Professional Documents
Culture Documents
Ikaslearen Gida: Mikrobiologia Eta Parasitologia Klinikoa
Ikaslearen Gida: Mikrobiologia Eta Parasitologia Klinikoa
Ikaslearen gida
IKASTEGIA: Farmazia Fakultatea
TITULAZIOA: Farmaziako Gradua
IKASTURTEA: 2022/2023
MAILA: 5
LAUHILEKOA: 1
KREDITU KOPURUA: 6
Irakasgaian garatzen den lanari esker, ikasleek sintoma klinikoak agente infekzioso
zehatzekin erlazionatu ahal izango dituzte, baita hauek behar bezala detektatu eta
identifikatzeko diagnostikoan erabilgarriak diren lagin kliniko motak, teknikak eta metodologia
erabilgarriak ezagutu ere. Era berean, teknika horiek hautatzeko irizpideak ulertzeko aukera
emango du, baita lortutako emaitzak behar bezala interpretatzekoak ere. Horrenbestez,
jorratutako gaitasunak eta eskuratutako ikaskuntzaren emaitzak lagungarriak dira ikasleak
farmaziako profesional gisa jarduteko, eta erabat lotuta daude beren lan-jarduerarekin.
1. Ahoz nahiz idatziz garatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea,
lanbide-jarduna burutzeko osasun-guneetako gaixo eta erabiltzaileekiko harremanetan
jarduteko. Diziplina anitzeko taldeetan lanerako eta lankidetzarako eta osasun-profesionalekiko
gaitasunak sustatzea.
2. Erreaktiboak, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta balioestea, analisi
klinikoetarako oinarrizko funtsak eta laborategirako diagnosi-diktamenen ezaugarriak eta
edukiak jakinda.
3. Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea,
eskura duen ebidentzia zientifikoaren argitara, jakintza berrien autoikasketari berebiziko
azpimarra jarrita.
Zeharkako gaitasunak eskuratzea lotuta dago, neurri handi batean, ikasgaiaren ebaluazio
jarraituaren modalitatean proposatutako taldeko prestakuntza-jarduerei eta laborategiko
eskola praktikoen jarraipenari. Prestakuntza-jarduerak bai ikasgelan zein ikasgelatik kanpo,
autonomoki, jorratzen dira.
IKASKUNTZA-EMAITZAK
Egokiro jorratu bada, ikastaroa amaitzean irakasgaian parte hartu duen ikasleak:
6. Mikrobiologia klinikoko laborategian modu egokian lan egiten du, segurtasuna eta
hondakinen beharbezalako manipulatzea eta ezabatzea barne.
METODOLOGIA
Irakasgaiaren sei kredituak ikasleen 150 lanorduei dagozkie, hurrengo era banatuta
daudenak: irakasleek eta ikasleek partekatzen dituzten 60 ordu presentzial eta ikasleek jarduera
ez-presentzialera bideratzen dituzten 90 ordu. Taulan irakaskuntza presentzialeko eta ez-
presentzialeko orduen banaketa agertzen da, bi irakaskuntza-modalitateei dagokienez: eskola
magistrala eta laborategiko eskola praktikoak.
Irakaskuntza-orduak:
Irakaskuntza-modalitatea Ordu totalak
presentzialak Ez-presentzialak
Eskola magistrala 40 70 110
Laborategiko eskola praktikoa 20 20 40
Eskola magistralak 50 minutuko saioak izango dira. Saio horiek ikasgelan proiektatuko diren
aurkezpenetan oinarrituko dira, eta ikasgaiaren gai-zerrendan planteatutako gai guztiak
azalduko dira. Material hori ikasleen eskura egongo da UPV/EHUko eGela plataforman. Azalpen-
klaseak zanez ere, ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuko da galderen eta kasuen gogoetazko
eztabaidaren bitartez, hala nola planteatutako suposizio praktikoen ebazpen posibleen bidez.
Praktikak egiten diren bitartean, ikasleen teknika, haien lan-eremuaren ordena eta
garbitasuna, materiala behar bezala esterilizatu/desinfektatzea eta hondakinak behar bezala
ezabatzea zaindu eta zuzenduko dira. Programatutako praktiketan parte hartzen ez duten
ikasleek beren ezagutzak eta trebetasunak frogatu beharko dituzte praktiken amaierako
azterketa baten bidez.
EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK
Eduki teorikoa 3 gai-bloke edo unitate didaktikoetan taldekatuta dauden 25 ikasgaietan
dago antolatuta.
I. SARRERA (2 ordu)
1go ikasgaia. Mikrobiologiako eta Parasitologia Klinikoko gaurko arrazoia eta testuingurua.
Non eta nola aritzen da Farmazia-Profesionala? Bere zeregina laborategian et
gaixotasunak diagnostikatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen den osasun-profesionalen
diziplina anitzeko taldean.
2. ikasgaia. Mikrobiologia- eta Parasitologia-laborategiko segurtasuna eta kalitate-kontrola.
Segurtasun biologikoa eta arriskuen prebentzioa: arrisku biologikoen ebaluazioa, agente
biologikoen sailkapena arriskuaren, euste-mailaren edo biosegurtasunaren arabera.
Laborategiko segurtasun-arau orokorrak. Kalitate-kontrola.
II. MIKROBIOLOGIA KLINIKOA (24 ordu)
3. ikasgaia. Gaixotasun infekziosoaren ezarpena.
Gizakiaren eta garrantzi klinikoa duten mikroorganismoen arteko harremana.
Mikrobiota. Infekzioa versus gaixotasun infekziosoa.
4. ikasgaia. Diagnostiko mikrobiologikoko metodo klasikoak
Lagin klinikoak: motak eta hauek hartzeko eta prozesatzeko orokortasunak. Bakterioak
eta onddoak identifikatzeko metodo konbentzionalak: laginaren zuzeneko azterketa
mikroskopikoa, isolamendua, behaketa, hazkuntza eta identifikazio fenotipikoa. Birusak
identifikatzeko metodo konbentzionalak: zitologia/histologia: mikroskopia bidezko
behaketa zuzena (efektu zitopatikoak laginean/ehunetan), isolamendua, hazkuntza eta
identifikazioa kultibo zelularretan.
5. ikasgaia. Diagnostiko mikrobiologikoko metodo azkarrak
Immunodiagnostikoa: metodo serologiko eta antigenoa detektatzeko metodo nagusiak
eta horien aplikazio diagnostikoa. Diagnostiko molekularra: azido nukleikoak
detektatzeko, anplifikatzeko eta sekuentziatzeko metodo nagusiak eta horien aplikazio
diagnostikoa. MALDI-TOF masen espektrometria eta haren aplikazio diagnostikoa. POC
diagnostikoa: esanahia, garrantzia eta metodologia. Mikrobiologia klinikoko
diagnostikorako metodo automatizatuak.
6. ikasgaia. Mikroorganismoen kontrola: eragile antimikrobianoak eta sentikortasun probak
Antimikrobianoekiko sentikortasuna. Antibiograma: hedapen- eta diluzio-teknikak.
Erresistentzia espezifikoak identifikatzeko metodoak. Sentikortasun-probak agente
antifungikoekin eta antibiralekin.
7. ikasgaia. Nerbio Sistema Zentraleko infekzioen laborategiko diagnostikoa
Meningitisa, entzefalitisa eta bestelako infekzioak. Etiologia. Lagin klinikoen hartzea,
garraio eta prozesatzea.
8. Ikasgaia. Zirkulazio aparatuko infekzioen laborategiko diagnostikoa.
Bakteriemiak, fungiemiak eta biremiak. Sailkapena eta etiologia. Hemokultiboa: Lagin
hartzea, garraio eta prozesatzea.
9. ikasgaia. Gernu-traktuko infekzioen laborategiko diagnostikoa.
Zistitisa, prostatitisa eta pielonefritisa. Sailkapena eta etiologia. Lagin klinikoaren
hartzea, garraioa eta prozesatzea
10. ikasgaia. Sexu-transmisiozko infekzioen laborategiko diagnostikoa.
Sindromen araberako sailkapena: infekzio jariakorrak, ultzeradunak, garotxadunak eta
sistemikoak. Etiologia. Lagin klinikoaren hartzea, garraioa eta prozesatzea.
