You are on page 1of 7

Agustin-Hiponakoa-eta-Tomas-Akin...

metxebarria

Historia de la Filosofía

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Agustin – 1. Iruzkina

“- Jakina bada ez dela zorionduna nahi duenaren jabe ez dena, lehen ikusi dugunez, eta inor
ez dabilela aurkitu nahi ez duenaren bila , eta [akademikoak] beti egiaren atzetik dabiltzala,
garbi dago, beraz, egia lortu nahi dutela, egia aurkitu nahi dutela. Baina ez dute aurkitzen.
Porrot egiten dute, beraz, haien ahalegin eta asmo guztiek. Ez dute, bada, nahi dutena eta,
beraz, ez dira zoriontsu. Baina inor ez da jakintsu zoriontsu ez bada; akademikoa, beraz, ez
da jakintsua”.

Agustin Hiponakoa: Bizitza zoriontsuaz

Laburpena

Zoriontsua egiten diona bilatzen du gizakia. Eszeptikoak egiaren bila doaz, baina porrot
egiten dute, beraz ez dira zoriontsuak. Kontuan hartzen badugu jakintsua izateko zoriontsua
izatea beharrezkoa dela, eszeptikoak ez dira jakintsuak.

Definizioak

-ZORIONTASUNA: Ongizate orokorra sentiarazten duen pertsona baten aldartea da.


Agustinen filosofia eudaimonista da eta zoriontasuna hartzen du bizitza helburua bezala.
Filosofo kristauaren ustez ezinezkoa da zoriontasuna lortzea iraunkorra ez diren gauza
materialetan. Ondorioz, iraunkorra ez dena bilatu behar dugu zoriontsuak izateko eta gure
bizitza helburua lortzeko, eta iraunkorra den bakarra jainkoa da. Beraz zoriontsuak izateko
jainkoa bilatu behar dugu. Teoria honen arazoa, bakoitzak norberaren zoriontasuna beste izaki
baten menpe ustea da.

-AKADEMIKOA: Akademiarekin erlazionatuta dagoen edo akademiako kidea den pertsona


da. Agustinek akademiko hitza erabiltzen du eszeptikoei erreferentzia egiteko, Agustinen
garaian eszeptizismoa zelako Platonen akademian nagusitzen zen korronte ideologikoa.
Eszeptikoentzat ezinezkoa da guztiz egia den ezagutza lortzea, ez da horrelakorik existitzen.
Dena den, Agustinen garaiko eszeptikoak ez zuten judizioei guztiz uko egiten eta
probabilismo baten alde azaldu ziren. Ondorioz, hauek Agustinen teoriekin borrokan daude,
guztiz ziurra den egia existitzen ez bada, jainkoaren existentzia eztabaidagarria izango
litzatekelako.

-JAKINTSU: Ezagutza asko duen pertsona da. Agustinentzat jakinduriaren azken helburua
jainkoa da eta honetara heltzeko bi bide desberdin ditugu. Alde batetik, "credo quia
absurdum" fede itsuan besterik ez dena oinarritzen, eta bestetik "credo ut intelligam"
arrazoian oinarritzen dena. Agustinentzat ezin dugu bide hauetako bat hautatu, biak
beharrezkoak dira jainkoa maitatzeko, eta hortaz, ezagutza lortzeko. Areago, bi bide hauek
elkar lotuta daude haien objektua berdina delako, Jainkoa-Egia maitatzea.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8355276

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Tesia

Jakintzaren eta zoriontasunaren artean lotura estua dago, eta lotura horren gunea Jainkoa da.

Agustin Hiponakoa, k.o IV. mendeko filosofo kristaua, eudaimonista zen, beraz, zoriontasuna
bizitza helburu bezala hartzen zuen. Gainera, zoriontsua izateko jakintsua izatea beharrezkoa

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
dela uste zuen eta jakinduriaren azken helburua jainkoa dela ziurtatzen zuen. Hori dela eta,
zoriontsua izateko, hau da, gure bizitza helburua lortzeko, jainkoa maitatu behar dugu. Baina
ba al da jakinduria zoriontasunaren bidea? Jainkoa maitatzen ez duena ezin da zoriontsua
izan?

