You are on page 1of 3

OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK DBH 4/ 1.

EBALUAKETA

Oinarrizko gaitasun fisikoak


Oinarrizko gaitasun fisikoak, faktore batzuk dira eta pertsona baten gaitasun fisikoa baloratu ahal izateko erabiltzen dira. Oinarrizko gaitasun fisiko bezala ezagutzen direnak lau dira; indarra, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna. 1.INDARRA: Kanpoko indarrak gainditzeko giharrak duen gaitasunari deitzen zaio indarra. Zehatzago adierazita, gihar kontrakzioaren bidez gure gorputzak kanpoko indarrak saihesteko duen gaitasunari deitzen zaio. Kanpoko indar horiek grabitatea, pisua eta besteen indarra izan daitezke. Kirol bakoitzak indar mota jakin bat eskatzen du, horrenbestez, esan dezakegu, indarra arlo guztietan landu beharreko gaitasuna dela. Indarraren adibideak; Txirrindulari batek aldapa bat igotzerakoan Igerilari batek igeri egiterakoan Futbolari batek baloia jaurtitzean Boxealari batek beste batekin borrokatzerakoan

Indarra lantzeko egin genezakeen ariketa bat; Besoen flexioa; Ariketa hau egitea, indarrak garrantzia duen edozein kiroletarako (txirrindularitza, atletismoa arrauna) izango litzateke egokia. Ariketa hau, etzan eta gorputza zuzen mantenduz, besoak tolestu eta zabaltzean datza baina bizkarra okertu gabe. Hori egitean, besoen indarraren bidez, gorputz guztia, indarrean dago eta horrenbestez, gaitasun hori garatzeko balio du. Hasiera batean, errepikapen gutxi batzuk egiten hasi gaitezke ( hogei, hogeita hamar bat inguru) eta ondoren, egunak igaro ahala gehitzen joan.

2.ERRESISTENTZIA: Nekeari aurre egiteko kirolariak duen gaitasun psikiko eta fisikoari
deitzen zaio erresistentzia. Beraz, pertsona batek erresistentzia duela esaten dugunean, ez dela erraz nekatzen adierazi nahi da edo nekatuta egon arren, bere egitekoa bukatzeko gai dela. Nekea da, erresistentziaren faktore baldintzatzailea eta mugatzailea. Erresistetziaren adibideak; Arraunlari bat, arraun txapelketa batean Korrikalari bat maratoi lasterketa batean Futbolari bat futbol partidan Spinning saio batean dagoen pertsona

Erresistentzia lantzeko egin genezakeen ariketa bat; Bizikleta: Ariketa hau egitea, erresistentziak garrantzia duen edozein kiroletarako (txirrindularitza, maratoia, futbola) izango litzateke egokia. Jarduera hau egiteko, bi haukera izan ditzakegu, bizikleta gelditu batean egitea toki itzi batean edo paisaia erabiliz, bizikleta

arrunt batean egitea. Edozein aukera hautatuta ere, egin beharrekoa eta iraupena berbera izango da. Eginbeharra, 30 minututan zehar bizikletaz ibiltzea izango da, minutuko gutxi gorabehera 120-140 taupadara iritsi arte.

3.ABIADURA: Kirolariek duten motrizitate ahalmenari deitzen zaio abiadura. Motrizitate ekintza horiek desplazatzea edo mugimendu bat ahalik eta denbora gutxienean egitea izan daitezke. Laburbilduz, zerbaitek daraman edo hartzen duen lastertasun indarra da

abiadura.
Abiaduraren adibideak: Atletismoko distantzia motzeko proba Futbolari bat baloia daramanean Patinatzaile bat, izotz gainean patinatzen Tenislari batek sakea ateratzean

Abiadura lantzeko egin genezakeen ariketa bat; 60 metro korrika: Ariketa hau egitea, abiadurak garrantzia duen edozein kiroletarako (atletismoa, igeriketa, futbola) izango litzateke egokia. Jarduera hau egiteko, kronometro bat eta 60 metro lau dituen espazio bat behar ditugu. Helburua, ahalik eta denbora tarte laburrenean distantzia hori egitea izango litzateke eta egunak aurrera joan ahala denbora hori hobetzea.

