You are on page 1of 3

11.

TESTUA: EUSKELDUNEN BATZOKIJAREN ESTATUTOAK ( 1894 )

1.-KOKAPENA

Testua, “Bizkaitarra” egunkari abertzalean agertutako dokumentua da. Dokumentu politiko


honetan, Euskal Batzokiak (JEL partaideentzako aisialdirako elkartea,1894an sortutakoa )
izango dituen arauak azaltzen dira.

Testu historikoa da , beraz lehen mailako iturria. Forma eta edukiaren aldetik juridiko-politikoa
da. Aldi berean arautegia eta printzipio politikoen adierazpena.

Beste alde batetik testu publikoa dugu, gizarte osoari zuzenduta dagoelako.

Nahiz eta testuan egilerik ez agertu, esaten da Sabino Aranak (1865-1903) idatzi zituela
Bizkaiko Elkarte Nagusiko estatutuak; horrenbestez, pentsa dezakegu berak eta agian beraren
anaia Luisek idatziko zituztela estatutu horiek. Sabino, nazionalismoaren sortzailea , ikuspegi
fuerista tradizionalista batetik abiatuta, independentzia defendatu zuen nahiz eta azken
urteetan moderatuagoa bihurtu.

Dokumentua , Bilbon, 1894 ko maiatzaren 24an sinatuta dago.

2.-ANALISIA.

Testua zortzi artikulotan banatuta dago.

Lehenengo artikuluak batzokia eratzearen helbura azaltzen du. Jaun Goikua eta Lagi –Zarra
leloa erabiliz, nazionalismoaren partaideen artean loturak estutzea, PNV alderdia indartsuagoa
eta batuagoa bihurtzeko.

Bigarren artikuluak, batzokia, Bizkai-Batzarraren estatutoen menpe egongo dela esaten du.
Arana eta Goiri tar Sabinok idatzitako estatutuen menpe hain zuzen.

Hirugarren artikuluan argi usten da, bizitzaren esparru guztietan eta beste lurrraldeekiko
harremanetan, Bizkaia, katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango dela. Naiz eta
denborarekin garrantzia galdu eta oinarri politiko-ideologikoetatik desagertu, Sabinoren
pentsamenduan ezinbestekoa zen hau.

Laugarren artikuluan, foruak eta arbasoen ohiturak berrezartzearen eta euskera


inposatzearen nahia adierazten da. Honek suposatuko du, sistema tradizionala inposatzea eta
alde batera uztea sistema honen aurka doan industrializazioa eta dakartzan aldaketak
(inmigrazioa…).

Bosgarren artikuluan Bizkaian, politika eta erlijioaren artean harmonia egongo dela esaten da.

Seigarren artikuluan nazionalismoaren oinarriak bereizten ditu, orden politiko eta erlijiosoaren
eta haien erakundeen arteko desberdintasunak markatuz.
Zazpigarren artikuloan erlijioa sistema politikoaren gainetik jartzen da, Jainkoa, euskal gizarte
tradizionalaren osagai nagusitzat hartuz; hau da, estatua, Elizaren menpe.

Azken artikuluan, Bizkaia, beste euskal lurraldeekin lotu eta unitate bakar bat osatuko duela
dio. Lurralde hauek, hizkuntza, erlijioa, izaera eta ohiturak partekatzen dituztelako. Hori bai,
guzti hau Bizkaiaren autonomía berezia murriztu gabe.

3.- INGURU HISTORIKOA

Euskal nazionalismoaren agerpenean bi faktore eragin zuten. Alde batetik 1876.urtean foruen
abolizioak, haiek berreskuratzeko nahia piztu zuen, lehenengo sistema juridikoa berrezartzeko
nahia eta beste alde batetik industrializazioak ekarri zuen inmigrazio masiboak, gizarte
tradizionalaren oreka kolokan jarriko zuelaren beldurra zabaldu zen. Hori dela eta
XIX.mendearen azken aldian“bizkaitarrismoa"sortu zen. Hasieran nazionalismoa Bizkaian eman
zen bakarrik gero beste probintzietara zabaltzeko.

Nazionalismoaren sortzailea Sabino Arana izan zen , karlismoan eta foruzaletasunean


oinarrituta independentziaren ideiara heldu zen, Bizkaia nazio bat zen eta, beraz,
independientea izateko eskubidea zuen (Estatu askea izateko eskubidea , irizpide objetibo
batzuk betetzen bait ziren). Geroago Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetara zabaldu zuen.

Bere proiektu politikoa laburtzeko proposatu zuen leloa JEL ( Jaungoikoa eta Lagi –Zarra ) izan
zen.

1894 an “Euskeldun Batzokija”sortu zuen ( Bizkai-Batzarra osatzen zenean bere menpe


geratuko zena). Komentatzen ari garen testuan elkarte honen estatutuak agertzen zaizkigu.
Estatutuetan, Sabinok bere ideologia jasoko du: foruen berrezarpena, integrismo erlijiosoa,
arrazismoa, zazpi probintzien konfederazioa..

Testuan argi geratzen da, euskal nazionalismoak, sortu zenean, XIX. mende amaieran (1895),
zer ezaugarri ideologiko eta kultural nagusi zituen.

Nahiz eta 1895an elkartea itxi ( irailaren 12an ) bertan osatu zen ( uztailaren 31an ) Bizkaiko
EAJn lehen ejekutiba ( “Bizkai Buru Batzarra”). EAJ sortu zen, Espainiaren kontrako deklarazioa
eginez eta Euskadiko Lurraldetasuna berreskuratzeko aldarrikapenarekin.

Alderdiaren ideologian, une honetan, Sabinoren ideia kontserbadoreak nagusituko dira, baina
De La Sota enpresa buruen sarrera (1898) alderdian, burgesiaren sarrera suposatu du,
ondorioz alderdia pragmatikoagoa bihurtuko da, independentismoaren aurrean autonomia
aldarrikatuko dute.

1903an Sabino hil ondoren aukera nazionalista bien arteko tentsioak hasi ziren alderdiaren
kontrola eskuratzeko.

Bi joera hauek gaur egun arte mantenduko dira: erredikalagoa eta independentista bat eta
pragmatikoa eta autonomista bestea.
4.- GARRANTZIA

Dokumentu honek agerian jartzen du euskal nazionalismoa hasieran arrazoi kulturalekin lotuta
sortu zela. Aisialdirako kultura elkarte horien eginkizuna Sabinoren ideia nazionalistak eta
euskal kultura zabaltzea zen, aipatutako printzipioetan hezitako militanteak sortzeko.

Euskeldun Batzokijaren eraketak izan zuen helburua , Sabino Aranaren oinarri politikoak
onartzen zituzten pertsonak biltzea eta haien arteko batasuna eta adiskidetasun loturak
indartzea izan zen. Hitz batean, alderdi indartsu bat lortzea.

You might also like