You are on page 1of 18

3.

JAIOBERRI NORMALAREN ZAINKETAK

I. DEFINIZIOA
II. JAIOBERRIAREN SAILKAPENA
III. ADIN GESTAZIONALAREN ESTIMAZIOA
IV. II. JB NORMALAREN OROKORTASUNAK
1. Bizi konstanteak
2. Somatometria
3. Erreflexu normalak
4. Zentzuak
5. Termoerregulazioa
6. Beste ezaugarri batzuk
V. ERIZAINTZA ZAINKETAK 1. ORDUETAN
1. Lehenengo azterketa: erditze gelan
2. Trantsizio- fasea
3. Aldizkako azterketa
4. JB-aren elikadura
VI. ERIZAINTZA ZAINKETAK 1. EGUNETAN
1. Ospitalean egitekoa
2. Gurasoei heziketa

DEFINIZIOA

JB Osasuntsua: haurdunaldi eta erditze normal baten ostean jaiotzen dena eta gainera bere ezaugarri
anatomiko /fisiologikoak normalak direnean. Eutosikoa.

JAIOBERRIAREN SAILKAPENA

1. HAURDUNALDI GARAIAREN ARABERA:

JAIO BAINO LEHEN:


• Kronologikoa: haurdunaldiaren astea kontutan hartuta, AHD (azken hilerokoaren data)...
• Fetuaren gorputzaren neurriak: Ekografien bitartez, 20 astean (sudurra badu ala ez [zeinu
patologikoa], bihotzaren tamaina, organoak…) ekografia garrantzitsua egiten zaie.
• Likido amniotikoaren azterketa: amniozentesia. Surfaktantearen bidez (albeoloak ez
kolapsatzeko eta birikak heltzeko balio duen arren, plazentak bere funtzio betetzen zein heltzen
laguntzen du). Clements-en Testa (birikien heldutasuna neurtzeko): surfaktantea dagoen ala ez
eta bere funtzioa betetzen duen ala ez ikusteko. Gainera jakingo dugu birikiak ondo doazen ala
ez

12
JAIO ONDOREN:
Erditze momentua kontutan hartuz:
• Garaiz aurrekoa/goiztiarra: <37 aste (28/37). 28 eta 30 aste bitartean, neuronalki hazkuntza
oso handia ematen da eta herrialde batzuetan zainketak paliatiboak ematen dira. Espainian,
berriz, 28 astetik aurrera jaioberria aurrerantz ateratzeko zainketak egiten ditugu.
• Garai egokian/a terminoa: 37-42 aste.
• Garaiz ondorengo erditzea/Post- terminoa: >42 aste

2. PISUAREN ARABERA (ERNALDIAREKIKO)

• Pisu gutxikoa adin gestazionalarekiko (<P(pertzentila)10) → 2,5 kg baino gutxiago


• Pisu egokia adin gestazionalarekiko (P10-90) → 2,5-4kg
• Pisu gehiegi adin gestazionalarekiko (>P90) → 4kg baino gehiago

ADIN GESTAZIONALAREN ESTIMAZIOA

JB baten adin gestazionala zehazteko eta ebaluatzeko (azken hileroko data, ekografia eta ballard testa
behar dira) test desberdinak aurki ditzakeguz. Garrantzitsuenak honako hauek dira:
• Usherren testa: 5 parametro:
- Oinazpiko tolesturak
- Pabiloi aurikularra
- Ilearen ezaugarriak (lanugoa dagoen ala ez ere kontuan hartzen da)
- Titiburua
- Sexu organoa (garatuta dagoen ala ez)
• Ballard-en testa: behaketan oinarritzen den testa da. 6 irizpide fisiko eta beste 6 irizpide
neurologiko (guztira 12 irizpide) balioztatzen ditu. Adin gestazionala zehazteko erabiltzen den
testik ohikoena da. GARRANTZITSUENA ETA PROTOKOLOZ ERABILTZEN DENA.

JAIOBERRIAREN SAILKAPENA HAURDUNALDI GARAIAREN ARABERA: DUBOWITZ - BALLARD TESTA

1- HELDUTASUN NEUROMUSKULARRAREN BALORAZIOA:

Erlaxazio egoera batean umeak daukan erresistentzia muskularra neurtzen da. Zenbat eta zenbaki
txikiagoa, gero eta heldutasun txikiagoa.

0 1 2 3 4
Postura daukan tonu muskularra behatu
eta talde muskular desberdinak
mugitzean, hauek duten
erresistentzia behatu, oso
subjektiboa

Ventana eskumuturraren flexioa egin


cuadrada ondoren dagoen erresistentzia
(muñeca) neurtzen da.

Flexión besoaren errebote erresistentzia


del brazo edo indarra: besoak totalmente
luzatzerakoan gero zelako itzulera
izaten duen, ez baitituzte besoak
beti beti luzatuta : bicepsaren
tonua behatu beharko dugu.

13
Angulo angelu popliteoa:
popliteo hanken felxioa txiki bategaz
jaiotzen dira eta luzatzen
dugunean, gero zelako angeluan
geratzen da popliteoa eta zelako
5. puntua izango erresistentzia egiten duen: iskioen
litzateke 90º baino tonua
gutxiagoko flexioa
egiten badu
Signo de ukondo bat, lepoko beste aldera
la elamanda, como una bufanda,
berdin du zein ukondo eta
corbata erantzun muskularra neurtzen da.

Talón- umearen orpoa belarrirantza


oreja ekartzea eta hor neurtuko dugu
erresistentzia eta muskuluen
erantzuna.

2- HELDUTASUN FISIKOAREN BALORAZIOA

*Vernix Caseoso gehiago izango du, gero eta jaioberriago izan.

14
JAIOBERRI NORMALAREN OROKORTASUNAK

1. BIZI-KONSTANTEAK
• Bihotz-maiztasuna: 120/180 erritmo erregularrarekin. Takikardia fisiologikoarekin jaiotzen dira,
eta gero gutxituz doa handitzen doazen heinean.
- Murmurio sistolikoa: normala izatea. Soinu bezala da, odolak balbueluetatik
pasatzerakoan egiten duen soinua.
- Aortaren koarktazioa: pultsu femorala (lehenengoa)/humorala (bigarrena).

