You are on page 1of 2

4º TESTUA BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA

SAILKAPENA:

Iruzkindu behar dugun testua Burdinbideen lege orokorra du izenburua. Edukien aldetik tetsu
ekonomiko eta politikoa da eta formari begiratuta dokumentu juridikoa da. Iturri motari
dagokionez tetsu historikoa da. Testu publikoa da La Gaceta de Madrid-en argitaratu zelako
1855eko ekainaren 6an. Isabel II erregina sinatu zuen, 1855eko ekainaren 3an.

ANALISIA:

Testuaren idei nagusia trenbidea eraikitzea Espainia zen.

4. eta 6. Artikuluan adierazten da estatuari dagokiola trenbidea eraikitzeko proiektua, hau da


baldintza legalak aztertzen dira.

8. Artikuluan esaten da estatua lagunduko duela funts propioekin edo eraikitzen duten
enpresei korritu finkoak bermatuko dizkie, inbertituko kapitalen truke.

19. eta 20. Artikuluak Estatuak atzerriko kapitalak babestuko dituela adierazten du, eta
trenbidea eraikitzen parte hartzen duten enpresei hainbat onura bermatuko die, haien artean,
muga zergen desagerpena beharrezkoak diren materialak eta produktuak inportatzeko.

30. Artikuluak baldintza teknikoei buruz hitz egiten du, konkretuki trenbidearen zabalerari
buruz (1,80 metrokoa)

IRUZKINA:

Espainiako estatuan trenbidearen eraikuntza Europan baino geroago hasi zen, eta hiru
trenbide bakarrik zabaldu ziren: Barcelona-Mataro, Madrid-Aranjuez eta Gijon-Sama Langreo.
Lege hau Biurteko Progresistaren garaian aldarrikatu zen, biurtekoa pronuntziamendu militar
batekin eta ondorengo herrien altxamenduekin hasi zen. Espartero gobernu burua zela
gobernu progresistak hainbat neurriei ekin zien.

Burdinbideen legeak bultzada eman nahi zion trenbidearen eraikuntzari Espainian. Inglaterra,
Frantzia eta Alemania XIX. mendearen erdialderako eraikita zuten beren trenbidearen tramu
inportanteenak. Espainian berriz lege hau aldarrikatu baino lehen bi tramu besterik ez zeuden,
tardantza hau Espainiaren atzerakuntza ekonomikoak azaltzen du. Izan ere Espainia nekazarien
herria zen eta ia populazio guztia nekazari pobreez osatuta zegoen. Hau guztia industriaren
bultzada oztopatzen zuen.

Bestalde, Penintsulako erliebea oso menditsua zenez, trenbideak eraikitzea oso garestia zen
eta etekin ekonomikoak lortzea ez zegoen ziurtaturik. Baina trenbiderik gabe, estatu
liberalaren eraginkortasuna oso ahula zen. Beraz, trenbidearen eraikuntza azkartzeko beharra
ikusi zuten. Horretarako, atzerriko kapitalak erakartzea eta abantaila ekonomikoak ematean
beharrezkoa zen, horregatik, atera zuten burdinbideen lege orokor hau: abantailak eskaini nahi
zitzaizkien inbertitzaileei, trenbide sarearen eraikuntzan dirua jar zezaten.
Lege hau arrakasta izan zuen eta XIX. mendearen bukaerarako Espainiak trenbide sare
inportantea lortu zuen. Trenbide sarearen erdigunea Madrilen kokatu zen. Probintzietako
kapitalak ere trenbidearekin lotuta gelditu ziren.

GARRANTZIA:

Lege hau oso inportantea izan zen, trenbide sarearen eraikuntzari sekulako bulkada eman
ziolako. Trenbidea ezinbestekoa zen estatu liberalaren garapenean. Baina trenbideak
eraikitzen gastatu zuten asko izan zen. Penintsulako lurraldea menditsua da eta leku gehienak
trenbidetik urruti geratzen ziren. Hori guztiagatik ekonomiaren modernizazioa ez zen hain
azkar gertatu.

You might also like