You are on page 1of 2

San Agustin: ZORIONATASUNA-ETA-J...

user20415482

Historia de la Filosofía

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
ZORIONATASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA

San Agustin da epigrafe honen autorea, filosofo aipagarrienetariko bat Kristo ondoren
laugarren mendeetakoa. Tagasten jaiotakoa izan zen, Afrikako iparraldean kokatuta zegoen
probintzia, Erromatar Inperioaren garaian. San Agustin Platon eragina izan zuen eta bere
filosofiaren ardatza jainkoa da; pentsatzen zuen moduan, garai horretako filosofo guztien
kezka nagusia, Jainkoaren existentzia demostratzea izango da. Bere ikuskera ontologikoan
bi eratako izaki bereizten ditu: Izaki Absolutua edo Jainkoa eta hark sortutako izaki
kontigentea.

Zoriontasuna ezin da ondasun galkorretan oinarritu, ondasun iraunkorretan baizik


(jakinduria, zuhurtzia, justizia, sendotasuna, neurritasuna, ... ). San Agustinen ustez,
zoriontsu izateko Jainkoaren jabe izan behar da eta Jainkoaren jabe da ondo bizi dena,
haren nahia denean betetzen duena eta arima espiritu lohitik garbi duena. Hau da,
zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza, egia partikular guztiak transzenditzen dituena:
Jainkoa.

Bestalde, eszeptikoen aurkako argudioak batzen ditu. Bizitza zoriontsuan agertzen den
bezala, haiek ez dute lortzen nahi dutena; beraz, ezin daitezke zoriontsu izan. Horrez gain,
eszeptikoen tesia kontraesankorra dela dio. Izan ere, haiek ezin dezakegula ezer
ziurtasunez ezagutu diote. Horrela balitz, tesi hori ere ezin genezake baieztatu.

Azkenik, Descartesen baieztapenaren aldaera egiten dute akademikoek. Haien ustez, “huts
egiten badut, orduan existitzen naiz”. San Agustinen ustez, norbaitek huts egiten badu
ziurtasunez daki huts egiten dabilen norbait dela.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9034578

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.

You might also like