You are on page 1of 2

TEXTO 11 EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUA

Testua lehen mailakoa da, zuzenean heldu zaigulako, eta publikoa da, 1894ko
maiatzaren 24an "Bizkaitarra" aldizkarian argitaratu zelako. Izaera politikoa du,
Batzokijaren oinarriak ezartzen dituen estatutuak direlako, EAJren tendentzia politikoari
jarraiki. Sabino Aranak idatzi zuen, euskal abertzaletasunaren sortzailea, EAJ eratu
zuena, eta Batzokijaren kideei zuzenduta dago. Testua Berrezarkuntza garaian (1875-
1923) argitaratu zen, Batzokia inauguratu zenean. Estatutuen helburua aisialdirako
zentroa sortzea zen, Sabinoren doktrinari (Jaungoikoa eta Lagizarra) lotuta zegoena.
Bide horretatik foruak berreskuratu eta independentzia lortu nahi zuten.

XIX. mendean liberalismoa hedatzen hasi zen, askatasuna eta berdintasunean oinarrituz.
Hala ere, Euskal Herrian ez zuten hau onartu, izan ere, Espainiarekiko ezberdinak ziren
legeak izan zituzten Erdi Arotik, foruak. Halako ezberdintasunak Gerra Karlistak ekarri
zituen. Berrezarkuntza garaian, 3.G.K. Euskal Herriak galdu zuenez 1876an, foruak
deuseztatu ziren, kontzertu ekonomikoez ordezkatuz 1878an. Gainera, garaiko politika
zentralista zenez, erregionalismoak sortu zien periferian, adibidez Katalunia eta EHn.

Aldi berean, garaian industrializazioa garatzen hasi zen, eta immigrazioa areagotu zen,
lanaren bila. Immigrante horiek hizkuntza, ohitura... ezberdinak zituzten, eta euskal
kulturak atzera egin zuen. Horregatik, euskal sentimendu nazionalista sortzen hasi zen.

Sabino Arana, burges txikia, euskal arraza eta ohiturak immigrazioaren erruz galtzearen
aurka zegoen. Beraz, ideia tradizionalak eta abertzaleak sustatzen hasi zen, eta geroago
EAJren sortzailea izango zen. Alderdia eratu baino lehen, haren ideiak azaldu zituen
Euskeldun Batzokijan, EAJren aitzindari modukoa. Aranaren ustez, Bizkaia eta
Euskadiko beste probintziak nazio bakarra ziren, independentzia eskubidearekin, izan
ere, hizkuntza eta ohitura ezberdinak zituzten. Horregatik, foruen deuseztapenaren
aurrean haserre zegoen, egiaz, bere leloa "Jaungoikoa eta lagizarra" zen. Ideologia
tradizional, nazionalista eta independentista honekin, Euskeldun Batzokia sortu zuen
1894an, eta Estatutuak idatzi zituen, haren oinarriak ezartzeko.

1.artikuluak Batzokiaren eraketaren helburu nagusia islatzen du: euskal


nazionalismoaren aldekoen arteko adiskidetasun loturak sortzea, horrela EAJ alderdi
egonkor eta sendoagoa egiteko, "Jaungoikoa eta lagizarra" leloa izanik.

2.artikuluaren arabera, Batzokijak Bizkai-Batzarraren estatutuen menpe egongo dira


(hauek Sabino Aranak idatziak).

3.artikuluak dio Bizkaia katolikoa, apostolikoa, eta erromatarra izango dela, bizitzaren
arlo guztietan. Sabinoren ideologiaren oinarri bat erlijiotasuna (Jaungoikoa) zen, eta
hori izango zen geroago alderdiaren zatiketa eragingo zutenen faktore bat.

4.artikuluak foruen (Lagizarraren) berreskurapenaren nahia adierazten du,


tradizionalismoaren itzulerarekin batera, euskara hizkuntza ofiziala izanik. Hau
lortzeko, independentzia beharrezkoa zen. Era berean, industrializazio garaiko
immigranteak alde batera utzi beharko ziren, hauek baitziren Sabinoren
tradizionalismoaren etsai bat.
5. artikuluak nazionalismoaren oinarriak biltzen ditu: Jaungoikoa eta Lagizarra, eta
haien arteko harmonia ezartzen du. Hala ere, 6. artikuluak tradizionalismo erlijiosoa eta
tradizionalismo politikoa banatzen ditu, azkenik 7. artikuluan Jaungoikoa Lagizarraren
aurretik jarriz. Beraz, nahiz eta bai kontu erlijiosoak bai kontu politikoak
nazionalismoaren ezinbesteko oinarriak izan, bereiztu behar dira, politika beti
erlijioaren menpe geratuz. Jaungoikoa euskal gizarte tradizionalaren elementu gorena
izango da.

Azkenik, 8. artikuluan Euskal Herria Bizkaiak, Arabak, Nafarroa Behereak, Nafarroak,


Gipuzkoak, Lapurdik, eta Zuberoak osatzen dutela azaltzen da, baina hala ere,
probintzia bakoitzak bere ezaugarri propioak izango ditu.

Testu honen bidez, Batzokijaren oinarriak ezarri ziren. Jadanik EAJ alderdia zegoen,
baina ez antolatuta; hurrengo urtean, 1895an finkatu zen eta haren oinarri guztiekin
zehaztuta geratu zen. Alderdia sortu bezain laster, bi joera nagusitu ziren: Sabinorena,
tradizionala zena, independentziaren alde zegoena; eta De La Sotarena burgesiaren
laguntzarekin, liberalagoa zena, eta soilik Espainiaren barnean autonomia nahi zuena.
1910an, Sabino Arana hil eta 7 urte geroago, EAJ zatitu zen, eta De La Sotaren
interesak nagusitzen hasi ziren.

Luis Arana (Sabinoren anaia) zuzendaritzatik baztertu zuten, alderdiari "Eusko Elkarte
Abertzalea" (EEA) izena emanez, eta autonomismoa lortu nahi zuten. Hala ere, Eli
Gallastegi oraindik S. Aranaren balioak mantentzen saiatu zen, horregatik EEAtik bota
zuten, eta Luis Aranarekin batera beste alderdi politikoa sortu zuen, EAJ. Azkenean,
1930an, 2.Errepublika garaian, bi sektoreak adiskidetu ziren berriz, EAJ berrituz, gaur
egun arte horrela iraun duena.

Testu hau garrantzitsua izan zen honi esker Ikurriña sortu zelako, abertzaletasunaren
sinboloa, gaur egunera arte aldatuz joan dena; eta era berean testuari esker EH 2.
Errepublikan 1. Autonomia Estatutua lortu zuen.

You might also like