You are on page 1of 8

MGH 1UD: I.

ebaluaketa

Gaiaren garapenaren eskema


Laburpena 1. Antzin Erregimeneko demogra a
1.1. Erregimen demogra ko zaharra.
Gure irakasgaiaren hasierak bat 1.2. Trantsizio demogra koa (XVIII. mendea).
egiten du Antzin Erregimenaren krisi 2. Antzin Erregimeneko ekonomia
garaiarekin eta in exio puntu 2.1. Lehen sektorea: nekazal mundua
bilakatzen da iragana eta gure gaur 2.2. Bigarren sektorea: industriaurreko ekonomia
egungo munduaren arteko eraketa 2.3. Hirugarren sektorea: merkataritza
prozesuan. XVIII. mende inguruetan, 3. Antzin Erregimeneko gizartea
Erdi Arotik indarrean egondako 4. Antzin Erregimeneko politikaren bilakaera
sistemaren endekapena garaiko 4.1. Absolutismoa
gizartearen arlo guztietan islatu zen 4.2. Parlamentarismoa
(demogra a, ekonomia, gizartea, 4.3. Ilustrazioa eta Despotismo Ilustratua
politika, kultura,…). Unitate honetan 5. Nazioarteko harremanak
zehar Antzin Erregimenaren 5.1. Espainiako Ondorengotza Gerra (1700-1714)
agorraldiaren alderdi ezberdinak 5.2. Zazpi Urtetako Gerra (1756-1763)
aintzat hartzearekin, batera mundu
garaikidearen norabidea markatuko Bibliogra a eta webgra a
duten ihes puntuak aztertuko → Youtubeko A toda leche kanala; MGHko gaitegiaren inguruko podcast-a.
ditugu. → ZE, Mundu Garaikidearen Historia, Vicens Vives.
→ ZE, Mundu Garaikidearen Historia, Santillana Zubia.

1. ANTZIN ERREGIMENEKO DEMOGRAFIA

Antzin Erregimen edo Erregimen Zahar kontzeptua, franses iraultzaileek asmatu zuten Frantziar Iraultza eta
Industria Iraultza baino lehenagoko gizartea de nitzeko. Eta, Antzineko Erregimena deritzo XVI. mendetik
XVIII. mendera Europako zati handienean nagusitutako sistema sozial, politiko eta ekonomikoari.
Testuinguru honetan, garaian europear populazio uktuazioak Erdi Arotik indarrean egondako
erregimen demogra ko zaharrenaren ezaugarri berberak izan zituen, eta hala iraun zuten aldaketa
eskasekin XVIII. mendetik aurrera hasten den tarte historikoa bitarte, hau da, Aro Garaikideari bide emango
dion trantsizioa hasi arte. Baina, zer esan nahi du honek?
1.1. ERREGIMEN DEMOGRAFIKO ZAHARRA: XVIII. mendearen hasierara bitarteko populazioaren zati
handienak biziraupeneko ekonomian murgildurik, ez zuen elikadura ziurtatuta eta honek,
gaixotasun eta izurriteen aurrean ahultzen zituen. Hau da, esan daiteke, demogra a nekazaritzaren
araberakoa zela: zenbat eta elikagai gehiago, orduan eta handiagoa biztanleriaren hazkundea, eta
aldrebes. Gainera, medikuntza ez zegoen garatua eta ez zeuden higiene azpiegitura minimorik.
Biztanleriaren eta baliabideen arteko oreka ezegonkorrak sortutako eredu demogra ko
honetan, jaiotze tasa oso altua bazen ere, ‰35-‰40koa (mila pertsoneko 35-40 jaio ohi ziren)
heriotza tasak parekoak ziren balioak zerakusan ‰30-‰40 artekoa (mila pertsoneko 30-40 hil ohi
ziren). Hortaz hazkunde demogra korako oso aukera txikia existitzen zen. Honetaz gain, garaian
nazioartean gatazka armatu ezberdinak eman ziren eta beraz, gerrek ere populazioaren
gorabeherak eragin zituzten.

fi
fi

fi
fl

fi

fi
fi

fi
fi

fi

fl
fi

fi

MGH 1UD: I. ebaluaketa

Gra koan, XVII. mendearen bukaeran eta XVIII.aren hasierako joera demogra koak ikus daitezke:
kolore berdez jaiotza kopurua adierazten da eta gorriz, hildakoena. Hau da erregimen demogra ko
zaharraren irudikapena eta argi ikus daitezke dinamika demogra koak: alde batetik, jaiotzak
denboraldi batez heriotzak gainditzen zituztenean, hilkortasun handiko epeak sortzen zituzten,
1695 eta 1705 urteen inguruan ikusten den bezala. Heriotza puntu goren hauei, hilkortasun tasa
katastro koak deritze eta normalean, subsistentzia krisiek sortuak dira. Denboraldi batez jaiotza
kopurutsuak medio, populazioa hazten zenean, oinarrizkoenak ziren baliabideen eskasia ematen
zen, batez ere elikagaiena, nekazaritza oraindik eguraldi eta klimarenpean zegoelako eta
biziraupena zailtzen zen. Nekazaritza krisiek elikagaiak biztanleria baino motelago handitzea
zekarrenean (krisi malthusiarra) ohikoak ziren ogiaren matxinadak deritzen altxamenduak.
Erdi Arotik Europa osoan barna errepikatzen zen egoera demogra koa eraldatu egin zen
XVIII. mende hasierarako: europear populazioaren hazkunde prozesua eman zen eta, mende
hasierako 115 milioiak 187 bilakatu ziren 1789rako. Nola ordea?

