuen, eta beldurraren erregimena
ezarri zuen.

Leninek erakunde politiko berria sortu zuen 1922an: Sobietar Errepu-


blika Sozialisten Batasuna (SESB).
Errusiak eta Asiako beste errepublika batzuek osatu zuten eta estatu
federal eran antolatu zen.

Ekonomia Politika Berria (EPB) sortu zuen 1921etik aurrera, osagai


komunistak eta kapitalistak bateratuz.
Horren bidez, ekonomia suspertu egin zen.
5.- STALINEN GOBERNUA. (1927- 1945)

Stalinek beste etapa bat hasi zuen SESBn; stalinismo esaten zaio
etapa horri. Horretarako, edozein eratako kontrakotasunak zapaltzea
eta purgak ezaugarri izan zuen sistema politiko totalitarioa ezarri eta
estatuak planifikatutako ekonomia nazionalizatua antolatu zuen,
ekoizpenerako baliabideak Estatuaren jabetza bihurtuta.

Planifikazioa bost urteko planen bidez egiten zen; plan horietan,


ekoizpen adar bakoitzaren bost urterako helburuak finkatzen ziren.

Nazionalizazioak jarduera guztiei eragin zien:

 Lurra kolektibizatu egin zen, eta nekazarien kooperatiben bidez


landu zuten (kolkhoz) eta soldatapekoek lantzen zituzten
estatu granjen bidez (sobkhoz) ustiatzen zituzten.

 Industria metalurgiaren, kimikaren eta armamentuaren


eremue-tako Estatuaren mendeko gune handiak sortzean
oinarritu zen.

 Bankuek eta gainerako zerbitzuek Estatuaren esku iraun zuten.

Neurri horien ondorioz, SESBk potentzia handia izatea lortu zuen, bai
ekonomiari, bai armei zegokionez.

You might also like