You are on page 1of 15

XX.

MENDEAREN LEHEN ERDIKO GATAZKAK


9. II. MUNDU GERRA eta NAZIOARTEKO
ANTOLAMENDU BERRIA

H I S T O R IA
B A T XI L E R GO 1
II. MUNDU GERRA eta NAZIOARTEKO ANTOLAMENDU BERRIA

1. EZAUGARRI NAGUSIAK
2. II. MUNDU GERRA

2.1. Gerraren arrazoiak

2.1.1. Egoera ekonomikoa


2.1.2. Nazioarteko egoera

* Gatazkaren arrazoi politikoak


* Itunen politika

2.2. Gerraren garapena

2.2.1. Gerra Europan

* Ardatzeko indarren nagusitasuna


* Aliatuen garaipena

2.2.2. Gerra Ozeano Barean edo Pazifikoan

2.3. Gerraren oihartzunak

2.3.1. Gerraren ondorioak

* Ondorio demografikoak
* Ondorio ekonomikoak
* Europako maparen aldaketa
* Aldaketa politikoak

2.3.2. Nazio Batuen Erakundea

* Printzipio nagusiak
* Erakunde nagusiak

3. GERRA HOTZA

3.1. Gerra hotzaren kontzeptua


3.2. Jatorria
3.3. Blokeen sorrera

* Altzairuzko hesia
* Truman presidentearen doktrina
* NATO eta Varsoviako Ituna
3.4. Gerra hotzaren garaiko gatazkak

* Greziako krisia
* Koreako Gerra
* Arabiarren eta israeldarren arteko gerra
* Berlingo harresia
* Kubako krisia
* Vietnamgo gerra
* Beste gatazka batzuk eta amaiera

4. ASIAKO eta AFRIKAKO DESKOLONIZAZIOA

4.1. Deskolonizazio kontzeptua


4.2. Deskolonizazioaren arrazoiak

* Herri kolonizatuen barne garapena


* Mundu gerrak eta nazioarteko erakundeak
* AEBen eta SESBren jarrera

4.3. Deskolonizazio ereduak


4.4. Deskolonizazio prozesua

4.4.1. Asiako deskolonizazioa

* Asiako hegoaldea eta hego-ekialdea


* Indotxina eta Indonesia
* Ekialde Hurbila

4.4.2. Afrikako deskolonizazioa

* V. Kongresu Panafrikarra (1945)


* Afrikako iparraldea
* Afrika beltza

4.5. Deskolonizazioaren ondorioak

* Bandung-eko Konferentzia (1955)


* Deskolonizatutako herrietan utzitako ondorioak
* Herrialde kolonizatzaileetan utzitako ondorioak
1. EZAUGARRI NAGUSIAK

1929. urteko krakak sistema kapitalistak inoiz bizi izan zuen krisirik gogorrena ekarri eta
ideologia totalitarioen hedapena ekarri zuen eta Europako herrien arteko tentsioa berriro piztu zen,
aurreko gaian ikasi dugun legez. Egoera horrek Bigarren Mundu Gerra leherrarazi zuen 1939an.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna mundua nagusitu eta bi
bloke handi sortzea eragin zuten. Bi bloke horiek sarritan kontrako jarrera izan zuten eta horrek tentsio
handiko aldia eragin zuen : Gerra hotza.

Bien bitartean, beste aldaketa bat ere gertatzen hasi zen 1945ean, Afrika eta Asiaren
deskolonizazio prozesua. Hala aipatutako une horretatik aurrera egitura politiko zein ekonomikoek hiru
taldetan banatu zuten mundua: kapitalismoa ardatz zutenak, sozialismo edo komunismoa ardatz zutenak
eta garatu gabe zegoen herrien multzo zabala edo Hirugarren Mundua.

2. II. MUNDU GERRA

2.1. GERRAREN ARRAZOIAK

II. Mundu Gerraren arrazoiak gerren arteko garaiko testuinguru ekonomiko eta politikoan kokatu
behar dira.

2.1.1. Egoera ekonomikoa

Gerra arteko garaian, 1929ko krisi ekonomikoari irtenbidea emateko beharrezko bihurtu zzen
lurralde berriak eskuratzea. Munduko potentziek lehengaien iturriak kontrolatu nahi izan zituzten,
kominikaziorako estrategikoak ziren bideak menderatu eta merkatu berriak eskuratu; bestetik, lehiakideak
deuseztatzea ere garrantzitsua izan zen. Horrek guztiak mundu kolonialaren banaketa berria egitea
beharrezko bihurtu zuen.

Erregimen autoritario edo faxistak zituzten herrialdeek ―Alemaniak, Italiak edo Japoniak,
adibidez― armamentu politikaren bidez gainditu zuten hogeita hamarreko hamarkadako krisia, eta
politika horren ondorio bakarra gerra izan zen.

2.1.2. Nazioarteko egoera

Nazioarteko harreman politikoek tentsio handiak sortu zituzten munduko nazio nagusienen
artean, eta gerra eragin zuten.