1.2. ERREGIMEN DEMOGRAFIKO BERRIA: prozesua ez zen bat-batekoa izan eta hiru fase
ezberdinetan eman zen: lehena, XVI. mendeko hazkunde moderatua izan zen baina XVII.
mendeko krisi demogra koak eten zuen: bigarren fase honetan, gerrak, gosete eta izurriteak zirela
eta, aurreko fasearen hazkundea bertan behera geratu zen eta europear gizarteak berriz ere
Erregimen demogra ko zaharreko joeretan murgildu ziren. Hirugarren faseak XVIII. mendearen
erdialdetik aitzin, trantsizio demogra koa baimendu zuen, hazkunde demogra koa egonkortuz,
batez ere, jaiotza tasa altuak mantendu zirelako (‰40koa) heriotza tasak nabarmeki jeitsi ahala
(‰40-50etik ‰20-25era). Aldaketa uzta hobeei lotuta egon zen, honek baimendu baitzuen
elikadura hobetzea, eta beraz, izurrien eragina mugatzea. Gainera, XVIII. mendean eman ziren
gerrak ez ziren aurreko mendeetan pairatu zirenak bezain odoltsuak izan eta honek ere hazkundea
lagundu zuen.
Azkenik, esan beharra dago, biztanleriaren hazkundeak ondasun eta produktu ezberdinen
ekoizpena handitzearen premia eragin zuela eta, beraz, demogra a erregimenaren trantsizioak
ekonomiaren garapenaren bultzatzaile bilaktu zen.

2. ANTZIN ERREGIMENEKO EKONOMIA


Antzin Erregimeneko bilakaera demogra koak baldintzatu egin zuen momentu horretararte indarrean
egondako sistema ekonomikoaren funtzionamendua. Izan ere, populazioaren hazkunde sostengatuak,
eskariaren handitzea ekarri zuen eta honek, ekoizpen jardueren eraldaketa behartu zuen XVIII. mendean.
Garaian, bai nekazarita, bai industria baita merkataritzak ere berebiziko garapena izan zuten eta, paraleloki
ere, merkantilismoa gaindituko zuten doktrina ekonomikoak formulatu egin ziren, Quesnay-ren siokrazia
kasu.
2.1. LEHEN SEKTOREA: NEKAZAL MUNDUA: Antzin Erregimeneko ekonomia ‘industriaurrekoa’ zen,
izan ere, biztanleriaren %80ak baino gehiagok lehen sektorean jarduten zen, nekazaritza eta
abeltzaintzan alegiea. Zein zen arazo nagusia? Ekonomia feudala nekazaritzan oinarritzen bazen
ere oso produktibitate baxuko jarduera zela: lan asko egiten zen etekin oso murritzak lortuz.
Egoera hau azaltzen duten kausen artean lehena nekazaritza oraindik klimaren menpekoa zela da;
lehorte, uholde, izozteek uzta onak jaso ahal izatea baldintzatzen zutelarik. Bigarrenik teknikak eta
tresneria zaharkituta zegoela, oraindik lugorria erabiltzen zen (teknika honen arabera, urtero lurren
2

fi

fi

fi
fi
fi
fi

fi
fi
fi
fi
fi

fi
fi
MGH 1UD: I. ebaluaketa

zati bat landu gabe uzten zen erein zitezkeen hektarea kopurua txikituz), apenas erabiltzen ziren
ongarriak eta gizaki zein animali indarra zen energi iturri nagusia. Azkenik lurraren jabetza esku
gutxitan konzentratua zegoen eta jabeak nobleak edo kleroaren kideak izan ohi ziren. Jabetza
sistema honen oinarria beraz, jaurgoa zen eta hau ekonomiaren ustiaketarako eta gizarte
antolaketarako instituzio bat zen. Juntxoek, jaurgoen jabeak, eskubide ezberdinak zituzten, hala
nola lurrari zegozkionak (nekazariei lantzeko lurrak laga eta trukean errentak jasotzen zituzten) eta
jurisdikzionalak (gobernatzeko eta erregearen izenean justizia emateko eskumena zuten). Honekin
batera, jauntxo hauek bai laiko zein eliztarrak izan, aberastasuna ez zuten lurren ustiaketatik
zuzenean eskuratzen, errenteta eta zergetatik baizik. Hau dela eta, lur hauen zati bat modu ez
eraginkor batean lantzen ziren.
Horren prekarioa eta ezegonkorra zenez nekazarien lana, euren egoerari biziraupenezko
ekonomia deritzogu. Lurren produktibitatea txikia zen eta honek gizarte guztian zuen eragina
baina, estamentuen arabera, egoera itogarriagoa zen. Nekazariek zerga ezberdinak ordaindu
behar zizkieten estamentu pribilegiatuei: Errege-Erreginei errentak ordaintzen zizkieten zuzenki eta
zeharka, ondasun eta produktu ezberdinen prezioen gaineko zergen bidez. Eskumenezko
jaurerrietan, nekazariek lurra ustiatu ahal izateko eskubideagatik eta nekazarien komunitatearen
oinarrizko zerbitzuen erabilerarengatik (jaunek zubi, bide eta erroten erabilera monopolizatzen
zuten, bai eta baso eta ibaiak ustiategiak) zergak ordaintzen zituzten ere. Gainera, uztaren %10a
elizari zegokion (hamarrena). Honekin batera, ezin ahaztu dezakegu, nekazaritzaren produktibitate
urriak elikagaien prezioen gorakada eragiten zuela, hirugarren estatuan barna goseteak hedatzea
eraginez.

