You are on page 1of 1

BAKUNINEN GUTUNA

Testu hau, bere formari dagokionez, informatiboa da, modu pertsonal baten informatzen duelako.
Edukiaren inguruan, aipa dezakegu, soziala, ekonomikoa eta politikoa dela. Ekonomikoa da,
nekazarien lurren inguruan hitz egiten duelako eta kapitala bezelako hitzak aipatzen direlako.
Bestalde, bada politikoa ere, absolutismoa, doktrina, komunismoa… bezelako kontzeptuak
jorratzen direlako. Iruzkina, lehen mailako da, Bakuninek (pertsonalki) idatzi zion bere lagun bati,
lehen internazionaletik kaleratua izan zenean (XIV. mendean).

Barne analisiari dagokionez, ideia nagusietako bat, Bakunin eta Marx -en arteko ideien (berdintasun
ekonomiko eta sozialaren garaipena) antzekotasuna da, beti ere, estatuan eta estatuaren indarrez.
Bigarren ideia, Bakunin -ek behetik gorako aginte bat nahi duela da eta Marx -ek aldiz, goitik
beherakoa, hau da, gizarte osoa kontrolatuz. Bestalde, Marx komunista autoritario eta zentralista
dela ere aipatzen da. Hau da, Marxek bere ideiak defendatzen dituela eta estatuaren indarra ere
bai. Honetaz gain, bere ideal ekonomikoa, lurren eta kapital guztien jabe bakar bilatutako estatua
edatzea da eta ondorioz, jabetza pribatuak bultzatu. Baita lurrak, nekazari-elkarteen bidez
landutakoak izango direla ere esaten da. Azkenik, Anarkistak, estatuaren abolizioagatik berdintasun
ekonomiko eta sozialaren garaipen bera nahi dute eta baita zuzenbide juridiko deritzon guztiarena
ere hau da, legearen aurrean denok berdinak izatea. Gizartea berreraiki nahi dute eta ondorioz
erabaki guztiak herriak hartzea lortu.

Sozialismo utopikoan, lanerako eta bizitzeko modu alternatiboak planteatu zituzten. Klase borroka
eta honen konponbide baketsua kontuan izan gabe. Beste alde betetik, mugimendu honek izan
zituen ideiak hauexek izan ziren; Gizarte ideal baten sorrera (modu baketsu baten), elkartasun eta
anistasunaren garrantzia eta azkenik, industriaren berritasunen defentsa, langileen kaltea salatuta.
Sozietate utopiko honen ideologo nagusia, Robert Owen izan zen.

Honela sortu zen Sozialismo Marxista, Marx eta Engels ideologo bezela zituena. 1848an, manifestu
komunista argitaratu zuten eta honen ideiak, sozialismo utopikoaren eta historialari burgesen ideak
nahastea, gizartearen historia klase borroka historia egitea, ekoizpen modu kapitalista sustatzea…
izan ziren. Marx-ek zioenez, proletarioek, borroken bidez lortu behar zuten boterea eta honela
gizarte komunista bat sortuko zen. Beste alde batetik, Anarkismoa “aginterik gabe” sortu zen.
Honen ideiak, estatuaren eta erlijioaren aurka joatea, askatasuna aldarrikatzea eta jabetza pribatua
kentzea izan ziren. Hemen, langileek borroka politikoetan ez zutela parte hartu behar esaten zen
eta inolako aginterik gabeko gizartea, gizarte primitiboa zela baieztatu ere. Bakunin, doktrina
anarkistaren parte izan zen eta bere helburua, gobernua suntsitzea zen eta ez konkistatzea.

Langile mugimenduen sorrera eta garapenari dagokionez, aurrekari bezela, Friendly society -etatik
Ludismora jo zuten. Honela, gizarte klubak eta friendly society -ak, sindikatu bihurtu ziren. William
Pit-ek, “Combination Laws” sortu zuen (beste elkarteak debekatzeko). Bestalde, asoziazio askeak
ere eman ziren eta azkenik Ludismoa. Hau da, makinen kontra agertu zen ideologia bat izan zen.
Hau ikusita, mitin klandestinoak egiten hasi ziren (tabernetako atzekaldeetan) eta protesta gisa,
lantegi eta makinak erre zituzten

Lehen internazioala (1864), Londresen eman zen. Bere helburua, proletargoak, boterea lortzea zen,
autoritarismo (Marx eta Engels) edo autonomismoa (zuzendu gabea eta Bakunin aldekoak)
erabilita. 1868an Bakunin, Marx eta Engels -ekin bat egin zuen baina honek Parisko komuna
(langileen iraultzak) ekarri zituen. Ikuspuntu biak aurrez-aurre jarri ziren eta 1872an Bakunin,
kaleratua izan zen. Azkenik, 1873an, Espainia, Suiza eta Italia atera egin ziren mugimendu honetatik
eta antiautoritarioen internazionala osatu zuten, 1874an New York -era lekualdatzea eraginez.

Beñat Gandiaga Olalde

You might also like