You are on page 1of 9

4.

NEONATOLOGIA
AURKIBIDEA
• Zer da Neonatologia?
• Nola antolatzen da neonatologiako zerbitzua?
• Zer motatako haurrak aurki ditzakeguz bertan?
• Erizaintzako zainketak

ZER DA NEONATOLOGIA?
Jaioberrien zainketak bere baitan dituen pediatriako atal bat da.

NOLA ANTOLATZEN DA ZERBITZU BEREZI HAU?


Bi atal desberdin ditu:
• NZIU: Neonatologiako Zainketa Intentsiboen Unitatea (33. ASTEAN JAIOTAKO UMEAK)
• NZEU: Neonatologiako Zainketa Ertainen Unitatea (IKTERIZIA PATOLOGIKOA)

NZIU

INKUBAGAILUAK
• Kristalezko kabinak. Itxita egoten dira eta zulo batzuetatik sartu eskua.
• Haurra Ta eta hezetasun egokian mantentzen ditu.
• O2-rekin aberastutako airea eman dezakete, behar eskero.
• Zailagoa hau erabiltzea sehaska baino.

SEHASKA TERMIKOA
• Kasu berezietan erabiltzen da.
• Haurraren Ta kontrolatzen duten bero foku bat dauka.
• Erizaintzako zainketak ahalbidetzen ditu. Zabalik egoten delako eta teknikak egitea askoz
ere errezagoa izango delako.

NEZEU

INKUBAGAILUEN ALDEA
Gurasoek ezin dute zaindu, baina bai berarekin egon.
Pardela aldatu dezakete
- Ikterizia patologikoaren tratamendua emateko hemen sartu, fototerapia emanez lehenego 24-48h

SEHASKEN ALDEA
Gurasoek umea zaindu dezakete.
- 24-48h pasatzen direnean hona alta eman arte ikterizia patologikoan.

ZER MOTATAKO UMEAK AURKI DITZAKEGUZ NEONATOLOGIAN?


• Jaioberri goiztiarrak patologiaren batekin edo patologia gabe
• Zainketa bereziak edo intentsiboak behar dituen neonatoa.
• Arrazoi sozialengaitik ingresua behar duen neonatoa.

22
ARRISKU HANDIKO JAIOBERRIAK
• Pisu gutxiko JB
• Pisu handiko JB
• JB posterminoa
• JB goiztiarra

GESTAZIO ARAZOEKIN ERLAZIONATUTA


• Pisu gutxiko JB: ˂2500gr edo ˂10P. Eta 37-42 asteetan jaiotzen bada.
Arrisku faktoreak:
- Amarekin erlazionatuak: Amak pisu gutxi izatea, ondo ez elikatzea, drogak hartzea,
tabakoa, alkohola, hipertentsioa edo nefropatia kroniko bat izatea.
- Karenarekin erlazionatuak:Karenaren infartua, gutxiegitasuna, zilbor-hestean
irregulartasunen bat egotea.
- Fetoarekin erlazionatuak: Bikiak egotea (haurdunaldi anizkoitza), malformazio
genetikoren bat izatea fetua, irradiazioaren ondorioak
Arazo posibleak:
- Asfixia
- Hipotermia
- Hipogluzemia
- Polizitemia: Zelula gorri gehiegi izatea odolean eta beraz, askoz ere likatsuagoa izango
da odola. Arazoa txarrera badoa, exanginotrasnfusioa (globulu gorriak kendu eta
plaketak sartu) egingo dute.

• Pisu haundiko JB: >4000gr/>90P


Arrisku faktoreak:
- Genetikoa
- Ama multiparoak: erditze bat baino gehiago izatea.
- Sexua (mutila izatea)
- Amak DM izatea (fetua makrosomikoa izan daiteke)
Arazo posibleak eta erizaintza zainketak:
- Traumatismoak: behaketa on bat egin eta zauria badago zaindu, klabikula ohikoena
(mororen erreflexua)
- Polizitemia: beharrezkoa bada exanginotrasfusioa (odol kantitate konkretu bat
plaketengaitik aldatzea da) egin
- Hipogluzemia: elikadura goiztiarra eta kontrola

• JB posterminoa: >42 aste. Kausa: ezezaguna. JB %10


Ezaugarriak:
- Pisua eta tamanina: 8. Hilabetetik aurrera, 30g hartzen ditu egunean. Beraz, 42.
Astetik aurrera, gerta daiteke oso pisutsua izatea ala ez.
- Azala: lehorra, apergaminatua, fisurekin
- Azkazal eta ile luzea
- Lanugo eta vernix eza
- Azal azpiko gantz gutxi
- Deshidratatu-itxura
- Bular eta sexu organoen garapen handia
- Oso erne
- Karena zaharra eta glukogeno erreserba gutxi

