You are on page 1of 6

TALDEAREN IZENAK: Maria Uriarte, Nahia San Juan, Irantzu Zubeldia

Data:

ELEKTROKARDIOGRAMAREN AZTERKETA
1) BIHOTZ- MAIZTASUNA (BM)
Kalkulatutako Bihotz-Maiztasuna BAI EZ

Formula/Deribazioa: 60 s/ondoz ondoko bi R uhinen arteko distantzia x 0.04 s x

Tarte fisiologikoaren barne dago? [ 60 - 100 ] tpm x

Nolakoa da bihotz-maiztasuna?
DI: 60 tpm DII: 60 tpm DIII: 57 tpm
aVR: 57 tpm aVL: 57 tpm aVF: 57 tpm
V1: 65 tpm V2: 65 tpm V3: 65 tpm
V4: 71 tpm V5: 71 tpm V6: 75 tpm
[1] Tarte fisiologikoa EKGri buruzko aurkezpenetik (Elektrokardiograma I) hartuta.
Deribazio guztietan bihotz-maiztasuna tarte fisiologikoan dago. 57 tpm fisiologikotzat hartzen
da pertsona kirolaria delako. Baina deribazio ezberdinetan, maiztasuna aldatzen da. Hau da,
arritmia bat egon daitekenaren susmoa dago.

2) BIHOTZ- ERRITMOA (BE)

Hurrengo irizpideren artean zeinek betetzen ditu? Zeinek ez? BAI EZ

bi R uhinen arteko distantzia berdina da? (deribazio bipolarretan) x

P uhina ziklo guztietan agertzen da QRS konplexuaren aurrean? x

P uhina positiboa da (+) hurrengo deribaziotan: I, II, V2-V3tik V6ra? x

P uhina positiboa da (+) aVF deribazioan eta negatiboa (-) aVR deribazioan? x

Nolakoa da erritmoa?:
Dauzkagun datuen arabera, erritmo sinusala da.
Hurrengo datu osagarriak interesgarriak dira: aurikulu eta bentrikuluen maiztasunak
erregularrak dira. Hala ere, kontuan izan behar da R uhinen arteko distantzia ez dela deribazio
guztietan berdin-berdina. Horrek suposa dezake arritmia sinusal bat egotea. Hain txikia denez,
ia nabartezina, arnasarekin lotutako arritmia sinusal fisiologikoa izan daiteke. Gainera,
deribazio prekordialetan R uhinen arteko distantziak (0,92 s) apur bat laburragoak dira beste
deribazioetan baino (1,04 s).
Azkenik, PR tartea konstante mantentzen da (0,12-0,22 s) deribazio guztietan.
3) UHINEN OHIKO EZAUGARRI FISIOLOGIKOAK
P UHINA (deribazio biporraletan batez ere) BAI EZ
Positiboa (+) da I eta II deribazioetan (DI, DII)? x
Iraupen fisiologikoa du? [0,06-0,10 sg ] Emaitza zehatza idatz ezazu: x
DI=0,06 sg
DII=0,06 sg
DIII=0,05 sg (DIIIko P uhinaren iraupena aurreko biak baino apur bat
laburragoa da, baina guk fisiologikotzat hartuko dugu)
Boltajea fisiologikoa da? [0,1-0,3 mV] Emaitza zehatza idatz ezazu: x
DI=0,09mV
DII=0,1mV

1
DIII=0,1mV
Aurikuluen despolarizazioa denbora eta intentsitate fisiologikoetan ematen da?
Bai, P uhinak aurikulen despolarizazioa adierzten du. Iraupena luzeegia bada, 0,12 segundu
baino gehiago, P mitrale-a izango dugu. P uhina zorrotzegia bada edo altuegia P pulmonale. [2]

Ba al dago hipertrofiarik? Zergaitik?


