You are on page 1of 2

Azalpen testua

1. Azalpenezkoa
Sortuko ditugun testuek definizio bat izango dute abiapuntu. Definizioarekin hasi
gara, gero gai horri buruzko datu batzuk sartuko dira, eta halaxe osatuko dugu testua.
Bi gauza ikasiko dituzu:
1. Fitxa batean dagoenarekin nola osa daitekeen azalpen-testu bat.
2. Beste horrenbeste egin daiteke informazioa fitxatik hartu beharrean hainbat
iturritatik hartuta. Alegia, han-hemenka dauden datuekin testu bat osotzea da
kontua.

2. Prozedura eta ereduak


2.1. Fitxatik abiatuta
Izena: Koala.
Sailkapena: Biziduna. Ugaztun martsupiala.
Bizileku edo habitata: Australiako eukalipto basoetan.
Luzera: 60-85 cm.
Pisua: 5-15 Kg.
Itxura: Tamaina txikiko hartza ematen du. Ilaje grisa du. Buru handia eta, belarri
iletsu eta handiak ditu. Sudur handia eta iluna dauka.
Elikagaia: Eukalipto hostoak.

1. Definizioa
Definiziotik abiatuko gara: Zer da koala? Tamaina txikiko ugaztun martsupiala.

Orain, hori zehazkiago deskribatzen saiatuko gara. Horretarako informazioa


azpigaika antolatuko dugu. Azpigai horiek paragrafoka banatuko dira eta, bakoitzean,
ideia nagusi bat landuko da.

2. Azpigaiak
Azpigai 1 (Koalaren azalaren itxura):
Koalak ilaje grisa du. Txikia izan arren burua handia dauka. Belarri handiak ditu.
Belarri iletsuak ditu. Sudur handia du, kolore ilunekoa. 85 zentimetro hortxe nonbait
izan ditzake koalarik handienak. Handienak 15 kilo pisa ditzake.
Azpigai 2 (Bizilekua eta elikadura):
Koalak Australian bizi dira. Australiako eukalipto basoetan. Eukalipto-hostoz elikatzen
da koala.

3. Antolotzaileak
Amaitzeko, antolatzaileekin egingo dugu lan, bai paragrafo bakoitzaren barruko lotura
egokia egiteko, bai paragrafoen arteko banaketa argia burutzeko.

Koala
Koala tamaina txikiko ugaztun martsupiala da. Itxurari dagokionez, koalak
ilaje grisa du. Horrez gain, txikia da baina buru handia dauka. Era berean,
belarri handiak ditu. Horrekin batera, iletsuak ditu belarriak. Sudur handia du
eta kolore ilunekoa da. Nolanahi ere, haren tamaina 85 zentimetrokoa izan
daiteke asko jota eta pisua 15 kilokoa. Bizilekuari dagokionez, martsupial
hau Australian.
Baliabideak
1. Definizioak egiteko prozedura.
2. Antolatzaileak
▪ Ideia berriak edo azpigaiak aurkezteko
-ri dagokionez
▪ Ideiak gehitzeko
Horrez gain,
Ez hori bakarrik,
Halaber,
Gainera,
Baita ... ere
... ere bai.
Eta
Horrekin batera,
Are gehiago,
Areago,
Bestalde,
▪ Aurreko ideiekin konparatzeko
Era berean,
Gisa berean,
Modu berean,
Modu bertsuan,
Antzera,
(zer)... bezala,
baino... -ago
▪ Aurreko ideiekiko aurkakotasuna adierazteko
Hala ere,
Hala eta guztiz ere,
Baina
Bestalde,
Dena den,
Dena dela,
Nolanahi ere,
Aldiz,
Ordea,
Berriz,
Aitzitik,
▪ Azalpenak edo adibideak txertatzeko
Adibidez,
Esate baterako,
Konparazio batera,
Alegia,
Hau da,
Besteren artean,
Besteak beste,
Hain zuzen ere,
Hots,

You might also like