Nahasmendu larri bat da eta detektatu egin behar da, jaiotzetik dator, aortaren
estutazun bat da (estenosia), diametroa punturen batean estuagoa da, normalean
pultsu femorala humoralaren baino baxuagoa da (segun eta ze estutasun dagoen
larritasun gehiago edo gutxiago dauka) (estuagoa bada larriagoa izango da).

Zeinuak: tentsioa altuagoa, azala zurbilagoa, umea zuminkortasunago egon, arnasa


hartzeko zailtasunak, izerdia izan. Diagnostikoa zehazteko EKG egin eta tto kirurgikoa
da: angioplastia.

• Arnas- maiztasuna: 35-60


- Apnea patologikoa: +20seg edo 20seg+zianosia eta bradikardia.

Normala da JB batek apneak egitea baina patologikoa da 20 seg baino gehiago irauten
duenean edo 20 seg baino gutxiago irauten duenean baina zianosia eta bradikardia
izaten duenean. Zianosi pixka bat jaiotzean ez da alerta seinale bat.

- Silverman-en testa: JB arnasa hartzeko duen zailtasuna neurtzeko, hau da, arnas
zailtasunak neurtzeko testa da.

• TA: 67/37 (+-7): Normalean ez zaie tentsioa hartzen baina tarte honetan ondo dagoela esaten
da. Bakarrik arrazoi patologikoak badaude hartuko zaie tentsioa.
• Tª: 36- 37oC: Normalean besapean hartzen zaie tenperatura. Gainera, azkar egin behar dugu,
jaiotzen diren momentuan amari eman baino lehenago kuna berezi batzuetan argi bero batekin
jartzen dituzte umeak bero mantentzeko.

2. NEURRI ANTROPOMETRIKOAK
• Pisua: 3250-3500gr (37-42 aste).

Atermino den JB. Baina denak ez dute berdin pisatzen, sexuaren


(mutilak gehiago pisatu), aste kopuruaren, amak diabetes
gestazionalaren (ume hauei ez zaie uzten 40. Astetik aurrera pasatzea,
oso handiak izaten baitira. Oso kontrolatuta daude, azken hilabetean
pisu gehien lortzen duen etapa baita) araberako pisua.
- Pisu gutxikoa -2500gr
- Pisu haundikoa +4000gr

* Normala da JBak ospitalean dagoen 48h-etan pisua galtzea (gehiago ala gutxiago, baina galduko
dute. Kontrolatu beharko dugu pisu galera larregizkoa ez izatea), eta 7 egun pasatu ondoren,
pisua berreskuratzen du. Balantza batean jartzen dugu biluzik, ohial txikitxu baten gainean
(tenperaturagatik) eta buruzgora.

15
• Luzera: 48-52zm. Lehenengo 3 hilabetetan hilero+2,5zm luzatu hilero [hazkuntza
oso handia]. Neurtuko dugu burdinezko metro batekin, kamilan jartzen dena eta
umea luzatzen dugu jaio egiten badira flexio batekin.
• Garezurraren perimetroa (GP): 32-37zm. TP 3zm diferentzia=patologia.
Normalean, garezurraren perimetroa toraxaren perimetroa baino 1.2 edo 1.3
zentrimetro gehiago izaten ditu, 3 izaten badira patologikoa izango da. Urtea
betetzen duenean, garezurraren perimetroa eta toraxaren perimetroa berdindu
egiten da.
• TP (toraxaren perimetroa): 32-33zm. Kanpai itxura.

3. ERREFLEXU NORMALAK

• Moro-ren erreflexua: 2-3 hilab. Desagertu. Jaioberria esertzen dut nire begira eta nik eskua
jartzen dut atzekaldean, baina jausten uzten dugu. Bere erreakzioa izango da besoak irekitzea
aurrean dagoena besarkatzen saiatzeko eta negarrez hasiko da. Hau egiten dugu jakiteko
klabikula apurtuta badauka ala ez, hau baita jaiotzean gertatzen den traumatismo ohikoena.
• Oratze- erreflexua: 5. hilab. Desagertu. Jaioberriak erlazatuta daudenean, eskuak itxita izango
dute. Orduan, zerbait jartzen diogunean eskuan, ixten dute (boligrafoa edo beste hatzamar bat)
• Hurrupatze- erreflexua: Haurdunaldian 34.astean. 6. eta 9. hilab.
• Martxa- erreflexua: Zutunik jartzen badugu jaioberria eta eskuetatik hartzen dugunean eta
apurtxo bat aurrerantz jartzen badugu, eta ibiltzen hasiko da, indarrik gabe, baina hori egiteko
nahiarekin.

4. ZENTZUAK

Garatuenak: Dastamena, usaimena eta ukimena

• Dastamena: gozoa eta gazia bereizten ditu. Edoskitze naturalean, kontuz ibili beharko dira, izan
ere, amak jaten duenak esnearen zaporea aldatuko du.
• Usaimena: ama eta amaren esnea ondo bereizten ditu.
• Ikusmena: kolore primarioek atentzioa deitzen diote; Hipermetropia(hurrunekoa hobeto ikusi)
eta Estrabismoa.
• Entzumena: Gor fisiologikoa, gero entzumena berreskuratzen dute. Lasaitasuna: amaren ahots
eta taupadekin.
• Ukimena: presio, mina eta Tª aldaketak ondo bereizten ditu. Gorputzeko atalik sensibleenak:
aurpegia, eskuak eta oinak.

5. TERMOERREGULAZIOA

Zergaitik daukate JB-ek Hipotermia izateko arrisku hain haundia?

HIPOTERMIA: (tamaina handia, gantz gutxi, azal fina, basokonstrikzioa). Gorputzeko Ta-ren nahigabeko
jaitsiera da: (<35oC). Sintomak:

• Lozorroa (lokartuta bezala egongo da)


• Azalaren kolorea aldatuta
• Arnasketa motela

16
• Bradikardia
• Negar ahula
• Sabelaldeko distentsioa
• Edema

Zeintzuk izango dira erizaintzako zainketak hipotermia kasuan?

