You are on page 1of 11

BIGARREN

MUNDU GERRA

Bigarren Mundu-gerrak, historiako


zoritxarrekoenak, diru eta giza bizitzatan
izugarrizko galera suposatu zuen. Bestalde,
nazioarteko politikaren orientazio-aldaketa
latza markatu zuen.

Marta Muro
4. DBH
Gizarteko lana
INDIZEA

1. Aurrekariak

2. Bigarren mundu gerra Europan

3. Arrazoiak

4. Ondorioak

5. Data garrantzitsuak

6. Pertsonai nagusiak

7. Gertaerak

8. Irabazleak eta galtzaileak

9. Barra kronologikoa
Bigarren Mundu
Gerra
Bigarren mundu Gerra armadun gatazka haundiena eta
odoltsuena izan zen historian zehar. Potentzia armatua eta
Ojearen potentziak borrokatu ziren 1939 eta 1945 urteetan.
Indar armatuak hirurogeitahamar estatu bahino gehiago
parte artu zuten konbate aireko, lurtar eta urtarretan.
Gerraren ondorioengatik %2 pertsona hil ziren munduko
poblaziotik une haietakoa (ia 60 milioi pertsona) gehienak
zibilak.
1939ko Irailaren 1etik 1945ko Irailaren 2ra.

Aurrekariak.
Bigarren mundu gerraren berehalako ondoioak Poloniako
inbasioa Alemaniarren partez, eta japoniar erasoa Chinaren
contra, Estatu batuen contra eta britaniar koloniak eta
Holandarrak Asian zeudenean kontra.
Bigarren mundu gerra hsai egin zen ekintza erazotzaile
haiek gertatu eta gero, gerra deklaratu zuten.

Lehenengo momentuan estatu aliatuak Polonia, Britaina


Handia eta Frantzia ziren eta besteak Alemania eta Italia
ziren soilik.

Bigarren mundu gerra europan.


Lehen Mundu Gerraren ostean, Versaillesko Itunean,
herrialde garaileek zigor ekonomiko eta politiko larriak
ezarri zituzten herrialde garaituen gainean. Alemanian,
jende askoren ustez bidegabekeriak izan ziren. Weimar
Errepublikako agintariak zigor horiek arrazoizko egoerara
eramaten saiatu ziren arren, 1929ko krakak eragin zuen
krisialdia zela medio, ahalegin horiek guztiak alferrikakoak
izan ziren.
Zilegitasun txikiko errepublika horretan, krisialdi
ekonomikoan itota, jende askok sistemaren kontrako
alderdietara jo zuen. Arrakastatsuena Adolf Hitlerren alderdi
nazia (NSDAP) izan zen. Hitlerrek 1933ko urtarrilaren 30ean
hartu zuen boterea Alemanian. Bere helburua Versaillesko
Ituna iraultzeaz gain, Alemaniarako etorkizun loriatsua eta
oparoa lortzea zen. Horretarako, Alemaniaren inguruko
lurraldeak konkistatu eta alemaniar bihurtu nahi zituen.

Versaillesko Itunaren aurkako pausoak eman zituen urrengo


hiru urtetan: Sarre berriro okupatu zuen (1935) eta Rhin
ondokoa berriz militarizatu zuen (1936ko martxoan).

Lurralde berriak bereganatzeari ekin zion orduan. Austria


1938ko martxoan batu zuen Alemaniarekin. Bigarrenik,
Txekoslovakiako Sudeteetan bizi ziren 3.000.000
alemaniarrei laguntza eskatu zien Alemaniarekin bat
egiteko. Gerraren beldurrez, Municheko Konferentzia
(1938ko irailean) Erresuma Batuak eta Frantziak Hitlerren
nahien aurrean amore eman zuten, Alemaniak Europan
aldarrikapen gehiagorik egingo ez zuelakoan. Chamberlain
Erresuma Batuko atzerri aferetarako ministroak ituna
"garaiko bakea" zela adierazi arren, 1938ko urrian
gainerako Txekoslovakiari eraso egin zion Hitlerrek.

