You are on page 1of 6

+5XII.

GAIA: ESPAINIAKO LURRALDEA ETA EUSKAL LURRALDEA


ANTZINAROAN

1. Erromatarren aurreko herriak

1.1. Iberiarrak

Iberiarrak Iberian penintsularen ekialdean eta hegoaldean bizi ziren, K.a. mendeaz gero.
Feniziarrekin eta greziarrekin harremana zuten eta idazkera ezagutzen zuten.

Iberiarrak eremu garaietan bizi ziren, herrixka harresituetan. Tributan antolatzen ziren eta
tribu bakoitzean, errege bat, nobleak, apaizak, gerrariek, eta beste herritarrak zeuden. Haien
ekonomiaren oinarria nekazaritza eta abeltzaintza ziren. Landatzen zituzten produktuak ziren
batez ere: zerealak, olibondoak eta mahatsondoa. Meatzaritza ere oso garrantzitsua zen, batez
ere urrerena, burdinarena eta kobrea. Eskulangile oso onak ziren: zeramika, oihalak eta
artilezkoa. Horri esker, merkataritza asko garatu zuten eta haien txanpona ere egin zituzten.

Iberiarrek jainkosak gurtzen zituzten jainkotegitan. Hildakoak erraustu zituzten eta errautsak
hileta-kutxetan sartzen zituzten.

1.2. Zeltak

Zeltak K.a. 1100. urte inguruan etorri ziren Iberiar penintsulara Erdialdeko Europatik, eta
penintsularen iparraldean, erdialdean eta mendebaldean kokatu ziren. Zeltak kastroetan bizi
ziren, harresiz inguratuta herrixkak, garaietan. Tribuetan antolatzen ziren, zenbait familiak
klana osatuta.

Merkataritza jarduera oso urria zen eurek ekoitzitako produktuz hornitzen zirelako. Jarduera
nagusia artzaintza zen eta nekazaritzan zerealak hazten zituzten, batik bat. Oreinak eta
basurdeak ehizatzen zituzten. Metalurgian oso onak ziren: burdinazko eta armak bitxiak eta
armak egiten zituzten. Artilea eta zeramika ere lantzen zituzten.
Zeltek ez zekiten idazten eta ez zuten txanponik. Astroak eta elementu natural batzuk
gurtzen zituzten. Apaizek ala gizarte ospe handia zuten eta sendagile eta igarle jarduten
zuten. Hildakoak erraustu egiten zituzten.

2. Baskoiak

Euskal lurraldean hainbat tribu bizi izan ziren erromatarrak iritsi arte, euskararen antzinako
molde bat hitz egiten zutela. Baskoiak Pirinioen ipar-ekialdeko muturrean bizi ziren,
itsasoaren eta bi ibairen artean: Ebro eta Garona. Euskal lurraldean autrigoiak, barduliarrak,
karistiarrak, beroiak eta akitaniarrak ere bizi ziren.

Baskoiak ez ziren herri homogeneoa eta bi tribu bereizten ziren:

 Iparraldeko baskoiak: Iraupeneko abeltzaintzan eta bilketan aritzen ziren. Herrixka


txikietan eta haitzuloetan bizi ziren.

 Hegoaldeko baskoiak: nekazariak ziren, mahatsondoak eta zerealak landatzen


zituzten, merkataritzan aritzen ziren eta hiri harresituetan bizi ziren.

Hala eta guztiz ere, baskoiek hainbat ezaugarri berdinak zituzten:

 Gizartea adinaren eta mailaren arabera antolatzen zen. Gizonek emakumeek baino
botere handiagoa zuten, baina emakumeek nekazaritza lanetan garrantzi handia zuten.
 Trukea erabiltzen zuten merkataritzan, ez zuten txanpongintza ezagutzen.
 Zenbait tokiko jainkori egiten zieten gurtza, normalean naturarekin lotuta: mendiak,
ibaiak, basoiei, animaliak eta zenbait zuhaitz. Modu berean, errausketaren hileta
erabiltzen zuten.