* Gatazkaren arrazoi politikoak

Gerra sortzeko arrazoi politikoen artean, honakoak azpimarratu behar dira:

o Alemaniaren, Italiaren eta Japoniaren hedapen politika. Adolf Hitlerrek Alemania handia
sortu nahi zuen eremu naturalaren edo berak bizi espazio izendatu zuenaren inguruan. Benito Mussolinik
ere hedapen politika egin zuen Ekialdeko Mediterraneoan eta Afrikan. Japoniak, era berean, Txinako
hainbat eremu, Asiako hego-ekialdeako beste hainbat eta baita Ozeaniakoak ere, inperio koloniala eratu
nahi izan zuen.
o Potentzia demokratikoek ez zuten politika erasokor horien aurrean parte hartu nahi izan,
bakeari eutsi nahi izan baitzioten kosta ahala kosta. Nazioen Elkarteak, bestetik, ez zuen nazioarteko
gatazka horiek konpontzeko gaitasunik erakutsi.
o Alemaniak Poloniari Dantzig hirira eta ekialdeko Prusiara iristeko korridoreari buruz
egindako exijentziak. Eskaera horiek erantzunik izan ez zutenez gero, Alemania Polonian sartu zen
1939ko irailaren 1ean. Gertaera horrek eragin zuen gerraren hasiera; aliatuek ez zuten Poloniari
egindako erasoa onartu. Nolanahi ere, aldez aurretik, 1938an, gaitzespen bera egina zuten Alemaniak
Txekoslovakiari eraso zionean gertatu zen bezala.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  1


* Itunen politika

Aipatutako egoerari nazioarteko itunen politika gehitu behar zaio, gerran aurrez aurre izan ziren
bi blokeak definitu baitzituzten: ardatzeko herrialdeak eta potentzia aliatuak.

o Ardatzeko indarrak Alemania, Italia eta Japonia ziren eta Berlin-Erroma-Tokio ardatza
osatzen zuten. Hauek izan ziren potentzia horien itun nagusiak:

- 1936. urtean Alemaniak eta Italiak indarrak batzeko ituna sinatu zuten.
Urte horretan bertan bi herrialde horiek Antikomintern Ituna egin zuten.
- 1939. urtean, hiru herrialde horiek Altzairuzko Ituna sinatu zuten; era
berean, Alemaniak Ez Erasotzeko Ituna sinatu zuen Sobietar Batasunarekin.
- 1940an Alemania, Italia eta Japoniak arestian aipatu dugun Berlin-
Erroma-Tokio Ardatza osatu zuten.
-1941ean Japoniak Ez Erasotzeko Ituna sinatu zuen Sobietar Batasunarekin.
- 1940-1941 artean Jugoslaviako zati bat, Poloniako zati bat, Hungaria,
Errumania eta Bulgaria ardatzean sartu ziren.

o Herrialde aliatuen artean Britainia Handia eta Frantzia nabarmendu ziren. Aurrerago Sobietar
Batasuna eta Estatu Batuak elkartu zitzaizkien. Guztira berrogeita hamar herrialde inguruk osatu zuten
aliatuen blokea.

- Sobietar Batasuna Alemaniak, gerra deklaraziorik gabe, egin zion


erasoaren ondoren sartu zen gerran. Stalinek gerra aprobetxatu zuen Sobietar Batasunean
abertzaletasuna sustatu eta barne oposizioa deuseztatzeko.
- Estatu Batuek ere gerran esku hartu zuten, nahiz eta estatubatuarrak
gerran parte hartzearen aurka egon. Bertako gobernua gerran sartzearen aldekoa zen eta
japoniarrek Pearl Harbour-i eraso egin ziotenean horretarako aitzakia izan zuen. Estatu
Batuetako gobernuak bazuen hainbat arrazoi gerran sartzeko, baina guztien gainetik
ekonomikoak zeuden, izan ere, gerra inbertsio handia baitzen herrialdearentzat.

2.2. GERRAREN GARAPENA

II. Mundu Gerrak bi eremu nagusi izan zituen: bata Europa, Alemania eta Italia inguruan; eta
bestea, Ozeano Barea edo Pazifikoa

2.2.1. Gerra Europan

Gerrak Europan ongi bereizitako bi aldi izan zituela esan dezakegu. Lehen fasean ardatzeko
indarrak nagusitu ziren; bigarrenean, berriz, aliatuak gailendu zitzaizkien ardatzekoei.

* Ardatzeko indarren nagusitasuna

Lehen aldia Alemaniak Poloniari eraso zionean hasi zen, 1939ko irailean, eta 1942. urte arte
luzatu zen. Erasoari erantzuteko, Frantziak eta Britainia Handiak gerra deklaratu zioten Alemaniari,
Adolf Hitlerren hedapena geldiarazi nahi baitzuten.

Aldi honetan gertatu ziren Alemaniako armadaren garaipen handiak. Hainbat izan ziren garaipen
horien arrazoiak: prestakuntza profesional hobea izatea, arma gehiago eta modernoagoak edukitzea eta
gerra kontzeptu zein taktika berri bat martxan jartzea, tximista gerrarena (Blitzkrieg1) hain zuzen ere.

1
Blitzkrieg edo tximista gerra. Arrakasta berehala lortzea helburu zuen gerra taktika, etsaien lurraldean sartzeko tankeak eta
abiazioaren laguntza baliatzen zuena. Estrategia hori ustekabekoa izan zen, eta horri esker, Alemaniako armada nagusi izan
zen 1941 arte

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  2


Gerraren lehen aldiak hainbat etapa izan zituen:

o Poloniako, Danimarkako eta Norvegiako konkistak.

- Alemaniak hilabete behar izan zuen Polonia konkistatzeko; Sobietar


Batasunak ere (gogora, 1939an Ez Erasotzeko Ituna sinatu zuela Alemaniarekin) Poloniari eraso
zion eta herrialde horren zati bat eskuratu zuen.
- 1940. urteko udaberrian Alemaniak Danimarka eta Norvegia hartu
zituen. Ekintza horrekin, batetik, Atlantikorako irteera bermatu nahi izan zien bere itsasontziei,
Britainia Handiarekin izango zuen borroka aurreikusiz; eta, bestetik, Suediako burdin meategiak
ustiatu ahal izateko bidea ireki nahi izan zuen Norvegian zehar.

o Frantziako inbasioa.

