You are on page 1of 10

Ipuina kontatzeko aholkuak

Lekua
Ipuinak bere unea behar du, eta bere giroa. Ipuin-kontaketa zeremonia osoa baita. Gela ilunpean edo argi gutxirekin egon daiteke, hobeto ikusi eta entzun ahal izateko. Kontalariak eta haurrak aurrez aurre eserita, elkarrengandik gertu.

Isiltasuna
Garrantzitsua da kontaketa hasi aurretik umeak isilik eta ipuinaren zain egotea. Behin ipuina hasiz gero, ez sekula eten sortu den xarma, umeak keinuka hasi edota distraitzen direla ikusten bada ere. Ipuina polita bada eta ondo kontatzen bada, umeek entzun egingo dute.

Kontatzeko era
Alde batetik, izan naturalak. Eta bestaldetik, gertakizunak elkarren segidan kontatu behar dituzue; istorioa argitzeko ez bada, ez duzue ez esplikaziorik eta ez deskribapenik txertatu behar.

Gorputza
Zaindu egin behar dituzue gorputzaren posizioa eta jarrera. Gorputzaren mugimenduek eta hitzen jarioak bat etorri behar dute, eta saihestu egin behar dituzue bai geldi-geldi egotea eta bai beldurra ere. Eserita nahiz zutik kontatu dezakezue.

Keinuak
Gorputzaren atal batzuei erreparatu behar zaie bereziki: aurpegi, beso eta eskuei. Izan ere, askotan, horiekin hitzekin baino gehiago adierazi dezakegu.

Aurpegia
Aurpegiaren espresioak lagundu, azpimarratu eta baloratu egiten ditu esandakoak. Horrexegatik, aurpegiaren espresioak saihestu egin behar du monotonia. Begiradak, bereziki, ez du iheskorra izan behar; begietara begiratu umeei, horrela konfiantza-giroa sortuko baitugu.

Besoak eta eskuak


Besoak mugituta, gauza bat handia dela, hurbil dagoela, urrun dagoela adieraz dezakegu; zerbait edo norbait gerturatu edota urrundu egin dezakegu, igo edota jaitsi Hatzak erabilita gauzak kontatu egin daitezke.

Ahotsa

Ahots-doinuak indar handiagoa eman diezaieke puntu batzuei, ozenago ahoskatuz edo, agian, bereiziz.

Erritmoa
Kontakizunaren erritmoak edukiarekin bat egin behar du. Hori dela-eta izan daiteke lasaia, azkarragoa eta mugikorragoa, edota motela, tentsioa sortzeko. Une egokietan eginda, etenek ulermena errazten dute. Monotonia da ekidin beharrekoa, hau da, kontakizun osoan ahoskera berdina erabiltzea.

You might also like