You are on page 1of 6

1.

GAIA: TOXIKOLOGIAREN HISTORIA ETA OINARRI


OROKORRAK

1.HISTORIA
Toxikologiak oso aspaldiko jatorria du, lehen izaki bizidunek ehiza eta gudarako pozoiak
erabiltzen dituzte. Behaketa ikerketei eta ikerketa esperimentalei esker, urteetan zehar
garatu den zientzia da. Deskribatu egin ziren:
Antzinaroa (egipto, grezia eta erroma klasikoa)
- Ebers-en papiroa: garaiko pozoien deskribapenen testuen bilduma (1500ka)
- Dioscórides: pozoien sailkapenaren lehenengo saialdia egin zuen. Hau oso
erabilgarria izan da mendeetan zehar eta gaur egun komenigarria da.
- Sócrates: Astaperrexil erauzkinaz hil zuten Atenas hirian (garaiko pozoi ofiziala)
- Lex Cornelia: Pozoien erabileraren aurkako lehenengo legea (82ka)
Erdi Aroa eta Errenazimendua
- Maimonides eta hipócrates: esnea eta gurina pozoien hesteetako absortzioa
atzeratzen dutela azpimarratzen dute (‘bioerabilgarritasuna’)
- Giulia toffana / Borgiak (Lucrecia) / Catherine de Medici
Aro Modernoa, XV-XVIII mendeak
Philippus Aureolus Theophrastus Bombastus von Hohenheim (1493-1541): Suitzar
medikua eta Alkimista zen, Paracelsus izenarekin ezaguna (Celsus erromatar medikua
bezalakoa edo hobeagoa, K.A I.go mendeko medikua).
“Substantzia guztiak pozoiak dira” esan zuen. Hau da ez dago bakarra pozoia ez
dena, pozoiaren eta erremedioaren arteko ezberdintasuna dosiaren hautaketa zuzena
da.
Farmakologiaren eta toxikologiaren oinarriak deskribatu zituen:

 Substantzia kimikoen erabileraren ondorioak ebaluatzeko, esperimentazioa


beharrezkoa da
 Substantzia kimikoen interakzio espezifikoen ondorioz sortzen diren erantzun
terapeutikoak eta toxikoak ezberdindu behar dira (‘itu atala’)
 Hauen artean ezberdintasun bakarra dosia da
Gainera, adierazle terapeutikoaren sarrera eman zuen. Dosi-erantzuna kontzeptuaren
lehenengo adierazpena  Dosi zehatz batean substantzia batek efektu terapeutikoa
izan dezake, baina dosiaren gehikuntzarekin, efektua toxikoa izan daiteke. Dosiaren
efektibitatea eta dosiaren toxikotasuna konbinatzen ditu. Adierazle terapeutiko bat
handiagoa izanez gero, farmakoa seguruagoa izango da.
Aro Garaikidea, XX-XXI mendeak
- Gaixotasun profesional baten lehenengo erreferentzia. Percibal Pott (1714-1788)
mediku ingelesa. Ingurumenean dagoen substantzia baten (kartzinogenoa) eta
minbiziaren arteko erlazioa.
- Auzitegiko toxikologiaren hasiera. Mateo José Buenaventura Orfila Rotger
(1787-1853) medikua (Mahón). Autopsietan, giza laginetan azterketa kimikoa
egiteko zeuden metodologiak erabiltzen lehenengo ikertzailea izan zen.
Emaitzak auzitegi batean erabiliak izan ziren pozoidura froga moduan.
- ‘’Medikuntza esperimentalaren sarrera” (Bernard). Francois Magendie (1783-
1855) eta Claude Bernard (1812-1878). Mediku frantsesak. Estriknina eta
karbono monoxidoaren absortzioa , banaketa eta ekintza mekanismoa aztertu
zuten.
Aro honetan toxikologia gaur egun ezagutzen dugun bezala hasten da. Molekulak asko
sintetizatzen hasi ziren eta hondamendi toxikoak agertzen hasiko dira.
- Sulfanilamida (dietilenglikolarekin eginda). Faringitis estreptokozikoarentzako
tratamendua (1936).
- 1937.urtean Food and Drug Administration (FDA) sortzen da.
(http://www.fda.gov/AboutFDA).
- Entsegu toxikologiko aurreklinikoak arautzen dira eta emakume haurdunen
esposizioa mugatzen da (1956-1961. Talidomida).
- Dietilestilbestrol (Europan 1978. urterarte erabilia). Abortuak saihesteko
tratamendua (teratogenikoa).