11. ikasgaia. Traktu gastrointestinaleko infekzioen eta elikadura-intoxikazioen diagnostikoa.
Gastroenteritis kutsakorrak: sailkapena eta etiologia; lagin klinikoaren hartzea, garraioa
eta prozesatzea. H. pylori-k eragindako infekzio gastrikoa. Hepatitis birikoak:
diagnostikoan erabilitako markadore serologikoak.
12. ikasgaia. Goi arnas-bideetako infekzioen laborategiko diagnostikoa.
Hotzeri arrunta, faringitisa eta amigdalitisa, epiglotitisa, sinusitisa eta otitisa. Etiologia.
Lagin klinikoen bilketa, garraioa eta prozesatzea.
13. Ikasgaia. Behe arnas-bideetako infekzioen laborategiko diagnostikoa.
Bronkitis, brokiolitisa eta pneumonia. Etiologia. Lagin klinikoen bilketa, garraioa eta
prozesatzea.
14. ikasgaia. Bestelako infekzioen laborategiko diagnostikoa.
Begi-infekzioak; larruazal eta ehun bigunen infekzioak; hezur eta giltzaduretako
infekzioak eta zoonosiak. Etiologia. Lagin klinikoen bilketa, garraioa eta prozesatzea
III. PARASITOLOGIA KLINIKOA (13 ordu)
15. ikasgaia. Gaixotasun parasitarioaren ezarpena.
Gaixotasun parasitarioa eta bere ezaugarriak.
16. ikasgaia. Gaixotasun parasitarioen diagnostiko-metodoak.
Parasitoen bizi-zikloen garrantzia bere diagnostikoan. Metodo diagnostiko zuzenak eta
ez-zuzenak: ezaugarriak eta mugak.
17. ikasgaia. Enteroparasitosien diagnostiko parasitologikoa I.
Giza enteroparasitosiak: etiologia, transmisioa eta diagnostikorako laginak eta
metodologiak. Azterketa koproparasitarioa: orokortasunak eta erabilgarritasuna;
laginak, prozedurak, abantailak eta mugak.
18. ikasgaia. Enteroparasitosien diagnostiko parasitologikoa II.
Giza parasitosi nagusien prozedura diagnostikoak: giardiosia, amebosia, estrongiloidosia,
anisakiosia, fasziolosia eta gibeleko beste distomatosi batzuk, hesteetako
eskistosomosia.
19. ikasgaia. Enteroparasitosi batzuen diagnostikoko metodo bereziak.
Enterobiosia edo oxiuroen diagnostikoa. Nematodoen larben gorotz-kultura: ezaugarriak
eta aplikazioak.
20. ikasgaia. Parasitosi urogenitalen diagnostikoa
Giza parasitosiak: etiologia eta diagnostikorako lagin klinikoak. Diagnostiko-prozedurak:
trikomoniasia eta gernu eskistosomosia. Gernuaren aztaerketa parasitologikoaren
aplikazioa onkozerkosiaren diagnostikoan.
21. ikasgaia. Hemoparasitosien diagnostikoa.
Giza hemoparasitosiak: etiologia eta diagnostikorako lagin klinikoak. Odoaren azterketa
parasitologikoa. Hemoparasitosi nagusien diagnostiko-prozedurak: malaria,
leishmaniosia, tripanosomosiak eta linfa-filariosiak.
22. ikasgaia. Ehunetako parasitosien diagnostikoa
Giza histoparasitosiak: etiologia.Lagin klinikoaren hartzea eta mota bakoitzaren baioa.
Laginen prozesatzea. Metodo parasitologikoaren aplikazioak ehunetako parasitosien
diagnostikoan: abantailak eta desabantailak.
23. ikasgaia. Ektoparasitosien diagnostikoa
Akaroek eta intsektuek eragindako giza ektoparasitosiak. Hazteriaren eta bestelako
larruazal-parasitoen diagnostiko-prozedurak: tungiasia, miasia eta pedikulosia.
24. ikasgaia. Parasitosien diagnostiko immunologikoa.
Parasitoen estruktura antigenikoaren konplexutasuna: mosaiko antigeniko kontzeptua.
