You are on page 1of 5

IRAKASKUNTZA-GIDA 2022/23

Ikastegia 125 - Farmazia Fakultatea Zikl. Zehaztugabea


Plana GFARMA10 - Farmaziako Gradua Ikastaroa 5. maila
IRAKASGAIA
25280 - Mikrobiologia eta Parasitologia Klinikoa ECTS kredituak: 6
IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA
Mikrobiologia eta Parasitologia Klinikoko irakasgaia Farmaziako Graduaren azken ikasturtean kokatuta dagoen nahitaezko
irakasgaia da, 6 ECTS kreditu dituena. eta
Irakasgaiaren helburu orokorra gizakiaren gaixotasun infekzioso eta parasitarioen diagnostiko-metodologia ezagutzea eta
ulertzea da. Gaixotasun infekzioso eta parasitarioen diagnostikoari aplikatutako analisi klinikoen alorra jorratzen du, eta
O5 moduluaren barnean dago: Medikuntza eta Farmakologia. Ikasgai honen aurretikoak dira Mikrobiologia eta
Parasitologia Orokorreko irakasgaia, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Deskribatzailea eta Medikuntza
Tropikala: bidaiariaren inportatutako gaixotasunak, zeintzuetan ikasleriak Mikrobiologia eta Parasitologia Klinikoaren
oinarri izango diren ezaguera teorikoa/praktikoak garatu eta bereganatu dituen. Irakasgaiaren segimendu egokirako,
gomendagarria da ikasleek Mikrobiologia eta Parasitologia Orokorreko eta Mikrobiologia eta Parasitologia
Deskribatzaileko irakasgaiak eginda eta gaindituta izatea; baita Immunologia, Giza Anatomia eta Giza Fisiologiari buruzko
ezaguera egokiak izatea ere. Modu berean, testu zientifikoen ulermenerako ingeles-ezaguerak edukitzea gomendagarria
da.
Irakasgaian garatuko den lanari esker, ikasleek sintoma klinikoak eragile infekzioso zehatzekin erlazionatu ahal izango
dituzte, bai eta eta horiek behar bezala detektatzeko eta identifikatzeko lagin kliniko mota egokiak eta eskura dauden
teknika eta metodologia diagnostikoak ezagutu ere. Era berean, teknika horiek hautatzeko eta lortutako emaitzak behar
bezala interpretatzeko irizpideak ulertzeko eta/edo ezartzeko aukera emango du. Horrenbestez, jorratutako gaitasunak eta
eskuratutako ikaskuntzaren emaitzak lagungarriak dira ikasleak farmaziako profesional gisa jarduteko gaitzeko, eta erabat
lotuta daude beren lan-jarduerarekin.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK


Mikrobiologia eta Parasitologia Klinikoko irakasgaiak hurrengo gaitasun espezifikoak lortzen laguntzen du:
1. Mikrobiologia eta Parasitologia Klinikoko laborategiaren segurtasun-, kontrol- eta kalitate- jarraibide eta elementuak
ezagutzea eta erabiltzea.
2. Etiologia edo sindrome infekziosoa lagin kliniko mota bakoitzarekin lotzea.
3. Lagin kliniko mota desberdinen hartze zuzenerako, garraiorako eta prozesatzerako jarraibideak eta prozedurak
ezagutzea eta identifikatzea.
4. Gaixotasun mikrobiologiko eta parasitolologikoen diagnostikoan erabilitako metodo eta tekniken oinarriak ulertzea, hala
nola beren diagnostiko-erabilgarritasuna.
5. Diagnostiko-metodo desberdinen bitartez lortutako emaitzak analizatzea eta interpretatzea.
6. Farmako ezberdinekiko sentikortasun antimikrobianoa zehaztea
7. Hausnarketa-, azterketa- eta interpretazio-ohiturak garatzea, eskuratutako ezagutzak planteatutako prestakuntza-
jardueren ebazpenean aplikatu ahal izateko.