23
Ondorio posibleak:
1. SAM (Sindrome de aspiración meconial)
• Umeak mekonia irentsi, hau fetuak hipoxia gertaera bat duenean ematen da. Hau da,
estrés egoera bat sufritzen duenean, mekonia irensten du. Hau da, estresarekin,
mekonioa likido amniotikora kanporatuko du. Orduan, estresarekin gero jango du.
• 1º inspirazioarekin birikietara doa sindromea sortuz.
• Mekonioak ez du uzten albeoloetatik CO2-a ateratzea, baina bai uzten du O2 sartzea.
• SAM-aren ondorioak:
✓ Neumonitis
✓ Neumotoraxa (albeoloetako horman ematen den haustura da, toraxean
asimetria bat agertuko da.)
2. NEUMOTORAXA:
• Albeoloetako hormen apurketagaitik ematen da eta honek sortzen duen aire
kanporaketagaitik.
• SAMgatik gertatzen ez bada, espontaneoki edo aireztapen mekaniko edo arnas patologia baten
ondorioz eman ahal da.
• Ume batean zer ikusiko dugu?
✓ Arnasa hartzeko zailtasuna
✓ Takipnea
✓ Zianosia orokorra
✓ Azal moteatua
✓ Toraxa asimetrikoki zabalduko da.
✓ Sudurreko hegoen dardara

3. BIRIKIETAKO HIPERTENTSIOA:
• Birikietako erresistentzia baskularraren haunditzea da.
• Primarioa izan daiteke, baina oso arraroa da ematea, edo beste gaixotasun baten
ondorioz eman daiteke.

4. POLIZITEMIA
• Globulo gorri gehiegi edukitzea.
• Umetoki barneko hipoxiarekin erlazionatuta dago.

5. HIPOGLUZEMIA
• Glukogenoko erreserbak gutxitzen direlako ematen da

6. HIPOTERMIA
• Gantz subkutaneoaren erreserben gutxitzearen ondorioa da.

Erizaintza zainketak:
• Prebentzioa!!!! Haurdunaldiaren kontrola.
• Erditze gelan: monitorizazio eta erreanimazio materiala prestatu (arnas arazoak ager daitezke, posterminoa
delako)
• Erditzea eta gero: elikadurarekin hasi (

24
ZER DA HAUR GOIZTIARRA?

- Tenperatura mantentzeko zailtasuna

- Elikatzeko zailtasuna (hurrupatze erreflexua ez


dute garatuta, eta astearen arabera, zunda
nasogastriko baten bidez elikatu beharko dugu):

- Sufraktate kantitate gutxi eta birikak


heldugabeak

JB GOIZTIARREN PREBALENTZIA

• OMS: %10-12 goiztiarrak eta pisu gutxiko JB hil.


• Biziraupena: pisu eta adin gestazionalaren menpe egongo da.
- <500-600gr hiltzeko arrisku haundia dute
- 1000gr +/- hiltzeko arriskua %50an murrizten da.
- 20-27 aste: Haurdunaldien %10k jaiotzen dira 20-27 asteetan.
- 28-31: %12 (jaiotzen diren guztietatik zein portzentai izango da)
- 32-36: %78
DEFINIZIOAK

• Adin gestazionala kontutan hartzen badugu:


- ˂28 aste → muturrekoa
- ˂32 aste →oso preteminoa
- ˂37 aste → preterminoa
• Pisuari dagokionez:
- ˂1000gr → muturrekoa
- ˂1500gr → oso pisu gutxikoa
- ˂2500gr → pisu gutxikoa
ARRISKU FAKTOREAK

AMAREKIN ERLAZIONATUAK
• Adina: klase sozial baxuetan gehiago (odol analitika baten bidez, genetikoki fetua aztertzen da.
Hau 600 euro kostatzen du.) 35 urtetik aurrera haurdunaldi arriskutsuagoa bilakatuko da.
• Gernu infekzioak: umetokiko uzkurdurak edo mintzen inflamazioa=apurketa
• Gaixotasun kronikoak: DM, kardiopatiak...sobrekarga bat sortu amari
• Traumatismoak

25
• Preklampsia: odoljarioak, umetoki eta plazentaren banaketa goiztiarra...heriotza. Emakume
haurdunetan gertatzen den hipertentsioa; beharrezkoa izango da proteinuria egotea. Kontrol
gehiago egin. Arriskuko haurdunaldia kontsideratzen delako.
• Drogak
• Egoera sozioekonomikoak: zenbat eta baxuagoa izan orduan eta arrisku gehiago
• Amarengan faktore hauek gainkarga bat eraingo du eta horrela handituko da preterminoa
izateko probabilitatea.

