You are on page 1of 5

Multimerotan egituratzen diren potasio-kanalak - Zient... https://zientziakaiera.eus/2022/06/16/multimerotan-egi...

ARGITALPENAK · DIBULGAZIOA

Multimerotan egituratzen diren


potasio-kanalak

Eider Nuñez, Arantza Muguruza-Montero, Ainhoa Rodriguez de Yurre,


Ariane Araujo, Alvaro Villarroel, Janire Urrutia

Kanal ionikoak, mintz zelularretan zehar ioien �uxua ahalbidetzen duten poroak
sortzen dituzten mintz-zeharreko proteinak dira, mintz plasmatikoan baita
organuluen mintzetan ere agertzen direlarik. Egituraren aldaketa txikien bidez
kanal hauek itxita egotetik irekita egotera pasatzen dira, 10 milioi ioi/segundoko
�uxua ahalbidetuz.

Kanal motaren arabera �uxu hau zelula barnera zein kanpoaldera sor daiteke.
Orokorrean, kanal ionikoak hauek zeharkatzen duten ioi espezi�koaren arabera
sailkatzen dira, horrela, potasio-kanalak, kaltzio-kanalak, sodio-kanalak eta
kloro-kanalak aurki daitezke. Bestalde, potasio-kanalak honako azpitaldeak
ditu: boltai menpekoak, kaltzio-menpekoak, sodio-menpekoak, bi-porodunak
eta K+ barne aztergailua.

Potasio-kanalak ia zelula guztien mintzean agertzen dira eta funtzio biologiko


garrantzitsuak betetzen dituzte; hala nola bihotz-taupadak edo neuronen arteko
seinale-transmisioa erregulatzen dituzte. Potasio-kanalen artean KV7 kanalak
daude, boltai menpeko kanalak direnak. Familia hau 5 kidez osatuta dago (KV7.1-
KV7.5) eta hauek kodetzen dituzten geneak patologia esanguratsuekin
erlazionatzen dira, besteak beste, epilepsia, diabetesa, gortasuna edota
arritmiekin. KV7 kanalen egitura, zelula-mintzean txertaturiko 6 segmentuz
osaturiko ohiko egitura partekatzen du, amino (N-) eta karboxilo (C-) muturrak
zelula barnekoak izanik. Neuronetan, KV7.2 eta KV7.3 dira nagusiki agertzen diren
kanalak M-korrontea sortuz, neuronen kitzikagarritasuna kontrolatzen
dutelarik. Ekintza potentziala mintzean zehar hedatzen den seinale elektrikoa da

1/5 22/6/17 21:42


Multimerotan egituratzen diren potasio-kanalak - Zient... https://zientziakaiera.eus/2022/06/16/multimerotan-egi...

eta berau gauzatzeko mintz potentzialak atalase bat gainditu behar du. Ekintza
potentziala ematen denean sodio kanalak ireki egiten dira, zelulan sodio ioiak
masiboki sartzea eraginez. Gehiegizko karga positiboak konpentsatzeko KV7.2/3
kanalak aktibatu egiten dira zelulatik K+ kanporatuz; horrela, zelulak atseden
egoeran zuen mintz potentziala berreskuratzen du. Beraz, esan daiteke,
M-korrontea garrantzitsua dela ekintza-potentzialaren atalasea igotzeko, izan
ere, M-korronterik gabe, ia edozein katioiren sarrerak ekintza potentzial berri
bat sor lezake, zelularen hiperkitzikagarritasuna eraginda.

Irudia: KV7 kanal ioiko baten arkitektura orokorra. A: 4 KV7 azpiunitatez osaturiko tetrameroak
sortutako poroa, goiko ikuspegitik (goiko panela) eta ikuspegi sagitaletik (beheko panela). B: KV7
kanalaren azpiunitate baten egitura eskematikoa. Azpiunitate bakoitza sei mintz-zeharreko
segmentuz (S1-S6) osatuta dago, zelula barneko N- eta C- muturretik- S1-S4 kanaleko tentsio-
sentsore gisa jokatzen dute, S5-S6 poro selektiboa osatzen duten bitartean. (Iturria: Ekaia aldizkaria)

M-korrontea Gq/11 proteinari akoplaturiko hartzaileen bidez erregulatzen da.


