You are on page 1of 4

resumen-sele-t10.docx.

pdf

olaia12

Historia de España

2º Bachillerato

Maristak Bilbao

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
10.gaia. DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA eta KRISIALDIA (II) (1959-1975)

Politikan 50 urteen amaieran, erregimen frankistak nazioartean onartua izatea lortu zuen,
Estatu Batuekin eta Vatikanorekin akordioak sinatu ondoren. Ekonomiaren arloan
erregimenaren lehen 20 urtetan indarrean zegoen politika autarkikoaren porrota begien
bistakoa zen. Honi aurre egiteko, teknokratek egonkortze plana bultzatu zuten. Diktaduraren
zapalkuntza, ez zen, hala ere, ezertan aldatu.

GARAPEN EKONOMIKOA ETA HIRITARTZE PROSEZUA


Teknokratak garapen planak deitu ziren plan batzuen bidez ekonomia planifikatuz osatu
zuten aurreko etapako garapena. Planak industriara bideratu ziren batez ere, eta
automobilgintza, siderurgia eta sektore kimikoa azkar hasi ziren. Planen helburua
azpiegitura-gabeziak konpontzea zen, eta industrializazio-maila txikieneko eremuen alde
egitea, garapen-poloak sortuz.

Espainiak ekonomian halako oparoaldi bat izan zuen. Garapen ekonomikoaren zergatiak
hauek izan ziren: nazioarteko egoera ekonomiko ona, atzerriko kapitalen etorrerak,
turismoa, emigranteek bildaltzen zuten dirua, lan esku merkea, estatuaren inbertsioak lan
publikoetan…

Hala ere, hazkunde “miragarri” (frankistek hala deituta) hau desorekatua eta oso mugatua
izan zen, eta aurrerantzean arazo larriak eragin zituen: sektoreen eta eskualden arteko
desorekak, inmigrazioa, gizarte zerbitzu kaskarrak, inguru giroaren hondamendia eta iruzur
handia…

Garapen ekonomikoak gizartearen eta kulturaren esparruan aldaketa izugarriak ekarri


zituen:
-Gizarte industriala, hiritar eta modernoa bihurtu zen
- Bigarren sektorearen nagusitasuna
- Nekazaritza-guneetik gune industrializatuetara emigrazioa eman zen
- Erdi mailako klasea handitzea, bizi-maila igo, kontsumo gizartean sartzea, zerbitzu
publikoak hobetzea…
-Emakumea lan-mundua sartu zen
-Espainiako pentsamoldea aldatuz joan zen, toleranteagoa, dinamikoagoa eta sekularragoa
bihurtu zen.

BILAKAERA POLITIKOA
- Kontinuismo politikoaren garaia (1957-1969)
Teknokratek (Opusekoak) erregimena liberalizatzeko ahalegina egin zuten.
Franco, bi sektoreen (inmobilistek eta teknokratek) arteko orekari eusten ahalegindu zen.
Batetik 1966an Prentsaren Legea promulgatu zuen. Baina, bestetik 1963an Orden
Publikoaren Legea aldarrikatu zen. Orden publikoaren auzitegi berria ( TOP izenekoa) delitu
politikoak zigortzen zituen.

1966an Estatuaren Lege Organikoa onartu zen,. Helburu nagusia aurreko sei legeak testu
bakar batean bilduz instituzionalizatzea izan zen:
- Gorteetan Tercio Familiarra ordezkatzeko prokuradoreak izango ziren (familia,
udalerria eta sindikatua)

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-6966797
Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
- Subiranotasuna Francori soilik zegokion
- Espainia Erreinu gisa
- Monarkia berri baten berrezarpena: Francok legitimatua
- 1969an Juán Karlos Espainiako printze izendatu zuen

Kanpo politikari dagokionez, Ginea Ekuatoriala deskolonizatu zuten, 1962an Europako


Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen, eta Hego Amerikako herrialdeekin eta
herrialde arabiarrekin harremanak finkatu zituzten.

Frankismoaren krisia eta amaiera (1969-1975)


1969. urtean Francok bi erabaki inportanteak eman zituen:
o Juán Karlos Borboikoa izendatzea Francoren ondorengoa errege tituluaz.
o Carrero Blanco presidenteorde izendatzea.