HIPOTERMIAREN ZAINKETAK:

• Beroketa progresiboa→ iinkubagailuan sartuko dugu apurka apurka


• Tª Kontrol zorrotza
• O2 jarri→ O2 gehiago beharko du T igotzeko (¿)
• Elikadura eman, posiblea bada→ oso lokartuta badago ez du biberoi edo esnerik hartuko eta
benabidetik glukosalino bat jarriko diogu
• Gluzemiaren kontrola→ Energia pilo bat behar izango du tª igotzeko eta beraz, glukogeno
erreserbak kontsumituko dugu eta hipogluzemia arriskua egongo da.
• Bizi konstanteak kontrolatu eta mantendu

6. BESTE EZAUGARRI BATZUK

• 1. gernua: 24h. Adreilu kolorea (horia ez), zenbat eta edoskitze gehiago egon orduan eta
azkarrago kendu.
- Azido urikoko kristalak kanporatzen dituelako kolore hau.
- Edoskitze gehiago ematean, gernuaren kolorea argiagoa izango da.
- 2.-3. egunetik aurrera 6-10 aldiz pixa egin
• Plaketa nahikoa baina koagulazio faktore gutxi (gibel heldugabea=koagulazio faktore gutxi)= Odol
jarioak izateko arriskua izango dute. Horregatik, 1 mL intramuskular jartzen diogu vit K izterrean.
• Urdailaren bolumena 30 cc
• Giltzurrun heldugabeak: glomeruluen filtrazio funtzioa mugatuta dago
• Aerofagia(edoskitzean, irenstean airea ere irensten dute; bai artifiziala bain naturalean, baina
gehiago artifizialean. Naturalean, guztiz ixten du ezpainekin bular osoa eta ez du hutsune librerik
geratzen (ahoaren posizio espezifikoa eta mihia posizio espezifikoan jarriko du), honela oso zaila
izango da aerofagia) eta zotina (hipo) normala da.
• Mekonioa (kaka)
- 24-48 ordu bitartean egiten ditu
- Kolorea: berde iluna → jarraian garbitzen ez bada, itsatsita geratuko da eta oso zaila
izango da kentzea. Irritazio pilo bat sortu ipurdian, eta usain berezia.
- Oinarria: likatsua
- Osaketa: Bilisa, hondakin epitelialak eta lik. Amniotikoa
- 2-3 egunetan zehar egiten du, edoskitzearekin aldatzen doaz

ERIZAINTZA ZAINKETAK 1. ORDUETAN


1. Lehenengo azterketa: erditze gelan egiten dena
2. Trantsizio- fasea: lo eta esna faseak
3. Aldizkako azterketa: medikuarekin egiten dena(erizainak egin baina medikuen laguntzarekin, biek
batera)

17
UMEA JAIO BAINO LEHEN…ERDITZE GELA PRESTATU:

- Umearen adin gestazionala kalkulatu (gela berdinean dilatatu eta erditu).


- Sortzetiko malformazioren bat badu pediatra erditze gelan egon beharko da (arriskuko
haurdunaldia badu ala ez jakin beharko dugu). Eta haurdunaldia ona bada ere, zailtasunak egoten
badira, pediatra ere etorri beharko da.
- Gelako Tª: 20ºC
- Inkubagailuen Tª: 28-34ºC → inkubagailu irekiak, goiko aldean bero iturri bat. Inkubagailua
amaren alboan egon beharko da.
- Bero iturria umetik 60 zm-tara, gutxiago ez, erretzen delako.
- Materiala prest eduki
- Aspirazio eta oxigeno sistemak badabizela begiratu erditze momentua baino lehen.
- Erditze gelako sarrera eta irteerak kontrolatu→ intimitatea kontrolatu.
- Asepsia mantendu

1. LEHENENGO AZTERKETA: ERDITZE GELAN

APGAR TESTA (GARRANTZITSUA) AZTERKETA!

Azterketa fisiko azkarra: Apgar testa. Jaio


eta jarraian egin behar da. Adieraziko du
zelan moldatu den bere bizitza berrira.
Lehenengo eta bosgarren minutuan egin
behar dugu.

Baldin eta zailtasun handiak badauka bere


bizitza berrira egokitzeko, 1 min oso txarto,
5. Minutuan hobeto baina txarto. Orduan,
10. Minutuan beste bat egingo dugu. 3.
Testa egingo dugu bakarrik aurreko bien
erantzuna txarrak badira. Gehienez, 10
puntu izan ahalko ditu.

0-3→ zailtasun handia izango du bere bizitzara moldatzeko.

4-6→ neurrizko zailtasuna.

7-10→ zailtasunik ez. Egoera optimo batean dagoela esaten


da.

UMEA JAIO TA GERO...

- Azala lehortu eta bero mantendu (VERNIX CASEOSOarekin kontuz, ohiala jarri eta lehortu)
- Apgarren testa
- Zilbor hestea.2,5zm ebaki →

Ebakuntzako artaziekin. 2.5cm ko distantzia sabeletik ebakuntza egiten den tokira. Lehenengoz,
pintza probisionala 3 cmtara jarri dugu eta clamp-ak (zilborra eusten dugu eta odoletan hastea
galarazteko) eta ebakitzen dugu. Orduan, pintza probisionala kenduko dugu clamp bat uzten dugula.

18
Orain, behatuko dugu 2 arteria eta 1 zain dagoela konprobatu. Bakarrik 1 arteria badago,
giltzurrunetan nahasmendu bat daukala behatuko dugu. Pintza definitiboa jarri eta clampa kendu.
Hasieran kolore horia eta gero marroixka. 1 astean edo 10 egunetan jausi egiten da lehortzen delako.
Kontuan hartu beharko dugu pardelek zilborra estaltzen dutela eta oso bustita badaude hauek
bustiko direla, eta lehortu beharko dugu.

