You are on page 1of 14

10.

ARRITMIAK

SARRERA

● Bihotzean taupada muskulu ehunek eta nerbio kinada sortzeko zuntz sistemek sortzen dute. Nerbio
kinada nodulu sinusalean sortzen da, eta hau, goiko kaba zainaren artean dagoen zelula multzoa da.
Nerbio kinada ondoren, nodulu aurikulobentrikularrera eramaten da. Hemendik, His-en faszikulura
garraiatzen dira Purkinje zeluletara joateko.

ANATOMIA

Zelulen arteko ERRESISTENTZIA oso baxua da eta estimulu elektrikoa zabaltzen da indarra galdu barik.
1. Nodulu sinoaurikularra (Na+ rekiko iragazkorra da.

2. Nodulu aurikulo bentrikularra


 His adarra (eskumako eta ezkerreko adarra)

 Purkinje zuntzak

EZAUGARRIA FISIOPATOLOGIKOAK

1. Nodulo sinusala (NSA):

 Despolarizazio geldoa
 Automatismo maximoa: Agintzeko gaitasun maximoa da. Normalean nodulu sinusalak
agintzen duen erritmoa dugu.

2. Noduluen arteko zuntzak: Aurikulako ehun espezializatua da, baina ez daukate


automatismorik. Hau da, ezin dute erritmoa sortu, hauek nodulu aurikulobentrikularrera
bakarrik garraiatzen dute.

3. Nodulo aurikulobentrikularra (NAB):

 Despolarizazioa geldoa da, nodulu sinusalarena baino


 Kondukzio geldoa
 Markapaso aukera, automatismoa aukera dago.

4. HIS-en adarra (HH)

 Despolarizazio azkarra
 Kondukzio azkarra

5. HIS-en eskumako eta ezkerreko adarra


6. Purkinje zuntz sistema

*Automatismoa: nodo sinoaurikularreko zein nodo aurikulobentrikularreko zelulen ezaugarria


da, hauek automatikoki despolarizatzen dira inongo kanpo kinadaren beharrik gabe eta bihotzeko
gainontzeko zelulei helarazten diete ekintza potentziala

Taupada nodulo sinusalak eta nodulo aurikulobentrikularrak sortzen dute, baina sinusalak
agintzen badu, nodulu aurikulobentrikularrak ez du taupadarik sortuko.

MIOKARDIOZITOEN EZAUGARRIAK

● Polarizazioa: Karga ezberdinak izateko aukera da.

● Exzitabilitatea: Zelularen mintzaren zeharreko ekintza potentziala zabaltzeko gaitasuna.

● Errefraktarietatea: Behin taupada sortuta, beste taupada bat sortzeko momentu baterako ezgaitasuna
da.

● Uzkurgarritasuna (inotropismoa).

EKINTZA POTENTZIALA

Boltai aldaketaren eraketa: Na, K, Ca, Cl. Na/K ATP asa (3 Na+ kanporatu 2 K+ barneratu).

● 0 fasea: Na+ kanal azkarrak zabaltzen dira. Na+ zelula barrura sartuko
da. Despolarizazioa.
● 1 fasea: Potasio kanalak zabaldu eta K+ irten.
● 2 fasea: Ca2+ eta Na+ sartu/K+ atera. Balantze elektriko neutroa sortu.
● 3 fasea: K+ ateratzen da.
● 4 fasea: Despolarizazioa mantentzen da K kanalei esker.

● Aldi errefraktarioa (3):

○ Absolutua: Estimulaziorako ezintasuna da. Estimulu bat heltzen bada eta despolarizazioa
ematen ari bada, nahiz eta beste estimulu bat iritsi ez da beste despolarizazio bat emango.

○ Efektiboa: Estimulo batzuk zelula aktibatu dezakete baina ezin da barreiatu.


○ Erlatiboa: Estimulu handien bidez aktibazioa gerta daiteke. Despolarizazioa bukatzen ari
denez, despolarizazioa berriz gertatzeko aukera du.

