Professional Documents
Culture Documents
Hainbat historialarik, Hobsbawmek adibidez (Industria eta inperioa liburuan erakutsi bezala), ez dute
zalantzarik egin aldaketa industriala abiarazi zuena kotoi-ekoizpena izan zela adierazteko. Britainia
Handian, Manchester eta Salford hiriak, besteak beste, kotoi-ekoizpenagatik nabarmendu ziren. Hiri
horietako ehungintzan benetako iraultza bat hasi zen, eta horrek areagotu egin zuen kotoi-ehunen
fabrikazioa.
Britainia Handian:
• Europako uharte horrek ehuna egiteko lehengaia bere kolonietatik ateratzen zuen. Gainera, 1770.
urtera arte, Britainia Handiko kotoi-ehunen esportazioen % 90 inguru merkataritza kolonialera bidera
tu zen. Hala, ehunen esportazioak hamarkoiztu egin ziren.
• Kotoi-ehunen esportazioa bultzatu zuen beste faktore bat ekoizpenaren hazkuntza izan zen. 1764an
Spinning Jenny izeneko iruteko makina azaldu zen, James Hargreavesek asmatua. Makina horren
funtzionamenduak erraztu egiten zuen irutea, eta langile bakoitzak ohiko makinekin ekoizten zuena
baino sei aldiz hari gehiago ekoitz zezakeen.
Beraz, teknologia berriaren agerpena erabakigarria izan zen, hari esker kotoi-fabrika ugari sortu
baitziren. Ugaritze horren ondorioz, kotoi-ehunen ekoizpen-kostuak nahiz prezioak jaitsi egin ziren eta
kotoi-eskaera handitu egin zen, bai barneko merkatuan bai kanpokoan.
Sarritan, kotoi-ehunak Britainia Handian bertan saltzen ziren, liho-industriaren lehiari aurre egiteko.
1790etik aurrera, ordea, ekoitzitako kotoi-ehun gehienak esportatu egin ziren.
XVIII. mendean zehar, Britainia Handiak inportatutako kotoi gehiena Indiatik zetorren. XIX. mendean,
berriz, Estatu Batuak bihurtu ziren hornitzaile nagusiak, kotoiari izpiak kentzeko Eli Whitneyk
asmatutako makinari esker. Makina hori erabilita, kotoi-ehunen ekoizpena handitu eta azkartu egin
zen, britainiarren eskakizunak betetzeko.
1830ean, kotoi-ehunak Britainia Handiak esportatutako salgai guztien erdia ziren jada. Hain zuzen ere,
1820tik 1845era bitartean kotoi-ekoizpen industriala % 40 hazi zen.
Esportazioen eta inportazioen gorakada zela-eta, ezinbesteko bihurtu zen garraiobide berriak
eraikitzea, produktu-kantitate handiagoak azkarrago eta merkeago garraiatzeko. Beraz, britainiarrek
errepide- eta kanal-sare bat sortu zuten, eta itsasontzi berriak (clipper izenekoak) eraiki zituzten
kanpo-merkataritzarako.
XIX. mendearen bigarren erdian (1860. urtearen inguruan), Britainia Handiak Ekialde Urrunean jarri
zituen begiak, balizko merkatu hark irabazi asko ekar ziezazkiokeela sinetsita. Alabaina, Lehen Mundu
Gerra amaitzean indiarrak, txinatarrak eta japoniarrak gai izan ziren kotoi-produktuak beren kabuz
ekoizteko, esportatzeko eta saltzeko, britainiarren mendeegon gabe.
Europako eta Estatu Batuetako merkatuetatik irabazi handiak atera zituen Britainia Handiak. XIX.
mendearen bigarren erdian, ordea, kotoi-ehungintzaren hedapena eta salerosketa eten egin ziren
bat-batean, gizarte-ezinegonaren eta zenbait gerraren eraginez (Estatu Batuetako Sezesio Gerra,
kasurako). Horren ondorioz, industriak atzera egin zuen.
Baina, atzerakada hori gertatuta ere, kotoi-industriak esportazio gehien egiten zituen sektorea izaten
jarraitu zuen. Siderurgian eta ikatzaren sektorean egindako aurrerapenek ez zuten lortu industria
horri nagusitasuna kentzea.
Así que la irrupción de la nueva tecnología fue decisiva, ya que gracias a ella
se crearon numerosas fábricas de algodón. Esta proliferación se tradujo en un
descenso tanto de los costes de producción como de los precios de los tejidos
de algodón y en un aumento de la demanda de algodón tanto en el mercado
interior como en el exterior.
A menudo, los tejidos de algodón se vendían en la misma Gran Bretaña para
contrarrestar la competencia de la industria del lino. A partir de 1790, sin
embargo, la mayor parte de los tejidos de algodón producidos fueron
exportados.
Durante el siglo XVIII, la mayor parte del algodón importado por Gran
Bretaña procedía de la India. En el siglo XIX, por su parte, Estados Unidos se
convirtió en el principal proveedor gracias a la máquina de quitar rayos al
algodón ideada por Eli Whitney. Con esta máquina se amplió y aceleró la
producción de tejidos de algodón para satisfacer las exigencias británicas.
En la segunda mitad del siglo XIX (hacia 1860), Gran Bretaña puso sus ojos
en Extremo Oriente, convencida de que aquel hipotético mercado podía
reportarle muchas ganancias. Sin embargo, al finalizar la Primera Guerra
Mundial, indios, chinos y japoneses fueron capaces de producir, exportar y
vender por sí mismos productos algodoneros sin depender de los británicos.
Gran Bretaña sacó grandes ganancias de los mercados europeo y
estadounidense. En la segunda mitad del siglo XIX, sin embargo, la
expansión y la transacción de la industria textil algodonera se vieron
interrumpidas bruscamente por el malestar social y algunas guerras (como la
Guerra de Secesión de los Estados Unidos). Esto hizo que la industria
retrocediera.
Pero, a pesar de este retroceso, la industria algodonera siguió siendo el
sector que más exportaba. Los avances en la siderurgia y en el sector del
carbón no consiguieron arrebatar la hegemonía a esta industria.