Batzuk esaten dute jaiotzetik 1 min pasatu baino lehen (poliglobulia izateko arriskua), eta beste
batzuk 1 min pasatu eta gero (anemia arriskua dago). Baina arriskutan badago JB, zilbor hestea 1 min
pasatu bain lehen moztu.

- Art 1 giltzurrun arazoak


- Arnas bideak: aspirazioa → zunda sartu makina itzalita dagoela. Gero pizten dugu eta bertako indarra
10-15ekoa. Gero, zirkuluak egiten eta kanporatza ateratzen. Hau guztia 10-15segundutan egin
behardko dugu.
- JB-a identifikatu→ amak pultsera bat dauka eta umeari berdina orkatilean. Huellas digitales
errregistratuta.
- Bizi konstanteak→ diabetes gestazionala izatekotan, glukosa ere.
- Begietako profilaxia. Eritromicina
- K bitamina
- Ama eta JB-aren arteko erlazioa erraztu beharko
- Edoskitze naturala egin nahi badu, hasiko da hau egiten erditze gelan.
- Pisu luzeera eta GP, TP neurtu

ERREGISTRO ORRIA:
• Jaiotze eguna eta ordua
• Sexua
• Amaren datu pertsonalak
• Gurasoen eta umearen odol taldea eta Rh-a
• Apgar Test-aren baloreak (zenbat aldiz egin dugu eta zelako puntuazioa izan duen)
• Erreanimazio neurriak
• Aspirazioa bai ala ez.
• Pisua, GP, TP eta Luzera
• Mekonio edo gernu eliminaziorik egon den: zelan jaio den eta nolakoa izan den.
• Jaioberriaren esplorazio orokorra
• Emandako medikazioa

2. TRANTSIZIO- FASEA: LO ETA ESNA FASEAK

Erditzearen ondoren:

• 1. Erreaktibitate aldia: 30 min- 45min (edoskitze naturalarekin hasteko aproposa) (aldi sentsiblea)
• Lo fasea: 2-6 ordu
• 2. Erreaktibitate aldia: 2-5 ordu, berriro aktibatuko da umea.
• 3. Aldia: egonkortasuna, berriro lotan geratzen da baina egonkortzen hasiko da.

3. ALDIZKAKO AZTERKETA

Medikuarekin batera, gorputzaren egitura eta funtzio egokia aztertzen dira, normalean, 1. 48 orduetan.
Ama eta umea ingresatuta dauden bitartean: goitik behera.

19
Azala Sexu organoak
Burua Uzkia
Aurpegia Bizkar hezurra
Toraxa Gorputz adarrak
Sabelaldea Zentzuak

AZALA

Fina, leuna eta elastikoa.

• Eritema fisiologikoa: azalaren gorritasun kolorea. 3-4 egunetan agertzen da eta 10.egunean
desagertzen da.
• Eritema toxikoa: azaleko erupzioa, emborrean agertzen dena. Alergia mekanismo
batek eraginda. Egun batzutan desagertzen da bakarrik. Gorritasunaren gainean
puntu zuritxoak agertzea Jben toraxean. AD: jaiotzean likido amniotikoa irensten
badu. Bakarrik desagertzen da.
• Akrozianosia: Ta hotzek eta hezetasunak sortzen duten zianosi mota bat. Eskuetan
eta oinetan agertzen da, zona akretan. Zenbat eta gehiago mantendu hobeto, jaioberriaren
azala infekzioetatik babesten duelako.
• “Vernix caseoso”-a: JB-ek azalgainean duten koipe zurizka bat. (Azala infekzioetatik
babesten du eta hidratazioa eman. Batzuetan deseskamazioa batez ere buruan).
• Lanugoa: azaleko ile fina. Aste pare batean desagertu.
• Aurpegiko Millium-a: sudur hegoetan agertzen diren kiste txikiak. 8-10 egunetara
desagertu egiten da. Ez patologikoa
• Orban mongolikoa (mancha azul mongolikoa): errainaldean (lunbarretan) agertzen da eta
umeak urtebete duenean desagertzen da. Hematoma antzekoa da. Ez patologiko.
• Deskamazioa: 48 ordutara ematen da.
• Ikterizia fisiologikoa: azalaren kolore horia. Umearen 24
orduak pasata agertzen da eta 4. egunean desagertzen da.
Begietan begiratuko dugu.

• Adi egon anormalitate zinuetarako:

- Ikterizia lehenengo 24 h-tan =patologikoa (48 h biluzik inkubagailuetan, eguzkiaren


argiak bilirrubina desagertarazten dute).
- Zianozi orokortua (bihotz, eta arnas aparatua ez dabil ondo) azalkaletan eta ezpainetan.
- Zurbiltasuna (anemia, hemorragiak)
- Petekiak: kolore gorriko lesio txikitxoak (odoljario txikitxoak), zirkulazioa behatu.

BURUA

• Garaizko JB: 33-37zm. Nola neurtu? goitik pixka bat beherantz zabalera handiena neurtzeko.
• Garezur josturak: Bigunak eta ehun konektiboaz osatuta daude. Arrail sentsazioa ikutzerakoan.
Honako hauek ezagutzen dira:

- Kopetakoa: kopetako hezurrak.


- Koronala: parietalen eta kopetako hezurrak
- Sagitala: Hezur parietalak.
- Lamboideoa: Hezur parietalak hezur okzipitala.
- Temporala: Temporala eta parietala.

20
• Fontanelak: Josturen lotura puntuak, eremu bigunak eta nahiko handiak. Hauek ezagutzen
ditugu:
- Aurrekoa (Bregmatikoa): erronbo forma du eta taupakaria da, hau da, ukitzen
badugu bihotzaren taupadak sentituko ditugu.. Umeak 12-18 hilabete dituenean
ixten da.
Normalean lisoa da baina…
➔ Pontatu ahal da (patologia)→ presioa handitu delako. Hau ondo
detektatzeko fijatu behar gara umea lasaia dagoenean, adb negar egiten
dutenean normalean presioa igotzen delako.
➔ Hondatu ahal da (patologia)→ deshidratazioagatik
- Ondorengoa (Lamboideoa): Triangelu forma du eta JB 2- 4 hilabete dituenean
ixten da.
- Casseiro: bi ezagutzen dira: pterika(anterolaterala) eta asturika(posterolaterala).