Garai hartako herrixka batzuen aztarnak aurkitu egin dira, adibidez Cortesko Alto de la Cruz
ala Iruñeko herrixka herrixkak. Haietan, harresiak eta hirigintza planifikatua ikusteaz gain,
metalurgia-jardueraren aztarnak eta zeramika hondarrak aurkitu dira. Horregatik, Iberiar
penintsulako gainerako herriekin merkataritza-harremanak zituztela badakigu.
3. Herri kolonizatzaileak

3.1. Feniziarrak

Feniziarrak Mediterraneoko ekialdeko kostako hiri-estatuetatik etorri ziren. Merkataritza zen


haien ekonomia-jarduera nagusia eta horregatik Mediterraneo itsasoan ibiltzen ziren,
lehengaiak lortzeko.

K.a. I. milurtekoan, faktoria izeneko hainbat kokaleku jarri zituzten Sizilian, Afrika
iparraldean eta Iberiar penintsulan. Azken honetako faktoria nagusiak Gadir (egungo Cádiz)
eta Malaca (egungo Malaga) ziren. Harremanak zituzten penintsulako beste herriekin. Haien
zibilizazioa hasi zen jaisten pertsiarrek euren hiri-estatuak konkistatu zituztenean.

3.2. Greziarrak

K.a. VIII eta VII. Mendeen artean Iberiar penintsulara heldu ziren metal, espartzu eta gatz
bila eta batik bat, Levanten geratu ziren. Greziarrek hainbat kolonia sortu zituzten, adibidez,
Rhodes (egungo Roses) edo Enporion (egungo Empúries). Haien eragina nabarmena izan zen
penintsulan.

3.3. Kartagotarrak

Kartagotarrek feniziarren tokia hartu zuten, Kartagotik zetozen. Feniziarren faktoriak


kontrolatu zituzten eta beste batzuk sortu zituzten: Kartago Nova (Cartagena) edo Ebyssos
(Ibiza). Haien kolonizazioa batez ere militarra izan zen: penintsula hegoaldeko tribuak
menderatu zituzten eta greziarren aurka borrokatu ziren, Mediterraneo mendebaldetik alde
egitera behartuz.

K.a. III. mendean, kartagotarren interesak talka egin zuten Erromaren interesekin:
Mediterraneoa menderatzea. Biek Gerra Punikoetan borrokatu zuten eta Erromak irabazi
zuenez, kartagotarrek penintsulatik eta Balear uharteetatik alde egin behar izan zuten.

3.4. Tarteso
Greziar iturrien eta arkeologia-hondakinen arabera, Tartesoko Erresuma izan zuen Iberiar
penintsulako zaharrena. Guadalquivirren haranean zeukan gune nagusia eta penintsularen
hego-mendebaldea eragiten zuten.

Haien ekonomia nekazaritzan, abeltzaintzan, metalurgian eta meatzaritzan oinarritzen zen.


Meatzeetatik metal-aberastasunekin merkataritza egiten zuten feniziar eta greziarrekin.
Metalen truke, olioak, oihalak, bolia eta bitxiak lortzen zituzten. Feniziarrekin harremanak
izateari esker nekazaritza hobetu zuten eta jainko batzuei gurtza egiten zieten. Azkenean,
iberiarrek Tarteso okupatu zuten.

4. Erromatarrak Iberiar penintsulan

4.1. Erromatar konkista

Kartagotarrak garaitu ostean, Erromak Iberiar penintsula okupatzea erabaki zuen.


Penintsularen lurraldeak konkistatzeko ez zuten arazorik, baina penintsularen erdialdeko,
mendebaldeko eta iparraldeko herriek gogor egin zioten aurre. Erromak hainbat etapatan egin
zuen konkista:

Erromatarrek Hispania izena eman zieten penintsulako lurrei eta hobeto kontrolatzeko
probintziatan banatu zuten, bakoitzean gobernadore bat ipiniz buru gisa. Lurraldea handitzen
joan zen eta ondorioz gero eta probintzia gehiago zeuden:

- Hasieran bi probintzia: Ziterior eta Ulterior.

- Ondoren 3 probintzia: Lusitania, Betika eta Tarraconensis.

- Azkenean 5 probintziak: Lusitania, Betika, Tarraconensis, Gallaecia eta


Carthaginensis.