UZKURGARRITASUNA

Uzkurgarritasun maiztasuna hainbat modutan erregulatu daiteke:

● NODULU SINUSALA: 70-80 taupada/min

○ Kontrol autonomoa du:

■ NS Sinpatikoak maiztasuna handitu

■ NS Parasinpatikoak maiztasuna jeitsi

○ Kontrol endokrinoa ere du, hormona bidez

● NODULU AURIKULO BENTRIKULARRA: 40-60 taupada/min. Normalean nodulu sinusalak


eragiten du lana eta ondorioz, bera aldi errefraktorioan dago.

● Purkinje zuntzak: 40 taupada/ minutuko


Gure bihotz maiztasuna eta bolumen sistolikoa 70 dira. Ondorioz, 70x70 denez, 4,9 litro dira gure
bihotz gastua. Gure beharren arabera, bihotz gastua erregulatu egiten da. Esaterako, ez da berdina
izango lotan gaudenean edo kirola egiten dugunean.

BIHOTZ-TAUPADEN EZAUGARRIEN GARRANTZIA

● Bihotz-maiztasuna: handitzen denean bihotz-gastua handitzen da puntu batera arte, non


bihotza azkarregi uzkurtzen den eta bentrikuluei betetzeko denbora ematen ez dien.

● Taupada bolumena: Miokardioak sistolean egindako indarraren ondorioa da. Indar hori bi
parametroren menpekoa da:

1. Zuntz uzkurgarrien luzera uzkurketaren hasieran

2. Bihotzaren uzkurgarritasuna
ELEKTROKARDIOGRAMA (EKG)

Elektrokardiograma: Bihotzaren aktibitate elektrikoaren erregistroa, miokardioko zelula guztien


ekintza potentzialen erregistroa da.

● Hainbat elektrodo kokatzen dira gorputzeko toki ezberdinetan.

● Hainbat deribazio daude, bakoitzean bihotzaren jarduera ikuspuntu ezberdin batetik


aztertzen da.

● Honetan, hainbat uhin, segmentu eta tarte nabarmentzen dira.

➢ P uhina: Aurikularen despolarizazioa eta uzkurketa, beti agertu behar da.

➢ QRS konplexua: Betrikuluaren despolarizazioa eta uzkurketa, P uhinaren ostean doa beti.

➢ ST segmentua: Bentrikuluen birpolarizazioaren hasiera.

➢ T uhina: Bentrikuluaren BIRpolarizazioa.

➢ PR tartea: kinadak nodo aurikulobentrikularra zeharkatzean jasaten duen atzerapena hartzen du


barne. 1,12 eta 1,20 segundu artean iraun behar du.

➢ QT tartea: sistole elektrikoari dagokio.

Uhin eta segmentu bakoitzak dimentsio jakin batzuk ditu,


dimentsio horietatik kanpo daudenak patologikoak dira.
Ohiko bihotz-maiztasuna 60-100 taupada minutuko dira.

*Aurikulak duen muskulu kopurua oso baxua denez, aurikulak


birpolarizazioan egiten duen uhina ez da ikusten, baina hala ere,
birpolarizatzen da.

5
Erritmo sinusala: 12 deribazioetako papel edo elektro bat da. Despolarizazioa puntu bakar
baten hasten da; nodo sinoaurikularra, eta hemendik despolarizazioa bizkor transmititzen da zelula
uzkurgarriei esker bide internodaletan zehar nodo aurikulobentrikularreraino.
Bertan kinadaren transmisioa moteltzen da. Ondoren, His-en balan zehar jarraituko du bihotzaren
puntaraino heltzeko, eta bertatik Purkinje zuntzek eramango dute despolarizazioa bentrikuluetara.
Maiztasuna 60-100 taupada minutuko izango da.

Errimo sinusalean P uhin bakoitzaren atzetik QRS bat dago. Erritmo sinusala dagoela esateko,
taupada maiztasuna 60-120 taupada/minutukoa izan behar da. P positiboa izango da I, II eta aVF-n eta
negatiboa aVR

ARRITMIA MOTAK

Bihotz-kinada elektrikoak jasan dezakeen edozein alteraziori arritmia deritzo.

● Bulkada sorreraren asaldurak:

○ Handitu: takikardia: NSS

○ Gutxitu: bradikardia: NSP (estimulo bagala).