2.2. BIGARREN SEKTOREA: INDUSTRIA: Antzin Erregimeneko ekonomiari industriaurrekoa deritzogu


batez ere, oso tekni kazio maila apaleko industria eredua zuelako. Erdi Arotik indarrean zeuden
gremioak eskulangintzaren monopolioa mantentzen jarraitzen zuten. Eskulangileen elkarte hauek,
eskulangintza ekoizpen guztia kontrolatzen zuten (adb: zapatarien gremioak zenbat larru erosi
behar zen, tailer bakoitzean zenbat zapata pare egingo ziren eta hauek zein preziotan salduko
ziren aldez aurretik ezartzen zuen). Beraz, ez zegoen lehiarik ez eta kapital inbertsioen beharrik ere.
Baina XVIII. mendeko demogra a hazkundeak egoera eraldatu zuen: pertsona gehiago
egoteak produktu eta ondasunen eskaria handitzea ekarri zuen eta, produkzio sistema berritu egin
zen gremioen kontroletik kanpo. Bi izan ziren ekimen nagusiak: Domestic system eta
manufakturak.
Domestic system edo etxeko lan sistemaren funtzionamendua hurrengokoa zen,
inbertitzaile batek lehengaiak erosi eta gero, nekazarien etxeetan banatzen zituen hauek
nekazaritza lanak gutxitzen ziren hilabetetan landu zitzatzen. Produktuak sortuta, inbertitzaileak
etxeetatik pasatzen zen hauek jasotzeko eta trukean nekazari familiari lanagatik ordaintzen zien.
Jarduera honek ekoizpena handitu egin zuen lehia sortuz eta, nekazariek diru iturri berri bat lortu
zuten. Manufakturak aldiz, bestelakoak izan ziren: hauek estatuak edo monarkiak babestutako
lantegi handiak ziren eta bertan luxuzko produktuak ekoizten ziren (tapizak adibidez). Lantegi
hauetan berrikutza teknologikorik egin edota makinak erabili ez baziren ere, interesgarria da
kontutan hartzea, manufakturak izan zirela soldatapeko eskulangileak eta espazio bakar batean
bildu zituztenak, horregatik lantegi modernoen aurrekaritzat hartzen ohi dira.

2.3. HIRUGARREN SEKTOREA: MERKATARITZA: ekonomia feudalaren pentsamendu ekonomikoaren


funtsa doktrina merkantilista izan zen. Honen arabera, lurralde baten aberastasuna metatutako
metal preziatuen kopuruaren araberakoa da: beraz, estatuen lehentasuna urrea eta zilarra pilatzea
bazen ulergarria da luxuzko produktuak ekoizten zituzten manufakturei eta esportazioari
lehentasuna eman izana. Honen arabera, aurreikus dezakegu barne merkataritzaren garrantzia
apala izango zela nazioartekoaren faborean. Zergatik? Batez ere itsas merkataritza europear
estatuentzat oso errentagarria izan zelako XVIII. mendetik aurrera.
Barne merkataritzaren hazkundea eman zen populazio hazkundearekin kontsumitzaileak
ugaritu zirelako eta tokian-tokiko merkatuetan eta azoka handien bidezkoa zen. Lehenabizikoak
astean behin egiten ziren eta eskualdeko salerosketa guneak ziren; bigarrenak aldiz, urtean behin
ospatzen ziren eta hauetan nazioarteko produktuak aurki zitezkeen.
Kanpo merkataritza itsas bidekoa izan zen eta monpolio komertzialen ereduari jarraituz
jorratu zen. Europear potentzia ezberdinek, koloniak zituzten itsasoz haraindi, Afrikan eta Amerikan,
3

fi

fi

MGH 1UD: I. ebaluaketa

eta lurralde hauekin harreman komertzial ororen kontrola zuten: monopolio kolonial hauek etekin
handiak eman zizkioten Europari. Alde batetik, merkatu berriak ziren eta kolonietako eskariek
manufaktura askoren goraldia ekarri zuten eta bestetik, lehengaiak eta produktu exotikoak
eskuratzeko aukera aparta eskaintzen zuten. Horregatik, merkataritza konpainiek merkataritza
triangeluarra garatu zuten: itsasbide honek Europa, Afrika eta Amerika elkarlotzen zituen
errentagarritasun altuko harreman komertzialen bidez.