Antigeno parasitarioak. Antigenoen aurkezpena eta erabilera diagnostiko serologikoan.
25. ikasgaia. Teknika immunologikoen erabilera parasitosien diagnostikoan
Metodo serologikoen erabilera odol eta ehunetako protozoo nagusien diagnostikoan.
Metodo serologikoen erabilera helmintiasi nagusien diagnostikoan. Heste-hemintiasi eta
ehunetako helmintiasien arteko ezberdintasunak.
POI jarduera eta KMa 4 ikasleetako taldetan burutuko dira. Hori dela eta, taldeak osatzeko
epemuga hurrengoa izango da.
POI Jarduera (ikasgaiaren 1go jarduera): Diagnostiko azkarrerako metodoak mikrobiologia klinikoan.
Diagnostiko mikrobiologiakoaren oinarria, aplikazioa eta aplikazio-erizpideak.
Jarduera honetan, ikasleek irakasleak esleituko dien eta bizitza errealaren egoera baten
aurrean kokatuko dien kasu kliniko partikular bat ebazten lan egingo dute. Zeregina 4 ikaslek
osatutako lantaldeetan garatuko da. Kasua ebazteko, ezinbestekoa izango da lantaldearen eta
irakaslearen arteko komunikazioa eta feedback-a, azken horrek baliozkotuko baititu ebazpen-
etapa bakoitzaren emaitzak eta interpretazioak. Ebatzi ondoren, gehienez 5 orrialdeko txosten
bat idatzi beharko da, kasuaren aurkezpena, diagnostiko diferentziala, mikrobiologikoa eta
behin betikoa konbinatuko dituena, identifikatutako mikroorganismoaren ezaugarri nagusiekin
eta balizko tratamenduarekin batera. Txostenaren edukia askatasunez antola daiteke, baina
ezinbestekoa da artikulu zientifikoaren eskemari jarraitzea: izenburua, egileak, laburpena,
sarrera, helburuak, garapena, ondorioak eta bibliografia.
EBALUAZIOA
Oro har, kalifikaziorako tresnak (eta ehunekoak) dira:
Kasu kliniko baten ebazpenean eta idatzizko txosten baten prestaketa, taldeka.
Hartarako lantalde bakoitzari kasu erreal bat proposatuko zaie, ikasleak egoera
partikularretan jarriko dituzten galderak eta suposizioekin batera. Lan hau egin ahal
izateko ezinbestekoa izango da lantaldearen eta irakaslearen arteko komunikazioa eta
feedback-a. Balioa: azkeneko notaren gaineko % 15, txostenaren eduki zientifikoaren
ebaluazioa (%50) eta idatzizko komunikaziorena (%50) barneratzen dituelarik.
Errubrikaren bidezko kalifikazioa.
Problematan Oinarritutako Ikasketa (POI). Eduki teorikoaren atal bat ikasketa
kooperatiboko metodologia aktiboen bitartez landuko da. Balioa: azkeneko notaren
gaineko % 15, POI-jardueren banakako ebaluazioa (%50) eta taldekakoa (%50)
barneratzen dituena. Taldekako jardueran lortuko notaz baliotzeko, banakako
jardueran gutxienez 4ko kalifikazioa lortu behar da.
Ebaluazioa 3 jarduera horietan lortutako puntuazioen baturaren azken emaitza da, betiere
azterketa teoriko-praktikoa gainditu bada eta gainerako jardueretan (ABP eta MC) landutako
gaitasunak modu orekatuan eskuratu direla frogatu bada. Bestela, irakasgaiaren gehienezko
kalifikazioa 4,5/10 izango da.
EBALUAZIO FINALA
Ebaluazio finala hurrengo idatzizko azterketa bakar batean oinarrituko da, bi atalez osatuta
egongo dena:
Idatzizko azterketa honek ikasgaian bereganatutako eduki teoriko eta praktiko guztiak
ebaluatuko ditu. Kasu honetan, irakasgaia gainditzeko EZINBESTEKOA izango da amaierako froga
integratzailea gainditzea.