2.DEFINIZIOAK
Toxikologia  Pozoiak bizidunetan sortzen dituen ondorio kaltegarriak, kualitatibo eta
kuantitatiboki aztertzen dituen zientzia da.
Pozoia  Organismo batean sartzean aldaketa organiko edo funtzional larriak, heriotza
barne, sortzeko gaitasuna duen edozein substantzia bezala definitzen da.
Toxiko hitza “toxicon” greka terminotik dator, eta honek ehizan gezi puntan jartzen zen
erauzkinari egiten dio erreferentzia. Eragile toxikoa: “Sistema biologiko batean
erantzun kaltegarria sortzeko gai den edozein eragilea, eta funtzio bat larriki zauritu edo
heriotza eragiten duena” [Casarett and Doull´s Toxicology. The basic science of poisons
(2008)].
Toxikologia izaki bizidunei asaldura patologikoak sortzeko gai diren sustantzia
kimikoak eta eragile fisikoak aztertzen dituen zientzia da. Bestalde, asaldura hauek
sortzeko mekanismoak eta pairatzeko metodoak aztertzen ditu. Halaber, substantziak
adierazten duten arriskua balioztatzeko eta eragozteko, hauek detektatzeko,
identifikatzeko eta eragileak zehazteko erabiltzen diren prozesuak aztertzen ditu.
[Repetto y Repetto: Toxicología Fundamental (2009)].
Intoxikazioa  Intoxikazioa, substantzia toxikoak (endogenoak edo exogenoak)
gorputzean eragiten duten egoera patologikoa da.
Toxikotasuna eragin dezaketen substantzien kokalekuak dira:
- Airea
- Lurra
- Ura
- Elikagaiak
- Medikamentuak
Intoxikazioan etiologia/esposizioa:
- Ingurunea
- Lana
- Medikamentuak  Ustekabekoak
- Elikagaiak
- Etxean, haurtzaroan

- Hilketa, suizidio
- Abortua
- Dopping  Borondatezko ekintzak
- Drogazaletasuna
- Afrodisiako

3.ESPEZIALIZAZIO ARLOAK
Toxikologia klinikoa. Eragile toxikoekin sortutako edo erlazionatutako gaixotasunen
azterketari eta hauen tratamenduari zuzenduta dago. Larrialdietan eta intoxikazioen
tratamenduan datza.
Auzitegiko toxikologia. Kimika analitikoarekin konbinatzen da eta gizakiarengan
eragile toxikoak sortzen duten efektu kaltegarrien aspektu medikoetan eta araudian du
bere inplikazioa. Postmortem ikerketak, heriotzaren kausa eta baldintzak zehazteko.
Laneko toxikologia. Industria kimikoaren handitzeagatik kontuan hartu da espezialitate
hau ( farmazeutikoa, agrokimika, plastikoak, elikagaiak…). Langilearen eskubideak
lanean egon daitezkeen arriskuen aurrean adierazten ditu.
Toxikologia elikagaiak eta farmazia arloetan. Ezinbestekoa da elikagaien gehigarrien
eta medikamentuen azterketa toxikologikoa. Azkenengo kasu honetan, bai farmakoen
garapenaren fase preklinikoan zein komertzializazioaren ostean (Farmakozaintza).
Ingurumen toxikologia. Organismo biologikoen (gizakiak, lur eta itsas animaliak,
landareak) inguruneko kutsadura kimikoan (airea, ura, lurra) oinarritzen da.

4.TOXIKOLOGIAREN IKUSPEGIAK
Toxikologia mekanizista  Bizidunengan substantzia kimiko baten efektu toxikoak
sortzen dituen mekanismo molekularren, biokimikoen eta zelularren identifikazioa eta
ulermena.
- Garrantzia: Arriskuen baloratzea, esperimentazio animalietan ondorio
kaltegarrien identifikazioa eta toxikoaren ekintza mekanismoa ezagutzea gure
fisiologiaren, biologia zelularraren eta eragile toxikoetara esposizioari
erresistenteak edo ez egiten gaituzten faktore genetikoen oinarrizko ezagutza
errazten du (toxikogenomika).
Toxikologia deskriptiboa  Toxikotasunaren ebaluazioa
- Garrantzia: Saiakuntza aurreklinikoak, Intoxikazioaren zeinu eta sintomei
buruzko eta animalietan organo eta ehun kaltetuei buruzko oinarrizko
informazioa. Gizakiaren eta ekosistemen (lur eta itsas animaliak, landareak)
esposizioaren arrisku potentzialak ebaluatzea ere posiblea egiten du.
Toxikologia arautzailea  Bere ardura medikamentu bat edo edozein produktu
kimikoak arriskua behar den baxua duen, komertzializatua izan dadin erabilera zehatz
batentzat, adieraztea da.
- Garrantzia: Araudia. Substantzien ekoizpenerako eta erabilerarako onespena.
Ikerketa toxikologikoen araudia.
- Erlazionatutako agentziak
o Medikamentuak
 Europan: EMEA.
 Estatu Espainiarrean: Agencia Española del Medicamento.
 Estatu Batuetan: FDA.
o Substantzia kimikoak
 Europan: ECHA [Agencia Europea de Sustancias Químicas
(REACH araudia)].
 Estatu Batuetan: EPA [Environmental Protection Agency].