OBSTETRIKOAK
• Karenan arazoak
• Tumoreak
• Mintzen pitzadura goiztiarra
• Umetokiaren malformazioak

UMEAREKIN ERLAZIONATUAK
• Haurdunaldi anizkoitza: Gehien ematen dena da hau. Bere ondorioak: umetokiaren distentsioa…
Bi ume izaten ditugunean, normalean ez dira heltzen 40-42. Astera; izan ere, bat bestea baino
gehiago pisatuko duelako eta txikiaren osasuna begiratu eta txarto badago, kanporatuko dugu.
• Malformazioak: normalean pisu gutxikoak izaten dira.(amaren faktoreekin)
• Infekzioak
• Rh isoinmunizazioa: Amak Rh-eta umeak +. Umearen odol portzentai txiki bat amarengana doa:
sistema inmunitarioa martxan jartzen du eta globulo gorri horiek berriro umearengana doaz
antigorputzekin eta bilirrubina sortzen du (ikterizia).

ZEINTZUK DIRA UME GOIZTIARREK DITUZTEN EZAUGARRIAK?

EZAUGARRI FISIKOAK

BURUA
• Handia, fontanelak/suturak irekiak, hezur bigunak
• “Panpina aurpegia” edo “zahar aurpegia”
• Betilerik ez, edema, belarri heldugabeak
• Oso handia eta gorputza oso txikitxoa

AZALA
• Gorria eta distiratsua
• Fina eta gardena (zainak nabarmen)
• Oin-esku ahurrean zimurrik ez
• Lanugoarekin: Normalean, sobaldan eta bizkarrean. Baina hauek ere izango dute kopetan.

BESTE BATZUK
• Beheko gorputz-adarrak laburragoak eta argalagoak
• Muskuluen garapen txikiagoa
• Barrabilak jaitsi gabe (kriptokidea)/ ezpainak hantu eta irtenak

26
BIRIKI SISTEMA HELDUGABEA
- Surfaktante (honek laguntzen du birikak heltzen beste gauza batzuen artean) gutxi, mintz albeolarra
haundituta, muskuluak ahulegiak,albeoloen garapen eskasa eta birikien baskularizazio eskasa.
- AM: 40- 60x’ (takipnea). Azaleko arnasketak.
- Asaldurak: Arnasketa periodikoak: atseden motzak 5- 10 seg (<20 seg),
ondoriorik gabe, arnasketa fisiologikoak ez patologikoak → Apnea
fisiologikoak egiten dituzte. Apnea patologikoak 20s baino handiagoak edo
gutxiagoak baina zianosia izaten dute.
- Eritasun posibleak:
• Mintz hialinoaren gaitza: arnasa hartzeko arazoa, surfaktante
faltagatik
• Distresa: arnas insufizientzia
- Ondorio posibleak: diaplasia bronkopulmonarra. Hau da, gaixotasun kroniko bat da. Ez du uzten
birikak haztea. Atzerapena ematen da biriken hazkuntzan.

ZIRKULAZIO-APARATUAREN HELDUGABETASUNA
- Odol paretak oso hauskorrak dira
- BM: 110- 170 x’(Takikardia fisiologikoa, zenbat eta lehenago jaio gehiago)
- Hipotentsio joera (arrazoiak: hipobolemiak, disfuntzio kardiako batek edo septizemia
[odolean infekzioa, gorputzaren erantzun okerra] batek sortutako basodilatazioagaitik)
- Enterokolitis nekrosantea: hesteetako ehunen heriotza. Kausa ezezaguna da, baina
hipoperfusio baten ondorio dela pentsatzen da.

TRAKTU GASTROINTESTINALAREN HELDUGABETASUNA


- Urdailaren kapazidadea ↓ 5-30ml
- Errefluxua eta intolerantziak ➔ kardiasa (urdailaren goiko esfinterra eta atala) heldugabea dutelako.
- <32-34 aste: Malnutrizioa. Zurgapen- irenste gutxiegitasuna → ZNG [zunda nasogastrikoa] (bomba
edo jarraiki), zurrupatze erreflexurik ez eta irensteko zailtasunak dituelako
- Gibelaren heldugabetasuna: hipogluzemia, hipoproteinemia edo hipoprotrombinemia.