Eurpan manufakturatutako produktuak Afrikan esklabuen truke saltzen zituten. Esklabo hauek
Afrikako ekuatore aldeko kostan biltzen zituzten eta handik Ameriketara eramaten zituzten egoera
penagarrietan. Ibilbidean zehar, maiz, esklaboen laurdenak hil egiten ziren. Osotara sei milioi
esklabo baino gehiago eraman bide zituzten Amerikara, zehazki, Karibera, Brasilera eta ingelesen
Hamahiru Kolonietara hango latifundioetako jabeak eros zitzaten. Modu honetan, eskualde
horietako esklaboek eskulanean jardun zuten eta lur sailen ekonomiaren garapenaren oinarri izan
ziren. Lur sail haietan, Europako merkatu nagusietan saltzeko lehengaiak ekoizten zituzten,
itsasontziak lehengai merke eta produktu exotikoez (tabakoa, azukrea, kotoia, kakaoa kafea,…)
betetzen zituzten Europara eramateko.

Guzti honek espedizioak ugaritzea ekarri zuen eta kreditu mekanismoak sortu ziren
nantza erakundeekin batera. Merkataritzak kapital mugimendu eta metaketa bultzatu zuen eta
merkataritza-kapitalismoa deritzon garaiari bide eman zion. Zenbait familiek bildutako aberastasuna
hain zen handia, banku pribatuak sortu zituztela merkatari, noble eta baita monarkiaren
maileguemaile ere bilakatuz.

3. ANTZIN ERREGIMENEKO GIZARTEA

Antzin Erregimenaren gizartearen antolaketak bi ezaugarri nagusi zituen: itxia eta mugikortasunik gabekoa
izatea. Zer esan nahi du honek? Gizarte bat itxia zen biztanleria estamentu zeritzen kategoria egonkorretan
sailkatzen zituelako. Eta, mugikortasunik gabekoa zen, praktikoki ezinezkoa zelako estamentu batetik
beste batera pasa ahal izatea. Dena dela, XVIII. mendeko egoerak baimendu zuen salbuespen nagusia
pobretutako behe noblezia eta aberastutako burgesen arteko ezkontzen bidezko mugikortasun soziala
izan zen: ezkontza hauen bitartez nobleek aberastasuna berreskuratu egiten zuten eta burgesek botere
politikora iritsi.
Antzin Erregimeneko gizartea bi talde eta hiru estamentu nagusietan banatzen zen: pribilegiodunak
ziren estamentuak (noblezia eta kleroa) eta pribilegiorik gabekoak (herri xehea edo hirugarren estatua).
Hala ere, kontutan hartu behar dugu estamentuak ez zirela homogeneoak, barne desberdintasunak
baitzituzten:

4
fi

MGH 1UD: I. ebaluaketa

Pribilegiodunak, gizartearen gutxienekoa gehienez jota populazioaren %5aren ingurua osatzen