- Norvegia okupatu ondoren, Alemaniak Blegika eta Herbehereei eraso eta


okupatu egin zituen. Ondoren Frantziarantz jo zuen. Tropek itsasoarekiko paraleloan egin zuten
aurrera, eta armada ingelesa Dunkerketik Ingalaterrara itzultzea eragoztea lortu zuten ia.
Dunkerke Frantziako portu bat da eta 335 000 soldadu ingelesek eta frantsesek Ingalaterrara ihes
egin behar izan zuten handik 1940ko ekainean.
- Frantziako armadak frakasatu egin zuen eta, ekainean, Compiègne-ko
armistizioa sinatu zen. Horren arabera, Frantzia bitan banatuta geratu zen: Alemaniarrek
erdialdea eta mendebaldea okupatu zuten eta hego-ekialdea frantsesen esku geratu zen, baina
alemaniarren aldeko gobernuarekin. Gobernu horretako burua Philippe Petain mariskala zen
eta Vichy-n ezarri zuten hiriburua.
- Vichy-ko gobernua sortzearekin batera hasi zen erresistentzia2
mugimendua, erbestetik Charles de Gaulle jeneral frantziarrak bultzatutakoa. Jeneralak
alemaniarren okupazioaren kontra borroka egin zuen.
- Frantzia erori baino apur bat lehenago Italiak gerra deklaratu zien Frantziari
eta Britainia Handiari, eta hala ardatzeko indarren alde jarri zen.

o Erresistentzia britainiarra.

- Frantzia horren azkar garaitzea harrigarria izan bazen ere, Britainia Handiak
ez zuen berehalakoan amore eman, eta ez zuen negoziatu. Alemaniarrak ezin izan ziren
uharteetan lehorreratu, britainiarrek nagusitasun handia baitzuten itsasoan. Gainera, erresistentzia
mugimendu indartsua sortu zen Winston Churchillen gobernu kontserbadoreak gidatutakoa.
- Hitlerrek industria eremu eta inguru militar garrantzitsuenen kontra
bonbardaketa masiboak egin zituen, baita biztanleria zibilaren kontra ere, Coventry-n,
adibidez.

o Afrikako iparraldea eta Balkanak.

- Italiarrek eta alemaniarrek, elkartuta, Afrikako iparraldeko zati bat eta


Balkanetako penintsula okupatu zituzten. Afrikan, aliatuek, Tobruk eta Alamein hartu
zituzten.
- Hitlerrek Balkanak okupatu zituen Sobietar Batasunari eraso aurretik, eta
Hungaria, Errumania eta Bulgaria gerran sartzea behartu zituen. Horrez gain, Jugoslavia okupatu
zuen, eta italiarrak Grezian eta Kretan sartu ziren. 1941. urtean, Hitlerrek kontrolpean zuen
Europako kontinenteko zatirik handiena.

o Sobietar Batasunaren kontrako erasoa.

- 1941eko ekainean, Ardatzeko potentzien armadak SESBri eraso zion, azken


horrek Alemaniarekin Ez Erasotzeko ituna sinturik zeukan arren.
- Mosku, Leningrad eta Stalingrad-eko mugetaraino iritsi zirenean, oso une
latzak gertatut ziren (Stalingradeko gudua, Leningradeko setioa…); baina, ardatzekoek ez zuten
lortu hiri horiek konkistatzea, ezin izan baitzieten negu gorriari eta errusiar armadari aurre egin.

2
Erresistentzia. Bigarren Mundu Gerran alemaniarren okupazioaren kontra aurrera eraman ziren ekintzak. Ekintza horietan
parte hartu zuen jende taldeari ere izen hori ematen zaio.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  3


Hala, 1942 eta 1943 artean, adibidez, Stalingraden borrokan ari zen armada alemaniarrak
errenditu egin behar izan zuen eta hori izan zen alemaniarren lehen porrot militar handia.

* Aliatuen garaipena

Bigarren aldia 1942 eta 1945 artean garatu zen, eta herrialde aliatuak nagusitu ziren. 1943.
urtetik aurrera, zehazki, aliatuak aurrera egiten hasi ziren, kopuru handiagoa, arma eta prestakuntza hobea
eta industria ahalmen handiagoa baitzituzten.

o Aurrerapen sobietarra. Errusiarrek atzera egitera behartu zituzten alemaniarrak, eta


Balkanetako zati bat, Polonia, Errumania, Bulgaria eta Hungaria zein Alemaniako zati bat
okupatu zituzten, 1945ean Berlinera iritsi arte.
o Estatubatuarren lehorreratzea Italian eta Frantzian. Italiarrak eta alemaniarrak Afrikatik
bota ondoren, aliatuek Sizilia inbaditu zuten. Ondoren, Italiar penintsula hartu zuten, eta, 1944.
urtean Normandian lehorreratu ziren: horrela hasi zen mendebaldeko Europaren askapena.
Aliatuak Alemaniarantz abiatu ziren eta euren nagusitasuna argia zela erakutsi zuten; baina,
Hitler ez zegoen amore emateko prest. Azkenean, 1945eko maiatzean, amerikarrak eta
britainiarrak Berlinera iritsi ziren. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen eta Alemania errenditu
egin zen.

2.2.2. Gerra Ozeano Barean edo Pazifikoan

Ozeano Bareko gerra Japoniaren eta AEBen arteko gerra izan zen funtsean. Japonia Ozeano
Bareko edo Pazifikoko potentziarik handiena zen eta XIX. mendearen amaieratik hedapen politika
bultzatu zuen.

