You are on page 1of 3

● Azaldu Marxen teoria antropologikoa. Nola ulertzen du lana?

Marxen ustetan gizakia, ezaugarri jakin batzuk kontuan hartuta, lan egiten duena da.
Gizakiaren benetako izaera jarduera hau gauzatzean islatzen da, gure irudimena,
arrazoimena eta sormena erabiltzen baitugu prozesuan.Gero, modu honetan, gure behar eta
nahiak asetzeko funtsezko tresna bat da aplikatzen da.

● Zergatik bihurtzen da lana arazoa? Produkzio erlazioek eraginik badute?


Marxentzat lana arazo bihurtzen da, honek bere benetako izaera edo funtzioa galdu
duelako. Iraultza industrialean, gizakiak lanean ez du bere irudimena edota arrazoimena
aplikatzen, eta are gutxiago askapena lortu. Hau da, iraultza-industrialean lana gizakiaren
zerbitzura egon beharrean, gizakia dago lanaren zebitzura. Ez hori bakarrik, bere
lanaren fruitua kapitalistaren esku uzten du eta esku hutsik gelditzen da.

Bestalde, produkzio-harremanak eragina badute. Lana gizakiari bere nortasuna sortzeko


edo emateko prozesua izan beharrean, sistema kapitalistan langileak bere lanaren fruitua
burgesaren uzten dunenan, nortasunik gabe gelditzen da. Marxek honi alienazio edo
kanporatzea deritzo.

● Alderatu kapitalista eta langilea.


Langilea: lan egiten duena da. Lan egiteko gaitasuna besterik ez du. Hau da, eskulana
soldata baten truke lortzen du soldata. Ondorioz, baldintza kaxkarretan bizi da, hau da,
alienatuta bizi da, horrelako ideologia “naturala” dela pentsatzen baitu. Kapitalista, berriz,
kapitala (lurra, fabrika, makinaria, soldata etab.) eskeintzen du, beraz, badintza onetan bizi
da, izan ere, langileen esfortzuaren jabe bera da eta mesedegarri zaio sistema hau.

● Zer da plusbalia (edo gainbalioa)?


Plusbalia kapitalistak langileak egindako produktuari jartzen dion gainbalioa da, hau
da, prozesuan parte hartu gabe, bere irabaziak gehitzen dizkio langilegoak egindakoari,
esfortzurik gabe. Langilearen ekoitzitako balioa-langilearen soldata

● Langilea aske izan beharrean, lanaren esklabu bihurtzen da. Hori horrela, zer
da alienazio egoera?
Alienazio-egoera langile bezala azken produktua kapitalistarena dela sinistea da eta
bakoitza esklabu egoeran bizitzea.

● Nola iraunarazten da esplotazioa?


Horretarako kapitalistek ideologia jakin bat inposatu digute, langileen esplotazioa
iraunaraziz. Hau da, manipulatu egin gaituzte. Hori sinistarazteko.

● Zergatik ez da langilea egoera horren aurrean altsatzen eta aske bihurtzen?


Langilea ez da altsatzen, kapitalismoak,alienazio ekonomiko eta ideologikoarekin, askea
dela sinastarazi diolako, hau da, langialeak uste du, libreki aukeratzen duela zein fabriketan
lan egin, libreki ematen diola bere lana, libreki ordaitzen duela plusbalia. Azken finean,
kapitalismoak erabat manipulatu du langile klasea.
● Kasu horretan, zer da askatasuna?
Askatasuna, benetan erabiki ahal izateko gaitasuna da, gizakiak libreki, bestekin batera nola
bizi aukeratzeko gaitasuna

● Azaldu eta alderatu hiru alienazio motak.


Sistema honetan gizakia alienazio-egoera batean aurkitzen da:
- Alienazio ekonomikoa: sistema kapitalista, non lanaren jabe kapitalista den.
- Alienazio ideologikoa: sistema kapitalistak sinistarazi gaitu libreki ematen dugula gure
lanaren fruitua, justua dela kapitalista eta langileen arteko klase banaketa.
- Alienazio sozial-politikoa: estaduak lege jakin batzuk sortu ditu aurreko guztia legitimatu
eta justifikatzeko kapitalisten interesak asetzeko.

_________________________________________________________________________
Orain arteko gizarte osoaren historia klase arteko borrokaren historia besterik ez da izan.
Gizon librea eta esklaboa, patrizioa eta plebeioa, baroia eta jopua, kofradia- maisua eta
ofizialea, hitz batez, zapaltzaileak eta zapalduak, beti aritu dira elkarren aurka etengabeko
gerran; batzuetan agerian, eta beste batzuetan ezkutuan, eta gerra hau beti gizarte osoaren
aldakuntza iraultzailearekin amaitzen zen, edo, bestela, borrokan ziharduten bi klaseen
birrintzean.

Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz.
Karl Maxen hitzetan klase arteko borroka izan da gizartaren historia. Hau da, zapaltzaile eta
zapalduen arteko borroka edo gatazka beti egon dela. Antagonismo hau iraultzarekin edota
borrokan ziharduten bi klaseen suntsiketarekin amaituz.

Bilatu Alderdi Komunistaren manifestuaren inguruko informazioa. Nor izan zen


Engels?
Manifestu komunista beharrezko piezatzat hartzen da pentsamendu marxista ulertzeko,
bertan Karl Marxek eta Friedrich Engelsek beren teoria politiko, ekonomiko eta sozialen
oinarriak azaldu baitzituzten. Friedrich Engels filosofo eta iraultzaile alemaniarra. Karl
Marxen laguna eta bazkidea zen, eta mugimendu sozialista eta komunistentzat funtsezkoak
ziren lanak idatzi zituen harekin.

Deskribatu klase arteko borroka. Zeintzuk dira protagonistak eta zergatik gertatzen da
borroka hori?
Marxen hitzetan klase-sozialen arteko borroka betidanik egondu izan da, hau da,
produzio-sisteman kokapenaren araberako antagonismoa, izan ere, interes desberdinak
bermatzeko interesak daude. Horren ondorioz, borroka sortzen da bakoitzak bere nahiak
defendatzeko.

Iraultzak eta askatasunak badute erlaziorik? Zergatik dio Marxek bi klaseak birrindu
behar direla?
Badago erlazioa. Proletargoaren iraultza ematen bada kapitalismoaren suntsiketa lortuko
litzake, honekin ideologia zapaltzaile bat desagertuko litzake. Baita ere, alienazio mota
guztiak desagertuko lirateke. Bestalde, klarekik gabeko gizarte batean aipatutako
zapalduak eta zapaltzaileak desagertuko lirateke.

Erlaziorik badauka horrek lanaren sormenezko ideiarekin edo alienazioarekin


(esklabutzarekin)?
Klase gabeko gizarte batean, non alienazioa desagertzen den eta askatasuna lortzen duen
gizakiak bere lana (edo bizitza) libreki aukera dezake. Gure izaera berreskuratuko
genuke, gure irudimena, arrazoimena eta sormena

You might also like