zutelarik. Estamentu hauetako pertsonek, pribilegio juridiko eta ekonomikoak zituzten. Eurena zen justizia
baten arabera epaituak ziren eta talde lurjabea izateaz gain, ez zituzten zergarik ordaintzen.
Gizartearen piramidean nobleziak zuen toki gorena; ohorezko maila zen haiena, batez ere printze
eta monarka gorteetan, baina gizarte gutxiengoa ziren Europan. Nobleziaren artean, egoerarik onena
zutenak aristokratak ziren, guztien artean aberatsenak eta gobernua monopolizatzen zutenak haiek
okupatzen baizituzten armadako eta administrazioko goi karguak. Behe nobleziaren kideak, normalean
lehen semea ez ziren familia nobleetako gainontzekoak ziren. Kontutan hartu behar da, Antzin
Erregimenean, lehendabiziko semeak, ‘primogenitoa’ deritzona, oinordetzan hartzen zuela familiaren lur eta
aberastasun guztiak, eta gainontzeko seme-alaben bizimodua baldintzatu. Gainera, tradizionalki, nobleek
ez zuten zertan lanik egin behar, euren pribilegioa baitzen, beraz, noble asko familia aberastasunak
eskuratu ezinean eta lan ez egiteko pribilegioari eutsiz, guztiz txirotu egin ziren1. Noble hauek galdutakoa
burgesengatik jaso zezaketen, burgesak, talde ez pribilegiatua izan arren, XVIII. mendean botere
ekonomikoa eskuratu baitzuten. Kleroa elizgizonek osatzen zuten eta bitan zatitzen da: goi kleroa elizaren
hierarkiaren postu altuenek ostatzen zutenak (Aita Saindua, Kardinal, Artzapezpikuak, Apezpikuak, etab.)
eta behe kleroa, apaiz, fraide eta mojak: azken hauek bizimodu xumea zerametelarik.
Talde ez pribilegiodunak gizartearen gehiengoa osatzen zuten (%95etik gorako portzentaia osatzen
zuten) eta politikan parte hartzea debekatuta zuten bitartean, euren gain zeramaten sistemaren pisu
ekonomiko guztia. Estamentu honen baitan, talde ezberdinak aurki zitezkeen: burgesak ziren egoerarik
eramangarriena zutenak: merkatariak, lantegien jabeak, funtzionarioak, lanbide liberaletako profesionalak
(abokatu, mediku, artistak,…) ziren. Pertsona hauen egoera ekonomikoa geroz eta erosoagoa zen,
aintzat hartu, estaerako, merkataritza XVIII. mendean errentagarritasun handia emandako jarduera izan
zela. Zer eragingo zuen egoera honek? Burgesek euren aberastasuna handitu ahala, geroz eta sendoago
uste izan zuten eurek ere politikan parte hartzeko baimenduak egon beharko liratekela. Hortaz, hauetariko
batzuk txirotutako nobleekin ezkondu ziren, noblezia tituluak jasotzeko, baina beste askok, grin iraultzailea
zerakusaten aldarri politikoak defendatzen hasi ziren. Eta hau izango da, Frantziar Iraultzara bideratuko
gaituen egoera…
Pribilegiorik gabeko gainontzeko biztanleria, hirugarren estatua, hiri eta landa eremuetan aurki
zitezkeen: hirietan, gremioetako o zial eta ikastunak, dendetako edo manufakturetako langileak, eta
zerbitzariek osatzen zuten taldea. Oso bizimodu gogorra zeramaten, maila ekonomiko apalarekin. Eta, are
okerragoa zen gizarteko baztertuen egoera, eskaleena, prostitutena alegia. Landan, hirugarren estatuaren
gehiengoa nekazariak zen, maizterrak (lur zati bat alokatzen zutenak), jopuak (jaun feudal batenpean lan
egiten zutenak) eta nekazari libre oso gutxi batzuk. Hauen egoera ere penagarria zen, zergez lepo, uzta
txarrak pilatzen zirenean ezin baitzieten ordainketei aurre egin eta biziraupena arras zaildu egiten zitzaien.

4. ANTZIN ERREGIMENEKO POLITIKA

Gizarte eredu estamentalaren eta sistema ekonomiko feudala, monarkia absolutu edo absolutismoaren
testuinguru politikoaren baitan garatu egin ziren. Monarkia XVI eta XVIII. mendeen artean Europan
hedatutako gobernu mota izan zen, eta absolutismoa baderitzogu ere, monarka edo erregeen boterea
mugak zituen, batez ere, erresuma handietan. Historialari batzuk diotenez, berezko absolutismoa estatu
txiki gutxi batzuetan soilik eman zen, Dinarmaka kasu.

4.1. ABSOLUTISMOA: monarkia absolutuen funtsa botere gorena pertsona bakar baten eskutan
biltzea zen, eta hortaz, XVIII. mendean erregeek haien erresumen gobernua zentralizatzen saiatu
ziren. Estatu zentral batean, bere mugen barneko antolaketa erregeak hartutako erabakien
araberakoa zen: homogenizazioa zen xede nagusi eta ez zegoen autonomia aukerarik.
Beraz, monarka absolutuek bazuten botere asko eurengan bildurik, baina praxian,
absolutismoak bazituen bere mugak. Lehena, tokian-tokiko botereen erresistentzia izan zen; Antzin
Erregimeneko biztanleak bazekiten errege baten menpekoa zirela, baina agian euren bizitza osoa
eman zezaketen errege hori ikusi gabe. Aitzitik, haientzat boterearen autoritatea landetako
jauntxoak edo hirietako udalek izan ohi zuten. Bigarrenik, errege erreginek ez zuten euren gobernu
jardueren gaineko kontrol eraginkorrik: zer esan nahi honek? Adibidez, monarkek legeak onetsi

1Egoera honek ‘hidalgo’ abizenaren jatorria da, hidalgo ‘h o de algo’ deitzen baizitzaien leinu noble baten ondorengo izanda ere
nobleen bizimodua galarazia zuenei.
5

fi

ij

MGH 1UD: I. ebaluaketa

zitzaketela baina ez zutela hauek indarrean jartzeko azpiegitura eraginkorrik. Gainera, askotan
familia noble eta elizaren lankidetza lortu ahal izateko erregeak itunak sinatzen zituen noble, Eliza,
udalen interes eta pribilegioak babestuz. Azkenik, eta azken hausnarketarekin lotuta, erregeak
zerga berriak ezarri nahi zituenean, ordezkarien batzarren onespena ezinbestekoa zuen. Erakunde
hauek, Gorteak ziren Espainian eta Estatu Orokoarrak Frantzian edo Parlamentuak Ingalatarran.
Hauetan, estamentuka bozkatzen zenez, estamentu pribilegiatuak ez pribilgegiatuen bikoitza
zirenez, herri xeheak ez zuen sekula bere interes propioak babesteko aukerarik izan.
Dena dela, sistema honen funtzionamenduak krisiak pairatuta azkenik huts egin zuen eta
hau argi eta garbi geratu zen 1789ko Frantziar Iraultzan.