Hitlerren hitza nolakoa zen ikusita, Frantziak eta Erresuma


Batuak 1939an Poloniari laguntza eskaini zioten Alemaniak
eraso eginez gero. AEBek, halere, ez zuten bat egin, politika
isolazionista ohikoari eutsita. Sobietar Batasunak, nazien
jomugan egon arren, 1939ko abuztuaren 23an elkarri ez
erasotzeko hitzarmena sinatu zuen Alemaniarekin.

Poloniaren aurka, eta, behar izanez gero, Erresuma Batua


eta Frantziaren kontra ere egiteko prest, Hitlerrek 1939ko
irailaren 1ean Poloniari eraso egin zion. Ondorioz, Frantziak
eta Erresuma Batuak ere gerra deklaratu zioten. Erresuma
Batuak Britainiar Inperio osoa zekarren berekin batera,
baita Commonwealtheko kide gehienak ere.

Arrazoiak.
Egoera ekonomikoa:

Krisi ekonomikoaren ondoren, ekonomikoki hedatzeko


lurrande berriak eskuratzea beharrezkoa zen. Munduko
potentziek lehengaien iturriak kontrolatu nahi zituzten,
komunikatzeko bideak menderatu, eta merkatu berriak
eskuratu; bestalde, lehiakideak deuseztatzea ere
garrantsitzua zen, eta mundu kolonialaren banaketa berria
egitea beharrezkoa zen.

Nazioarteko egoera:

Harreman politikoek tentsio handiak sortu zituzten


munduko nazio nagusienen artean, eta gerra eragin zuten.

- Gatazkaren arazoi politikoak.

Alemaniaren, Italiaren eta Japoniaren hedapen politika.


Hitlerrek Alemania handi bat sortu nahi zuen hedapen
eremu naturalaren edo “bizi espazio” deitu zuenaren
inguruan. Mussolinik ere hedapen politika egin zuen
Ekialdeko Mediterraneoari eta Afrikari zegokionez, eta
Japoniak Txinarekiko, Asiako hego- ekialdearekiko eta
Ozeaniarekiko.

Potentzia demokratikoek ez zuten parte hartu nahi izan,


bakeari eutsi nahi baitzioten kosta ahala kosta, eta,
bestalde, Nazioen Elkarteak ez zuen nazioarteko gatazka
horiek konpontzeko gaitasunik erakutsi.

Alemaniak Poloniari Dantzig hiria eta ekialdeko Prusiara


iristeko lurraldeari edo korridoreari buruz egindako
exijentziak. Eskaera horiek erantzunik izan ez zutenez,
Alemania Polonian sartu zen 1939. urtean. Gertaera
horrek eragin zuen gerraren hasiera; aliatuek ez zuten
Polonia erasotzea onartu, 1938. urtean Txekoslovakia
eraso zutenean gertatu zen bezala.

- Itunen politika.
Egoera horri zioen arteko itunen politika gehitu behar
izango zaio, gerran aurrez aurre izan ziren bi blokeak
definitu baitzituen: Ardatzeko herrialdeak eta potentzia
aliatuak.

Ardatzeko indarrak Alemania, Italia eta Japonia ziren, eta


Berlin- Eroma- Tokio ardatz osatzen zuten. Alemaniak eta
Italiak 1936an sinatu zuten ituna, eta urte horretan
bertan bi herrialde horiek Antikomintern Ituna egin
zuten.1939. urtean, hiru herrialdeek Altzairuaren Ituna
sinatu zuten, eta Alemaniak Ez Erasotzeko Ituna sinatu
zuen Sobietar Batasunarekin. 1940. urtean, Berlin-
Erroma- Tokio Ardatzaren barnean sartu ziren baita ere
Jugoslaviako zati bat, Hungaria, Errumania eta Bulgaria.

Herrialde aliatuen artean, Britania Handia eta Frantzia


nabarmendu ziren, eta, gero, Sobietar Batasuna eta
Estatu Batuak ere batu zitzaizkien; guztira, berrogeita
hamar herrialde inguruk osatu zuten aliatuen blokea.
Sobietar Batasuna gerran sartu zen Alemaniak, gerra
deklaraziorik egin gabe, herrialde horren kontra egindako
erasoaren ondoren; Stalinek gerra aprobetxatu zuen
herrialdearen barnean erantzun abertzalea sustatzeko,
hala, Sobietar Batasuneko barne oposizioa
deuseztatzeko.

