You are on page 1of 2

Bilatu testu hauetan agertzen diren antolatzaileak(gogoratu paragrafoaren barne lotura

eta paragrafoen arteko banaketa egiteko tresnak direla) eta sailkatu talde ezberdinetan:

1/Koala
Koala tamaina txikiko ugaztun martsupiala da. Itxurari dagokionez, koalak ilaje grisa du.
Horrez gain, txikia da baina buru handia dauka. Era berean, belarri handiak ditu. Horrekin
batera, iletsuak ditu belarriak. Sudur handia du eta kolore ilunekoa da. Nolanahi ere, haren
tamaina 85 zentimetrokoa izan daiteke asko jota eta pisua 15 kilokoa. Bizilekuari dagokionez,
martsupial hau Australian.

2/Izozmendiak
Izozmendia uraren gainean igeri doan izotzezko masa da. Glaziarretatik bereizitako izotz zati
erraldoiak dira izozmendiak. Oso handiak dira, eta ur azalean ikusten dena izozmendiaren
zati txiki bat baino ez da. Euskaraz izozmendi esaten zaie, hain dira-eta handiak! Kokalekuari
dagokionez, izozmendiak Ozeano Artikoan daude, baita Ozeano Antartikoan ere. Dena dela,
Artikoan baino izozmendi gehiago dago Antartikan. Gaur egunean munduan 100.000 glaziar
inguru daude. Planeta berotzen ari delako, ordea, glaziar asko bere horretantxe urtzeko
arrisku handia dago, eta horiekin batera, jakina, baita izozmendiak ere. Titanic zeritzan garai
hartako itsasontzirik handiena, izozmendi batekin txoke egin eta hondora joan zen
Atlantikoko ur hotzetan, 1912. urtean. Diotenez, 1.500 lagun inguru hil ziren ontzi handi
haren lehen itsasaldian.
Orain osatu bi azalpen testu informazio hau oinarritzat hartuta:

1/Aranondoa (ciruelo gazteleraz)


Luzera: 10 m. izan daiteke
Zurtoina: zuzena eta estua; azal leuna eta marroia.
Izena: Aranondoa.
Fruitua: Aranak, biribildua edo luzanga; horia, gorria, purpura edo berdea.
Habitata: Jatorriz, Kaukasokoa; antzinatik ultibatzen da.
Latindar izena: Prunus domestica: Prunus (basaranaren izena) eta domestica ("etxekoa")
Hostoak: Obalatu ete meheki horzdunak.
Erabilera: Aranak fresko, siku, confitatu edo mermelada
Loreak: Goiztiarrak, bakarka edo binaka; zuri-berdexkak

2/Sarrioa
Izena: Sarrioa (Rebeco).
Sailkapena: Ugaztun artidodaktiloa; Bovidae familiakoa; Rupicapra generoa.
Deskribapena: Ahuntz baten antza; txikiagoa eta lirainagoa. Kako formako adarrak; burua eta
eztarria argiak; gorputza: marroi iluna, argiago ipurtaldean eta sorbaldetan.
Luzera: 1,1, m 1,3 m
Pisua: arrek 40 kg; emeek 30 kg.
Bizi iraupena: 20 urtetik gora.
Bizimodua: Taldekoiak, baina ez oso egonkorrak.
Elikadura: Belarjaleak.
Habitata: Europako eta Kaukasoko mendiguneetan; Euskal Herrian, Nafarroako goiko
mendietan; Pirinioetan hedatzen ari da.

You might also like