4.2. PARLAMENTARISMOA: Europan barna absolutismoa indarrean izan zen bitartean, existitu egin
ziren hura kritikatzeko eta erregimen politiko alternatiboak eskaintzen zituzten pentsamenduak,
hauetan aintzindaria, Herbeherak eta Ingalaterrako parlamentarismoak izan zirelarik. Ingalaterrako
eta Herbeheretako parlamentarismoa sistema absolutisten haustura lortu zuten lehenak izan ziren.
Izan ere, XVII. mendean erregimen parlamentarioak ezarri zituzten eta Europa osoko salbuespen
izanda, sistema politiko berri baten eredu bilakatu ziren.
Ingalaterran parlamentarismoa ez zen egun batetik bestera eman zen aldaketa bat izan,
prozesu iraultzaile luze eta odoltsu baten ondorioa baizik. Intelektualki parlamentarismoaren
funtsen pentsalaria John Locke losofoa izan zen. Berez, Locke, liberalismo politikoaren
aintzindaritzat hartzen da eta bere pentsamenduari lotuta, geroxeago Montesquieu Baroaiak ere,
botere banaketaren printzipioak jorratuko ditu.
XVII. mendean, zehazki 1649 eta 1689an emandako bi iraultzen bidez, Ingalaterran
Estuardo dinastiaren monarkia absolutua desagarrazi zuten. Karlos I.ak tronua eskuratu zuenean,
absolutismoa indartzen saiatu egin zen eta momentu horretan, parlamentuak bere eskubideak
mugatuak ikusi zituenez, Oliver Cromwell-ek zuzenduta, iraultzari ekin zion monarkia absolutu
horren aurka. Karlos I.a tronutik kendu eta exekutatu egin zuten. Errepublika aldi labur baten
ostean, Karlos II.a monarka berriak Habeas Corpusa onartu zuen; lege honen bidez atxilotu orok
epaile baten aurrean agertzeko eta defendatzeko eskubidea zuela bermatzen zelarik. 1689ko
iraultzan, Estuardo dinastia kendu zuten tronutik Jakue II.aren erbesteratzearekin. Parlamentuak
beste errege bat hautatu zuen, Gilen III.a Orange-Nassaukoa, baina tronua eskuratu ahal izateko,
Bill of Rights zin egitera behartu zuten. Honen bidez monarkaren botereak mugatzen ziren
parlamentuak zergen kudeaketa eta kanpo politikari zegozkionak eskuratzen zituelarik.
Ingalaterrako parlamentarismoa eredu izan zen beste leku batzuetan absolutismoa
deuseztatzeko prozesuetan. Hala ere, Ingalaterran ezarri zen sistema berri honen onurak ez ziren
biztanleria guztiarentzat berdinak izan, aitzitik, Ingalaterrako Ameriketako koloniek sisteman parte
hartu ezinean, azkenean iraultzari ekingo zioten euren independentzia aldarrikatuz eta AEB sortuz.

4.3. ILUSTRAZIOA: 1680-1730 bitartean, Frantzian arrazoian


eta askatasunean oinarriturik errealitatea ulertzeko beste
modu bat eskaintzen zuen mugimendu intelektualari
deritzo. Pentsamolde berria luze gabe Europa osora
hedatu zen baita Ameriketara iritsi ere.
Ilustrazioaren oinarria giza adimenaren nagusigoa
aldarrikatzea zen, sineskeri eta naturaz gaindikoaren balioa
ukatuz, arrazoia zuten mundua ulertzeko eta azaltzeko
modu bakartzat. Modu honetan, Antzin Erregimenaren
ezaugarri ezberdinen inguruko kritikak formulatuz
kontzientzia ilustratu bat sortu zen Erdi Aroko tradizioen
aurrean. Izan ere, Ilustrazioaren mendeari ‘Argien Mendea’
deritzo hein oso handi batean, losofo hauentzako Erdi
Aroa epealdi ilun bat izana zelako eta horren aurrean
pentsamolde berriek argitasun izpi bat suposatzen
zutelako.
Berez, gizarte eredu berri bat proposatzen zen,
pribilegiodun eta pribilegorik ez zutenen zatiketa
deuseztatuz, berdintasun juridikoa gizarte berriaren funtsa Goya, El sueño de la Razón produce Monstruos’ 1799

