You are on page 1of 6

GIZARTE-LANGINTZAREN SORRERA ETA

BILAKAERA

Ainara Cervilla

LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA, 2022-2023


UPV/EHU - VITORIA-GASTEIZ
GIZARTE LANGINTZAREN OINARRIAK ETA METODOLOGIA
JULIAN ANGEL ZABALO BILBAO
AURKIBIDEA

● Sarrera…..……………………….………………………………...…..2

● Gizarte-ekintza historian.………………………………..…………….2

● Gizarte-langintzaren hastapenak……..…………………………....…..3

● Gizarte-langintzaren garapena…..……...……………………...………4

● Ondorioak..…..…………………………………………...……………5

● Bibliografia…….……………………………………...……………….5

1
1. SARRERA

Lan honen helburua, gizarte langintzak urteetan zehar jasandako aldaketa prozesua ulertzea
da, gizarte langintzaren garapenean egondako gertakari eta pertsonai nagusiak ezagutuz.

Lana garatzeko, hiru zati bereizi ditut: gizarte langintzaren aurrekariak, gizarte langintzaren
sorrera markoa eta gizarte langintzaren instituzionalizazioa.

2. GIZARTE LANGINTZAREN AURREKARIAK

Gizarte langintzak kontatzen digu gizarteek iraganetik erabilitako laguntza-formak. Izan ere,
laguntza ematea gizarte langintzaren oinarrietako bat da.

Historikoki faseak:
- Fase aurreteknikoa, XVIII. mendera arte: Laguntza karitatean oinarritu.
- Fase teknikoa, II. Mundu Gerrara arte: Estatuak gizarte-laguntza eta gizarte
segurantza bultzatu.
- Fase aurrezientifikoa, II. Mundu Gerratik aurrera: Gizarte-zerbitzuaren aroa.
- Fase zientifikoa, 1960ko hamarkadatik aurrera: Gizarte-langintzaren aroa.

Europan Erdi Aroaren amaieran merkataritza-kapitalismoa nagusitu zen. Administrazioak


ardura handiagoak hartu zituen gizartean funtzionamendu arrazionalago eta eraginkorragoa
lortzeko. Bestalde, ekonomiaren ondorioak, jendeak baserritik hirira erakarri zituen, txiroak
ugalduz.

Arazoari aurre egiteko, humanista hauek nagusitu ziren:

Juan Luis Vives (1492-1540) ongintza sisteman laguntza aurrerapenak egin zituen
humanista garrantzitsuena izan zen, pobreen laguntza eskubideak bermatzearen alde egin
zuena justizia egiteko. Laguntza karitatez emateaz gain, behar izanez gero ematearen
beharraz adierazten du. Bere ustez elizaren limosna laguntza alde batera utzi eta ongintza
Estatuaren menpe utzi behar zen. Hiria auzotan banatzea eta bakoitzean pobreez arduratuko
zen idazkari bat egotea proposatu zuen. Ez ziren bere ideiak praktikara eraman. Bere ideiak
De subventione pauperum (1526) liburuan nagusitu zituen, esaterako, limosna bakarrik
benetan behar zutenei ematea: “...y hagase la limosna según lo pidiera la urgencia (...)”
(Vives, 1781, 185 orr. ).

San Bizente Paulekoa (1581-1660) gizarte-langintzaren aurrekari ospetsua izan zen.


Behartsuen laguntza errespetuz eta umiltasunez ematearen alde zegoen eta praktikara eraman
zituen iraganeko ideiak, Vivesenak esaterako. 1633an Karitateko Damak instituzioa sortu
zuen. Hurrengo urteetan erlijio-ordena sortu zuen, Karitateko Alabak. Hala ere, karitatea
modu diskriminatuan egitearen eta limosnaren alde zegoen. Bere berriztapenen artean,

2
behartsuak egoitzetan baztertu beharrean familiekin elkartzea zegoen. Laguntza kasu
bakoitzaren arabera emateko hainbat arau ezarri zituen eta arazoaren arira jo behar zela zioen,
arazoak konpontzeko.