4.2. Erromatar Hispaniako gizartea

Gizartean bi talde ezberdinak zeuden:

- Pertsona askeak: ezberdintasun nabariak zeuden:


o Goi-mailan: Erromatik joandako familiak, patrizioekin zerikusia zutenak.

o Erdi-mailan: familia indigena nagusiak, kargu garrantzitsuenak zituztenak.

o Klase baxua: plebeak, eskulangileak, dendariak, etab.

- Esklaboak: erromatarren kontra matxinatu ziren eta horregatik esklabo bihurtu ziren.

Meatzeetan, soroan eta etxeko lanetan jarduten zuten.

Penintsulako herriek Erromako kultura, hizkuntza, etab. hartzen zituzten eta prozesu hori
erromanizazioa deitzen da. Latina hedatu zen hizkuntza moduan, erromatar zuzenbidea ezarri
zen, Erroman kristautasuna bihurtu zen erlijioa eta galtzada-sare bat eraiki egin zen.

Legioak izan ziren erromanizazio- bide nagusia. Legionarioei, erretiroa hartzen zutenean,
lursailak ematen zizkieten eta ondorioz bertakoak haien bizimodua imitatzen joan ziren.

4.3. Ekonomia

o Meatzaritzan: urrea, zilarra, kobrea eta burdina.


o Nekazaritzan: latifundioetan landatzen zituzten olibondoak, garia eta mahatsondoak.
Urestapena erabiltzen zuten, lursail bat denbora batean landatu gabe uztea, indarberri
dadin, eta gero uzta hobea eman dezan.
o Eskulangintzan: anforak, arrain gazituak, itsasontziak eta beira.
o Merkataritzan: luxuzko produktuak inportatzen zituzten.

4.4. Euskal lurraldearen erromanizazioa

Erromak K.a. I. mendean konkistatu zuen euskal lurraldea, batez ere, hemengo meatzeak eta
itsasoko bideak kontrolatzeko. Ebroko haranetik heldu ziren eta baskoien tribu bakoitzak

harreman ezberdinak izan zituen haiekin: batzuek aurre egin zieten eta besteak lankidetzan
aritu ziren. Hala eta guztiz ere, aurkako borrokak urriak izan ziren eta erromatarren presentzia
onartu egin zen. Azkenean haien arteko erlazioa oso ona zen eta baskoiek parte hartu zuten
erromatarren kanpaietan.
Hala eta guztiz ere, aurkako borrokak urriak izan ziren eta erromatarren presentzia onartu
egin zen. Azkenean haien arteko erlazioa oso ona zen eta baskoiek parte hartu zuten
erromatarren kanpaietan.Aldaketa nagusiak ziren:

 Biztanleria gora egin zen.


 Gizarte-antolaketa: aldeak gero eta handiagoak: askeak eta esklaboak.
 Ekonomia: ustiatze-teknikak eta sistema berriak ezarri ziren, adibidez goldea.
Hegoaldean garia, olibondoak eta mahatsondoak landatzen ziren eta ur-errotak eta ur-
biltegiak ere eraiki ziren. Moneta berria agertu zen; sare hidraulikoa eta meatze-
ustiategiak ere.
 Merkataritza: hazkunde handia izan zuen, galtzadak eraikitzeari esker.
 Antolamendu administratibo: hiriak; civitas ziren oinarrizko unitate administratiboak.
 Latina eta kristautasuna ere gailentzen joan ziren.

Ondarea

Euskal lurraldean 200 kokaleku erromatar baino gehiago aurkitu dira. Garrantzitsuenak dira:

 Iruña-Veleiako aztarnak: eraikinak, harresia eta kaleak mantendu egin dira.


 Itsasertzean: ibaien bokalak portutzat erabiltzen zituzten, adibidez, Bilboko itsasadarra
ala Gernikako itsasadarra foruako aztarnekin.
 Galtzadak: garrantzitsuenak Belate, Arakil ala Lizarrate ziren.
 Artea: Araban eta Nafarroan pieza batzuk aurkitu dira: gizonezko baten brontzezko
eskultura eta emakume baten marmolezko eskultura.

You might also like