You are on page 1of 6

TESTU IRUZKINA

11.- EUSKALDUN BATZOKIJAREN


ESTATUTUAK
11. TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894) 

1 artikulua: Euskeldun Batzokija izenarekin, (…) Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra leman
jasotako doktrinen jarraitzaile diren herritarren arteko batasun eta adiskidetasun loturak
sortzea helburu duen aisiarako zentroa sortu zen Bilbo hirian.
2. artikulua: Behin Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzen denean, Bizkai-Batzar deituko dena Arana
eta Goiri-tar Sabinok idatzitako estatutuak izango dituena, Euskeldun Batzokija haren mende
geratuko da (…).
3. artikulua: Jaungoikua. Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere barruko
bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako herriekiko harremanetan.
4. artikulua: Lagizarra. Bizkaia askatasunez birsortuko da. Foru izeneko bere lege tradizionaletan
jasotako funtsezkoena osotasunean berrezarriko du.
Gure arbasoen usadio eta ohitura onak berrezarriko ditu. Erabat ez bada ere, gehien bat, euskal
arrazako familiez osatuko da. Euskara izendatuko du hizkuntza ofizialtzat.
5. artikulua: Eta. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren eta gauza jainkotiarren eta gizatiarren
arteko harmonia perfektuaren eta adostasunaren gainean ezarriko da Bizkaia.
6. artikulua: Jaungoikua eta Lagizarra bereiztea. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren,
eklesiastikoaren eta zibilaren arteko bereizketa argi eta markatuaren gainean ezarriko da
Bizkaia.
7. artikulua: Jaungoikua Lagizarraren aurretik jarriko da. Politikoak erlijiosoarekiko eta Estatuak
Elizarekiko erabateko eta baldintza gabeko mendekotasunaren gainean ezarriko da Bizkaia.
8. artikulua: Bizkaia, bere arraza, bere hizkuntza, bere fedea, bere izaera eta bere ohiturak
kontuan hartuta, Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren arreba
izanik, sei herrialde horiekin elkartu edo konfederatuko da Euskalerria izeneko (Euskeria)
multzoa osatzeko, baina bere autonomia partikularra batere murriztu gabe.(…).

Bizkaitarra (Bilbo), 1894-05-24


A) Testuaren sailkapena:

Testu mota: Lehen mailakoa, juridikoa, izaera politikoaz.

Non eta noiz idatzia: Bilbon, Bizkaitarra astekari nazionalistan.1894ko maiatzaren 24.

Egilea: Sabino Arana “Arana eta Goiri-tar Sabinok idatzitako estatutuak izango
dituena…”

Nori zuzendua eta xedea: Bizkaitarra astekarian argiratzeak erakusten digu nahiz eta
Euskaldun batzokiko kideei zuzendua egon, baduela proiekzio publikoa programa
politiko bat den heinean.
B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea.

-Euskaldun Batzokiya izenarekin Jaungoikoa eta Legi-Zarra leloaren


jarraitzaileak elkarte bat sortuko dute. (1go artikulua)
- Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere
adierazpen guztietan.(3. artikulua)
-Bizkaiaren helburua foru edo lege tradizionalen berrezartzea izango
da. Bizkaia nagusiki, euskal arrazako familiez osatuko da. Euskera
bere hizkuntza ofiziala izango da.(4. artikulua).
- Jaungoikoa eta Lagizarra bereiziko dira, ordena erlijiosoa
politikoaren gainetik egongo da. (5, 6. eta 7. artikulua)
- Bizkaia, Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Lapurdi, Benafarroa eta
Zuberoarekin elkartu egingo da konfederazioa bat sortuz Euskalerria
izenarekin. Bizkaiak bere autonomia partikularra izango du. (8. art.).
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu
Testua Sabinoa Aranaren proiektu politikoarekin erlazionatzen da. Honen sorreran eragin
zuzena izango zuten foruen abolizioak eta Bizkaian industrializazioak eragindako aldaketak,
hori dela eta foruen berrezartzea eta iraganeko gizartea aldarrikatuko ditu integrismo
erlijiosoan eta euskal arrazaren jarraipenean oinarrituko dena.
Ideia hauek hainbat artikuluetan eta Larrazabaleko diskurtsoan gauzatuko dira, eta Euskaldun
Batzokiyaren sorrera lehenengo urratsa izango da bere ideologia, proiektu politikoa bihurtzeko.
Elkartea 1894an sortuko da eta bere estatutuetan artikuluetan Sabino Aranak bere ideologia
jasoko du: foruen berrezartzea, integrismo erlijiosoa, aginte politikoa erlijiosoaren menpe
jartzen duelako, arrazismoa Bizkaia famili euskaldunez osatu behar delako, zazpi probintzien
konfederazioa…
Nahiz eta hurrengo urtean elkartea itxi, urte horretan EAJ Alderdi Nazionalista sortuko da
Sabino Aranaren ideologian oinarrituta. Sabino Aranak sortutako alderdia, bere joera eta
zatiketekin euskal nazionalismoaren sortzaile eta Euskal Herriko alderdi garrantzitsuena izango
da gaur egunerarte.
Alderdiaren ideologian une honetan Sabinoren ideia oso kontserbadoreak nagusituko dira,
baina Ramon de la Sotaren enpresa buruen sarrera alderdian, burgesiaren sarrera suposatuko
du, ondorioz alderdia pragmatikoagoa bihurtuko da, independentismoaren aurrean autonomia
aldarrikatuko dute.
Bi joera hauek gaur egunarte mantenduko dira: erradikalago eta independentista bat,
pragmatikoa eta autonomista bestea.
D) Adierazi testuak duen garrantzia,testua sortu zen garai historikoa ulertzeko.

Testua garrantzitsua da alde batetik euskal nazionalismoaren sorreraren lehenengo


urratsa izango delako eta baita bertan garbi agertzen delako lehen
nazionalismoaren ideologia bere sortzaile Sabino Aranaren ideologian oinarritua.
Euskal nazionalismoaren antolaketa politikoa hasiko da batzokiyarekin, Eusko
Alderdi Jeltzalearen sorreraren oinarria izango dena, Euskal Herrian nagusi izango
den alderdia bereziki 1931tik aurrera.

You might also like