NEUROLOGI- HELDUGABETASUNA
- Tonu muskularra ↓ “trapuzko panpina” → ez da kapaza bere gorputza mantentzeko eta behin eta
berriro jausten dira.
- Erreflexu normalak ↓
- Gorakoa, zurgapen eta irenste ahulak dira edo kasu batzuetan ez dituzte. Beraz, itotzeko arriskua.
- Erreflexu arkaikoak ez dituzte edo ahulak dira. (Agian hurrupatzea, primarioena izango da)
- Garuneko hemorragiak izateko arrisku handia.

HEMATOLOGI- HELDUGABETASUNA
- Anemia (iatrogenikoa):Eritrozitoak heldugabeagoak eta biziraupen txikia dute.Burdin gutxiago dute
eta erregeneratzeko kapazitate txikiagoa.
- Koagulazio faktoreak behera + heldugabetasun hepatikoak: Anemia eta odoljarioak (K vit. Jartzen da
profilaxi bezala)
- Goiztiarren anemia fisiologikoa (zenbat eta goiztiarragoa, anemia izateko arrisku gehiago):
• Lehenengo asteetan globulu gorrien ekoizpena gutxituta eta A hemoglobina maila haunditzen
doa.

27
• 8-12 asteetan: hemoglobina maila baxuena du
• JB aterminoan aldaketak ez dira txarrak baina goiztiarrean bai
• Jb goiztiarra: hemoglobina maila baxuena 4-10 asteetan, globulu gorriak gutxiago bizi dira eta
burdin erreserbak eskasagoak dira. (zenbat eta goiztiarragoa, anemia arrisku handiagoa)

TERMORREGULAZIO-HELDUGABETASUNA
Tenperatura mantentzeko zailtasunak dituzte jada aterminoetan, beraz, heldugabekoekin askoz
gehiago.
- Gantz gutxi→bero ekoizpen gutxi
- Pisu gutxi→bero galera
- Hipotermiaren arriskua (estresa, distresa (zailtasuna arnasa hartzeko)... → argia, soinua,
pusioximetroa hanka batetik bestera)
- Posizio fetalean ezin dira jarri.
- Tamaina oso handia
- Azal oso oso fina, (kolore larrosa eta zainak ikusten dira)
- Burua oso handia: Hemendik bero asko kanporatzen delako.

IMMUNOLOGI- HELDUGABETASUNA
- Immunoglobulinarik ez! (amaren IgG-ak haurdunaldiaren azken asteetan jasotzen ditu)
- Infekzioak izateko arrisku handia, batez ere, zainketa intentsiboen unitatean badago.

GILTZURRUNETAKO HELDUGABETASUNA
- Filtrazio glomerular gutxi + likido galera handia→elektrolito eta likido-irteeraren kontrola (balantzea)
- Likidoak kontzentratzeko ahalmen gutxi
- Garapen glomerular urriak = edemak
- Botikak kanporatzeko ahalmen gutxi→dosia ondo kalkulatu! (medikazioa hartzen egongo dira eta
giltzurrun gutxoegitasuna dutenez, medikazio hori kanporatzeko zailtasunak izango dituzte eta
botikak barruan geratuko dira). Horregatik jakin behar dugu nondik administratu gauza bakoitza eta
zeintzuk medikamentu egon daitezke elkarrekin.
- Glukosuria: giltzurruneka glukosa filtratzeko gaitasuna murriztuta dute = hipergluzemiak

ENDOKRINO-HELDUGABETASUNA
- Hipogluzemia eta hipokaltzemia: almazenamendua ez da egokia, hauek haurdunaldiko azken
asteetan pilatzen direlako→T egokitu (tenperatura jaisten bada, berak tenperatura igotzen saiatuko
da eta horretarako energia beharko du, hots glukosa; beraz,hipogluzemia bat izango du), gluzemia
kontrolatu
- Hipergluzemia: estresagatik, bat-bateko aldaketengatik...

28
JAIOBERRI GOIZTIARRAREN ERRETINOPATIA
Odol basoen garapen anormala erretinan: itsutasun arriskua (heldugabe handietan
bereziki). Oso oso ohikoa izango da. Itsua geratu daiteke.
- Arrisku faktoreak:
• Arnas asaldurak: Maskarilla jartzen badiogu (oxigenoterapia)
presio handiarekin kanporatzen badu airea eragin dezake,
presioa begiera hel daitekeelako. .
• Asaldurak: hematologikoak, kardiakoak, garunekoak,
gastrointestinalak eta infekzioak
• Heldugabetasuna: Arrisku faktore nagusiena izango da. Zenbat
eta lehen jaio orduan eta arrisku gehiago.