1941eko abenduan Pearl Harbourren (Hawaii uharteak) kokatutako itsas armada


iparramerikarraren egoitzari eraso zioten japoniarrek, eta Asiako hegoaldeko zein hego-ekialdeko zati
handi bat konkistatu zuten, Filipinetaraino. Estatubatuarrek erasoari erantzun zioten eta, Ozeano Bareko
uharteak konkistatu ondoren, Japoniarantz abiatu ziren.

1945. urtean, Alemania errenditu ostean, Japonia bakarrik geratu zen eta AEBen nagusitasunaren
aurrean, itsasoko eta aireko indarrak suntsitu zituen. Gainera, SESBk gerra deklaratu zion Japoniari, eta
Mantxuria, Ipar Korea eta beste uharte batzuk okupatu zituen.

Garaitu bazuten ere, Japonia ez zen errenditu. Gerraren amaiera azkartu nahian eta sobietarrak
Japoniako artxipielagoa konkistatzea saihesteko, Truman presidente estatubatuarrak Japoniaren aurka
arma atomikoak erabiltzea erabaki zuen eta bi bonba atomiko jaurtiki zituen: bata, 1945eko abuztuaren
6an, Hiroshiman; bestea, 1945eko abuztuaren 9an, Nagasakin.

Horren ondoren, Japoniak errendizioa sinatu zuen AEBekin, eta horren ondorioz, AEBk gerraren
garaipena eta Japoniaren ahalmen ekonomikoa erakartzeko aukera lortu zituen.

2.3. GERRAREN OIHARTZUNAK

2.3.1. Gerraren ondorioak

* Ondorio demografikoak

Gerrak 50 milioi hildako eta 70 milioi zauritu inguru utzi zituen; 30-40 milioi pertsonek euren
herriak utzi behar izan zituzten eta 50-60 milioi haur ez ziren jaio.

Aipagarria da ere juduen kontrako sarraskia. Naziek juduak hiltzeko egin zituzten operazioen
ondorioz, sei milioi inguru judu hil ziren. Herri horrek zentzugabekeria etengabeak jasan zituen
kontzentrazio eta sarraski esparruetan. Horren erantzukizunak eskatzeko, alemaniarrak Nuremberg-eko
epaiketetan epaitu zituztuzten gizateriaren kontrako krimenak egiteaz akusatuta.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  4


* Ondorio ekonomikoak

Gerraren ondorioz, etxebizitzak, komunikabideak, industriak, nekazaritzako uztak, abereak,


merkataritza bideak, etab. Suntsituta geratu ziren, eta horrek inflazio handia eragin zuen. Hainbat
industria bertan behera geratu ziren, eta horrek hirietako garapena geldiarazi zuen. Hondamendi
ekonomiko horrek Europako kontinentean izan zuen eta estatubatuarrek zein sobietarrek eskaini zuten
kapitalarekin konpentsatu zen.

* Europako maparen aldaketa

Europako mapa guztiz aldatu zen mugei zegokienez. Sobietar Batasunak bere mugak hedatu
zituen eta, Baltikoko estatuak (Estonia, Letonia eta Lituania) bereganatu zituen, besteak beste.

* Aldaketa politikoak

II. Mundu Gerra amaitu ostean, potentzia garaileek hainbat bake konferentzia egin zituzten. Hiru
izen ziren nagusiak Yaltako Konferentzia (1945), Potsdamgo Konferentzia (1945) eta Parisko
Konferentzia (1946-1947). Konferentzia horietan erabaki zen hurrengo hamarkadetarako munduko
ordena berria, eta aldaketa politiko ugari gertatu ziren, besteak beste ondorengoak:

- Estatu monarkiko asko desagertu egin ziren eta horien ordez errepublikak ezarri.
- III. Reicha desagertu egin zen eta Alemania bitan banatu zen: Ekialdeko Alemania edo
Alemania Demokratikoa eta Mendebaldeko Alemania edo Alemania Federala. Are gehiago, Ekialdeko
Alemanian Berlin bera ere zatiturik geratu zen.
- Europako hainbat estatutan erregimen komunistak ezarri ziren, hala nola, Polonian eta
Hungarian.
- Europako estatuak kaltetuta, ahulduta edo suntsituta geratu ziren gerraren ondoren eta potentzia
izateari utzi zioten, batez ere Alemaniak.
- Amerikako Estatu Batuak Lehen Mundu Gerraren ondoren erakutsi zuten nagusitasuna finkatu
egin zuten eta indar handiagoz munduko lehen potentzia ekonomiko eta militar bilakatu ziren erregimen
politiko-ekonomiko liberala (kapitalista) zuten herrialdeen artean.
- Kalte handiak izan zituen arren, SESB lehen potentzia bihurtu zen erregimen politiko-
-ekonomiko komunista indarrean jarri zuten herrialdeen artean.

2.3.2. Nazio Batuen Erakundea (http://www.un.org/es/)

Bigarren Mundu Gerran aliatuek estatuez gaindiko erakunde bat sortzea erabaki zuten, gerora
Nazio Batuen Erakundea (NBE) deituko zena. San Frantziskoko Nazioarteko Konferentzian eratu zen,
1945. Urtean eta Nazioen Elkartearen “oinordekoa” izan zen, azken hori ordezkatzeko sortua.

* Printzipio nagusiak

Nazio Batuen erakundea (NBE) printzipio orokor batzuetan oinarritu zen, hala nola, kide ziren
herrialdeen barne gaietan ez sartzea, eta estatu guztien berdintasuna eta hartutako konpromisoak
leialtasunez betetzeko borondate ona izatea. Gaur egungo helburuak honako hauek dira: bakea bermatzea,
nazioarteko lankidetza sustatzea eta herrien garapen maila hobetzea.

NBE sortu zenetik, gero eta gehiago dira bertan parte hartzen duten herrialdeak, eta gaur egun
munduko herrialde gehienak dira partaide.