fi
fi

MGH 1UD: I. ebaluaketa

izango zelarik. Honekin batera, pentsamendu eta kredo askatasunaren aldekoak ziren eta erl io
ezberdinen arteko tolerantziaren defendatzaile sutsua izan zen Voltaire. Gainera, hezkuntzaren
garrantziaz jabetuta, analfabetasun tasak jeistearen aldekoak ziren, gizartea osatzen zuten
pertsona guztien artean arrazoia eta honek ekar zezakeen zoriontasuna sustraitu zitezen.
Horregatik, Ilustrazio garaiko ekimen nagusinetariko bat Entziklopedia izan zen: Diderot eta
D’Alanbertek bultzatutako proiektua; euren helburua, obra handi batean arrazoia eta naturaren
azterketan oinarritutako arlo guztietako ezagutzak eta jakintza argitaratzea zen.
Ilustrazio mugimenduaren pentsalari nagusien ekarpenen artean Montesquieu, Voltaire eta
Rousseau ditugu losofo ilustratu nagusiak: Montesquieuk, lehen aipatu dugun bezala, Legeen
Izpirituaz idazlanean, pentsamendu politikoaren funtsak ezarri zituen Locken proposamenetan
sakonduz: botere banaketaren ideia garatu zuen parlamentarismo ingelesa eredutzat hartuz,
botere legegilea parlamentuaren eskuetan egotea proposatu zuen, betearazlea erregearen esku
eta judiziala independienteak izan beharko lirateken auzitegi eta epaileen esku. Voltairen gai
nagusienetariko bat, tolerantzia erl iosoa izan zen fanatismoaren aurkako jarrera oro gogor
kritikatzen zituelarik, bere aburuz, arrazoia zen ezjakintasunari aurre egiteko modu bakarra eta
beraz, sineskeriak eta kondairak ez zuten kabidarik. Ideia guzti hauek Toleratziari buruzko
Tratatuan bildu zituen. Azkenik Rousseauk Gizarte Hitzarmena lenean, gizarte bizikidetzari aurre
egiteko lege bat ezartzen duten pertsonen betebeharren inguruan hausnartu egin zuen, euren
zeregina guztien onurarako legeak egitea dela azpimarratuz eta, hori egin ezean herria hauek
boteretik kentzeko eskubidea aldarrikatuz.

Teoria eta praxi politiko berri hauek de nitu zuten testuinguruan, monarkia absolutuen epe
luzerako etorkizuna baldintzatu zuten. Parlamentarismo eta Ilustrazioaren proposamenak
absolutismoaren printzipioekin bateraezinak eta baztertzaileak dira, hala ere, bi joerak uztartzeko
saiakera egin zen Despotismo Ilustratuaren bidez.

4.4. DESPOTISMO ILUSTRATUA: XVIII. mendean Europan zabaldu zen gobernu mota da, baina
zertan datza? Garaiko monarka absolutu batzuek Parlamentarismo eta Ilustratzioaren mehatxuaren
aurrean, botereari eutsi nahi izan zioten, errege hauen ikuspuntutik euren botereak jatorri
jainkotiarra zuelako eta zergatik izan beharko lirateke haiek, euren dinastietan botere absolutuari
uko egiten zioten lehenak?…
Despota ilustratuek aurreko mendeetako absolutismo monarkikoen estatuak sendotu nahi
izan zituzten, sistema feudalaren oinarriak aldatu gabe: botere absolutua mantendu nahi zuten,
baina beraien erresumetan existitzen ziren arazo sozioekonomikoei konponbidea bilatu nahian,
joera ilustratuen ideiak aintzat hartu zituzten erreforma abiarazteko.
Aldaketen artean, ekonomia modernizatzea proposatu zen, baina aldaketa hauek epe
labur-ertainera ekar zitzaketen ondorioak kontutan hartu gabe. Antzin Erregimeneko ekonomia
industriaurreko zen eta zuzenki lotuta zegoen gizarte egituraren eraldatze prozesuarekin. Hau da,
ekonomia modernizatzeak ez al zekarren burgesiari bultzada bat ematea? Eta honek, ez al zituen
bere gizartearen egitura feudalak kolokan jarriko? Paraleloki, arrazoiaren garrantzia hedatu nahiean,
monarka ilustratuek hezkuntza sistema zabalago bat indarrean jartzeko esfortzuak bideratu
zituzten, baina, biztanleriak arrazoiaren bidez askatasuna eta berdintasuna bezalako kontzeptuak
ezagutzen baditu, ez al ditu gizarte eta politikaren egiturak kolokan jarriko? Honengatik guztiatik
esaten dugu Despotismo Ilustratua kontraesan bat dela: erregeek botere guztia euren eskutan
bilduta mantendu nahi zuten baina aldi berean, sistema horri kritika egiten zion ilustrazioaren
printzipioei jarraituz, erreforma bideratzen zituztelarik. Monarken helburua euren boterea sendotzea
zela kontutan hartuta, proposatzen zituzten erreformak oso azalekoak izango ziren, horregatik
esaten da ere, Despostismo Ilustratuaren leloa ‘dena herriarentzat, herriaren partaidetzarik gabe’
leloan laburbildu zitekeela. Hori dela eta, Despotismo Ilustratua iragarritako heriotz baten kronika
izan zela baiezta daiteke, ezin baita denboran mantendu zuzeneko kontraesan bat den gobernu
mota: azken nean, erregeek ilustrazioaren ideia erreformatzaileak ez zituzten abian jarri
pentsamendu korronte honekin bat egiten zutelako edo eraldaketek onurak ekar zitzaten… Men
egin zioten zenbait ideia ilustratu aplikatzeari euren boterea mehatxatua ez egoteko.

