You are on page 1of 2

Iruzkina: Cadizko Konstituzioa

Lehenengo mailako testu bat da, izan ere, historian hori bizi zuten protagonistek idatzi
zuten. Gainera, testu juridiko bat da, izan ere konstituzio bat da, Espainian eta
espainiarrek idatziriko lehen konstituzioa, gai askori buruzko legeak biltzen dituena.
Kasu honetan Gorte Nagusiak dira idazkiaren autore, zehatzago, erregeordetza baina
Fernando VII.arenizenean, bera falta baita. Espainia herri osoari eskainia da, izan ere,
konstituzio batek herri guztiarengan du eragina. Cadizen idatzi zen, 1812ko
martxoaren 19an.
Testuaren ideia nagusia, Gorteek lege edo estatutu batzuk onartu eta berretsi dituztela
da, hau da, konstituzio berri bat idatzi dutela. Bertan, subiranotasun nazionala,
ondasunen araberako zerga sistema, erlijio katolikoa (erlijio bakarra bezala), botere
banaketa: betearazlea (erregea), legegilea (Gorteek eta erregeak) eta judiziala
(auzitegiek) eta adierazpen askatasuna aldarrikatzen da.
1812. urtea delarik, eta idazkian azaltzen den bezala, testu hau Independentzia
Gerrarekin lotu dezakegu (1808/ 1814. Urteak). Fernando VII.ak eta bere aita,
Carlos IV.akNapoleonek behartuta, Espainiako tronuko abdikazioa egiten dute, eta
Frantziako enperadoreak bere anai Jose I.a jartzen du ordezko moduan. Honek,
Espainiako Independentzia Gerrari ematen dio pasu, Madriden eta gerora, Espainia
osoan zabaltzen diren altxamenduen bitartez.
Espainian bazegoen liberal talde bat ere, eta Espainia eta Frantzia gerran zeudelarik
haien momentua zela ikusi eta aprobetxatu egin zuten. Frantziak lurralde guztietan
gobernatzen ez zuelarik, leku batzuetan probintzia batzordeak sortu ziren, botere
hutsune hori ordezkatzeko. Hala ere, hori nahikoa ez zela ikusi zuten eta Espainia
osoan garrantzia zuen organo bat eratzea beharrezkoa zela ikusi zuten: Batzorde
zentral Gorena.
Fernando VII.a Baionan zegoelarik, erregeordetza antolatu zuten eta Gorteetarako
deia egin zen. Gorteak Cadizen bildu ziren, kontuan hartuz hiri liberala zela,
merkataritzak ikaragarrizko garrantzia zuelako eta horrek ideia liberalak zabaltzea
ekarri zuen, eta tropa Ingelesek ere babesten zutela. Bertan, legegintzako lan
ikaragarria egin zuten, lehen aldiz Espainian konstituzio bat ezarriz eta gainera, nahiko
liberala zena: 1812ko konstituzioa. Independentzia Gerra zela eta, ez zen martxan
jarri, eta gero, Fernando VII.a bueltatu zenean, absolutismoa ezarri zuen berriz ere,
beraz, hasiera batean ez zuen ezertarako balio izan.
Testu hau oso garrantzitsua da Espainiako historian, eta demokraziarako eta
liberalismorako bilakaeran. Izan ere, dagoeneko esan dudan bezala, espainiarrek eta

espainiarrentzat idatziriko lehen konstituzioa izan zen. Bertan kontzeptu oso


inportanteak agertu ziren, adibidez: nazio subiranotasuna, edo botere banaketa, edo
sufragio unibertsala. Beraz, nolabait ideologia liberalaren lehen garaipena izan zen,
nahiz eta, gizartea oraindik horretarako prest egon ez. Garai horretan, arazoa,
konstituzio hori herriarekin bat ez zetorrela izan zen, baina gerora, gobernura iritsitako
beste batzuek 1812ko konstituzio hori aldarrikatu zuten, besteak beste, Riego
jeneralak.
Testuaren ondoren, Fernando VII.a iritsi zelarik ez zen aurrerapen hauek martxan
jartzeko aukerarik izan, izan ere, absolutismoaren berrezarkuntza etorri zen. Hala ere,
Riego jenerala estatu kolpearen ondoren gobernuan jarri zenean La Pepa aldarrikatu
zuen. Testu hau idatzi zenetik, liberalak eta absolutistak banatu egin ziren, eta
Espainiako historia politikoa bi talde horien arteko gatazka bat bezala laburbildu
daiteke. Beste talde batzuk ere noski sortu ziren beranduago, baina dudarik gabe,
alderdi garrantzitsuenak horiek izan ziren. Beraz, esan daiteke konstituzio hau
antzinako erregimena amaitzeko prozesuan gakoa izan zela, liberalek haien
inkonformismoa eta haien eskaerak azaldu zituztelarik, eta hortik aurrera gobernu
absolutistaren aurkako jarrera izango zutelarik.

You might also like