You are on page 1of 1

1.) Egin behar den lehenengo gauza BAS da, hau da, babestu, abisatu eta sorostu.

Beste pertsona bati 112-ra deitzeko eskatu eta kiroldegira DESA bila joateko eskatu,
eta hori eta gero umearen konorte maila neurtu beharko zen, AAME faseak bitartez.
Lehenengoz, begiratu ea adi dagoen. Gero, ea ahoz erantzuten baduen, hurregoa ea
mina sentitzen duen eta azkenez, hori guztia ez badu, esan nahi du ez duela
erantzunik ematen. Ez duenez erantzunik ematen, Ikusi, Entzun eta Sentitu teknika
erabiliko dugu, ikusteko ea arnasik hartzen duen, eta ez duenez arnasik hartzen,
BBB teknikarekin hasiko gara, anbulantzia heldu arte. Bost arnasketarekin hasten da
eta gero, 8 urte baino gutxiago duenez, esku bakar batekin 30 konpresio egingo
genuke, eta 30 konpresio eta gero 2 ahoz-aho insuflazioa. Pertsonen artean
ordezkatu, pertsona bakar batek ez egoteko denbora guztian egiten, anbulantzia edo
DESA heldu arte. DESA-rekin elektrodo bat aurrean eta bestea atzean ipiniko
genion, haurra bat delako.

2.) Lehenengoz babestu egin behar da, eta gero ikusi zauria zer motatakoa den. Arina
bada, zuzeneko presioa egingo dugu oihal edo gazekin, eta behar bada konpresio
hezgailuak ipiniko dugu gaza gainean. Larria bada, tornikete bat egin beharko zen.
Odoljarioak amaitzean, hezgailua eta gaza kendu beharko genuke, zauria garbitu eta
desinfektatzeko ahal izateko.

3.) Lehenengoz, beti bezala, BAS egingo dugu. Babestu dugunean, norbaiti esango
diogu 112-ra deitzeko, eta hori eta gero sorosten hasiko gara. AAME egiteko ez dugu
gure pazientea mugituko, eta AAME egitean ikusiko dugu ez duela konorterik.
Orduan, IES egingo diogu, eta hori egin eta gero, ikusten dugu arnasa hartzen duela.
Hurrengo gauza, alboko segurtasun posizioan jartzeari ekingo diogu, besoak
kokatuz, belauna tolestuz eta gero biratuz, kontuz ibiliz. Eta hori eta gero balorazio
neurologikoa egitera ekingo diogu, begi-niniak erabiliz, argi batekin, ikusteko ea
erreakzionatzen baduen. Birbalioztatu bi minutuero, anbulantzia heldu arte.

You might also like