Ondonrioak.
Giza galerak eta gastu militarrak

• Giza galerak: ia hirurogei milioi hildako eta berrogei


milioitik gora zauritu. Biztanleria zibila helburu beliko
nagusi bilakatu zen gatazka bitartean. Bestalde,
Alemania naziaren politika arrazistak garrantzizko
aldaketak suposatu zituen Europako hainbat
herrialdetako banaketa etnikoan.
• Militar gastuak: Bigarren Mundu-gerra bilioi bat
dolarretik gora kostatu zen. Gainera, gerraosteko
ekonomiak denbora behar izan zuen bere onera
etortzeko suntsiketa industrialagatik, eskulan
faltagatik eta gerrako produkzioa bake-aldira
egokitzeko zailtasunengatik.

Lurralde-aldaketak

• Alemania eta Austria okupazioko lau eskualdetan


banatu zuten (britainiarra, frantsesa, sobietarra eta
estatubatuarra). Austriako okupazioari 1955 urtera
arte eutsi zitzaion, eta Alemania, berriz, bi herrialdetan
banatua egon zen (Ekialdea eta Mendebaldea) 1990
urtera arte.
• Sobietar Batasunak Moldavia, Estonia, Letonia,
Lituania eta Prusia ekialdeko zatiak, Polonia,
Txekoslovakia eta Finlandia beretu zituen.
• Poloniak, konpentsazio gisa, Prusia ekialdeko
gainerakoa eta Alemaniako ekialdeko eskualde osoa
beretu zituen.
• Bulgariak Dobrudjako eskualde errumaniarra beretu
zuen.
• Txinak Mantxuria eta Japoniak okupatutako lurralde
denak berreskuratu zituen. Bere aldetik, Japonia irlako
lurraldera mugatua geratu zen.

Data garrantzitsuak.

• 1937 Txinatar-japoniar gerraren leherketa.


• 1939 Poloniako inbasioa. Bigarren Mundu-Gerra
hasten da Europa.
• 1940 Gerra azkar-azkarra. Alemaniak mendebaldeko
Europa guztia kontrolatzen du, Erresuma Batua ezik.
• 1941 Balkanen eta Sobietar Batasunaren gaineko
inbasioa. Hedapen alemaniar gorena. Gerra Libia eta
Egipton. Tobruk eta Alameineko batailak. Pearl
Harborren kontrako eraso japoniarra. Estatu Batuak
gerran sartzen dira.
• 1942 >Juduen kontrako "amaierako konponbidearen"
erabilpena.
• 1943 Alemaniar errendizioa Ipar Afrikan. Sobietar
garaipena Stalingradon. Aliatuen lehorreratzea Sizilian.
Mussolini kargugabetu egiten dute.
• 1944 Normandiako lehorreratzea. Frantziako
askapena.
• 1945 Yaltako konferentzia buru aliatuen artean.
Alemaniako baldintza gabeko errendizioa. Hiroshima
eta Nagasakiren kontrako bonbardatze atomikoa.
Japoniako baldintza gabeko errendizioa.
• 1945 Yalta eta Potsdamgo Konferentzia. Bigarren
Mundu-gerraren amaiera. Nazio Batuen fundazio-akta.
• 1947 Parisko bake-hitzarmena.
• 1948 Pragako Estatu-kolpea. Berlingo krisia
mendebaldeko aliatuen eta Sobietar Batasunaren
artean.
• 1949 Estatu Batuek eta honen aliatuek OTAN sortuko
dute.
• 1950 Koreako gerra piztuko da, gerra hotzaren lehen
liskar belikoa.
• 1951 San Franciscoko bake-hitzarmena.
• 1953 Koreako gerraren amaiera. Munduko bi
bloketako zatiketa areagotuko da.
• 1955 Austriako okupazio aliatuaren amaiera.

Pertsonai nagusiak.

Adolf Hitler (Braunau, Austria Garaia , 1889ko


apirilaren 20 - Berlin, 1945eko apirilaren 30). 1938 eta
1939 bitartean, Austria eta Txekiako Sudeteak
bereganatu zituen. Ondoren, Polonia indartu zuen, eta
horrek (eraso alemaniarra poloniari) eragin zuen II.
Mundu Gerraren hasiera.

Dwight David Eisenhower (1890eko urriaren 14 -


1969ko martxoaren 28).

