You are on page 1of 10

Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

HESIEN TEKNIKA - KONPARAKETA


Irakaslea: Valentin Rocandio Cilveti Data:
 Egilea: Ane Rezola Salgueiro

1. FASE EZBERDINETAKO DESKRIBAPENA:


Erreferentzia moduan, pistan bi marka horiak daude. Haien arteko distantzia 4,00
m dira.

Gogora ezazue grabaketa abiadura: 210 fotograma/s

BULTZADA- ZANGOAREN KONTAKTUA

Istantea: Bultzada-hankak pista ukitzen dela ikusten den lehenengo fotograma.

Bultzada-hankak pista ukitzen duela ikusten den lehenengo fotograman ikusi dezakegun bezala,
bultzada-zangoa nire kasuan ezker hanka izango da. Bestetik, ikus daitekeen moduan nire
bultzada-zangoaren pausu zabalera handiagoa da ezkerreko irudiarekin alderatuz. Izan ere, pausua
zenbat eta motzago izan; grabitate-zentroa aurreratzea, gorputz-enborra aurrerantz inklinatzea,
hanka librea berreskuratzeko prozesua aurreratzea eta lurzoruarekiko akzio-erreakzio indar bat
sortzea dakar. Halaber, esan beharra dago nire kasuan ezkerreko hankaren bermatzea ez dudala
oin-puntarekin egiten, hau da, metatartsoarekin, ezkerreko irudian bezala.

Bestalde, eskuineko hankaren posizioa nahiko berdintsua da bi kasuetan, hala ere, esan beharra
dago nire kasuan pixka bat baxuagoa dagoela. Gainera, aldakari dagokionez, hanka librearen
estentsioa nahiko berdintsua da bi irudietan, hala ere, esan beharra dago bultza-hankaren flexioa
nire kasuan handiagoa dela, ezkerreko irudiarekin alderatuz, eta hori dela eta, lehen esan moduan
nire pausu luzeera handiegia izango litzateke.

Azkenik, besoen posizioa aztertuz ikusi dezakegu, ezkerreko irudian bezala besoak paraleloan egon
behar direla eskuak aldakaren aurrean izanik, baina nire kasuan beso bat aurrean eta bestea
atzean kokatuta daude.

1 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

BULTZADA-HAKAREN SOSTENGU FASEA

Istantea: Aldaka (Femurreko trokanter nagusia) bultzada-hankaren oinaren bermatzearen gainean


(Kanpoko maleoloa) kokatzen den momentua.

Jarrera bere osotasunean analizatu eta deskribatu ereduaren irudiarekin konparatuz.

Bultzada-hankaren sostengu faseari dagokionez, hau da, aldaka bultzada-hankaren oinaren


bermatzearen gainean kokatzen den momentuari dagokionez, esan beharra dago, bi irudien
arteko berdintasunak nabariak direla. Hala nola, bi irudien gorputz-enborraren zuzentasuna eta
aurreranzko inklinazio txikia ikus daiteke. Hala ere, esan beharra dago nire kasuan ezkerreko
hankaren, hau da, bultzada hankaren, belauna pixka bat flexionatuago dagoela ikus daiteke
ezkerreko irudiarekin alderatuz.

Bestalde, besoei dagokionez, esan beharra dago nire eskuineko besoa irudiarekin koordinatuta
daramat, baina ezkerreko besoa pixka bat flexionatuagoa eta aurreratuagoa eraman beharko
litzateke, ezkerreko irudiaren gisa.

2 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

INPULTSO HANKAREN AIRERATZEA

Istantea: Bultzadaren hankak lurrarekiko kontaktua galtzen duela ikusten dugun lehenengo
fotograma.

Analizatu eta deskribatu jarrera bere osotasunean ereduaren irudiarekin konparatuz. Eraso
distantzia neurtuko dugu (inpultso hankaren oinaren puntatik hesiaren bertikaleraino).

Kronometro bat martxan jarriko dugu hesiaren gaindipenean inbertitutako denbora neurtzeko.

Bultzadaren hankak lurrarekiko kontaktua galtzen duela ikusten dugun lehenengo fotogramari
dagokionez, hau da, inpultso hankaren aireratzeari dagokionez, esan beharra dago nire kasuan
belaunaren flexioa ezkerreko irudiarekin alderatuz pixkat txikiagoa dela, hau da, nire orkatila ez
dago aldakaren azpian tolestuta. Bestalde, esan beharra dago bi kasuetan aldakaren flexioa nahiko
berdina dela, eta horrek lagunduko duelarik gorputz enborraren posizio egokia lortzen. Hala ere,
nire kasuan ikus daitekeen moduan pixka bat aurrerago inklinatuta egon beharko luke, atzeko
hankaren ardatz berean egon dezan. Gainera, bi kasuetan besoen posizio egokia ikusi daiteke, hau
da, eraso-hankaren kontrako besoa, eraso-hankarekin batera luzatuta dago.