5.KAUSA-INFERENTZIA ETA KAUSALITATEA EZARTZEKO IRIZPIDEAK


Kausa-inferentzia

Epidemiologia eta toxikologia erlazionatzea ezinbestekoa da eta aztertzeko ondorengo


grafikoa daukagu. Grafikoaren Y ardatzean probabilitate biologikoa daukagu eta X
ardatzean ebidentzia epidemiologikoa. Erlazioa posiblea da PB altua denean eta EE
altua denean, adibidez.
Kausalitatea ezartzeko irizpideak (Kausa erlazioa eragile eta gaixotasun baten
artean) (Bradford Hill, 1965)
1- Indar-asoziazioa: zenbat eta handiagoa izan intentsitatea bi aldagaien arteko
erlazioan, orduan eta handiagoa izango da asoziatuta egoteko probabilitatea
2- Datuen koherentzia: datuak konstanteak eta errepikakorrak izan behar dira
3- Gradiente biologikoa: edo dosi erantzuna
4- Denbora segida: Zenbat eta handiagoa izan denbora edo dosia esposizio
batean, orduan eta altuagoa izango da gaixotzeko probabilitatea
5- Plausabilitate biologikoa edo teorikoa: zientifikoki funtsa izan behar duela
6- Ordura arte ezarritako ezagutzarekin koherentzia: epidemiologikoki eta
zientifikoki koherentzia izan behar du
7- Asoziazioaren espezifizitatea: kausa batekin efektu bakarra

6.TOXIKOLOGIAREN GARAPENA
Hona hemen toxikologiaren garapenerako bultzatzaile nagusiak XX.mendean:

- Industria ekoizpena 
- Jendarteko iritzia 
- Arauzko erregulazioa 
- Legezko prozesuak 

7.ZUHURTASUN-PRINTZIPIOA. REACH ERREGELAMENDUA


Zuhurtasun-printzipioak etika eta zientzia konbinatzen ditu. Neurri guztiak hartu beharko
direlako etika kontuan izanda.
Kutsadura kimikoaren prebentzio eredua:
- Badaezpadako neurriak. Hau da, neurrietara aurreratu behar gara, mina
saihesteko
- Ardura eskuordetu
- Eragile berri baten eransketarekin aukera ezberdin asko aztertu behar dira
- Parte hartze publikoa (herritarrak) areagotu. Gau da, herritarrek neurrietan parte
har dezakete
‘BETTER SAFE THAN SORRY’
- Edozein teknologia kimiko berria kaltegarria da kontrakoa frogatu arte
- Kaltegarria izan daitekeen edozein substantzia kimikoa eliminatu behar da
- Ingurumenean kalte larri edo itzulezinak eragiteko arriskua dagoenean,
erabateko ziurtasun zientifikorik eza ezin da aitzakiatzat erabili kostu ekonomikoa
duten neurriak ez hartzeko
REACH erreglamenduak substantzia kimikoen erregistroa, ebaluazioa eta baimena
batzen ditu.
Konposatu kimikoen agentzia europarra (ECHA, Helsinkin kokatua). REACH araudian
egokitako erregulazioa aplikatzea da, erregistro sistema bakarra, substantzia kimikoen
ebaluazioa eta onespena.
Substantzia kimikoen ikuspegi orokorra:
- 67 milioi produktu kimiko baino gehiago munduan
- 15.000 substantzia berri urtero (CAS)
- Ia 300.000 substantzia arriskuei buruzko informazio mugatuarekin

8.TOXIKOLOGIAREN GARRANTZIA
Toxikologia gizakiaren historian zehar garatu den zientzia da, osasun publikoa eta
ingurumenerako potentzialki toxikoak diren eragile fisikoen eta kimikoen
esposizioaren ondorioz sor daitezkeen arriskuak ebaluatzeko zientzia
garrantzitsuenetarikoa da.
1) Efektu kaltegarriak detektatzeko eta hauen tratamendurako oso garrantzitsua
da
2) Oinarrizkoa farmako berrien garapenerako eta elikagai gehigarrietarako
3) Ezinbestekoa fabrikazio onespena eta substantzia kimikoen erabilera legalki
erregulatzeko
4) Industria kimikoaren segurtasuna eta honen inpaktua ingurunean ebaluatzeko
garrantzitsua

You might also like