Gainera, hurrengo titulazio-gaitasunak lantzen ditu zeharki:


1 Ahoz nahiz idatziz garatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea, lanbide-jarduna burutzeko
osasun-guneetako gaixo eta erabiltzaileekiko harremanetan jarduteko. Diziplina anitzeko taldeetan lanerako eta
lankidetzarako eta osasun-profesionalekiko gaitasunak sustatzea.
2 Erreaktiboak, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta balioestea, analisi klinikoetarako oinarrizko
funtsak eta laborategirako diagnosi-diktamenen ezaugarriak eta edukiak jakinda.
3. Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea, eskura duen ebidentzia
zientifikoaren argitara, jakintza berrien autoikasketari berebiziko azpimarra jarrita.
4. Metodo zientifikoa aplikatzen jakitea eta gaitasunak berenganatzea legeria, informazio-iturriak, bibliografia
baliatzerakoan, protokoloak egiterakoan eta saiakuntza kliniko eta klinika-aurrekoak diseinatu eta balioesteko behar diren
bestelako gai eta alderdiak ere.
UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen Katalogoan (2019) definitutako ikasle guztientzako zeharkako gaitasun komunak
kontuan hartuta, irakasgai honetan lantzen diren konpetentzien multzoa, definitutako zeharkako zortzi konpetentzia
komunetatik seiri dagozkie: Autonomia eta autoerregulazioa; Gizarte-konpromisoa; Komunikazioa eta eleaniztasuna;
Etika eta lanbide-erantzukizuna; Pentsamendu kritikoa; eta Talde-lana.
IKASKUNTZA-EMAITZAK
Egokiro jorratu bada, ikastaroa amaitzean irakasgaian parte hartu duen ikasleak: - 1. Mikrobiologia klinikoko profesionalen
zeregina eta erantzukizunak ulertzen ditu.
2. Gizakiaren gaixotasun infekziosoen diagnostiko mikrobiologikoko metodo zuzenak eta zeharkakoak ezagutzen ditu.
3. Teknika diagnostikoen aplikazioak bereizten ditu, sindrome infekziosoaren arabera.
4. Erabilgarritasuneko diagnostiko-protokolo bat garatzen du, eta, horretarako, egoera eta sindrome infekzioso jakin
batekin bat datozen proba egokiak hautatzen ditu.
5. Diziplina ulertzeko, osasun-zientzietako profesionalekin interakzionatzeko eta informazio zientifikoaren idatzizko