Frankismoaren barnean bi joera nabaritu ziren: irekitasunaren aldekoak (Garicano Goñi,


Fraga) eta inmmobilistak (Carrero Blanco)
Immobilistek ez zuten inolako berrikuntzarik onartzen, eta hauen esku gelditu zen gobernua
1973an Carrero Blanco gobernu buru izendatu zuenean. Betiko ideiak berretsi zituen:
alderdi bakarra, katolizismoa…
Francoren gobernu berriaren proiektua bertan behera geratu zen ETAk Carrero Blanco hil
zuenean (1973). Ondoren Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru. Agintariaren
hasieran ukitu liberala ematen saiatu zen baina hainbat gertaera izan zirela eta (ETAren
atentatua Madrilen, Añoverosen kasua, Puig Antich anarkistaren exekuzioa, Portugaleko
iraultza) gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen. 1975ean Franco hil zen.

OPOSIZIO DEMOKRATIKOA
Hazkunde ekonomikoarekin batera erregimen demokratikoa eskatzen zuen barneko
oposizioa sortu zen.

1964tik aurrera unibertsitatean protesta ugari gertatu zen: grebak, manifestazioak,


frankismoaren aurkako idatziak... Unibertsitate gehienetan ez zuten SEU (sindikatu ofiziala)
onartzen eta ikasleen asanblada askeak antolatzen zituzten. 1962an Langile Komisioak
(CCOO) eraketa ekarri zuen , industria handietan sindikatu nagusia izango zena. Langileen
grebak, debekatuak izan arren, gero eta sarriagoak ziren 60ko hamarkadan.
Honen aurrean Erregimenak Langile komisioak jazarri eta legez kanpo deklaratu zuten, eta
buruzagiak epaitu eta espetxeratu zituzten (1001.prozesua)

Munitzeko Batzarra:
1962an, Espainiak Europako Ekonomi Elkartean sartzeko eskaera egin zuenean, barruko
eta erbesteko ehun bat indar politikoek erregimenaren demokraziarik eza salatu zuten
Munich-en. Alderdi Komunista Munich-eko batzarretik kanpo utzi zuten Sobietar Batasunari
jarraitzearren. Gobernuak, haserre, gogor egin zuen barneko parte-hartzaileen kontra
Batzuk espetxeratu egin zituen, eta beste batzuk erbesteratu.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-6966797
Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Eliza katolikoan ere hasi ziren agertzen askatasun faltaren aurkako protestak. Vatikanoko
II.Kontzilioak izan zuen eragina eta honek, Franco harrituta utzi zuen.
Hainbat apaiz katoliko atxilotu zituzten protestatu edo oposizio demokratikoaren aldeko
idazkiak izenpetzeagatik. Zamorako presondegia propio apaizentzako egoki zuten. Elizaren
zati bat behartsuenen zerbitzuan lan egin zuen, Añoveros kasua (euskararen aldeko
pastorala argitaratu zuen) Poliziak bere etxebizitzan atxilotu zuenean, Pablo VI aita santuak
Franco eskumikatu (elizatik bota) nahi izan zuen. Gobernuak atzera egin behar izan zuen
eta Añoveros askatu.

ETA-ren sorrera
ETA, EAJtik banandutako nazio-askatasunerako mugimendu iraultzailea zen (EKIN) .
Denbora aurrera doala, ETAren politika erradikalizatu egin zen, borroka armatuaren eta
indarkeriaren alde egin baitzuten Euskal Herriaren independentzia lortzeko.
1968an hilketak egiten hasi ziren (Jose Pardines guardia zibila)
Ekintza horiei erantzuteko, frankismoak terrorea erabili zuen: jende asko atxilotu eta
torturatzen zituzten.

Euskadiko giroa txartotu zen Burgosko prozesuaren ondorioz (1970eko abendua). Prozesu
horretan, 16 etakide epaitu zituzten, eta Gerra Kontseiluak horietako seiri heriotza-zigorra
ezarri zien. Euskal Herrian grebak antolatu zituzten, eta erregimenak salbuespen egoera
aldarrikatu. Iritzi publikoa, Euskal Herrian bereziki, traumatizatuta geratu zen.

FRANKOREN HERIOTZA ETA GAIXOTASUNA:


1974an tronboflebitis batek Francoren bizitza arriskutan jarri zuen eta Joan Karlos printzeak
Estatu buruaren funtzioak hartu zituen. Aste batzuetara, sendatutakoan, agintea
berreskuratu zuen.

Ekintza armatuak ere gero eta ugariagoak ziren. ETA, FRAP …


Alderdiak eta Francoren aurkako erakundeak demokraziarako trantsizioa prestatzen hasi
ziren: Junta Demokratikoa eta Konbergentzia Demokratikorako Plataforma eratu ziren.

Gobernuaren erreakzioa errepresioa gogortzea izan zen. Terrorismoaren aurkako lege


berriak heriotza zigorraren ezarpena zabaldu zuen.

Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, berak egindakoak jarraituko zuelakoan. Baina,
Francorik gabe, frankismoa ezinezkoa zen.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-6966797
Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.

You might also like