3. GIZARTE LANGINTZAREN SORRERA MARKOA

XIX. mende bukaeran eta XX. hasieran, gizarte-laguntza garatu eta gizarte-arazo asko
konpondu izan dira. Hala ere, lehenengo elkarte proposamenekin arazoak sortu ziren, bi
nagusiki: elkarteen laguntza diskriminatua eta burgesiaren kostu handiak.

Arazoen aurrean, 1869an Londresen Charity Organization Society (COS) erakundea sortu
zen eskubide berdintasuna aldarrikatzeko. Helburu nagusia laguntza arrazionalizatzea eta
eskekotasunarekin murriztea zen. Laguntza publikoaren kontra zeuden eta gobernuaren
partaidetza gutxitu nahi zuten. Ohartu ziren pobre izateak ez zela norbanako errua bakarrik,
beste faktore batzuk ere eragina zutela. Erakunde honek laguntza material eta morala sustatu
nahi zuen eta horretarako, hiria esparru txikietan banatzea proposatu zuen, bakoitzean
arduradun ordaindu bat egongo zena boluntarioekin lan egiteko.

Octavia Hill (1838-1912) Ingalaterran jaiotako COS elkarteko nagusia izan zen. Langileen
baldintza iraingarrien kontra egin eta etxeak prezio baxuan alokatzea proposatu zuen. Bere
eginkizun nagusia, indibidualizazioari eta harremanari emandako garrantzia izan zen.
Berarentzat laguntza materialaren gainetik norberaren errealizazioa zegoen eta garatu ahal
izateko, bisitari laguna sortu zuen.

Bestalde, Mary Richmond (1861-1928) lehengo emakumea izan zen COS erakundea
zuzentzen. Gizarte-langilearen prestakuntza lanean nabarmena izan zen eta 1897tik, gizarte-
langintzarako ikastaroak, bilerak eta eskolak eratu zituen. Ikerle eta idazle bezala ere ospetsu
izan zen. Garrantzi handia eman zion gizarte-langilearen prestakuntzari eta beharrezkotzat
ikusten zuen gizarte-langintza eta gizarte hobekuntzaren bateratzea (Bouquet, 2011, 13-21
orr.).

Beste laguntza Settlements mugimendua izan zen. Aterpe modura erabilitako egoitzak ziren.
Lehenengoa 1884an sortu zuten Barnett senar-emazteak. COSen helburuak ezagututa, ohartu
ziren adiskidetasuna eta helburuak partekatzea lagungarriagoa izan zitekeela. Beraien
helburua laguntza orokorra zen. Bizitzako gain, ikasteko tokia bezala ere erabiltzen zituzten,
beraientzat hezkuntza garrantzia handia zuelako pobreziatik irteteko. Bestalde, aberatsen eta
behartsuen elkarketa lortzeko, unibertsitateko ikasleak egoitzetara gonbidatzen zituzten
elkartasuna areagotzeko.

Jane Adams (1860-1935) biografiari dagokionez, Settlements Hull House izenekoa bermatu
zuen. Bertan haurrak zaindu eta irakasten zieten. Erlijioan oinarritzen zen eta politikan
aldaketa beharra zegoela ohartu zen. Bi ekarpen garrantzitsu egin zituen: zientifikotasuna eta

3
profesionaltasuna inkorporatu nahia; eta gizarte-arazoen aurrean konpromiso militantea
(Aranda, 2019, 105-119 orr.).

XX. mendearen hasieran, gizarte-langintzaren aldeko 3 giro sortu ziren: Gizarte-


erreformaren aldeko mugimendua, gizarte-ikerketarako mugimendua eta ekimen eratuak.

