You are on page 1of 5

Klaserik eta jabetza pribaturik

gabeko gizartea
 Kondizio objektiboak gertatuko zirenez, Marxek gizakia gizarte
kapitalistatik gizarte sozialistara jauzi egiteko gertu zegoela uste zuen,
horrela alienazioei amaiera ipiniz. Horixe da historiaren dialektika.
 Kapitalismotik komunismorako jauzi kualitatibo hori ezin gerta daiteke
aurretik iraultzarik ez badago, gainegitura mailan dauden instituzioen
suntsitzea eragingo duen iraultzarik gertatu ezik.
 Iraultzak badu helburu argi bat: jabego pribatua amaitzea, horrek
klase sozialen arteko desberdintasunak sortzen baititu.
 Jabego burgesa deuseztatzeko, Marxek garai iragankor bat proposatzen du,
zeinean botere politikoa langileen eskuetan egongo baita. Proletarioen
diktadura da. Diktadura honek ekarriko du langileriak osatzen duen
klaseak botere politikoa hartzea, aurreko garaiaren antitesi gisa, lehen
boterea kapitalean baitzegoen.
 Proletarioen diktadurak kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea
ahalbidetuko du.
 Indarra erabiliz eta klase borrokaren ondorio gisa,
Langileen Alderdiak Estatuaren botere osoa hartuko
du. Kupulak, indarrean dagoen botere bakarrak,
produkzio bideak langileei pasatzeko aldarria egingo
luke.
 Proletarioen diktadurak Estatu aparatua eraitsi
beharko luke, eta ez bere zerbitzuan ipini.
 Parlamentuak kentzea zen kontua, baita kate
burokratikoak eta armada profesionalak ere; ez
menpean hartzea eta beste batzuekin ordezkatzea.
 Garaipen horren ondoren, langileek erakunde politiko bakarra edukiko
lukete, beren enpresan edo lantokietan egindako bizitzaren ondoriozkoa.
 Hementxe agertuko litzateke benetako demokrazia: asanblada eta
hauteskundeetan, lantokietan hautatuz kentzekoak ere izan ahal diren
ordezkariak eta izendatzen direnak soil-soilik biltzarrak esleitutako
politika batzuk egiteko.
 Marxek uko egin zion Estatua errealitate propio gisa ikusteari, printzipioak
eta benetako funtzioak zituen estatuari. Gizarte kapitalistak etengabe
indartu zuen Estatu sistema, merkatu eta produkzioaren antolamendu
beharrak bateratzeko, hain zuzen ere.
 Marxek proletarioen diktadurako puntu praktikoak azaltzen ditu,
harik eta klase gabeko gizartea lortu arteko puntuak, alegia. Horrela,
komunismoa (gizarte komunal estatu gabekoa) sortzen da, non
norberaren garapen librea guztien garapen librearen baldintza baita
 Marxek askatasuna eta berdintasuna-ren lelo burgesa
kritikatu egiten du; beraren ustez askatasun burgesa,
merkatuaren askatasuna besterik ez da eta berdintasuna
legearen aurrean praktikan botere politiko eta ekonomikoa
dituztenentzat abantaila bihurtzen da, jende xumearen
kalterako.
 Marxen leloa gizarte benetan justu batentzako honelako
zerbait izango zen:
Bakoitzari bere gaitasunen araberakoa eskatzea, eta
bakoitzari bere beharren araberakoa ematea

You might also like