Or.: 1/5
ofdr0035
komunikazio egokirako beharrezkoa den hizkuntza mikrobiologikoa ezagutu eta erabiltzen du
6. Mikrobiologia klinikoko laborategian modu egokian lan egiten du, segurtasuna eta hondakinen beharbezalako
manipulatzea eta ezabatzea barne.
7. Mikroorganismo patogenoak identifikatzen ditu, mikrobiologia klinikoko laborategian, diagnostikorako proba ezberdinen
bidez.
8. Bakterio patogenoen antimikrobianoekiko sentikortasuna zehazten du.
9. Taldean behar bezala lan egiten du
CONTENIDOS TEÓRICO-PRÁCTICOS
EDUKI TEORIKOA
Eduki teorikoa 3 gai-bloke edo unitate didaktikoetan taldekatuta dauden 25 ikasgaietan dago antolatuta.
I. SARRERA
1go ikasgaia. Mikrobiologiako eta Parasitologia Klinikoko gaurko arrazoia eta testuingurua (
2. ikasgaia. Mikrobiologia- eta Parasitologia-laborategiko segurtasuna eta kalitate-kontrola
II. MICROBIOLOGIA KLINIKOA
3. ikasgaia. Gaixotasun infekziosoaren ezarpena
4. ikasgaia. Diagnostiko mikrobiologikoko metodo klasikoak
5. ikasgaia. Diagnostiko mikrobiologikoko metodo azkarrak: metodo serologiko eta molekularrak.
6. ikasgaia. Mikroorganismoen kontrola: eragile antimikrobianoak eta sentikortasun probak
7. ikasgaia. Nerbio Sistema Zentraleko infekzioen laborategiko diagnostikoa
8. Ikasgaia. Zirkulazio aparatuko infekzioen laborategiko diagnostikoa.
9. ikasgaia. Gernu-traktuko infekzioen laborategiko diagnostikoa.
10. ikasgaia. Sexu-transmisiozko gaixotasunen laborategiko diagnostikoa.
11. ikasgaia. Traktu gastrointestinaleko infekzioen eta elikadura-intoxikazioen diagnostikoa
12. ikasgaia. Goi arnas-bideetako infekzioen laborategiko diagnostikoa.
13. Ikasgaia. Behe arnas-bideetako infekzioen laborategiko diagnostikoa.
14. ikasgaia. Bestelako infekzioen laborategiko diagnostikoa.
III. PARASITOLOGIA KLINIKOA
15. ikasgaia. Gaixotasun parasitarioaren ezarpena.
16. ikasgaia. Gaixotasun parasitarioen diagnostiko-metodoak.
17. ikasgaia. Enteroparasitosien diagnostiko parasitologikoa: azterketa koproparasitarioa I
18. ikasgaia. Enteroparasitosien diagnostiko parasitologikoa: azterketa koproparasitarioa II.
19. ikasgaia. Enteroparasitosi batzuen diagnostikoko metodo bereziak.
20. ikasgaia. Parasitosi urogenitalen diagnostikoa
21. ikasgaia. Hemoparasitosien diagnostikoa.
22. ikasgaia. Ehunetako parasitosien diagnostikoa
23. ikasgaia. Ektoparasitosien diagnostikoa
24. ikasgaia. Parasitosien diagnostiko immunologikoa.
25. ikasgaia. Teknika immunologikoen erabilera parasitosien diagnostikoan
EDUKI PRAKTIKOA
Eduki praktikoa hamar praktikatan banatuta dago. Praktika horiek lau orduko iraupena izango duten elkarren segidako
bost saiotan (astelehenetik ostiralera) burutuko dira.
Praktika 1 Meningitis bakteriano eta fungikoaren diagnostiko mikrobiologikoa
2. Praktika. Gernu-infekzioen diagnostiko mikrobiologikoa
3. Praktika. Arnas traktuko infekzioen diagnostiko mikrobiologikoa
4. Praktika. Gastroenteritis infekziosoen diagnostiko mikrobiologikoa
5. Praktika. Larruazaleko eta ehun bigunetako infekzioen diagnostiko mikrobiologikoa
6. Praktika Sexu-transmisiozko infekzioen diagnostiko mikrobiologikoa
7. Praktika. Zirkulazio-uholdeko infekzioen diagnostiko mikrobiologikoa
8. Praktika. Antimikrobianoekiko sentikortasuna
9. Praktika. Enteroparasitoen diagnostiko parasitologikoa
10. Praktika. Hemoparasitoen diagnostiko parasitologikoa

METODOLOGIA
Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia erabiltzen dira:
Metodologia magistralean azalpen-klaseak emango dira, zeintzuetan irakasleak programa teorikoaren gaiak azalduko
dituen. Irakaslearen aldetik azalpenezko saioak izanez ere, ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuko da galderen eta
kasuen gogoetazko eztabaidaren bitartez, hala nola planteatutako suposizio praktikoen ebazpen posibleen bidez.
Programa teorikoaren atal bat irakaskuntzako metodologia aktiboko jardueren bidez jorratuko da. Uneko ikasturteko
jarduerak, taldean la egiteko AOI (Arazoen ebazpenean Oinarriturako Ikaskuntza) bat eta Kasuaren Metodo bat,
"Contribuyendo a los ODS 2030 desde la formación de profesionales en Farmacia" izeneko IKD i3 proiektuaren barruan
diseinatu dira. Jarduera hauei esker, ikasleek beren ezagutza modu aktiboan eraiki ahal izango dute, informazioa
bilatzeko eta aztertzeko trebetasunak sustatuko baitituzte, bai eta ezagutza komunikatzeko eta transmititzeko