4. GIZARTE LANGINTZAREN INTITUZIONALIZAZIOA

XX. mendeko Instituzionalizazioa, langileen beharrak lortzeko, gizarte langileek eskaera


presionatua egin zioten estatuari ardura gehiago hartzeko eta betebeharrez jabetzeko zen.
Prozesu honetan hiru faktore nagusitu ziren: estatuaren parte-hartzea, prestakuntza garatu eta
giza eskubideen garrantzi berria. Handik, gizarte-langintza beharrezkotzat kontsideratu eta
horrela lanbide hau ospe handia lortu eta segurtasun handiagorekin jorratzen zen.

XIX. eta XX. mendeetan Europan ongizate-estatua garatu zen. Gizarte arazoez jabetzen den
estatu forma berria da eta bi eredu bereizten ditu.

XIX. mendean, estatu liberala zegoen. Langileek, bere lan-baldintza txarren eta familien
bizitzeko baldintza gogorren aurrean, formatu eta eskubideak aldarrikatu zituzten. Ugazaba
eta langileak gizabanako askatasuna izenpetutako ituna sinatu zuten. Ituna ugazabei nahi
zutena egiteko zela ohartzean, sindikatuek ituna ezabatu zuten. Orduan ugazabak estatuarekin
eta langileak sindikatuarekin arteko etengabeko gatazkak areagotu ziren.

XX. mendean, ongizate-estatuan, 1920ko hamarkadatik aurrera, XIX. mendeko gatazkekin


bukatzeko saiakera egin eta alde bakoitza bestearen interesak onartu zituen.

Ongizate-estatuaren ezaugarriak, biztanleriaren gutxieneko baldintza sozial eta ekonomikoak


ezartzea, biztanleriaren desberdintasun sozial eta ekonomikoak murriztea eta pobreziarekin
bukatzea ziren. Honek estatuaren gastu publikoa asko handitu eta ekonomia behera egin zuen
beste mailako arazoak areagotuz. 3 faktore nagusitu: Eraso ideologikoa, juridikoa eta
politikoa.

Gizarte langintzaren erronka gaur egun aldatu da. Indibidualari ematen dio garrantzia
gobernu neoliberal eta kontserbadorea ukatuz. Handik, estatuko diru laguntzak murriztu dira,
zerbitzu asko pribatizatu eta boluntario ekimenak areagotu. Aldi berean arazoak ugaritu dira:
bazterketa egoera berriak, langabeziaren ondorio berriak…

Estatuak gizarte langileei baliabide gutxi eskaintzeak, mugatu du hauen dependentzia


betebeharrak zailtzen. Honen aurrean, gizarte langileek kontsultak pribatizatu dituzte
independentzia lortuz eta administrazioarekin zituzten kateak hautsiz (Zabalo, 2008).

4
5. ONDORIOA

Gizarte langintzak garapen fase askotarikoak izan ditu historian zehar eta beti gizarteari
laguntzeko helburua izan du. Behartsuei laguntzak modu desberdinean eman behar izan dira
eta praktika desberdinak aurrera eraman dira.

Hortaz, ondorioztatu dezakegu urteetan zehar gizarte langintzaren laguntza gizarte-ongizatea


areagotzeko ezinbestekoa izan dela. Hala ere, gaur egun ematen diren laguntzak ez dira
nahikoak. Horregatik, saiatu behar gara laguntza eboluzioan pentsatuz, eskaintzen dugun
laguntza modua hobetzea.

BIBLIOGRAFIA

Bouquet, Brigitte (2011). Mary Richmond: una semblanza personal e intelectual (1861-1928).
Cuadernos de Trabajo Social, 24, 13-21.

Miranda, Miguel (2019). El pensar y hacer de Jane Addams. Trabajo Social, UNAM, 17,
105-109.

Vives, Juan Luis (1781). Tratado del socorro de los pobres. Balentzia: Benito Monfort.

Zabalo, Julen (2008). Gizarte-langintzarako sarrera, Euskal Herria: Euskal Herriko


Unibertsitatea.

You might also like