Platonek, Agustin bezala, zoriontasuna jakinduriarekin bat etortzen dela pentsatzen zuen, eta
ezagutza mailarik altuena ongiaren ideia dela defendatzen zuen. Platonen aburuz ongiaren
ideia beste ideien funtsa da, beraz kristautasunaren jainkoarekin parekatu dezakegu.
Eszeptikoek, aldiz, ezagutza ziurra lortzea ezinezkoa dela pentsatzen zuten eta probabilismo
baten alde agertu ziren, horrek jainkoaren garrantzia ukatzen du.

Nire ikuspuntutik Agustinen teoriaren argudiaketa funtz gabeko baiztapenetan oinarrituta


dago. Lehenik eta behin, zoriontasuna jakinduriarekin elkar lotuta dagoela bultzatzen du.
Dena den, existitzen da jakintsua ez den jende zoriontsua, alegian, ezjakintasuna bategarria da
zoriontasunarekin. Are gehiago, zoriontsua izateko guztiz jakintsua izan behar bazara ez da
existitzen zoriontasuna, ez dagoelako mundu osoan guztiz jakintsua den gizakia.

Bestalde, Agustinek jainkoa jakinduriaren oinarria eta funtza dela defendatzen du, beraz
benetako jakinduria lortzeko jainkoan sinistea ezinbesteko baldintza da. Nik ez nator teoria
honekin bat, badagoelako fededuna ez den jende jakintsua eta hau ezinezkoa izango litzateke
jainkoa gauza guztien sortzailea bada. Beste modu batean esanda, jainkoa unibertso osoaren
sortzailea bada unibertsoa ulertzeko eta ezagutzeko jainkoan sinistu behar duzu, jainkoan ez
sinisten baduzulako ez duzulako bere sorkuntzan sinisten, eta ezin da sinesten ez duzun
zerbait ezagutu. Ondorioz, ezinezkoa litzateke jakintsua izatea fededuna ez bazara.

Hitz batean, Agustinek argudiketa logiko bat jarraitzen du, baina honetan oinarri gabeko
baiztapenak erabiltzen ditu. Hau da, bere prozesu teorikoa zentzua izan arren honek eusten
dituen euskarriak fede itsuan dute haien funtsa eta ez arrazoibide logikoan.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8355276

Con el Plan Turbo, además de eliminar los vídeos también recibes descargas sin publicidad mensuales
Historia de la Filosofía
Banco de apuntes de la
Agustin – 2. Iruzkina

“Ama, filosofiaren gazteluaz beraz jabetu zara. Hitzak besterik ez zaizkizu falta izan
Hortensius izeneko liburuan, filosofiaren alde eta gorespenerako liburu hartan, Tullius-ek

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
bezala aditzera emateko: Hara nola guztiek, ez filosofoek hain zuzen, baina bai eztabaidarako
prest daudenek, nahi bezala bizi direnak zoriontsu direla diote. Oker handia! Komeni ez dena
nahi izatea zoritxar ezin handiagoa baita. Nahi dena ez lortzea ez da komeni ez dena lortzea
bezain txarra. Gaitz handiago dakartza borondatearen txarkeriak, zorteak ondasun baino ”.

Agustin Hiponakoa: Bizitza zoriontsuaz

Laburpena

Jendeak pentsatzen du zoriontsua dela nahi duena lortzerakoan, baina hau ez da batere
zuzena. Benetan zoriontsuak egiten diguna komeni zaiguna izatea eta maitatzea da. Are
gehiago, gizakiari gertatu ahal zaion gauzarik txarrena komeni ez zaiona nahi izatea da.
Beraz, hobeagoa da nahi ez duguna ez lortzea, komeni ez zaiguna nahi izatea baino.

Definizioak

-FILOSOFIA: Auziei buruz hausnarketak edo galderak egiten dituen diziplina da. Agustin
Hiponakoa filosofia kristauan oinarritu zen. Alde batetik, Agustinen filosofia arrazoiaren
adierazpena da, fedearen egia argitzeko erabiltzen duena. Hau da, arrazoimena fedearekin
elkarlanean aritu behar da. Hori dela eta, Agustinen filosofian, arrazoimena fedearen morroia
da. Gainera, Agustinen ustez filosofia ez da bakarrik teorikoa, baizik eta ondo bizitzeko
erabili behar dugun tresna bat. Filosofia eta erlijioaren arteko lotura estua arazo bat dakartza,
askotan arrazoia fedea gezuratatu dezake.