Or.: 2/5
ofdr0035
trebetasunak ere. Gainera, informazio teorikoa ulertzen lagunduko dute, egoera praktiko baten analisitik abiatuta.
Laborategiko praktiken helburua Mikrobiologiako eta Parasitologia klinikoko laborategi batean egiten diren teknikak
ezagutzea, aplikatzea eta maneiatzea da. Gehienez 20 ikasleko taldeetan egiten dira, 2. biosegurtasun-maila (BSL-2)
duen laborategi akreditatu batean. Ikasleek, bikoteka antolatuta eta irakasleek gainbegiratuta, Mikrobiologiako eta
Parasitologia Klinikoko laborategietan erabiltzen diren diagnostiko mikrobiologiko eta parasitologikoko metodo eta teknika
batzuk praktikan jarriko dituzte, esleitutako lagin klinikoetatik abiatuta. Horrela, ikasgaiaren ezagutza teorikoetan
sakonduko dute, eta teknika diagnostikoetan ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko dituzte.

IRAKASKUNTZA MOTAK
Eskola mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 40 20
Horas de Actividad No Presencial del Alumno/a 70 20

Legenda: M: Magistrala S: Mintegia GA: Gelako p.


GL: Laborategiko p. GO: Ordenagailuko p. GCL: P. klinikoak
TA: Tailerra TI: Tailer Ind. GCA: Landa p.

EBALUAZIO-SISTEMAK
- Ebaluazio jarraituaren sistema
- Azken ebaluazioaren sistema
KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK
- Test motatako proba % 70
- Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) % 30
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
EBALUAZIO ETENGABEA
Irakasgaiaren ebaluazioa ETENGABEA izango da eta ondorengoaz osatuta egongo da:
-Kasu kliniko baten ebazpenean eta idatzizko txosten baten prestaketa, taldeka. Hartarako lantalde bakoitzari kasu erreal
bat proposatuko zaie, ikasleak egoera partikularretan jarriko dituzten galderak eta suposizioekin batera. Lan hau egin ahal
izateko ezinbestekoa izango da lantaldearen eta irakaslearen arteko komunikazioa eta feedback-a. Balioa: azkeneko
notaren gaineko % 15, txostenaren eduki zientifikoaren ebaluazioa (%50) eta idatzizko komunikaziorena (%50)
barneratzen dituelarik
-Problematan Oinarritutako Ikasketa (POI). Eduki teorikoaren atal bat ikasketa kooperatiboko metodologia aktiboen
bitartez landuko da. Balioa: azkeneko notaren gaineko % 15, POI-jardueren banakako ebaluazioa (%50) eta taldekakoa
(%50) barneratzen dituena
-Amaierako froga integratzailea (banakakoa), erantzun anitzeko test motako galderaz osatutakoa. Galdera bakoitzak
zuzena den erantzun bakarra izango du, puntu bateko balioarekin, eta huts bakoitzak 0,33 puntu kenduko ditu. Frogak
ikasgaian bereganatutako eduki teorikoak eta praktikoak ebaluatuko ditu, eta hau gainditzeko ezinbestekoa izango da
irakasgaian landu diren konpetentzia guztiei buruzko ezaguera orekatua lortu dela erakustea. Balioa: azkeneko notaren
gaineko %70
Azkeneko kalifikazioa aurreko kalifikazioak gehituz lortuko da, baina BEHARREZKOA da etengabeko ebaluazioa osatzen
duten froga guztiak bere kabuz gainditzea (Kasu klinikoa, POI, bukaerako froga).
EBALUAZIO FINALA:
Etengabeko ebaluazioan parte hartu nahi ez duten ikasleek aipaturiko ebaluazioari uko egiteko aukera izango dute
lauhilekoko lehen 9 asteetan zehar. Hartarako, esandako epean sinatutako uko egitearen eskaera aurkeztu behar izango
diote irakasgaiko irakasleari. Kasu honetan, irakasgaiaren ikasketa-emaitzen lorpena ebaluazio final baten bidez
akreditatuko dute. Hau ondorengoaz osatuta egongo da:
-Bukaerako froga integratzailea (banakakoa). Balioa: irakasgaiaren notaren %100a. Froga hau test motako galderaz
(erantzun anitzekoak, puntu bateko balioarekin bakoitza, erantzunetako bat soilik zuzena izanik eta huts bakoitzak 0,33
puntu kentzen dituelarik) eta galdera irekiez eta/edo ebatzi beharreko kasu klinikoez osatuta egongo da. Galdera mota
bakoitzaren pisua froga honetan hamar puntuen gaineko 7 eta 3 puntuetakoa izango da, hurrenez hurren, test motako eta
galdera irekientzako. Frogak ikasgaian bereganatutako eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko ditu.
Kasu honetan, irakasgaia gainditzeko EZINBESTEKOA izango da amaierako froga integratzailea gainditzea.

