You are on page 1of 2

1.

Atea ireki nahian genbiltzala, polizia batzuk agertu ziren eta, lapurrak ginela pentsatuz,
goitik behera miatu eta atxilotu egin gintuzten.
_______________________________________________-koan _____________

(
Atea ireki nahian genbiltzala, polizia batzuk agertu ziren eta, lapurrak ginelakoan, goitik
behera miatu eta atxilotu egin gintuzten.
)

2. Egia ote da, zorrak ordaindu ezinik, atzerrira ihes egin duela dioen zurrumurrua?
___________________________________________ -lako __________

(Egia ote da zorrak ordaindu ezinik atzerrira ihes egin duelako zurrumurrua?)

3. Alproja zikin horiek ziria sartu didatela uste dut


_______________________________________ susmoa ___________

(Alproja zikin horiek ziria sartu didatelako susmoa dut.)

4. Bost urtez merkataritzan ihardun ondoren, uste nuen eskarmentu handiagoa zenuela diru
kontuetan.
____________________________ _________________________________nengoen.

(Bost urtez merkataritzan jardun ondoren, diru kontuetan eskarmentu handiagoa


zenuelakoan nengoen.)

5. Etsaiek mendebaldetik erasoko zigutela pentsatu genuen eta gehienok alde hartan jarri
ginen zelatan.
____________________________-koan ____________________________

(Etsaiek mendebaldetik erasoko zigutelakoan (geunden eta) gehienok alde hartan jarri ginen
zelatan.)

6. Herri honetan denek esaten dute udalak errazegi gastatzen duela dirua.
_______________________________________esamesak zabaldu dira.

(Herri honetan udalak dirua errazegi gastatzen duelako esamesak zabaldu dira.)

7. Azken aldi honetan goibel dabil gure aita eta horrek esan nahi du zerbait esan diotela.
_________________________________________________________seinale da.
(Azken al di honetan goibel dabil gure aita eta hori zerbait esan diotelako (dioten) seinale
da.)

You might also like