-BORONDATEA: Norberaren jokabidea erabakitzeko eta antolatzeko ahalmena. Agustinen


ustez jainkoa askatasuna maitatzen duenez aukeratzeko eskubidea eman dio gizakiari. Dena
den, jatorrizko bekatuaren ondorioz gizakia borondatea kaltetuta dago eta erabaki txarrak
hartzera bultzatzen dio. Horregatik, gizakia lan bat egin behar du materialtasunik aldentzeko
eta bere borondatea jainkoaren bidera zuzentzeko. Lan hau burutzen badugu jainkoaren
laguntza lortuko dugu ongia egiteko. Dena den, errealitatean badago bere borondatez ona den
jendea fededuna ez dena.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8355276

Plan Turbo - Eliminar los vídeos + 10 descargas sin publicidad por sólo 0,99€ / mes - Oferta limitada
Tesia

Desira eta zoriontasunaren arteko lotura estua da.

Agustin Hiponakoa Erdi Aroko lehenengo filosofoa izan zen. Gaztetatik, manikeismoa
defendatu zuen, baina geroago, bere pentsamoldea zeharo aldatuko da, kristautasunera
hurbiltzen. Bere filosofia eudaimonista da eta bere teoriaren ardatz nagusia zoriontasuna
izango da. Agutinen ustez gure zoriontsuak izateko komeni zaiguna maitatu behar dugu,
beraz gure desira kontrolatu behar dugu, komeni ez zaizkigun gauzak aldentzeko. Baina
nahikoa da gure desira kontrolatzearekin zoriontsuak izateko? Zoriontsuak izan ahal gara nahi
dugu gauzak inoiz lortu gabe?

Epikurok, Agustinek bezala, zoriontasun iraunkorra eta betierekoa bilatu behar dugula beti
pentsatzen zuen. Biok eudaimonistak ziren eta komeni zaizkigun gauzetan oinarritu behar
dugula zoriontasuna pentsatzen zuten, borondatea ondo zuzenduz. Marx, aldiz, Agustinen
aurkako ikuskera zuen. Agustinen ustez, gure desira jainkoan oinarritzen badugu, zoriontsuak
izango gara. Hala ere, Marxen ustez, “tranpa” bat da, gure desira jainkora zuzentzen badugu,
boteretsuek sortu duten kontzeptu baten menpe egongo garelako.

Gaur egun, gure helburu nagusia gure desirak betetzea da, horrela zoriontasuna lortuko
dugula pentsatzen dugulako. Alde batetik, egia da desirak betetzen ditugunean
zoriontasuneko denbora motza izango dugula eta desiren bila egotea ilusioa sortzen duela.
Hala ere, Schopenhauer argudiatzen duen bezala, hortaz denbora gutxira desira gehiagoren
bila abiatuko gara, gure ilusioa apurtuz. Beraz, benetan desiren bila etengabe egotea ez du
inoiz benetako zoriontasuna ekarriko.

Bestalde, desirak behin eta berriro aldatzen direnean benetan zoriontsuak egiten diguna bilatu
behera dugu, betiereko zoriontasuna. Horretarako gure pertsonarekin konektatu behar gara
benetan maitatzen dugu aurkitzeko. Hau da, ezinbestekoa da, benetan zoriona ekartzen digun
zerbait aurkitzea, desirak baina gorago dagoena, esate baterako, maitasuna, adiskidetasuna
edo, Schopenhauer proposatzen duen bezala, artea.

Hau guztia esanda, nire ustez, Agustinek adierazten duen erlazioa desira eta zoriontasunaren
artean egia da, baina ez guztiz. Ezin dugu gure desirak baztertu, hauek ilusioa sortzen
digutelako egunerokoan, baina ezin dugu ere gure zoriontasuna gure desiren menpe utzi
hauek joan-etortzen direlako.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8355276

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.

You might also like