You are on page 1of 1

Animaliekiko jokabidea:

-Gaur animaliekiko jokabideari buruz hitz egingo dugu. Gutako askok katuak,
txakurrak edo txoriak ditugu maskota eta familia kide bat gehiago bezala.
Baina zer gertatzen da beste espezieko animaliekin? Gure maskotak
bezainbeste babesten ditugu, ala beste nolabaiteko klasetzat hartzen dira?
Ez al dauzkate txakurren edo katuen estatus etiko berdina?
- Espainian bertan, badauzkagu zenbait adibide animaliekiko jokabide ez
zuzena adierazten dutenak: tradiziotzat edo artearen barne sartzen diren
zezenketak, edo ahuntz zein astoekin egiten diren ikuskizunak.
- Ezagunak dira, baita ere, Kanadan eta Britainia Handian sortu ziren
polemikak; Kanadan foken ehiza berriz baimendu zutenaren ondorioz, eta
Britainia Handian azeriaren ehiza zela eta.
- Era berean, milaka animali hiltzen dira egunero laborategietan, zenbait
kosmetikako produktuak, sendagaiak edo txertoak probatuz gero.
- Praktika hauen defendatzaileak bi zentzutan argudiatzen dute haien
aukera. Alde batetik artearen eta tradizioaren defendatzaileak aurkitzen
ditugu; hauen arabera ikuskizuna eta zenbait urteko tradizio animaliaren
gainetik jartzen da. Halaber, fakzio hauetako partaideak argumentatu egiten
dute animalia oso ondo bizitzen dela ikuskizunera arte esanez.
- Kontran, alderdi politiko animalistak eta gero eta jende gehiago praktika
hauen kontra aurkezten dira jasapena, tratu txarrak eta bizi baldintza latzak
direla eta.
- Animaliekiko jokabide etikoa babesten duten pertsonen artean, ezagunena
Peter Singer da. Autore honen arabera, animaliak gizakion eskubide
berdinak beharko lukete, batez ere primate handiak. Haren hitzetan, primate
handi bat, koman dagoen pertsona bat baino kontzientzia eta arrazoitzeko
gaitasun gehiago adierazten du; harez gero, zergatik erabiltzen ditugu
lehenak laborategietako probak egiteko eta ez bigarrenak? Singerentzat
adibide biak maila berean daude joaten dira etikaren kontrako praktikei
dagokionez.
- Nire iritziz, edozein motako tratu tzarrak animalien kontra ezin jasangarriak
dira, hara ere ez nator guztiz bat Singeren ustearekin. Gizakien eta
animalien estatus etikoa ez da erabat berdina. Ondorioz, uste dut,
sendagaiak ez diren beste produktu guztiak ez direla animalietan probatu
behar, gainera ez da ezinbestekoa, beste aukera asko daude emaitza
berdinak lortzeko; baina ulertzen dut sendagaiak eta txertoak lehenengoz
animalietan frogatu behar direla gizakietan ondorio kaltegarriak saihesteko,
hala ere guztiz kontuan izan behar dira animaliekiko jokabide etiko eta
arduratsua bultzatzen dituzten politikak.
337 hitz. Davinia Garca.

You might also like