Ez, aipatu bezala haren boltaia fisioligikoa da, hortaz, aurikuletako miozitoek ez dute indar
gehiago egin behar. Intentsitateak muskulu kardiakoaren uzkurtze indarrari buruzko
informazioa ematen du, baita miozitoen garapenari buruzkoa ere. [3]
Kinada NSA sortzen dela esan daiteke? Zergaitik?
Bai, izan ere nodulu sinuaurikularreko zeluletan sortzen da kinada. Berez sortuko dira kinadak
noduluan bihotzak duen automatismo gaitasunari esker. Automatismoa ekintza-potentziala
sortzeko gaitasuna da, kanpo seinalerik jaso gabe kitzikatzeko berezko gaitasuna du, eta
aktibitate hori denboran zehar errepikatzen da. Kinadaren hasiera emango da IF kanalen
irekiera ematean. [4]

PR (PQ) TARTEA (deribazio bipolarretan) DII BAI EZ


Iraupen fisiologikoa du? [0,12- 0,20 sg] Zuen emaitza (unitateak) = 0,20 x
segundu
Aztertutako tartearen arabera gertakari hori fisiologikoa dela esan dezakezue? Zergaitik?
PR tartea kinadaren garraioa nodulu sinoaurikularrean agertzen denetik nodulu
aurikulobentrikularretik irten arteko tartea da. Kasu honetan tartearen iraupena tarte
fisiologikoen barne dagoenez, nodulu sinuaurikularretik nodulu aurikulobentrikularrera
ematen den kinadaren garraioan akatsik ez dagoela dakigu. [3]

QRS KONPLEXUAren azterketa (10mm/mV) BAI EZ


Iraupen fisiologikoak ba al dauzka? [0,06-0,10 sg] Adierazi zenbat (eta x
unitateak)
Aztertutako deribazio desberdinetan:
DI=Ez da ia nabaritzen DII=0,08sg DIII=0,10sg
aVR=0,08sg aVL=0,11sg aVF=0,09sg
V1=0,09sg V2=0,12sg V3=0,12sg
V4=0,09sg V5=0,06sg V6=0,07sg
R uhinak V5 eta V6 deribazioetan < 26 mm-ko altuera du? *klaseko fitxan x
begiratu ea x2 egin behar den.
Emaitza:
V5=6 laukitxo→ 6mm x 2=12mm
V6=9 laukitxo→ 9mm x 2= 18mm
R uhinaren altuera V5an (V6an) + S uhinarena V1an <35 mm-ko da? x
Sokolow-Lyon indizea kalkula ezazu: 6mm x 2+ 0,5mm x 2= 13mm
R uhinak aVF < 20 mm-ko altuera du? x
Emaitza= 14mm
Ba al dago RR’uhinik (V1-V2 edo V5,V6)? x
Aztertutako tartearen arabera gertakari hori fisiologikoa dela esan dezakezue? Zergatik?
QRS konplexuak bentrikulen despolarizazioa adierazten du. Guk egindako EKG-n DI-en ez da
QRS konplexua garbi agertzen, hala ere, R uhin oso txiki bat dago.
Sokolow-Lyon indizea fisioloikoa baino handiagoa bada patologikoa izango da. Horrek esan
nahiko luke miozitoen hazkuntza eman dela eta hortaz, hipertrofia duela pertsona horrek.
TALDEAREN IZENAK: Maria Uriarte, Nahia San Juan, Irantzu Zubeldia
Data:

Baina gure kasuan 26mm baino gutxiagoko garaiera dutenez konplexuek ez da patologiarik
egongo. [2]

T UHINA BAI EZ

T uhina positiboa da QRS positiboa den deribazioetan?* x

*DI-ean QRS negatiboa da, baina T uhina positiboa.


Adierazi zer deribaziotan da negatiboa (-) eta zeinetan positiboa (+)
T uhina positiboa da I, II, III, V4, V5, V6 eta aVF deribazioetan. Aldiz, negatiboa da aVR, aVL, V1,
V2, V3.
Aztertutako irizpidearen arabera gertakari hori fisiologikoa dela esan dezakezue?
Bai, izan ere, egoera fisiologikoan T uhina positiboa izango da QRS positiboa den
deribazioetan. T uhinak bentrikuluen birpolarizazioa adierazten duenez, a priori T uhina
negatiboa izango dela pentsa dezakegu. Baina kasu honetan, karga negatiboen mugimendua
polo negatiborantz emango denez, uhin positiboa izango dugu.
Hala ere, aVR-n, esaterako, T uhina negatiboa izango da. Izan ere, aVR-ko uhin guztiak
negatiboak izango dira, korronte guztiak leku esploratzailetik urruntzen direlako. Izan ere,
elektrodoa eskuineko eskuan kokatuko dugu.
V1, V2 eta V3 deribazioen kasuan, emakumezkoetan normala da eskuineko deribazio
prekordialetan T uhina negatiboa izatea. [5]