* Erakunde nagusiak

o Batzar Nagusia.

- Partaide diren herrialde guztien ordezkariez osatuta dago eta denek dute hitz
egiteko eta botoa emateko eskubidea.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  5


- Erabakiak gehiengoaren sistemaren bidez hartzen dira.
- Herrialdeei gomendioak egiten dizkiete. Ondoren, herrialde horiek erabaki
behar dute gomendioak beteko dituzten ala ez.
- Batzar Nagusiaren bilerak prentsan agertzen dira, batez ere potentzia
handietako buruzagiek parte hartzen dutenean.

o Segurtasun Kontseilua.

- NBEko erakunderik garrantzitsuena da.


- Bost herrialdek izaera iraunkorra eta beto eskubidea3 dute (Estatu Batuak,
Britainia Handia, Frantzia, Errusia eta Txina).
- Beste hamar herrialdek kide ez iraunkor gisa hartzen dute parte. Hamar
herrialde horiek bi urtetik behin aldatu egiten dira.
- Edozein erabaki hartzeko beto eskubidea duten bost herrialdeen baiezko
botoa beharrezkoa da.
- Batzuetan Segurtasun Kontseiluak indarra erabili izan du, hau da, kide diren
herrialde guztiek eratutako armada (Kasko Urdinak) erabili izan du erabakiak
betearazteko.

o Idazkaritza Nagusia.

- Idazkari Nagusiak eta milaka funtzionariok osatzen dute.


- Idazkari Nagusia Batzar Nagusiak eta Segurtasun kontseiluak izendatzen
dute, eta NBEren ordezkaria da.
- Batzar Nagusia deitzeaz gain, nazioarteko gatazketan bitartekari lanak egiten
ditu.

o Justizia Auzitegia.

- Bederatzi urtetik behin izendatutako epaileek osatzen dute.


- Epaile horien zeregina kide diren herrialdeen arteko gatazkak epaitzeaeta
erabakitzea da.
- Epaia dagokion herrialdeak onartzen badu betetzen dira soilik.

o Beste erakunde batzuk. Badaude NBEren mende dauden beste erakunde batzuk, helburu
zehatzagoak dituztenak.

- UNESCO, hezkuntzarekin lotutako gaiez arduratzen da.


- FAO, elikaduraren esparruaren arduraduna da.
- UNICEF, haurren arazoei irtenbideak ematea eta haurrak babestea da bere
zeregina.

3. GERRA HOTZA

3.1. GERRA HOTZAREN KONTZEPTUA

Bigarren Mundu Gerraren ondorio politikoetariko bat munduaren zatiketa izan zen. Aurrez
aurre zeuden bi bloke sortu ziren, alde batetik AEBen inguruko herrialdeak (ekonomia kapitalista
zutenak) eta bestetik, SESBren inguruan bildutakoak (ekonomia komunista zutenak).

Gerra amaitu eta handik gutxira hasi ziren bi blokeen arteko liskarrak. Tentsio egoera horri
deritzo Gerra Hotza. Gainera, bi bloke horiek Europako kontinenteko garai bateko potentzia inperialisten
mende zeuden lurraldeen deskolonizazio prozesua bultzatu zuten, zuzenean edo zeharka.

Horrez gain, bi blokeak arma atomiko gero eta boteretsuagoz hornitu ziren eta beldur eta
mehatxu giroa zabaldu zuten mundu osoan zehar ( izuaren oreka).

3
Beto eskubidea. NBEko Segutasun Kontseiluko kide iraunkor diren bost herrialdeek edozein erabaki geldiarazteko duten
gaitasuna; bost herrialde horien adostasuna nahitaezkoa da edozein ekinza aurrera eramateko.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  6


Hala ere, azkenean, bi blokeen arteko aurrez aurreko gatazka militarra ez zen iritsi, ez baitzuten
halakorik nahi eta tentsio giroak tokian tokiko gatazketan lehertu zen.

3.2. JATORRIA

Alemaniak 1941. urtean Sobietar Batasunari eraso zionean, AEB, SESBk eta Britainia Handiak
aliantza militarra sinatu zuten. Batasun horrek gerra ostean bakea eta sobietarren zein mendebaldeko
demokrazien arteko lankidetza ekarriko zituela espero zuten. Etsai beraren (Alemania) kontrako borrokak
herrialde horien arteko desberdintasun ekonomiko, politiko eta ideologiko handiak ezkutatu zituen,
iraultza boltxebikea gertatu zenetik lehen aldiz. Nolanahi ere, II. Mundu Gerra amaitu zenean,
kontrakotasun horiek agerian geratu ziren berriz ere, eta horrek sorrarazi zuen Gerra Hotza.

3.3. BLOKEEN SORRERA

BLOKEAK EUROPAN 1948an

Aurrez aurre zeuden bi bloken sorreran hainbat urrats izan ziren:

* Altzairuzko hesia

Yaltako eta Postdamgo Konferentzietan, garaileek euren eragin eremuak zehaztu zituzten.
Komunistek, SESBren babesarekin, eremu sobietarrari zegozkion herrialdeetan boterea eskuratu zuten:
Polonian, Txekoslovakian, Hungarian, Alemaniako Errepublika Demokratikoan, Jugoslavian,
Errumanian, Bulgarian eta Albanian. Herrialde horien eta Europako gainerako herrialdeen arteko zatiketa
lerroari altzairuzko hesia deitu zitzaion.