- Protokoloz, screening bat egiten da (begi-hondoa aztertzen da)


• 1.5kg baino gutxiago pisatzen duten jb guztiei, edo 32. Astea
baino lehen jaio diren guztiei.
• Lehenengo azterketa: jaio eta 4 astetara. Arazoak ez badaude ezer. Baina 5. Astean,
konplikazioak hasten badira, errepikatuko dugu.

- Tratamendua: Kirurgia laserrekin (baina galtzen duena, oso zaila da berreskuratzea, ez du


berreskuratuko)

ERIZAINTZA ZAINKETAK
• T kontrola:
- Sehaska beroa: erredurak dauden behatu, azala kontrolatu.
- Inkubagailua: hezetasuna eta beroa

• Infekzio kontrako neurriak:


- Esku garbiketa: unitatean sartu bezain laster eta umea ukitu baino lehen/gero
- Biak eta konexioen babestu
- Asepsia handitu (teknikak, manipulazioarekin…)
- Neonatologiako ZIUan gurasoak sartu daitezke (helduetan ez). Sartu bezain laster,
garbiketa gelara sartu behar eta garbitu behar dituzte eskuak. Eta zankoak, erabili behar
dituzte. Egon daitezke behar duten denbora guztian, prozedura bat egin behar bada ez.

• Elikadura:
- <34 aste: ZNG jarri*
• Jarraian: beti bonbarekin
• Boloan/intermitentea: xiringa bat. Hau da, zuzenean bena bidetik.
• Enbolorik gabe ZNG-aren muturrean. Esnea gehitu eta grabitatez eman. Zunda
nasogastrikoa, xiringa eta enobolorik gabe, bularrean jartzen dugu, horrela
lagunduko dio amari hormonak estimulatzeko eta hurrupatze erreflexua
garatzen ikasteko.
- 3 orduro → hartunaldien kontrola, pisua hartzeko.
- Esnea naturala bada, hobeto
- Edoskitze natural bultzatu
• Azalaren zainketak:
- Traumatismorekiko sentiberagoak

29
- Azalaren haustura saihestu: elektrodoak, TA-ren mangitoa (ordu batzuk eta gero
aldatu), esparadrapoa…
- Saturometroa 3 orduro lekuz aldatu, (hankoan jarrita dago, pegatina batekin)
erredurak ekidin.
- Zauriak eta ultzerak saihestu: aposito bereziak, koltxoi bereziak…
- Azala egunero behatu

• Medikazioa:
- Toxikotasunaren arrisku altua eta akatsen kontra defenditzeko gaitasun gutxi
- Dosia ondo kalkulatu (kalkulagailua!): Ez daukate defentsa sistema guztiz garatuta eta
intoxikazioak egon daitezke. Farmakoen ezintasuna ezagutu, diluzioak nola egin
ezagutu
- Medikamenduen bateraezintasunak jakin eta ekidin
- Diluzioak ondo egin
- Infusio- erritmoa kontrolatu: bonban edo zuzen

• Monitorizazioa
- Materiala tamainera egokitu (TA mangitoa, adibidez)
- Aldaketak eta alarmak getutik behatu

• Giro lasaia mantendu:


- Zarata ekidin
- Soinu altuak saihestu (inkubagailuen ateak, telefonoa, ahotsak...) → argi-adierazleak
erabili, erreleboak umeen urrun eman…
- Argiaren kontrola (normalean itxalita egoten da)

• Gurasoak parte hartzera bultzatu:


- Askotan, ez-onartzea, beldurra dutelako (agian hormonalki ez dagoelako prest)
lagundu behar zaie eta beldura kendu.
- Ondo azaldu zalantza guztiak eta “zer egin ahal duten eta zer ez” esan
- Umearekiko kontaktua bultzatu
- Posiblea denean, zainketetan parte hartu

• Kanguro metodoa: Azala -azalarekin barneratzen duen metodoa. Metodorik onena izango da.
Jaioberria biluzik amaren gainean egiten da, eta zainketa intentsiboetan ere egin daiteke, eta
gainera beharrezkoa da. Gure laguntza beharko dute (TA, pulsioximetroa, seruma, medikazioa
etab. Dutelako). Umea ateratzen lagundu.

30

You might also like