DEIALDIARI UKO EGITEA


Bai ebaluazio etengabean zein azken ebaluazioan azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak
ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

PRAKTIKEI BURUZKO AIPAMENA


Oso gomendagarria da IKASLE GUZTIAK klase praktikoetara bertara daitezela, parte hartzen duteneko ebaluazio mota
edozein izanda. Edozein motibo dela praktiketara bertaratu ezin diren ikasleen kasuan, praktikei loturiko gaitasunen
ebaluazioa banakako froga baten bidez gauzatuko da, praktiketako laborategian burutuko dena. Salbuespen gisa, uneko

Or.: 3/5
ofdr0035
ikasturtean (22-23) laborategiko praktiketara bertaratzen ez diren baina aurreko ikasturtean (21-22) bertaratu zirenen
ikasleentzat soilik, aipaturiko gaitasunen ebaluazioa laborategiko froga baten bitartez egitea ez da beharrezkoa izango.
Praktiketara ez bertaratzekotan, irakasleari 15 eguneko aurrerapen minimoarekin abisatu beharko zaio.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA


EBALUAZIO FINALA:
Ez-ohiko deialdiko ebaluazioa ebaluazio finalaren bitartez egingo da, eta ohiko deialdiaren atalean deskribatutako
ezaugarriak jarraituko dira.

Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, ebaluazioa modu ez-presentzialean egingo da
eskura ditugun baliabideak erabilita. Hala egitera behartuta bageunde, jakin bezain laister informatuko dira ikasleak, eta
behar beste zehetasun eskainiko zaie.

Uneko ikasturte akademikoan (22-23) etengabeko ebaluazioan parte hartu duten ikasle guztiek ebaluazio sistema honen
bitartez lortutako emaitza positiboak gordetzea eskatu ahal izango dute. Horretarako, irakasgaiaren irakasleari ESKATU
beharko diote ez-ohiko azterketaren data ofiziala baino 72 ordu lehenago arte. Banakako froga finalaren ezaugarriak
lehen aipatu diren ohiko deialdikoak izango dira.

Ebaluazio etengabean lortutako kalifikazioak indarreko ikasturte akademikoan mantenduko dira soilik.

Ez-ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez bertaratzearekin.

NAHITAEZ ERABILI BEHARREKO MATERIALAK


Laborategiko praktiketara eraman beharreko materiala:
 Koadernoa
 Laborategiko amantala
 Berarentzako errotuladorea
 Metxeroa / pospoloak
 Ilea lotzekoa