ALTERAZIOAK:

• Fisiologikoak:
- Asimetria → ohikoena plagiozefalia da, posturaren ondorioz. Adibidez, denbora asko
buruz gora badaude, burua presioagatik lautzen hasten da. Tto. Postura aldaketak
izaten dira, bestela, almohada batzuk egoten dira espezialak, zulo bat dutenak, ez
deformatzeko. Hala eta guztiz ere, horrela konpontzen ez bada, kasko berezi batzuk.

- Erditze kanalaren bidez pasatzean, garezurreko hezurretako bat aldameneko hezurran


gainjartzea. Astebete pasata hobetzen da.
- Begiratu behar dugu edemak (pentosak jaiotzeagatik) edo forzepsak erabiltzeagatik.

• Patologikoak:
- Hidrozefalia: garuneko barrunbeetan likido kantitatea haunditu egiten da. Fontanela
bregmatikoa handituta egongo da, PIC handituta egongo delako. Normalean defektu
kongenitua.
- Mikrozefalea eta Makrozefalea: garezurraren perimetroa txikia edo haundia izatea.
Normalean arazo genetikoak daudelako edo bera horrela delako.
- Kraniosinostosi: Josturen itxiera goiztiarra, nahiz eta garuna oraindik garatugabe egon.
Tto. Interbentzio kirurgikoa. Oso arriskutsua.
- Plagiozefalea: aurrerago ikusten dugun asimetria bat buruan. Normalean umearen
posizioak eragiten du asimetria hau. Orain esaten da umeak buruz gora jarri behar
direla y asi la forma de atras de la cabeza se les queda aplatanada. Normalean postura
aldaketekin konpondu egiten da arazo hau, eta beste batzuetann kaskoa jartzen zaie.

• Traumatikoak:
- Caput Succedaneum: Buruko ile-larruan agertzen den hantura leuna. Berez,
jaioberriaren lehenengo 24 orduetan desagertu egiten da.
- Zefalohematoma: Periostio eta hezurraren artean agertzen den odola, aste pare
batzuetara desagertu egiten da. Instrumentazioz (bentosak edo forcexsa) jaiotzen
direnetan gehiago ematen da.

13
AURPEGIA

Betazalak beti handituta izango dituzte, baina arazoa


izaten da beherantz joaten dela eta bakarrik
konpontzen da arazo muskular txikia egoten da.

Nistagmoa (begiaren nahigabeko mugimendua, gora


behera). Begi ninien erreakzio falta: ez izatea kapaza
zerbait jarraitzeko. Betazala ez izatea kapaza
irekitzeko.

Belarri pabilioia arteko lerroa zuzena, altura


berdinean, eta kartilago

Kokleopalpebrala: begiak ixteko erreflexua

Belarriak baxu badaude patologikoa

Sudurraren atzeko partean bi zulo ditugu, konektatzen


dutenak sudurra eztarriarekin konektatzen du eta
iragazkorrak ez badira patologia adierazten dute. Eta aho
aldean dardarak ikusten baditugu patologikoa.

Goiko ezpainaren erdiko aldean almohadilla bat izatea,


Gerta daiteke 6 hilabete baino lehen hortzak agertzea.
Ebstein perlak, sabai gogorrean (goikoan) erdinko partean
agertzen diren papila zuritxoak eta asteetan desagertzen
dira.

Ahosabai hezurra ez bada ixten


labio leporino (ezpaina eta ahozabaia ez da guztiz ixten)
Kandidiasia lortu ahal du edoskitze naturalaren bidez.

AZTERKETA GALDERA
Kandidiasia duen jaioberri bati erizaintzako zein zainketa egin behar zaio?
Edoskitze bakoitzaren ostean ahoa garbitu geratzen zaien esne plakatxoa kentzeko.

14
TORAX

Kanpai itxura, saihetsezur horizontalak. Simetrikoak izan behar dira.

• Bihotzaren kokapena
• Ehun muskular eta gantz gutxi
• Ginekomastia (bularraren hipertrofia): titietatik esne antzeko likido bat jariatzea (estrogenoen
ondorioz). Berdin dio neska zein mutila izatea, amaren homonen ondorioz izaten baita.

ANOMALITATE ZEINUAK

Pectus Carinatum: Toraxa haundituta(itsasontzia, kanporantza gorantza).Tto: kirurgia

Klabikula Haustura: Hausturarik ohikoena erditzean da. Mororen erreflexuan (uzten dugu umea
atzerantz jausten eta besoak irekitzean ikusiko dugu apurtuta duen ala ez, bestela, ukituz)
anormaltasuna egoten da. Pronostiko ona. Klabikula eta besoaren artean eskua pasatu.
Toraxa oso handituta badauka (adibidez al bat bakarrik) → arnas arazoa edukiko du, normalean,
pneumotoraxaren zeinua.

Toraxa barrurantza sartuta baditu (biak) → arnas arazoaren bat dago eta horrez gain, hernia
diafragmatiko bat egongo da.

SABELALDEA
• Borobila eta irtena. Jaioberriek arnasketa diafragmatikoa egiten dutelako.
• Zilbor-hestea: 2arteria+1bena =Wharton-en gelatinan sartuta. (Bakarrik arteria 1 badago
giltzurrunetan arazo bat dagoela esan nahi du).
- Erorketa: 1-2 asteen bitartean
• Batzuetan diastasia (sabelaldeko muskuluak bananduta) eta hernia unbilikala. Hau
haurdunaldiaren ondoren emakumeetan ere gertatu daiteke, batzuetan ez d agertattzen, beste
batzuetan minimoa da, edota kirurgia. Emakumeetan eskua pasatzen badugu sabelaldetik eskua
barrurarte sartuko dugu. Umeetan minimoa izango da.
ANORMALITATE ZEINUAK

• Sabelaren larregizko distentsioa eta zarata abdominalik eza (oztopo intest.) Hau larria izango da.
• Sabel hondoratua (arnas arazoak, hernia diafragmatikoa) (toraxaren berdina)

SEXU ORGANOAK
• Neskak:
→ Klitori eta ezpainen hipertrofia
→ Jariakin baginala (batzuetan “seudohilekoa”)amaren estrogenoen ondorioz, hormonak orekatzen
denean kendu.
• Mutilak:
→ Barrabilak eskrotoan sartuta → Fimosi fisiologikoa (prepuzioaren zuloa oso txikia da).