○ Ez-ohiko automatismoa: ektopikoa.

○ Despolarizazio osteko fenomenoak: asaldura ionikoak/ 3-4 fasean. Aldi errefraktorioa


zegoela esan dugu, baina asaldura ioniko bat baldin badado berriz despolarizazioa gerta
daiteke.

● Nerbio garraio sistemaren asaldurak (kondukzioa): Kondukzioa zuntzetan ematen da


eta zuntzetan arazoren bat baldin badago, blokeoa edo pre-eszitasio sindromeak emango
dira.

○ Blokeoak; Eten bat dagoenenan kinadaren transmisioan da. Etenaldi hori, iskemiaren bidez
izan daiteke, odol fluxua heltzen ez zaielako eta nekrosia emango delako.

■ Funtzionalak

■ Anatomikoak (nekrosia, haustura)

○ Pre-eszitazio sindromeak

6
Arrimia nagusiak:

 Arnasak eragindako arritmia fisiologikoa askotan galdetu da azterketan.: Toraxean batzuetan presio
negatiboa dago eta erdian bihotza dagoenez, presio negatiboa heltzen zaio. Horrela, barruko bolumena
aldatu egiten zaio eta hori dela eta, bihotz maiztasuna aldatu egingo da, baina aldaketa txikia da.´

 Heterotopikoa: Ez da nodo sinusalean gertatzen.

 Pasiboa: Nodo sinusalak agintzen ez duenean (noduluaren erritmoa: aurikulobentrikularrak agintzean,


eta erritmo idiobentrikularra: purkinje zelulak agintzean).

 Erritmo idiobentrikularra gertatuko da sinusalak eta aurikulobentrikularrak egiten ez duenean


ematen da.

7
TAKIKARDIA SINUSALA

● Maiztasuna > 120 taupada/min


● Erritmo erregularra
● P eta QRS konplexuek iraupen normala dute.
● P uhin bakoitzaren atzetik QRS bat dago.

BRADIKARDIA SINUSALA

● Maiztasuna < 60 taupada/min


● Erritmo erregularra
● P eta QRS konplexuak iraupen normala.
● P uhin bakoitzaren atzetik QRS bat dago

8
EXTRASISTOLEAK

Sorrera ektopikoa: Despolarizazioa espontaneoa da. Kinada puntu ektopiko batetan sortzen da
takikardia bat eraginez.

● HISen gainetik: SUPRABENTRIKULARRAK (QRS estua)

● HISen azpitik: BENTRIKULARRAK (QRS zabala).

● MONOTOPIKOAK: Toki bakarrean sortzen dira.


● POLITOPIKOAK: Toki bat baino gehiagotan gertatzen dira.

● ERREGULARRAK: Bigeminismoa, trigeminismoa…


● IRREGULARRAK

*OSO GARRANTZITSUA
JAKITEA AURRERATZEN DEN
TAUPADA BAT DELA

9
FIBRILAZIO AURIKULARRA

● Nodulo sinusala ez da gai taupada bat sortzeko. Orduan, aurikulak oroimena duenez taupada
sortzeko, taupada arraro moduko bat sortzen du “aleteazioa”.

● Maiztasuna: aldakorra

● Takikardia suprabentrikularra irregularra: aurikularen maiztasuna > 400


taupada/min
● “f” uhinak izenarekin ezagutzen dira.

FLUTTER AURIKULARRA

● Nodulu sinusalak ez du ondo funtzionatzen. Orduan aurikula saiatzen da hori ordezkatzen modu
berezi batean.
● Maiztasuna erritmikoa 75-150 taupada/min
● Etenik gabeko uhinak ”zerra hortzak” (F). Ez da P ikusten, F uhinak baizik.
● P-QRS harreman sarriena 2:1 (baita ere 3:1, 4:1)

Flutter eta fibrilazio aurikularrak tronboak era ditzakete ezkerreko aurikulan (aurikularen uzkugarritasun
eskasiagatik). Tronbosisa ekiditeko tratamendua antikoagulazioa izaten da.