Heinrich Himmler (Munich, Alemania, 1900eko


urriaren 7a - Lüneburg, 1945eko maiatzaren 23a).

Hermann Göring (Rosenheim, 1893ko urtarrilaren


12a - Nurenberg, 1946ko urriaren 15a).

Iósif Stalin (1878ko abenduaren 18a - 1953ko


martxoaren 5a).

Winston Churchill (britaniar politikaria, 1874ko


azaroaren 30ean jaio zen Blenheim Palacen eta
Londresen, 1965eko urtarrilaren 24an hil zen.)

Erwin Rommel (1891ko azaroaren 15 - 1944ko


urriaren 14) Bigarren Mundu Gerran Alemaniako zelai-
jeneral.

Franklin Delano Roosevelt (1882ko urtarrilaren


30a-Warm Springs (Georgia), 1945eko apirilaren 12a).

Benito Mussolini (1883ko uztailaren 29an Dovia di


Predappio herrixkan jaio zen Italian eta 1945eko
apirilaren 28an Giulino di Mezzegran hil.)

Charles de Gaulle (Lille, 1890eko azaroaren 22a -


Colombey-les-Deux-Églises, Marne Garaia, 1970eko
azaroaren 9a).

Gertaerak
1939: Hitlerren hedapen politika: 1938 eta 1939
bitartean, Austria eta Txekiako Sudeteak bereganatu
zituen. Ondoren, Polonia indartu zuen, eta horrek (eraso
alemaniarra poloniari) eragin zuen II. Mundu Gerraren
hasiera.

1940: Alemaniaren gerra azkarra (Blitzkrieg). Alemaniar


armadak (Wehrmacht) frantziarren eta britaniarren
armadak garaitu zituen Frantzian. Ingalaterrako guduan,
berriz, alemaniarren aire armada garaitu zuen
britainiarrak (RAF), Britainia Handiko inbasioa eragotziz.
Italiak, bestalde, Ardatzarekin bat egin eta gerran sartu
zen. Afrikan gerra ere hasi zen.

1941: Bizargorri operazioa. Alemaniak SESB inbaditu


zuen. Errusiarrek bat egin zuten Aliatuekin. Japoniak
Pearl Harbor-i eraso zion, Ozeano Barean (indotxina,
filipinak...) zabaltzeko bidea aske izan zezan. Jokaera
horrek gerra eragin zuen alde hartan ere.

1942: Gerraren ordura arteko bilakabidea aldatu zen.


Stalingradon, armada errusiar indartsu batek alemaniar
armada garaitu zuen. Japoniak ere porrothandia izan
zuen Midwayn. Amerikar eta ingelesek Afrikar lehorreratu
ziren.

1943: Aliatuek (SESB, AEB, Britaniar Handia, Frantzia)


erasoari ekiten diote. Alemaniarrak eta Italiarrak Afrikatik
kanporatzen dituzte. Ekialdean, sobietarrek Alemaniarrak
garaitu zituzten Kursken. Amerikarrek nagusitzen
darraite Ozeano Barean. Aliatuek Italia inbaditzen dute.

1944: Normandiako lehorreratzea. Aliatuek beste gerra


fronte bat irekitzen dute mendebaldea, alemaniarren
defentsaren kalterako, hala bi frontetan borrokatzera
behartzen baitituzte. Alemaniak gerra galtzutzat ikusten
du. Kontzentrazio eta sarraski esparruak askatzen hasten
dira. Genozidioaren aztarna eta horroreak nonahi dira
ageri.

1945: Alihatuek behin betiko garaipena dute alemaniar


eta italiarren aurka. Hitlerrek bere buruaz beste egaiten
du, eta Europan gerra amaitzen da. Ozeano Barean,
AEBek euren arma berriarekin erasotzen diote Japoniari,
Bomba atomikoarekin, alegia, milaka pertsonaren
heriotza eraginez. Honen aurrean, baldintzagabeko
errendizioa onartzen du Japoniak. Amaitu da, erabat,
gerra.

Irabazleak eta galtzaileak.


Frantzia, Estatu Batuak, Sovietar batasuna eta Erresuma
Batuak irabazi zuten Bigarren Mundu Gerra.
Ez zuen nork galtzailea izan zeren bakoitzaren indarra
oso berdintsua zen.

You might also like