* Truman presidentearen doktrina

Truman presidente estatubatuarrak, bere herriari zuzendutako hitzaldi batean, Estatu Batuek
komunismoaren kontra zeuden herrialdeen multzoa zuzendu behar zutela adierazi zuen (Truman
Doktrina). Bloke horren politikak, jakina, komunismoaren hedapena geldiarazteko helburua zuen; hala,

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  7


sobietarren mugimendu bakoitzak estatubatuarren erantzuna izango zuen (mugimendu hori
geldiarazteko), baina beti ere euren arteko aurrez aurreko gerra saihestuz.
Ekonomiari dagokionez, teoria hau Marshall Planaren bidez garatu zen, 1948 eta 1951. urteen
artean. Planaren helburua nekazaritza eta industriaren berreraikuntza sustatzea, moneta oreka berrezartzea
eta merkatuak berreskuratzea zen. Laguntza plan hori Europako herrialde demokratikoetara zuzendu zen,
eremu hori berreraikitzeko eta mendebaldeko Europa komunisten esku ez geratzeko.

Sobietar Batasunak, bere aldetik, Jdanov Doktrinaren ildotik Kominform Plana sustatu zuen
Marshall Planari aurre egiteko eta bere eragin eremuaren barnean txeratuako herrialde komunistei
laguntzeko.

* NATO eta Varsoviako Ituna

1949. urtean, Washingtongo Itunaren ondorioz, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea


(NATO) sortu zen. Erakunde horren helburua askataun demokratikoak defendatzea zen. AEBek eta
Hitleren kontra borokatu ziren mendebaldeko herrialdeek sinatu zuten hasiera batean. Alemaniako
Errepublika Federala erakunde horretan sartu zenean (1955ean), beste blokeak Varsoviako Ituna sinatu
zuen. Sobietar Batasunak zuzendutako erakunde militarra zen eta Europako Ekialdeko herrialde
komunistak barne hartzen zituen. Bi blokeek berrarmatzeko politika egin zuten eta ikaragarrizko gastu
militarrak eragin zituzten.

3.4. GERRA HOTZAREN GARAIKO GATAZKAK

Bi blokeen arteko desadostasunak II. Mundu Gerra amaitu aurretik sortu ziren, baina Gerra
Hotzaean tentsioa areagotu zuten hainbat gatazka gertatu ziren.

* Greziako krisia

Lehenengo gatazkak Grezian sotu ziren, monarkikoen eta sobietarren laguntza militarra jaso
zuten gerrillarien arteko gerrra zibila hasi zenean. Gerra hori 1946 eta 1949 artean gertatu zen, eta gerrilla
komunistek laguntza jasotzeari utzi ziotenean eta monarkikoek Estatu Batuetatik iritsitako laguntza
ekonomiko zein militarrari esker garaipena lortu zutenean amaitu zen. Gatazka horren ondorioz Grezia
estatubatuarren orbitan txertatu zen.

* Koreako Gerra

II. Mundu Gerra amaitu zenean, Korea okupatutako bi lurraldetan zatutu zen: iparraldea,
erregiman komunista zeukana; eta hegoaldea, berriz, eregimen nazionalistakoa. Bi eremuetan estatu
independenteak sortu ziren 1948. urtean: Koreako Herri Errepublika Demokratikoa edo Ipar Korea eta
Koreako Errepublika edo Hego Korea. Baina, 1950 urtean, Ipar Koreak Hego Koreari eraso zion eta
gatazka armatua hasi zen: Koreako Gerra (1950-1953). Gerra horretan bi blokeak borrokatu ziren: Estatu
Batuek iparralde komunistak aurrera egitea eragozteko hartu zuen parte eta herrialdea betiko zatitua
geratu zen.

* Arabiarren eta israeldarren arteko gerra

Gatazka larrienak Ekialde Hurbilean4 gertatu ziren, eta 1947an hasi ziren Palestinako lurralde
zatiketaren eztabaidarekin. Lurraldea bitan zatitu zuten: bata arabiarra eta bestea judua; baina, arabiarrek
ez zuten zatiketa hori onartu.

Israelgo estatua eratu zen, baina inguruko herrialde arabiarrek (Egiptok, Jordaniak, Irakek, Siriak
eta Libanok) ez zuten onartu. Ondorioz, Israelen aurka egin zuten, nahiz eta horrek estatubatuarren
laguntza zeukan. 1949an eskualde arabiarra banatu egin zen, eta Israelgo Estatua finkatu zen.

4
Ekialde Hurbilari Ekialde ertaina ere deitzen zaio. Autoritate batzuk baten alde egiten dute eta besteek, ordea bestearen
alde. Ikus ondorengo esteka: http://es.wikipedia.org/wiki/Oriente_Medio

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  8


Gatazka hau armatua eta luzea izan da eta oraindik ere indarrean dirau; gainera, itxura guztien
arabera, konponbiderik gabe.

* Berlingo harresia

Berlin eremu komunistan kokatuta zegoen eta Vasoviako Ituneko herrialdeek blokeatu egin
zuten, errepideak eta trenbideak moztuz. Aliatuek hegazkinak erabili zituzten hiriko bizilagunak
hornitzeko. Gero, eremu komunistako biztanleek eremu kapitalistara ihes egiten zutela ikustean,
Alemaniako Errepublika Demokratikoak Berlingo Harresia eraiki zuen 1961. urtean, hiriko bi eremuak
bereizteko.

* Kubako krisia

1952. urtean, Kuban diktadura militarra ezarri zen, Batista jeneralaren agindupean. Orduz
geroztik, Fidel Castrok eta gerrillari komunisten talde batzuek Batista boteretik kentzeko hainbat saiakera
egin zituzten eta 1959an lortu egin zuten. Berehala, Amerikako Estatu Batuek Kubarekin zituzten
merkataritza harremanak hautsi zituzten eta Fidel Castrok eremu sobietarrera zuzendu zituen interes
ekonomikoak.

