You are on page 1of 3

Azalpen testua

1. Azalpenezkoa
Sortuko ditugun testuek definizio bat izango dute abiapuntu. Definizioarekin hasi
gara, gero gai horri buruzko datu batzuk sartuko dira, eta halaxe osatuko dugu testua.
Bi gauza ikasiko dituzu:
1. Fitxa batean dagoenarekin nola osa daitekeen azalpen-testu bat.
2. Beste horrenbeste egin daiteke informazioa fitxatik hartu beharrean hainbat
iturritatik hartuta. Alegia, han-hemenka dauden datuekin testu bat osotzea da
kontua.

2. Prozedura eta ereduak


2.2. Hainbat iturritako datuak bilduta
Izozmendia. Hona hemen Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian datorren definizioa:

"Iparburu edo Hegoburu aldeko hormaguneetatik askatzen den izotzezko masa,


itsasoan igeri doana".

“Izozmendiak oso handiak direla esan zidan osabak. Pentsa, ur azalean ikusten
duguna izozmendiaren zati txiki bat baino ez omen da” (Nekaneri entzundakoa).
Munduan izozmendiak glaziarretatik bereizitako izotz zati erraldoiak dira. Ozeano
Artikoan badira. Ozeano Antartikoan ere badira. Antartikan izozmendi gehiago dago.
(Glaziarrei buruzko erreportaje batetik jasoa).
Gaur egun munduan 100.000 glaziar omen daude. Planeta berotzen ari delako,
erabat urtzeko arriskuan da glaziar asko. (Telebistako albistegietan esan berri dute).
1. Definizioa
Definizioarekin hasiko gara:
Zer da izozmendia? Itsasoan igeri doan izotzezko masa handia.

2. Azpigaiak
Orain gauza gehiago esango dugu horri buruz. Gogoan izan ezazue informazioa
azpigaika antolatuko dugula. Azpigai horiek paragrafoka banatuko dira eta, bakoitzean,
ideia nagusi bat landuko da.
Azpigaia 1 (Tamaina handiko izotzezko masa):
Izozmendiak glaziarretatik bereizitako izotz zati erraldoiak dira. Ur azalean ikusten
dena izozmendiaren zati txiki bat baino ez da.
Azpigaia 2 (Kokalekua):
Ozeano Artikoan izozmendi asko da. Ozeano Antartikoan ere asko da. Antartikan
beste horrenbeste izozmendi eta gehiago dago.
Azpigaia 3 (Glaziarrak):
Gaur egun munduan 100.000 glaziar inguru daude. Planeta berotzen ari delako,
glaziar asko urtzeko arriskua dago.
Azpigaia 4 (Titanic-aren historia)
“Titanic” orduko munduko itsasontzirik handiena, izozmendi baten kontra jo eta
hondoratu egin zen Atlantikoko ur hotzetan, 1912. urtean. 1.500 lagun inguruk galdu
zuen bizia ontziaren lehen bidaia hartan.

3. Antolotzaileak
Orain ere, amaitzeko, antolatzaileekin egingo dugu lan. Gogoan izan antolatzaileak
paragrafoaren barne lotura eta paragrafoen arteko banaketa egiteko ere lagungarriak
direla.

Izozmendiak
Izozmendia uraren gainean igeri doan izotzezko masa da. Glaziarretatik
bereizitako izotz zati erraldoiak dira izozmendiak. Oso handiak dira, eta ur
azalean ikusten dena izozmendiaren zati txiki bat baino ez da. Euskaraz
izozmendi esaten zaie, hain dira-eta handiak!
Kokalekuari dagokionez, izozmendiak Ozeano Artikoan daude, baita Ozeano
Antartikoan ere. Dena dela, Artikoan baino izozmendi gehiago dago
Antartikan. Gaur egunean munduan 100.000 glaziar inguru daude. Planeta
berotzen ari delako, ordea, glaziar asko bere horretantxe urtzeko arrisku
handia dago, eta horiekin batera, jakina, baita izozmendiak ere.
Titanic zeritzan garai hartako itsasontzirik handiena, izozmendi batekin txoke
egin eta hondora joan zen Atlantikoko ur hotzetan, 1912. urtean. Diotenez,
1.500 lagun inguru hil ziren ontzi handi haren lehen itsasaldian.
Baliabideak
1. Definizioak egiteko prozedura.
2. Antolatzaileak
▪ Ideia berriak edo azpigaiak aurkezteko
-ri dagokionez
▪ Ideiak gehitzeko
Horrez gain,
Ez hori bakarrik,
Halaber,
Gainera,
Baita ... ere
... ere bai.
Eta
Horrekin batera,
Are gehiago,
Areago,
Bestalde,
▪ Aurreko ideiekin konparatzeko
Era berean,
Gisa berean,
Modu berean,
Modu bertsuan,
Antzera,
(zer)... bezala,
baino... -ago
▪ Aurreko ideiekiko aurkakotasuna adierazteko
Hala ere,
Hala eta guztiz ere,
Baina
Bestalde,
Dena den,
Dena dela,
Nolanahi ere,
Aldiz,
Ordea,
Berriz,
Aitzitik,
▪ Azalpenak edo adibideak txertatzeko
Adibidez,
Esate baterako,
Konparazio batera,
Alegia,
Hau da,
Besteren artean,
Besteak beste,
Hain zuzen ere,
Hots,

You might also like