DEIALDIARI UKO EGITEA
Bai ebaluazio etengabean zein azken ebaluazioan azterketa egun ofizialean egin beharreko
probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten
dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.
Ez-ohiko deialdiko ebaluazioa ebaluazio finalaren bitartez egingo da, eta ohiko deialdiaren
atalean deskribatutako ezaugarriak jarraituko dira.
Uneko ikasturte akademikoan (23-23) etengabeko ebaluazioan parte hartu duten ikasle
guztiek ebaluazio sistema honen bitartez lortutako emaitza positiboak gordetzea eskatu ahal
izango dute. Horretarako, irakasgaiaren irakasleari ESKATU beharko diote ez-ohiko azterketaren
data ofiziala baino 72 ordu lehenago arte. Banakako froga finalaren ezaugarriak lehen aipatu
diren ohiko deialdikoak izango dira.
Koadernoa
Laborategiko amantala
Berarentzako errotuladorea
Metxeroa / pospoloak
Ilea lotzekoa
BIBLIOGRAFIA
Oinarrizko bibliografia
Procop GW, Church DL, Hall GS, Janda WM, Koneman EW and cols. Koneman's Color
Atlas and Textbook of Diagnostic Microbiology. 7th ed. Wolters Kluwer; 2017.
Procop GW, Church DL, Hall GS, Janda WM, Koneman EW y cols. Diagnóstico
Microbiológico. Texto y Atlas en color. 7a ed. Wolters Kluwer; 2017.
Murray PR, Rosenthal KS, Pfaller MA. Microbiología médica. 9ª ed. Elsevier; 2021.
Murray PR, Rosenthal KS, Pfaller MA. Medical microbiology. 9th ed. Elsevier; 2020.
Ryan KJ, Ray CG. Sherris Medical microbiology. 7th ed. McGraw-Hill; 2018.
Ryan KJ, Ray CG. Sherris Microbiología médica. 6ª ed. McGraw-Hill; 2017.
Prats G. Microbiología y Parasitología Médicas. Editorial Panamericana; 2013.
Basaras M, Umaran A. Mikrobiologia medikoa. UPV/EHU; 2004.
Tille PM. Bailey & Scott's Diagnostic Microbiology. 15th ed. Mosby Elsevier; 2021. (
Mahon CR, Lehman DC. Textbook of Diagnostic Microbiology. 6th ed. Editorial Saunders
Elsevier; 2018.
Mahon CR, Lehman DC. Diagnóstico Microbiológico. 6ª ed., Editorial AMOLCA; 2020
Goering R, Dockrell H, Zuckerman M, Roitt I, Chiodini PL. Mims' Medical Microbiology
and Immunology 6th ed. Saunders Elsevier; 2018.
D T John, W A Petri. Markell and Voge's Medical Parasitology. 9th ed. London. Saunders
(W.B.) Co Ltd.; 2006.
García LS. Diagnostic Medical Parasitology. 5th ed. AMS Press, Washington D.C.; 2007.
García LS. Practical Guide to Diagnostic Parasitology. 2nd ed. ASM Press. Washington
DC.; 2009.
Roberts L, Janovy, Schmidt GD, Roberts L. Foundations of Parasitology. 8th ed. McGraw
Hill. 2009.
Cordero del Campillo M, Rojo Vázquez FA. Parasitología General. Mc Graw Hill
Interamericana; 2007.
Gallego Berenguer J. Manual de Parasitología. Morfología y Biología de los Parásitos de
Interés Sanitario. Publicacions i Edicions de la Universitat de Barcelona; 2007.
Lawrence A, Orihel T. Atlas de parasitología humana. 5ª Edición. Buenos Aires. Editorial
Médica Panamericana; 2010.
Sakontze bibliografia
Carroll KC, Pfaller MA, Funke G, Landry ML, Mc Adam AJ, Patel R, Richter SS, Warnock
DW. Manual of clinical microbiology. 12th ed. Editorial ASM Press; 2019.
Farrar J, Hotez P, Junghanss T, Kang G, Lalloo D, White NJ. Manson's Tropical Diseases.
23rd ed. Saunders Ltd.; 2014
Guillermo Quindós Andrés. Micología Clínica. Elsevier; 2015