You are on page 1of 2

4. TESTUA.

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)


Testu honetan aurkezten zaigu burdinbideen lege orokorra, lehen mailako iturrikoa
dela, egilearen garaikoa delako eta artikulu bilduma delako. Garai jakin batean
kokatutakoa, 1855an ekainaren 6an, biurteko progresista zegoen bitartean. Forma
juridikoa du, artikuluak daudelako eta trenbideen legea delako eta eduki ekonomikoa
du, hitz egiten duelako suposatuko duen gastuetaz. Francisco de Luxan izan zen
egilea eta jasotzaileak kasu honetan atzerritar konpainiak direnez, publikoa da, gainera
Gaceta de Madrid-en argitaratuta dago, antzineko BOE.

Testuaren ideia nagusiena da Espainian trenbideak egiteko emakida lortzea, eta ikus
dezakegu nola zenbait artikulu direla baina bakarrik 6 aurkezten zaizkigula. Hasteko,
4.artikuluan ikusten dugu nola balio zaiela trenbidea eraikitzeko bai Gobernua edo
konpainiak edo partikularrak, baina dagokien emakida eskuratu behar izango dutela
eraikuntzan parte hartzeko, bestela ez. 6.artikuluan, gainera azaltzen du, nola
abantailak izango dituztela, hala nola, funts publikoen laguntza, hau da, diru laguntzak
jasoko dituztela. Bestaldetik, Inbertitutako kapitalaren bermea, 19. artikuluan, atzerriko
kapitalak erabiltzeko erraztasunak izango zituztela eta kanpoko kapitalen
ekarpenarekin eta Espainiak zeukan teknologiari esker egin zen. Gero, 20.artikuluan,
zeintzuk izango diren onurak azaltzen ditu, hala nola, lurzailak, harrobiak, egurra… Eta
azkenik, 30. artikuluan, trenbideak bete behar dituen baldintzak azaltzen dizkigu, hau
da, 1,80 metroko zabalera etab… 

Testu hau hobeto ulertzeko, hainbat hitz ulertu behar ditugu, adibidez, kapitala,
ekonomiari dagokionez, kapitala da behar bat asetzeko edo jarduera zehatz bat
egiteko erabil daitezkeen baliabideen, ondasunen eta balioen kopurua edo funts
publikoak, dira sektore publikoak sortzen dituen gastu horiek diruz laguntzeko dauden
diru-sarrera tributarioak eta ez-tributarioak.

XIX.mendean estatu liberala zabaltzen da Isabel II.arekin, bere erregealdian,


moderatuek eta progresistek txandakatzen zituen bitartean. Hamarkada moderatuan
aurrera eramaten ditu zenbait berrikuntza, Narvaez zegoenean eta Guardia Zibila eta
1845eko konstituzioa sortu zen. Geroago biurteko progresista gertatzen da, O’Donnell-
en Vicalvaradako pronuntziamenduagatik eta Espartero buru bihurtzen da.

1855ean, Madozen desamortizazioa gertatu zen. Testuan aipatzen den bezala, 


trenbidearen industrializazioa eta eraikuntza bultzatu nahi zituen, horretarako
udaletako lurrak eta elizakoak nazionalizatzen ditu, estatuarentzat dirua lortzeko eta
gerrak ordaintzeko, gainera garai hartan, Espainain ekonomia 1. Sektorean oinarrituta
zegoen. Bestaldetik, Bakuen Legea, jaulkipen bankuak eta kreditu bankuak sortu ziren.

Atzerriko kapitalak Frantziakoak ziren gehienak, gairik eztabaidagarriena izan zela


konpainiei eman zitzaien baimena behar zutena inportatzeko muga zergarik gabe.

Testua garrantzitsua izan zen industrializazioa eta trenbidea zabaltzeko tresna izan
zelako, Europako beste herrialdeetarako aurrerapen ekonomikoa suposatuko zuen.
Gainera gauza onak izan zituen Espainiako ekonomiarentzako, pertsona eta
merkantzien arteko trukeak erraztu zituelako eta esportaziorako tresna baliogarria izan
zen. Baina, elkartrukatzeak ez ziren oso ugariak, eta etekinak ez ziren espero zuten
bezain onak. Azkenik, gaur egun topatzen dugun trenbide estruktura momento honetan
egiten dena dela.

You might also like