15
ANORMALITATE ZEINUAK

• Bagina zulo eza


• Fistula bagino-errektalak → zulo bat konektatzen duena bi eremu horiek
• Hipospadiak: uretraren zabaltze anormala zakilaren azpiko aldetik.
• Kriptorkidia (barrabilak. inoiz ez jaitsi)

UZKIA
Zuloa dagoen ziurtatu. Eta iragazkorra dela ziurtatu.
Gorozkien kontrola:
1. 24h: Mekonioa
2. 2- 4 egun barru: gorozki marroi-berdea
3. 3-5 egun barru: gorozki horia
ANORMALITATE ZEINUAK
• Uzki ez-zulatua edo oztoporen bat egotea, permeablea ez izatea.
• Uzkiko fisurak

BIZKARREZURRA

Zuzena eta homogeneoa.

ANORMALITATE ZEINUAK

• Bizkarrezur bifidoa: Bizkar hezurra ondo itxi ez delako. Az. Folikoaren faltagaitik (Horregatik
emakume bat haurdun geratu nahi denean gomendagarria da medikua deitzea eta azido folikoa
hartzen joatea).

GORPUTZ ADARRAK
o Itxura: besoak flexionatuta (tonu muskularraren erresistentzia luzatzen dugunean)/simetrikoak.
Erresistentzia besoak zabaltzeko.
o Azalaren kolorea: larrosa kolorekoa (bakarrik zesarea bidez jaio direnak izango dute lehengo
momentutik, baina aurreraro guztiek hartuko dute azalaren kolore larrosa.
o Pultsu brakial simetrikoa
o Klabikula: ikutu. Mororen erreflexuarekin ikusten da simetrikoak diren ala ez.
o Mokorra (aldaka): Ortolani eta Barlow- maniobrak. Garrantzitsua da baliketelako luxazio
kongenito bat egotea eta egotekotan tratamendua dago. Luxazioa bilaterala (bi aldeetan) edo
unilaterala (batez ere ezkerrean) izan daiteke.

Garrantzitsua da, batez ere nesketan (%80), gehiago


ematen delako. Arazoa azetabulua eta femurraren
buruaren arteko arazoa. Unilaterala bada, gehiago
gertatzen da ezkerreko aldean eskuman baino
Maniobra hauek ez dute diagnostikoa egiteko balioko,
detekzio azkar bat egiteko bati, eta froga gehiago egin
beharko ditugu (radiografia). JB buruz gora, biluzik
eta hankak 90ºko angeluarekin, eta hatz potoloa
izterraren barneko atalean jarriko ditugu eta
erakuslea eta bihotza kanpoaldean. Orduan
barrurantza edo kanporantza mugitu. Kanporatza
egiteko mugimendua luxazio bat badago

16
erresistentzia + soinua egiten dute. Ortolani bi hanketan batera , barlow lehenengo hanka bat
eta gero bestea.
o Oinen posizioa: malformazioka dauden begiratu.
ANORMALITATE ZEINUAK
• Pultsu brakial asimetrikoa (zirkulazio arazoa)
• Azkazal zianosia (zirkulazio arazoak)
• Gorputz adarretako desitxuratzeak
• Paralisiak
• Klabikula- haustura
• Hankaoker (pie zambo)
• Sortzetiko mokorreko lokadura (luxacion en la cadera)

4. JB-AREN ELIKADURA

EDOSKITZE NATURALA: konposizioan ezaugarri bereziak, jaioberriaren beharretara moldatzen dena.


ESNEAREN EZAUGARRIAK: Egokia 6 hilabeterarte bere edoskitze esklusiboa izango da. Baina 6 hilabetetik
aurrera ez da izango kapaza bere energia guztia bakarrik edoskitzetik lortzeko, beraz, kobinatu behar
dugu.

Eboluzio prozesua:
- Kalostroa: Erditu eta lehenengo asteetan agertzen da. Kolore horia. Aberatsa proteina,
inmunoglubilinetan (oso garrantzitsua, askotan, emakumeak ez dio ematen pentsatzen ez duelako
ezer egiten) eta mineraletan eta eskasa gantz eta Karbohidratoetan.
- Trantsizio esnea: Bi aste irauten ditu. Konposizioan aldaketak egiten hasten dira.
- Heldua: Kalostroa baino zuriagoa da. Konposizioa: %90a ura eta %10a karbohidrato, proteina eta
gantzak. 3. Astetik aurrera konposizioa guztiz aldatuta egongo da.
Normalean, edoskitze naturala egiten duenean, “a demanda” egingo duela. Nahi duenean egingo du.
Ezin da 2-3h esnea hartu gabe, baina berak nahi duenean. Batzuetan, 3 ordu baino gehiago izango da,
beste batzuetan 30minuturo. Gauean, oso aktiboa bada, azaleko loa badute, eskatu egingo dute pilo bat
aldiz. Beste batzuk gau osoan lo egigo dute (edoskitze naturala izatean, oso arraroa izango da gaua
jarraian lotan egitea [2-3h-ro]).

Edoskitze naturalean, ez dugu jakingo zenbat hartzen duen. Izan daiteke behar izatea bakarrik amarekin
egon behar duelako edo hurrupatzea.

UMEARENTZAKO ONURAK
o Umearen beharrak betetzen ditu
o 1. egunetan umearen hesteetako mukosaren garapena lagundu (kolikoekin laguntzen du)
o Entzima asko (lipasa), digestioa errazagoa
o Immunologi babesa (arnas arazoak eta alergiak ekiditzen laguntzen du)
o Idorreria saihestu (baina eduki dezake)
o Segurtasun emozionala hobetu→ horregatik hurrupatzen duen ala ez jakitea beharrezkoa izango
da, askotan bakarrik amarekin egoteko eta babes emozionala izateko gaitasuna izango du.
o Gizentasuna ekidin → edoskitze artifiziala hartzen dutenak gizenagoak izango dira normalean.

