You are on page 1of 2

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)

Kokapena
Aztertuko dugu testua, lehen mailakoa da garai horretan idatzitako da eta testu juridiko bat da. Lege
orokor hau biurteko progresista garaian izan zen (1854-1856) eta gorteek proposatu zuten, beraz
egilea indibiduala da, egilea Luxan izan zen eta Gorteek onartu eta ondoren Isabel II.ak berretsi eta
Francisco de Luxanek, sustapen ministroak, sinatu zuten. Aranjuezen idatzita, 1855ko ekainaren 3an
eta hartzailea, legea publikoa egin zenen, kolektiboa da.

Analisia
Lege orokorra helburu batekin idatzi zen eta helburu hori zen, trenbide eraikuntzari bultzada
ematea.
Hauek dira artikuluaren ideia nagusiak:
4. artikulua: Burdinbideak gobernuak, enpresak edota partikularrek eraiki dezakete
6. artikulua: Ez da burdinbiderik egingo ez bada aurretik kontsezioa eskuratzen
8. artikulua: Entitateek burdinbideak erainkitzearren diru-laguntza bat jasoko dute, baina, balditza
batzuekin, adibidez, haiekin obra batzuk eginez, enpresei inbertitutako kapitalaren zati bat emanez
aldiro edo kapital horien truke gutxieneko interes bat finkatuz.
19. artikulua: goera oso larria bada, gerren edota liskarrengatik atzerriko kapital eta maileguak
estatuak bermatuko ditu.
20. artikulua: Gobernuak enpresei haibta abantaila emango zaie: Trenbideak hartuko dituen jabari
publikoko lursail guztiak, Auzotasun-onura egur, larre eta gainerakoen aprobetxamendurako
enpresetako langileentzat eta lanetan erabiltzen diren zamarien mantenurako edota Trenbidearen
aldameneko lurretan harrobiak irekitzeko eskumena.
30. artikulua: Trenbideak zabaltzeko derrigorrezko baldintza batzuk izan behar zituen, adibidez,
zabaleran, 80 zentrimetrokoa izan behar zuen.

Analisia
Biurteko progresistan eman zen lege hau. Aldi horretan, hainbat lege eman ziren ekonomiaren
arloan.
Gobernuaren helburuak Ogasunaren diru sarrerak handitzea, atzerriko kapitalak erakartzea eta
azpiegitura finantzarioa eraikitzea zen. Horren adierazle da Burdinbideen Lege Orokorra.
Lege honek burdinbideetan inbertitu nahi zuten konpainiei zenbait abantaila eman zizkien. Adibidez,
diru-laguntzak, materialen inportazioari muga zergak ezabatzea, lurrak desjabetzeko baimena eta
harrobiak ustiatzeko baimena. Horretaz gain, trenbideen zabalera finkatu zuen.
Bultzada handia eman zion lege honek burdinbideari. Honi esker, diru asko inbertitu zen
burdinbidearen eraikuntzan. Modu honetan, burdinbide sarea esku pribatuetan geratu zen.
Konpainien helburua etekin handiena lortzea zen. Hori dela eta, trenbideak azkar (10 urtetan 5.000
Km) eta planifikatu gabe eraiki ziren. Horren ondorioz, nahiz eta garraioa erraztu eta lan postuak
sortu, onurak ez ziren hain onak izan, 1866.urtean Burbuila erraldoi bat sortuz.
Alde batetik bide gehienak kanpoko konpainiek eraiki zituzten kanpoko materialarekin, beraz,
Espainiako industriak ez zuen onurarik izan. Gainera, materialak kalitate txarrekoak ziren eta
konponketa gastuak oso handiak ziren, hori gutxi balitz, sareak egitura erradiala zuen eta ez zetorren
bat demografiarekin.
Azkenik, bideen zabalera Europakoa baino handiagoa zen bide sarea Europatik kanpo geratuz.
1864tik aurrera, ikusi zenenan etekinak oso txikiak zirela, burdinbidearen krisia hasi zen. XIX.
mendearen azken laurdenenan berriro hasi zen burdinbideen eraikuntza.

Testuaren garrantzia
Burdinbideen eraikuntza Espainiako ekonomia eta merkataritza suspertzeko oinarri izan zen. Baita
ere, lege honek trenbide-sarearen sorrera ahalbidetu zuen, eta horrek gaur egungoaren oinarria izan
da. Trenbide-sareak Espainiako lurraldean zehar ibiltzeko aukera eskaini zuen, komunikazioa
hobetzeko eta produktuak mugitzeko. Horrekin batera, burdinbideen sustapenak ekonomiari
hurbiltzea lortu zen. Industria eta merkataritzaren garapena bultzatzeko, lege hau garrantzitsuena
izan zen. Eragin positiboa mendearen amaieran hasi zen nabaritzen, testuko kronologian baino.

You might also like