Azkenik, eraso distantzia neurtuz, hau da, inpultso hankaren oinaren puntatik hesiaren
bertikaleraino dagoen distantzia neurtuz, ikusi daiteke 1,17m-koa dela. Bestalde, inpultsu hankak
lurra ukitzen uzten duen momentutik kronometro bat jarri da, non hesia gainditzerakoan ematen
den denbora neurtuko duen eta eraso oinak lurra ukitzen duen momentuan geldituko den.

3 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

ORPOA HESIAREN GAINEAN

Unea: Eraso hankaren orpoa hesiaren zutoinaren gainean dagoenean.

Analizatu eta deskribatu jarrera bere osotasunean ereduaren irudiarekin konparatuz. Eraso
hankaren belaunaren angelua neurtu une horretan, eta enborraren angelua bertikalarekiko (planu
sagitalean).

Eraso hankaren orpoa hesiaren zutoinaren gainean dagoenean, ikus daiteeken moduan
ezberdintasun nabariak ikusten dira ezkerreko irudiarekin alderatuz. Izan ere, eraso hankaren
belauna nire kasuan flexionatuta dago, eta atletaren kasuan, berriz, luzatuta. Hortaz, atletak
hankak asko irekitzen duenez, haren gorputz-enborraren inklinaziori laguntzen dio, baina nire
kasuan belaunaren luzapen eza horrek nire gorputz-enborraren flexioa eskasa izatea ekartzen du,
eta hortaz, hesia gainditzeko denbora gehiago pasatuko dut.

Bestalde, ezkerreko hankari dagokionez, esan beharra dago nire kasuan ezkerreko irudiarekin
alderatuz, kanpoko errotazio txikia ematen dela bai eta belaunaren flexioa oso txikia dela.

Azkenik, besoei dagokionez, ezkerreko besoa hesia gainditzen ari den hankaren norabidera
zuzenduta dago, baina aipatu beharra dago ezkerreko nire ukondoa ez dagoela flexionaturik
ezkerreko irudian bezala.

4 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

ALDAKA HESIAREN GAINETIK

Unea: Inpultso hankaren femurraren trokanter handia hesiaren bertikalaren gainean dagoenean.

Analizatu eta deskribatu jarrera bere osotasunean ereduaren irudiarekin konparatuz. Femurraren
trokanter handia hesiarekiko altuera ere kalkulatuko dugu.

Inpultso hankaren aldaka hesiaren berrtikalaren gainean dagoenean,

5 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

ERASOA HANKAREN KONTAKTUA

Unea: Eraso hanka lurra hartzen duen unea hesia pasa ondoren.

Analizatu eta deskribatu jarrera bere osotasunean ereduaren irudiarekin konparatuz.

Hesiaren gaindipena neurtzen duen kronometroa geldituko dugun unea. Hesiarekiko harrera
distantzia eta bermatzearen bertikalarekiko aldakaren distantzia neurtuko ditugu. Belaunaren
angelua ere neurtuko dugu.

Orain, hesia gainditzeko bete dugun distantzia totala eta eraso distantziaren eta lur-hartze
distantziaren portzentaiak atera ditzakegu.

6 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

ALDAKA, ERASO HANKAREN BERMATZEAREN GAINEAN.

Unea: Aldaka (femurraren trokanter handia) oinaren (kanpoko maleoloa) gainean dagoen unea.
Analizatu eta deskribatu jarrera bere osotasunean ereduaren irudiarekin konparatuz. Eraso
hankaren belaunaren angelua neurtu, eta era berean, inpultso hankaren belaunarena
(105,76º)eta aldakarena.

7 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

JARRAIPEN BERMATZEA

Unea: Inpultso hankaren oinak lurra hartzen duen unea. Analizatu eta deskribatu jarrera bere
osotasunean ereduaren irudiarekin konparatuz. Jarraipen lehenengo zangoaren luzera neurtuko
dugu.

2. AKATS AIPAGARRIENAK ETA EZTABAIDA:


8 Ane Rezola Salgueiro
Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

3. ZUZENKETARAKO PROPOSATZEN DIREN ARIKETAK:

4. ONDORIOAK:

9 Ane Rezola Salgueiro


Atletismoaren Oinarriak Fitxa 4

10 Ane Rezola Salgueiro

You might also like