Sobietarreganako hurbilketa horren ondorioz, Castrok eta Khrustxev buruzagi sobietarrak


hitzarmen bat sinatu zuten Kuban misil nuklearrak ezartzeko. Gertaera horrek, Kuba Estatu Batuetatik oso
hurbil zegoela kontuan hartuta, misilen krisia eragin zuen: Kubak Estatu Batuen blokeoa jasan behar izan
zuen, eta, azkenean, Khrustxevek uhartean misilik ez ezartzea onartu zuen. Handik aurrera, Kubaren eta
Estatu Batuen artean indarren oreka fase bat hasi zen, gatzka nuklear baten beldur baitziren.

* Vietnamgo gerra

Bigarren Mundu Gerra baino lehen Indotxina Frantziaren mende zegoen, baina 1954an armada
frantziarra garaitu zuten, eta lurraldea hiru estatu independentetan banatuta geratu zen: Vietnam, Laos eta
Kanboia. Era berean, Vietnam bitan zatitu zen eremu komunista, iparraldean; komunisten aurkako
eremua, hegoaldean.

Hegoaldean, Vietcong5 sortu zen. Horren aurrean, AEBk esku hartzea erabaki zuten, hedapen
komunista saihesteko. Horrela hasi zen gerra: alde batetik, AEBk eta Hego Vietnam; bestetik, Ipar
Vietnam eta Vietcong.

Vietcongek aurrera egiten zuten bitartean, estatubatuarrek atzera egin behar izan zuten; ondorioz,
gerra iparraldekoen eta hegoaldekoen artean izan zen. Azkenean, iparraldeak lortu zuen garaipena
hegoaldearen aurka; eta 1975ean, Vietnamgo lurralde osoa bateratu eta erregimen komunistaren mende
geratu zen.

* Beste gatazka batzuk eta amaiera

Urte horietan tentsio gehiago ee izan ziren nazioartean, hala nola, Pragako udaberria, Txinako
iraultza, Suezko krisia eta Poloniak eta Hungariak irekitzeko egindako ahaleginak.

1989. urtean, Berlingo Harresia erortzearekin batera, Gerra Hotza amaitu zen.

5
Vietcong. Hego Vietnam Askatzeko Fronte Nazionalaren beso militarraren izendapena. Ideologia koministako
mugimendua zen eta hegoaldea iparralde komunistan txertatzea nahi zuen.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  9


4. ASIAKO eta AFRIKAKO DESKOLONIZAZIOA

4.1. DESKOLONIZAZIO KONTZEPTUA


Deskolonizazioa beste herrialde baten mende dauden herrialdeak politikoki independentzia
lortzeari eta, modu baketsuan edo indarkeria erabiliz, atzerritarren nagusitasunetik askatzeari deritzo.

4.2. DESKOLONIZAZIOAREN ARRAZOIAK

* Herri kolonizatuen barne garapena

Independentzia lortu arteko garapenean honako gertakari hauek eragin zuten:

o Ekonomiaren eta gizartearen hazkundeak eta aldaketak, hazkunde demografikoak,


profesional eta teknikari berrien prestakuntzak, bertako gizarte egituraren aldaketak eta abarrek.
o Nazionalismoa. Koloniak metropolietatik desberdintzen dituzten ezaugarriez jabetzen
direnean, sentimendu nazionalistak sortuko dira. Sentimendu horiek ondorengo printzipioetan
oinarritzen dira: ohiturak, hizkuntza, sinesmenak, historia eta abar. Koloniek ezaugarri berezi
horiei eutsi nahi izango diete.
o Mugimendu ideologikoak eta mendebaldearen kontrako jarrerak agertzea. Mugimendu
horiek berezko balioetan (islamismoa, afikanismoa) oinarritzen ziren. Bertako asko, aurrerago
deskolonizazio prozesuan buruzagi izango zirenak, unibetsiatean ikasiak ziren eta haien
herrietako arazoak aztertu ondoren, independentzia lortu arte, irtenbiderik ez zutela izango
pentsatu zuten.
o Afrikako eta Asiako herrialdeen arteko elkartasun mugimenduak sortzea:
panasitismoak6, panarabismoak7 eta panafrikanismoak8.

* Mundu gerrak eta nazioarteko erakundeak

Munduko gatazkek Europa ahuldu egin zuten eta bertakoek kontiente horren nagusitasunean
sinesteari utzi zioten, bereziki armada alemaniarrak potentzia kolonial handietariko batzuk okupatu
zituenean. Bestetik, japoniarrek lortutako garaipenek agerian utzi zuten arraza zuria garaiezina ez zela.

Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik, nazioateko erakundeen politika kolonialismoaren kontrakoa
izan zen. Urteek aurrera egin ahala eta haimbat erakunderen laguntzarekin ―NBE, Eliza―,
deskolonizazio prozesuari ekin zitzaion.

* AEBen eta SESBren jarrera

AEBk eta SESBk deskolonizazio prozesua babestu zuten. Zehazki, Bigarren Mundu Gerran,
herrialde aliatuek herrien askatasunaren printzipioa aldarrikatu zuten behin eta berriro. Gerra Hotza zela
eta, bi superpotentzia horien artean sortutako lehiaren ondorioz, herrialde berrietan aldeko jarrerak
bilatzen zituzten.

4.3. DESKOLONIZAZIO EREDUAK

Hainbat deskolonizazio mota izan ziren:

o Deskolonizazio negoziatua. Negoziazio luzeak egin ondoren, hainbat ardura koloniaren


esku uzten direnean gertatzen da. India da deskolonizazio mota honen eredu.
o Metropoliaren ekimena. Subiranotasuna modu baketsuan era azkarrean eskualdatzen
denean gertatzen da. Oro har, herrialde berrietako buruzagiek ez dute prestakuntza berezia.
Afrikako herrialde asko bide horretatik deskolonizatu ziren.