4.MALGUTASUNA: Giltzadurak tolestu eta hedatzeko dohainari deitzen zaio malgutasuna. Gaur egun bere garrantzia areagotu egin da eta ezinbestekoa da beste kualitateen erabilera maximoa ziurtatzeko. Malgutasunaren adibideak:

Yoga saio bateko luzaketak Gimnasta ritmiko batek, bere ohiko ariketak egitean Tenista batek, sake bat egiteko, eskua luzatzean Yudo saio batean, aurkariari oina altzatzean

Malgutasuna lantzeko egin genezakeen ariketa bat; Muskuluak estiratzea: Ariketa hau egitea, malgutasunak garrantzia duen edozein kiroletarako (batez ere gimnasia erritmikoa) izango litzateke egokia. Jarduera hau, egunero gutxienez 10- 15 minutuz ahal bezain beste muskuluren luzaketa egitean datza. Beti ere ordena bat jarraituz; goitik-behera naiz behetik-gora. Ariketa honek, malgutasuna gehiago lantzeaz gain, lesioen prebentzioa ekarriko digu.

Nire Oinarrizko Gaitasun Fisikoen garapena


Nik, garatuen dudan Oinarrizko Gaitasun Fisikoa, malgutasuna da. Oso txikia naizenez eta hanka oso laburrak ditudanez, gehienetan ez dut giltzadurak tolesteko arazorik izaten. Indarra ordea, ez dut batere garatua (ez dut indar askorik), eta hori izango litzateke gehien garatu beharko nukeena. Nire Oinarrizko Gaitasun Fisiko horiek kontuan hartuta, gimnasia erritmikoa edo malgutasunak garrantzia duen kirolen bat egokituko litzaidake; indarra erabili behar ez den kirol bat alegia.

Gaitasun fisikoen garapena eta osasuna


Kirol gehienetan, Oinarrizko Gaitasun Fisiko guztiek parte hartzen dute, naiz eta kirol bakoitzean, gaitasun bat besteen gainetik nabarmendu. Edozein kirol egiten dugularik ere, oinarrizko gaitasun bat edo gehiago landuko ditugu. Kirola egitea, osasungarria da gure gorputzarentzako eta baita organismoarentzako ere. Bizimodu osasuntsu bat edukitzeko, jarraitu behar ditugun gutxieneko jarraibideak; jarduera fisikoa egitea eta elikagai osasungarriak jatea izan daitezke. Elikagaiak jatearen bidez lortzen baitugu energia, ondoren jarduera fisikoa egiteko ezinbestekoa duguna.

Oinarrizko Gaitasun Fisikoen inguruan ikasitakoaren iruzkina


Nire iritziz, lan hau egitea nahiko interesgarria eta baliotsua izan da. Sarritan ez baikara konturatzen, gaitasun hauek guztiek, bere garrantzia dutela, eta denak ongi garatuak edukitzea gauza ezinobea litzatekeela. Bestalde, definizioak bilatzerako orduan, nik oso era desberdinean definituko nituen hitzekin egin dut topo. Adibidez; abiadura hitza, nik kirolariaren lastertasuna edo horrelako zerbait bezala definituko nukeena. Orokorrean, lan baliotsu eta zerbait ikasteko balio izan didan lan bat bezala ikusten dut eta oraindik aurrera, gaitasun horiei garrantzi gehiago ematen saiatuko naiz.

Heziketa fisikoko irakasgaiari buruzko iritzia


Nik, Heziketa fisikoko ikasgaia, beharrezkoa eta oso probetxugarria ikusten dut, batez ere gure adineko jendearentzat. Nire ustez, ezinbestekoa dugu kirola egitea eta ikasgai hau horretarako oso aproposa da. Gehien, joko libreak egitea gustatzen zait, batez ere, gu konturatu gabe, uste baino korrika gehiago egiten dugun jokoak. Hasierako egunetan, Europa parkera joan gineneko ikasgaiak oso gustuko izan nituen. Indarraren frogak egitea ordea, ez zait batere gustatzen, ez baitut indarrik eta oso gaizki pasatzen baitut. Ikasgai honetan, talde joko gehiago egitea gustatuko litzaidake, baina institututik kanpo. Nire ustez, ikasgaiarekiko nire jarrera nahiko egokia da, nahiz eta gauza asko egiteko gaitasunik ez izan, gutxienez saiatu egiten bainaiz. Nik, horren ezkorra ez izatea hobetu beharko nuke, sarritan horrek, ez baitit batere laguntzen gauzak egiterako orduan.

You might also like