1
0
FIBRILAZIO BENTRIKULARRA

● Hau larriagoa da, taupada eragiten duen estimulurik ez badago, bentrikuluak “aleteoa” eragingo du,
baina ez dago bihotz gasturik eta ondorioz, “muerte subita” gertatzen da.
● Desfibrilatzen den arritmia da, hori da tratamendu goiztiarra
● Ez dago P, QRS, T uhinik
● Patroi irregularra, ekintza elektriko desantolatua
● Ez dago ekintza mekanikorik. BIHOTZ GASTURIK ez dago!!

TAKIKARDIA BENTRIKULARRA

● Honekin ere “muerte subita” eman daiteke ez bada desfibrilatzen.


● Maiztasuna > 160 taupada/min, mantsoagoa izan daiteke ere.
● QRS zabala eta erritmikoa.

NODULUAREN ERRITMOA

● Nodulu sinusalak agintzen badu ez dago P uhinik, nodulu aurikulubentrikularrak eragingo du


bakarrik nodulu sinusalak agintzen duenean.
● Nodulu ABak eragiten du taupadaren estimulua.
● Maiztasuna baxua: 40 – 60 taupada/min
● Erritmo erregularra
● P uhinak ez dira ikusten edo QRS-aren atzetik ikusten dira.
1
1
ERRITMO IDIOBENTRIKULARRA

● Bentrikuluan eragiten da taupadaren estimulua da.


● Maiztasuna baxuena: 30-40 taupada/min
● Erritmoa erregularra.
● Ez dago P uhinik, ez du ez nodulu sinusalak ez nodulu aurikulobentrikularrak agintzen.

NERBIO GARRAIO SISTEMAREN ASALDURAK (kondukzioa)

Bihotz-blokeoan kitzikapenak zailtasunak ditu bihotz osora zabaltzeko eta ondorioz atzerapena
ematen da eroapenean edo ez dago eroapenik. Erabateko blokeoan aurikula eta bentrikulua
koordinazioarik gabe uzkurtzen dira. Baina nerbio garraio sistemaren asaldurekin bizi gaitezke.

1) Blokeo sinoaurikularra (NODULU SINUSALA eta NAB artekoa)

2) Blokeo aurikulobentrikularra (NODULU AB)

1
2
3)
Adarretako blokeoa (eskumakoa/ezkerrekoa): EZ
DAUKATE
ADIERAZPEN KLINIKORIK

SINTOMAK

● Sintomarik Gabe (asintomatikoak)


● Sintomatikoak

MAIZTASUNA DIASTOLEA Hemodinamika Klinika

TAKIKARDIA > 120 t/min Laburra O2 kontsumoa ↑ Palpitazioak


Angina
Sinkopea
Bihotz gutxiegitasuna
Arnas ezintasuna

BRADIKARDIA < 60 t/min Luzea BG ↓ Angina


Sinkopea
Bihotz gutxiegitasuna
Arnas ezintasuna
-

- Palpitazioak: Pertsonak bular-paretan zuzenean atzematen duen bihotz-taupada.

- Sinkopea: Garunean odol gutxiagok zirkulatzearen ondorioz, bat-batean eta une batez
konortea galtzea.

- Angina (bihotzekoa): bihotzeko mina. Bradikardia dagoen kasuetan bihotzeko zelulak


1
3
hipoxia egoera batean egongo dira, eta horren isla mina da.

- Bihotz-gutxiegitasuna: bihotza ez da gorputzeko zelula guztiak odoleztatzeko gai.

*Orri hau ez degu eman.

ARRITMIEN TRATAMENDUAREN OINARRI FISIOPATOLOGIKOAK

LABURPENA
● BG txikitzen bada angina garatu daiteke: BEHARRA eta KONTSUMOAREN arteko
desoreka.
● Angina eragiteko mekanismoak:
○ Oxigeno kontsumoa handitu
○ BG txikia (bradikardia, TB pultsudunak…)
○ Diastole laburra (takikardietan)
● Fibrilazio aurikularra eta flutter aurikularrak tronboak era ditzakete ezkerreko aurikulan
(aurikularen uzkurgarritasun eskasagatik).

1
4

You might also like