You are on page 1of 2

ESPAINIAKO EKONOMIAREN TERTZIARIZAZIOA.

Hirugarren sektorean, gizarteari zerbitzuak ematen dizkioten jarduerak


sartzen dira. Beraz, sektore heterogeneoa da, eta lehen eta bigarren
sektorekoak ez diren jarduera guztiak biltzen ditu, hala nola garraioa,
turismoa eta merkataritza. 1960ko hamarkadatik zerbitzuek gora egin
dutenez,Espainiako ekonomia tertziarizatu egin da,
1.1.Tertziarizazioaren arrazoiak
Hirugarren sektorea handiagotzeko arrazoiak askotarikoak izan dira.

Bizi-maila igotzeari esker, zerbitzu gehiago kontsumi daitezke, eta


zerbitzu horiek gero eta ugariagoak eta espezializatuagoak izan behar
dute.

1960ko hamarkadatik aurrera, nekazaritza-eginkizunak


mekanizatu ziren, eta, horren eraginez, nekazaritza-arloko
biztanleria hirugarren sektorera igaro zen.

Industriaren bilakaerak tertziarizazioari mesede egin dio: 1960ko


hamarkadan izandako industria-garapenak zerbitzuen hazkundea
bultzatu zuen; besteak beste, garraioen eta finantzen arloan; 1975eko
krisiaren eraginez, industriako langabetu askok hirugarren sektorera
jo zuten; eta industria modernoak tertziarizatzeko joera du,
teknologia berriak gehitzen dituelako, eta horiek eskulan gero eta
gutxiago behar dutelako, eta zerbitzu ugari eskatzen dutelako
(produkzioko zerbitzuak).

Hirugarren sektoreko jarduera batzuk garatzean, zerbitzu ugari


bultzatu dira. Modu horretan, turismoak ostalaritza, merkataritza,
garraioak era aisiarako zerbitzuak sustatu diru. Zerbitzu publikoek ere
gora egin dute, administrazio autonomikoak eta administrazio
europarra sortuta, era ongizate-estatua ezartzean, zerbitzu
administratiboak, osasuna eta hezkuntza suspertu dira.

Emakumeak lan-munduan sartu dira, batez ere sektore horretan.


Horren eraginez, zenbait zerbitzu bultzatu dira, hala nola
haurtzaindegiak era etxeko laguntza.

LURRALDE HETEREOGENEOTASUNA ETA DESBERDINTASUNA.


Espainiako autonomia-erkidego guztietan hirugarren sektorea da nagusi .
Hala ere, lurraldeen artean desorekak daude, zerbitzuen kokapena faktore
jakin batzuek eragiten dutelako:
Biztanleriaren bolumena.
Urbanizazio-maila.
Garapen- eta errenta-mailak.

Faktore horien eraginez, aldeak daude tertziarizazio-mailan eta zerbitzu


motetan.
a) Enpleguaren tertziarizazio-maila handiagoa da turismoan
espezializatutako autonomia-erkidegoetan (Kanariak, Balearrak, Andaluzia);
Madrilen, hiriburua denez, estatuko zerbitzuak pilatzen dituelako eta
merkatal gune moduan funtzionatzen duelako nazioko eskalan; eta Ceutan
eta Melillan, gainerako ekoizpen-jarduerak urriagoak direlako.
Tertziarizazioa txikiagoa da nekazaritzaren eta nekazaritza-industriaren pisu
erlatibo handiagoa duten autonomia-erkidegoetan (Errioxa, Nafarroa,
Gaztela-Mantxa).
Hirugarren sektorea hiri handietan ere biltzen da, biztanle gehiago dituzte
eta. Hala ere, hiri handiak hiri ertain eta txikietara eta landa-inguruetara
zerbitzuak hedatzen hasi direla hartu behar da kontuan
b) Zerbitzuek BPGd-ra egindako ekarpena handiagoa da zerbitzu
aurreratuenak nagusi diren espazioetan, hala nola enpresei eskainita
daudenetan (Madril). Alderdi horri dagokionez ere kontraste garrantzitsuak
daude:

Zerbitzu kualifikatuenak, hala nola enpresei emandako zerbitzuak,


nagusi dira probintzia gutxi batzuetan (Madril, Bartzelona, Bizkaia eta
Zaragoza) eta hiri handietan biltzen dira.

Kontsumitzaileari emandako zerbitzuak, esaterako ostalaritza,


turismo-inguruetan ezarri dira (Valentziako Erkidegoa, Murtzia,
Andaluziaren hego-ekialdeko probintziak, Balearrak eta Kanariak).

Aitzitik, tertziarizazioa txikiagoa da kualifikazio gutxiko


zerbitzuak nagusi diren espazioetan, hala nola merkataritza eta
zerbitzu pertsonalak, administratiboak eta asistentzialak.

Etorkizunean, tertziarizazioan dauden aldeak handiagotu egin daitezke.


Hazkundea hobekuntza kualitatibora era zerbitzuen dibertsifikaziora
bideratuko da. Inguruabar horietan, eta deszentralizazio administratiboaren
prozesua amaitu denez, zerbitzuen banaketa ekoizpen-jardueren eta
errentaren banaketa desberdinak baldintzatuko du gero eta gehiago, eta,
horren ondorioz, gaur egungo desorekak areagotzeko arriskua egongo da.

You might also like