AMARENTZAKO ONURAK
o Oxitozina: Hormona.
- Umetokia berriro lekura bueltatzen laguntzen du.
- Esnea sortzen eta jariatzen

17
o Erditze ondoren hemorragiaren arriskua jaitsi
o Prolaktina: Hormona. Esnea sortzen laguntzen du (funtziorik garrantzitsuena).
o Tenperatura egokian beti izango da.
o Dohain
o Edozein leku/momentu
o Lotura afektiboa: amaren eta umearen arteko lotura afektiboa handituko du.
o Bularra- Obulutegi- minbiziaren arriskua jaitsi
o Urte bat bete arte, amaren esneak umeak behar duen energiaren %50a betetzen du: Beste %50a
beste elikagaiekin beteko du. 2 modu:
- Lehenengo elikagaiak eman (purea adibidez eta gero arrain zatitxo bat) eta gero esnea
- Lehenengo esnea eta gero elikagaiak (purea eta arraina)
Baldin eta edoskitze naturalarekin jarraitu nahi badugu, bigarren aukera egingo dugu.
Ez badugu edoskitze naturalarekin jarraitu nahi, lehenengo aukera jarraituko dugu.
www.elactancia.org → nola eragiten dion beste substantziak edoskitze naturalari.
o 6 hilabeteekin ezinbestekoa da beste elikagaiekin hastea

NOIZ EZ DA EDOKITZ NATURALARIK EMANGO:


- Amak nahi ez badu EZ
- T linfozitoen leuzemia badu amak EZ
- HIESa badu amak EZ
- Umeak galaktosemia bat badu (herentziazko gaixotasuna, umeak ezin duenean esnea digeritu) EZ
- Amak hepatitis A, B, C badu, edoskitzea eman diezaiokegu. BAI
- Maszitisa badu (esnea doan hodietatik tapoiak sortzen direla eta infekzio bat sortzen da)
gomendatu egiten da edoskitzea ematea, tapoia ateratzeko. Erditu eta ordu gutxietara esnearen
igoera ematen da, eta hori ateratzen ez baduzu, mastitisa emateko arriskua izango duzu. BAI

Honen tto. Ohial berotsua jarri hartunaldia egin baino lehen, metaketa leuntzeko, askoz ere
likidoagoa izango denean eta umeak hurrupatuko du.
Mastitisa oso handia bada, umea ez da kapaza izango esnea ateratzeko (bularra oso handituta
egongo delako). Beraz, ohiala 5-10min jarri eta eskuarekin atera esnea. Sintomak: arnasteko
ezintasuna eta sukar oso altua.

NOLA EMAN BULARRA?

POSIZIOA

Amaren zilborra eta umearen zilborra gutxi gora behera kontaktuan jarri beharko dugu. batzuetan,
presioa egin beharko dugu buruan, bularrera hurbiltzeko. Gero, hatz txikiarekin estimulatu ahoa eta
irikitzean presioa egin (literalki).

Mihia titiburuaren goitik egongo da eta hurrupatzen badu mugimendua egingo du belarrietan. Presio
oso handia, inguratuko du titiburu osoa eta “vacio” egingo du. Hurrupatzea kentzeko, “vacio” kentzeko,
hatz txikia sartu ahoan, eta kanporatuko duzu presioa.
• Etzanda alde batera ala bestera etzanda
• Etzanda zutunik sabelaldearen gainean
• Errubiko pilota balitz bezala
*Mastitisa badago, gomendagarria izango da posizioz aldatzea, berak, presioa egiteko alde
desberdinetan.

18
EDOSKITZE ARTIFIZIALA

Noiz erabili?
- Amak patologiaren bat duenean
- Amak bularra eman nahi ez duenean

ESNEAREN EZAUGARRIAK
- Behi esnetik eratorriak gehienak
- Konposizioa ez da aldatzen: Beti proteina, azukre eta gantz kantite berdina ez da egokitzen
umearen beharretara.
- Ez ditu faktore entzimatiko ezta immunologiakorik ere

FORMULA BEREZIAK
- Pisu gutxiko haurrentzat, laktosarik gabekoak, sojazkoak, errefluxuaren kontrakoak...

ABANTAILAK
- Gurasoak txandaka elikatu ahal dute umea→ Emakumeak ondo atseden hartu ahal izateko.
- Amak lan egin ahal du hasieratik
- Hobeto egiten dute lo → Esnearen konposizioa aldatzen ez duelako eta horrek super-asetzen ditu.
Horrela, ez dute gehiagorik beharko (gantz gehiago) eta kantitatea kontrolatzen dugunez, agian ez
du horren beste behar, eta askoz ere asetuago eta gizenago egongo dira.
Osakidetzako, umeen kartilen pertzentilak bakarrik edoskitze artifiziala hartzen duten umeentzako
izango da. Orduan, OMEk edoskitze naturala duten umeentzako pertzentil bereziak.

DESABANTAILAK
- Garestia: Berez garestiak, baina garestiagoa izango da esnea berezia bada.
- Prestatu behar
- Behi esnetik jatorria
- Hartualdian ez da aldatzen: Konposizioa ez da aldatzen, berdin mantendu.