BIBLIOGRAFÍA
Oinarrizko bibliografia
 Basaras M, Umaran A. Mikrobiologia medikoa. UPV/EHU; 2004.
 Cordero del Campillo M, Rojo Vázquez FA. Parasitología General. Mc Graw Hill Interamericana; 2007.
 D T John, W A Petri. Markell and Voge's Medical Parasitology. 9th ed. London. Saunders (W.B.) Co Ltd.; 2006.
 Gallego Berenguer J. Manual de Parasitología. Morfología y Biología de los Parásitos de Interés Sanitario.
Publicacions i Edicions de la Universitat de Barcelona; 2007.
 García LS. Diagnostic Medical Parasitology. 5th ed. AMS Press, Washington D.C.; 2007.
 García LS. Practical Guide to Diagnostic Parasitology. 2nd ed. ASM Press. Washington DC.; 2009.
 Goering R, Dockrell H, Zuckerman M, Roitt I, Chiodini PL. Mims' Medical Microbiology and Immunology 6th ed.
Saunders Elsevier; 2018.
 Lawrence A, Orihel T. Atlas de parasitología humana. 5ª Edición. Buenos Aires. Editorial Médica
Panamericana; 2010.
 Mahon CR, Lehman DC. Diagnóstico Microbiológico. 6ª ed., Editorial AMOLCA; 2020
 Mahon CR, Lehman DC. Textbook of Diagnostic Microbiology. 6th ed. Editorial Saunders Elsevier; 2018.
 Murray PR, Rosenthal KS, Pfaller MA. Medical microbiology. 9th ed. Elsevier; 2020.
 Murray PR, Rosenthal KS, Pfaller MA. Microbiología médica. 9ª ed. Elsevier; 2021.
 Prats G. Microbiología y Parasitología Médicas. Editorial Panamericana; 2013.
 Procop GW, Church DL, Hall GS, Janda WM, Koneman EW and cols. Koneman's Color Atlas and Textbook of
Diagnostic Microbiology. 7th ed. Wolters Kluwer; 2017.
 Procop GW, Church DL, Hall GS, Janda WM, Koneman EW y cols. Diagnóstico Microbiológico. Texto y Atlas en
color. 7a ed. Wolters Kluwer; 2017.
 Roberts L, Janovy, Schmidt GD, Roberts L. Foundations of Parasitology. 8th ed. McGraw Hill. 2009.
 Ryan KJ, Ray CG. Sherris Medical microbiology. 7th ed. McGraw-Hill; 2018.
 Ryan KJ, Ray CG. Sherris Microbiología médica. 6ª ed. McGraw-Hill; 2017.
 Tille PM. Bailey & Scott's Diagnostic Microbiology. 15th ed. Mosby Elsevier; 2021.

Gehiago sakontzeko bibliografia


 Carroll KC, Pfaller MA, Funke G, Landry ML, Mc Adam AJ, Patel R, Richter SS, Warnock DW. Manual of
clinical microbiology. 12th ed. Editorial ASM Press; 2019. (solicitado)

Or.: 4/5
ofdr0035
 Farrar J, Hotez P, Junghanss T, Kang G, Lalloo D, White NJ. Manson's Tropical Diseases. 23rd ed. Saunders
Ltd.; 2014
 Guillermo Quindós Andrés. Micología Clínica. Elsevier; 2015

Aldizkariak

Interneteko helbide interesgarriak


-Centers for Disease Control and Prevention. Hurrengoan eskuragarri: http://www.cdc.gov
-Sociedad Española de Enfermedades Infecciosas y Microbiología Clínica. Hurrengoan eskuragarri: http://www.seimc.org/
-World Health Organization. Hurrengoan eskuragarri: http://www.who.int/en/
-American Society for Microbiology. Hurrengoan eskuragarri: http://www. asm.org
-Introduction to Diagnostic Medical Parasitology. Hurrengoan eskuragarri: http://www.parasite-diagnosis.ch/

OHARRAK
COVID-19 pandemiaren ondoriozko egoera soziosanitarioak aurrez aurreko irakaskuntza zaildu edo eragotziko balu,
irakaskuntza hori guztiz on-line emango litzateke UPV/EHUk duen plataforma erabiliz, webgunean eskuragarri dauden
sarbide libreko baliabide digitalekin batera.

Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, ebaluazioa modu ez-presentzialean egingo da
eskura ditugun baliabideak erabilita. Hala egitera behartuta bageunde, jakin bezain laister informatuko dira ikasleak, eta
behar beste zehetasun eskainiko zaie.

Or.: 5/5
ofdr0035

You might also like