ST SEGMENTUA BAI EZ

Boltajea ≤0,5 mm-2 ? (V1an edo V2an izan ezik, handiagoa izan daitekeelako) x

Iraupena ≈ 0,08sg ? x

Lerro isoelektrikotik desplazatuta?(bihotz normaletan ager daitezke ) x

Baietz izatekotan zein deribaziotan? (adierazi)

QT TARTEA BAI EZ

Iraupen fisiologikoa du? ? [0,35 - 0,43] Emaitza idatz ezazu x

11 x 0.04 ≈ 0.44 s

ST segmentuak zer irudikatzen du? ST segmentuak bentrikuluen goi lautada fasea adierazten
du. Beraz, bentrikuluen despolarizazio eta birpolarizazioaren artean dagoen tartea adieraziko
du (lerro isoelektrikoa). Bentrikuluen zelulak karga positiboz beteta daude eta ondorioz ez
dago karga potentzial aldaketarik.

3
Aztertutako irizpideen arabera gertakari hori fisiologikoa dela esan dezakezue? ST
segmentuaren boltaia fisiologikoa da, baina iraupena, aldiz, 0,08 segundu baina handiagoa du.
Honakoa, hipokaltzemiaren ondorio izan daiteke. [5]

Eta QT Tarteak zer gertakari aztertzen ditu? QT tarteak bentrikuluen despolarizazioa hasten
denetik, bentrikuluen birpolarizazioa ematen denerako tartea adierazten du.
Zuen trazatuan fisiologikoa ? Balio fisiologikoen barnean dago, nahiz eta nahiko muturrean
egon.

U UHINA BAI EZ

Agertzen da? x

Nolakoa da U uhinaren agerraldia? V4, V5 eta V6 deribazioetan badirudi badagoela U uhinen


bat T uhinen ondoren, lerro isoelektrikoa apur bat gorantz desplazatuta baitago. Hipotesien
arabera, Purkinje zuntzen birpolarizazio berantiarra adieraz dezake.

4.- BIHOTZ-ARDATZA.
Kalkula ezazue zuen trazatuaren ardatz elektrikoa, erabiliko
duzuen metodoa zehatz eta mehatz azalduz eta bektoreen
proiekzioak irudikatuz. Adieraz itzazu zenbatutako uhinen
luzera

Metodo zehatzaren bidez, DI eta DIII deribazioetan QRS


konplexua neurtu dugu (mm-tan).

DI-en kasuan, R eta S uhinak dituenez, R uhina (1mm) – S


uhina (3mm) egin dugu. Beraz, DI = -2mm (negatiboa).

Aldiz, DIII-en kasuan, R uhina bakarrik daukagunez, DIII=16


mm.

Ondoren, deribazio bakoitzean neurtutako QRS konplexuaren neurria sistema hesaxialean


kokatuko dugu (2. Koadrantean). Horrela, bektorea proiektatuko dugu.

ARDATZ ELEKTRIKOA BAI EZ

Tarte fisiologikoa 0o- 90 o x

Desbideratze fisiologikoa (-30 o + 110 o) x

Azkenik: Lortutako erregistroan normaltasuna aztertzeko erabili dituzun parametroak


kontutan izanik, baten bat kanpoan dago?
TALDEAREN IZENAK: Maria Uriarte, Nahia San Juan, Irantzu Zubeldia
Data:

1. eta 2. galderetan aipatu bezala, arritmia sinusal txikia dagoela esan daiteke, R uhinen arteko
distantzien arteko aldaketak daudelako. Baina, desberdintasunak ez direnez oso nabarmenak,
arnasketarekin lotuta dagoela da lehen ondorioa. Beraz, nahiz eta normaltasunetik atera,
fisiologikotzat hartzen den bariazioa da.

BIBLIOGRAFIA

(1) Elena Diaz Ereñoren 1. klasekoaurkezpena (power point-a).

(2) Elena Diaz Ereñoren 1.klaseko aurkezpena (power point-a).

(3) Rosa Mari Engracia Arinen EKGren klase teorikoaren ppt-a.

(4) Luisa Hernandezen bihotz muskuluaren klaseko apunte eta ppt-a.

(5) Amf-semfyc.com. (2019). AMF-SEMFYC. [online] Available at: https://amfsemfyc.com/


[Accessed 21 Oct. 2019].

*ppt: power point

You might also like