6
Panasiatismo. Asiako herrialdeen arteko batasun eta elkartasun mugimendua.
7
Panarabismo. Hizkuntza arabiarra eta zibilizazio musulmana duten herrialdeak komunitate berean bildu nahi dituen
mugimendua.
8
Panafrikanismo. Afrikako herrialdeen arteko batasun eta elkartasun mugimendua.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  10


o Borroka armatua. Metropolietako harremanak indarra erabiliz hausten direnean
gertatzen da. Askotan, askapen nazionaleko gerrak sortzen dira. Deskolonizazio motahori erabili
zuten Aljerian, Indonesian eta Mozanbiken.

4.4. DESKOLONIZAZIO PROZESUA

4.4.1. Asiako deskolonizazioa

Asiako kontinenteko deskolonizazioa honako prozesu hauetan zehaztu zen:

* Asiako hegoaldea eta hego-ekialdea

Britainia Handiak Frantziak eta Herbehereek zituzten koloniak eremu horretan. India koroa
inperialaren harri bitxia zen metropoliarentzat (Britainia Handia). Indiako independentziaren burua
Mahatma Gandhi izan zen, eta britainiarrak herrialdetik alde egiteko estrategiatzat indarkeriarik gabeko
desobedientzia erabili zuen. 1947an, Britainia Handiak Indiaren independentzia onartu zuen, baina hiru
estatutan zatitua geratu zen: India, erlijio hindua zuena; Pakistan, erlijio musulmanekoa; eta Zeilan, erabat
budista zena.

* Indotxina eta Indonesia

Indotxina Frantziaren kolonia zen eta Indonesia, berriz, Holandarena. Biak Japoniak okupatu
ziten II. Mundu Gerran. Gerra amaituta, garai bateko metropoliek beren lurraldeak berreskuratu nahi izan
zituzten, baina mugimendu nazionalistek galarazi egin zieten; eta, handik zenbait urtera, metropoliek
beren kolonen independentzia onartu behar izan zuten.

* Ekialde Hurbila

Ekialde Hurbila Otomandar Inperioaren mende egon zen Lehen Mundu Gerra amaitu arte.
Handik aurrera, lurralde horiek Frantziaren eta Britainia Handiaren mende gelditu ziren, Nazioen
Elkarteak hala aginduta. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, hainbat herrialdek independentzia lortu
zuten modu baketsuan, baina Israelgo Estatuaren sorrerak gerrak eta gaur egun ere bizirik jarraitzen
duen gatazka eragin zituen. Eremu hori munduko tentsio gune garrantzitsuenetariko bat da gaur egun ere.

4.4.2. Afrikako deskolonizazioa

* V. Kongresu Panafrikarra (1945)

Afrikako deskolonizazio prozesua 1945. urtean hasi zen, V. Kongresu Panafrikarrarekin.


Kontinente horretako inguru bakoitzak deskolonizazio eredu berezia izan zuen.

* Afrikako iparraldea

Kasurik aipagarrienetarikoa Algeriarena izan zen. Bere metropolia Frantzia zen eta ez zion
independentzia eman nahi izan. Gerra gogor eta luzearen ondoren (1954-1962), frantsesek Algeriaren
independentzia onartu behar izan zuten. Milioi bat pertsonak herrialdetik ihes egin behar izan zuen.

* Afrika beltza

Afrika beltza, funtsean, Frantzia eta Britainia Handiaren artean zatituta zegoen; eta Belgika ere
ezin alde batera utzi, lur eremu zabala baitzeukan Kongon. Deskolonizazioaren ondorioz, hainbat
herrialde independente sortu ziren eta mugak ezaugarri etniko edo kulturalak kontuan izan gabe ezarri
zituzten. Horrek tribuen arteko gatazka izugarriak eragin zituen eta horietako batzuk bizirik diraute
oraindik,

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  11


4.5. DESKOLONIZAZIOAREN ONDORIOAK

* Bandung-eko Konferentzia (1955)

1955eko apirilean egin zen. Biltzar hori oso garrantzitsua izan zen deskolonizazio prozesuan
parte hartu zuten herrialde gehienak sortu berriak zirenez gero, independentziak ekarri zizkien arazoak
aztertzeko foro bat beharrezkoa zutelako. Azken adierazpenean neutraltasun politikoa defendatu zuten
eta, horren ondorioz, konferentzian parte hartu zuten herrialdeek Lerrokatu gabeko Herrien
Mugimendua sortu zuten, AEBen eta SESBren politiken aurrean neutral agertzeko eta garapenean elkarri
laguntzeko asmoz.

* Deskolonizatutako herrietan utzitako ondorioak

Garai bateko koloniak deskolonizatzeak hainbat ondorio izan zituen:

o Zor ekonomikoak. Zor horiek ondorengo garapena atzeratu dute eta mendebaldeko
ekonomiekiko mendekotasun handia sortu dute.
o Ezegonkortasun politikoa eta estatu kolpeak.
o Biztanleriaren desorekak, jendeak nekazaritza inguruetatik alde egiten baitu.
o Bertako baloreen galera, mendebaldeko bizimodua ezartzearen ondorioz.

* Herrialde kolonizatzaileetan utzitako ondorioak

Herrialde kolonizatzaileetan ere izan zuen ondoriorik deskolonizazioak:

o NBEn herrialde independente berriak onartzea.


o Neokolonialismoaren agerpena, garai bateko kolonietan nagusitasun ekonomikoa lortzeko.
o Kolonoak euren metropolietara itzultzea.

II. Mundu Gerra eta nazioarteko antolamendu berria  12

You might also like