Erregulazio hau konplexua da, seinaleztapen-bidezidor desberdinen bidez
erregula baitaiteke. Aktibatzen den seinaleztapen-bidezidorra hartzaile motaren
menpekoa da. Horrela, azetilkolinaren M1 hartzaile muskarinikoak KV7.2-aren
korrontea inhibituko du fosfatidil inositol 4,5-bisfostatoaren (PIP2) agorpenaren
ondorioz. Bradikininaren hartzaileak ordea, inositol 1,4,5-trifosfatoak (IP3)

2/5 22/6/17 21:42


Multimerotan egituratzen diren potasio-kanalak - Zient... https://zientziakaiera.eus/2022/06/16/multimerotan-egi...

eragindako kaltzio kontzentrazioaren igoeraren bidez inhibituko du. Erregulazio


mekanismo hauetan hainbat proteinek hartzen dute parte, hala nola
kalmodulinak, proteina kinasak eta aingura proteinak. Honez gain, erregulazio
honetan kanalaren kokapena eta sintesia eta berriztapena kudeatzen duten
proteinek ere hartzen dute parte. Konplexutasun hau dela eta kanala
farmakologikoki oso itu ona da bere erregulazioa maila desberdinetatik hel
baitaiteke. Zelulen kitzikagarritasunaren propietate �siologikoak zehaztea eta
parte hartzen duten gertakarietako bakoitza ulertzea interes handikoa da, izan
ere, bere funtzioa eta erregulazioa guztiz ezagutzeak gaixotasun desberdinen
kontrako farmakoak diseinatzea ahalbidetuko bailuke.

Artikuluaren �txa:

• Aldizkaria: Ekaia
• Zenbakia: Ekaia 39
• Artikuluaren izena: Kv7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta
kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza.
• Laburpena: Potasio-kanalak ia zelula guztien mintzean agertzen dira eta
funtzio biologiko garrantzitsuak betetzen dituzte; besteak beste, korronte
elektrikoak kontrolatzen dituzte zelula kitzikagarrietan. KV7 kanalen familia
5 kidez osatuta dago (KV7.1-KV7.5), eta horiek kodetzen dituzten geneak
patologia esanguratsuekin erlazionatzen dira. KV7 kanalen estrukturak
zelula-mintzean txertaturiko 6 segmentuz osaturiko ohiko estruktura
partekatzen du; N- eta C-muturrak zelula barnekoak dira. Neuronetan, KV7.2
eta KV7.3 kanalak agertzen dira batik bat; M-korrontea sortuz, neuronen
kitzikagarritasuna kontrolatzen duena. M-korrontearen erregulazioa
konplexua da seinaleztapen-bidezidor desberdinen bidez erregula baitaiteke.
Gq/11 proteinari akoplaturiko hartzaileen bidez erregulatzen da eta
seinaleztapen-bidezidorra desberdina da aktibatutako hartzailearen arabera.
Horrela, azetilkolinaren M1 hartzaile muskarinikoak KV7.2-aren korrontea
inhibituko du PIP2-aren agorpenaren ondorioz. Bradikininaren hartzaileak,
ordea, IP3-ak eragindako kaltzio-kontzentrazioaren igoeraren bidez
inhibituko du. Mekanismo horietan, hainbat proteinak hartzen dute parte,
hala nola kalmodulinak, proteina kinasek eta ainguratze-proteinek.
Berrikuspen honetan, KV7.2 kanalari erreparatuko diogu, hainbat
gaixotasunen partaide izateagatik eta haren erregulazio konplexuagatik,
ikuspuntu farmakologiko batetik itu interesgarria izan baitaiteke.
• Egileak: Eider Nuñez, Arantza Muguruza-Montero, Ainhoa Rodriguez de

3/5 22/6/17 21:42


Multimerotan egituratzen diren potasio-kanalak - Zient... https://zientziakaiera.eus/2022/06/16/multimerotan-egi...

Yurre, Ariane Araujo, Alvaro Villarroel, Janire Urrutia


• Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua
• ISSN: 0214-9001
• eISSN: 2444-3255
• Orrialdeak: 37-60
• DOI: doi.org/10.1387/ekaia.21870

Egileez:
Ariane Araujo, Eider Nuñez, Arantza Muguruza-Montero eta Alvaro Villarroel
Bio�sika Institutuko ikertzaileak dira. Ainhoa Rodriguez de Yurre Fundació
Privada per la recerca i la docencia Sant Joan de Déu zentroko ikertzailea eta
Janire Urrutia EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia saileko
ikertzailea.

Ekaia aldizkariarekin lankidetzan egindako atala.

4/5 22/6/17 21:42


Multimerotan egituratzen diren potasio-kanalak - Zient... https://zientziakaiera.eus/2022/06/16/multimerotan-egi...

Argitalpen-data: 2022/06/16 · Atala: Argitalpenak, Dibulgazioa


biologia Ekaia aldizkaria medikuntza

Guneko orrialdeak:

Kultura Zientifikoko Katedra


Zientzia Kaiera

Harremanetan Jarri

Argitaratzailea: Babeslea: Laguntzailea:

UPV/EHUren Kultura Zienti�koko Katedraren bloga — ISSN 2445-3897 — Bilbon editatua


© 2022 Zientzia Kaiera bloga Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende dago

5/5 22/6/17 21:42

You might also like