NOLA PRESTATU
- 30cc irazkitutako urari esne koilarakada 1
- Proportzioa zaintzea ezinbestekoa da
- Neurri higienikoak oso garrantzitsuak dira
- Ura irazkituta edo “mineralización débil” (ez da beti irakituta izan behar)

ERIZAINTZA ZAINKETAK 1. EGUNETAN

1. OSPITALEAN EGITEKOA

EGUNEROKOA
- Pisatu
- Bizi konstanteak: saturazioa, bihotz maiztasuna, tª, gorozkien kontrola (mekonioa)
- Gorozkien kontrola
- Elikadura: hartunaldia egin badu ala ez.
- Zilbor- hestearen zainketa:
Zainketak egunero egingo ditugu. Baina, antiseptikorik ez dugu erabili behar; izan ere, horrek
eragingo du orbaintze prozesua atzeratuko dugu. Horregatik, ph neutroa duen xaboi batekin eta

19
urarekin. Gero, oso ondo lehortu beharko dugu. Horretarako, gasa jarri ahal diogu, baina
pardelarekin zikintzen bada, berrikro garbitu beharko dugu.
Gero gasa bat jarri pardeletik babesteko pardela zilbor-hestea baino gorago heltzen delako, eta beti
mantendu behar dugu lehor. Zilbor-hestea jausi arte gomendatzen da umea ez bainatzea, busti
dezakegu, baina ez hondoratu.
Zilbor-hestean, odol-jarioa (gerta daiteke pardela engantzatzea) , hantura, gorritasuna etab agertu
ahal da.Hau guztia zilbor-hestea jausteko prozesua txikitzen du. → infekzioa: onfalitis.
- Azalaren kolorea deskribatu
- Egoera orokorra baloratu
- Ama- gurasoekin hitz egin, gomendioak eman eta zalantzak argitu
- DENA Erregistro orrian apuntatu

FROGA BEREZIAK [ERIZAIN BERDINAK EGIN ]


METABOLOPATIAK (ORPOAREN FROGA)
• Umea jaio eta 48ordura egiten da.
• 2 ordu lehenago janda egon behar du → kontrolatu beharko dugu azken hartunaldia noiz izan den,
froga egiteko.
• Emaitza positiboa bada deitzen zaituzte.
- Hipotiroidismoa
- Fenilzetonuria
- Acil CoA deshidrogenada gutxiegitasuna (MCAD)
- Fibrosi kistikoa
- Anemia falziformea
MATERIALA:
✓ Lanceta
✓ Antiseptikoa
✓ Gasa esterilak
✓ Txupetea
✓ Sakarosa

PROZESUA:
1. Eskuak garbitu eta eskularruak jarri. Izan ere, emaitzen alterazioa agertu daitekeelako
guk ikutzen badugu. Beraz, gune garbia izan beharko da.
2. Orpoaren alde batean antiseptikoarekin garbitu eta airean lehortzen utzi.
3. Odola ateratzeko, zonaldea berotu eta egin borobilak etab (destrostriak bezala)
4. Kartulinan agertzen diren 4 borobilak odolez bete, hau xurgatuko baitu. (Zirkulu osoa
bete beharko dugu).

ZENBAT ALDIZ EGIN:


Nomalean bakarrik behin egin metabolopatien froga. Salbuespenak:
- 34. Astea baino lehenago jaiotzen diren jaioberri guztiei.
- 1.5kg baino gutxiagoko pisua duten jaioberri guztiei
- Biki guztiei
- Elikatze parenterala duen JB guztiei

OTOEMISIOAK
- Umea gorra den ala ez jakiteko.
- Gomendagarria da JB-a lo egotea.
- Gurasoen baimena derrigorrezkoa da. Metabolopatietan ez, baina honetan, ezinbesteakoa izango da BI

20
- 3 aldi ditu:
• JB guztiei jaio eta 48 ordura egiten zaie.
• Lehenengo frogan emaitza txarra: 15 egunetara errepikatu egiten da.
• Bigarren frogako emaitza txarra: umeak 3 hilabete bete baino lehen.
Bi froga hauen informazioa bakarrik izango dute emaitza txarra bada. Bi frogekin , baina batez ere,
otoemisioetan.

2. GURASOEI HEZIKETA

ARROPA ETA LO EGITEKO POSIZIOA


- Kotoizko arropa
- Arropa lixibarekin ez garbitu: Jbaren azala oso fina baita, erreakziorik ez sortzeko.
- Arropa gehiegi/esturik ez jarri→ guk erabiltzen dugun kapen baino 1 gehiago. Jbek berotuta dauden
ela ez jakiteko, eskua bularrean jarriko dugu.
- Haurra sehaskan ahoz gora edo alboka ipini, burukirik (almohada) gabe. Horrela bat bateko heriotza
ekiditen dugu eta buru deformazioak ekiditeko.

HIGIENEA
- Zilborrestea lehor eta garbi mantendu
- Bainua max. 5 min eta ura ez oso beroa (36º-38º, frogatu umea sartu baino lehen, edo termometro
edo ukondoarekin) [hasieran xaboirik ez, eta gela berotuta egon]
- Ondo garrantzitsua izango da lepoa, besapeak, ingleak ondo lehortu (kolpeka).
- 6 hilabete baino gutxiagoko Jbetan, ez dutenez izerdirik botatzen, ez dira zikintzen. Beraz, ez da
izango beharrezkoa egunero dutxatzea.
- 6 hilabetetik aurrera, beraiek bakarrik jatean, 4 hankatan ibiltzean, seguruenik egunero dutxatu
behar izatea.
- Hasieran, 4-5 urterekin dutxa. Momentu horretara arte, bainuan (erlaxatzeko eta gero jolasteko).
- Ezin da umea bakarrik dutxan utzi.
- Kolonia edo talkorik ez
- Belarrietako makiltxorik ez

ELIKADURA
• Edoskitze naturala bada:
- Hartualdien nolabaiteko orduen kontrola
- Bularraren zainketak: Edoskitze naturalarekin, hasieran, arrakalak (grietas) agertzen dira (oso
mingarriak). Hau ekiditeko, titiburua lehor eta garbi mantentzea. Gomendagarria da, xaboia
eta ura erabili beharrean, esne pixka bat aterako dugu eta hori titiburuan ematean.
Garrantzitsua da lataktziarako diskoak aldatzea, nahiz eta garbi iruditu, ez daude garbi.
• Edoskitze artifiziala bada:
- Orduen eta kantitatearen kontrola
- Esnea nola prestatu zaindu
- 6 hilabetetik atzera, urik ez du behar hartualdien artean esnean badauka. Geroago, pixka bat eman
beharko diogu.
- Negarra ez da beti gosearen seinale.

21

You might also like