7
fi
fi

ij

fi

ij
MGH 1UD: I. ebaluaketa

5. NAZIOARTEKO HARREMANAK

XVIII. mendeko Europako monarken helburua euren botere absolutua mantentzea zuten xede, euren
erresumena indartzearekin batera. Beraz, garrantzitsua zen oso Europako oreka, hau da, potentzia
guztietatik, bat bera ere ez izatea gainontzekoak baino botere gehiago, hori gertatzekotan euren artean
norgehiakoa hasiko zirelako eta lehia horrek gerrak ekar zitzakeelako.

5.1 ESPAINIAKO ONDORENGOTZA


GERRA: XVIII. mendea gerra batekin
hasi izen, 1700. urtean Espainiako
Karlos II.a oinordekorik gabe hil baitzen
eta, bere heriotzarekin bukatu egin zen
Austria Etxeko dinastia Espainian
Borboiei bide emanez. Karlos II.ak ez
zituen seme alabarik eduki eta bere
testamentuan, tronua Frantziako Felipe
Anjoukoari uzten bazion ere, Austriako
Karlos artxidukeak tronua eskuratzeko
zuen eskubidea aldarrikatu zuen.
Edozein modutan, Espainian
testamentuan jartzen zuena jarraitu egin
zen eta Felipe V.a Anjoukoak koroatu
zuten. Izendapen honek europear oreka
baldintzatzen zuen, izan ere, Frantziar
Borboi dinastiaren esku geratuko ziren
bai Frantzia baita Espainia ere, elkarren
ondoan zeuden bi erresuma, eta horrek euren botere politikoa asko handitzen zuen. Hau dela eta,
Hayako Itunean Britania Handia, Holanda, Prusia, Alemaniako estatu gehienek eta Portugalek,
Austriako Karlos Artxidukeari eskeini zioten bere laguntza, begi onez ikusten baitzuten austriar
hautagaitza. Honen aurrean Frantzia eta Espainiak bat egin zuten gainontzeko potentzia guztiei
aurre egiteko.
1711n, Karlos Artxidukea Austriako enperadore izendatua izan zen bere aitona hil egin
zenean, eta horrek ere susmo txarrak ekarri zizkion Hayako Itunaren zenbait sinatzaileei, esaterako,
Britainia Handiak Felipe Anjoukoaren alde egitera pasa zen. Bi urte beranduago bukatuko zen
Gerra Utrecht eta Rasttateko itunekin: Espainiak Austriari eskualde aberats anitz eman behar izan
zizkion Milan, Flandes, Napoles eta Sardinia eta bide batez, Inglaterrari Gibraltar eta Menorka,
amerikar merkataritzaren pribilegioekin batera. Egoera guzti honetan, Espainiak galdu zituen
lurralde gehien eta Felipe V.ak Errebisionismoaren bidez, galdutako lurraldeen gaineko boterea
berreskuratzen saiatu zen, honen adibide izanz en penintsula italikoa okupatu izana baina
alferrikakoa izan zen. Espainiak ez zituen sekula lur horiek berreskuratuko.

5.2 ZAZPI URTETAKO GERRA: XVIII. mendeko Europan beste gerra bat pizteko kausa itsas
merkataritzaren kontrola izan zen. Itsaso-merkataritzak izandako garapena bere
errentagarritasunarekin lotuta zegoen, beraz, lurralde ezberdinak koloniekin harreman komertzialak
ezartzen saiatu ziren. Merkatu kolonialen kontrola eskuratzeko, Zazpi Urtetako Gerra eman zen,
1756tik 1763ra. Mendeko gerrarik odoltsuena izan zen eta Europako potentziak aurkaritzan aritu
baziren ere, borroka Indian, Amerikan eta Afrikako kostaldean eman zen.
Honetan parte hartu zuten bandoak, alde batetik Frantzia, Espainiaren, Austria eta
Errusiarekin bat eginez, eta bestetik Prusia eta Erresuma Batua izan ziren. Gerra bukatutakoan,
Europako egoea status quo ante-ari eutsi zion, hau da, ez zen botere politikoaren aldaketa
nabarmenik eman. Aipatzekoa da, halere, britainiak bere menpeko koloniak ugaritu zituela: Asian
India bereganatu zuten eta Ipar Amerikan espainiarena izandako Florida eta frantsesen esku
zeuden Quebek eta Montreal gehitu zizkien ekialdeko kostaldean jada zituenei. Ipar Ameriketako
koloniengatik, Frantzia eta Britania Handia norgehiagoka hasi egin ziren, baina gatazka honetaz
baliatu ziren Amerikako 13 koloniak eta euren independentzia prozesua abian jarri egin zuten XVIII.
mendearen bukaeran.
8

You might also like