You are on page 1of 3

PERPAUSA LANTZEKO ARIKETAK:

1.Ariketa: Identifikatu ondoko perpausak menderakuntzazkoak ala juntadurazkoak diren


(menderagailua edo lokailua seinalatuz). Ondoren esan zein motatakoak diren:

-Idurrek aipatu dit bihar ez zarela etorriko

-Aitak egin duen postrea ederra zegoen

-Ez dugu egunaririk erosiko, ez baitugu halakorik irakurtzen

-Hori esan diot, baina ez dit kasurik egin

-Entzun duzun kanta nire ahizparena da

-Garaiz iristen bada ere, ez da sartuko

-Etorriko zara ala ni bakarrik joango naiz?

-Etortzen denerako, ez du ezer ikusiko

2.Ariketa: Identifikatu perpaus motak adibidean bezala:

● Arratsaldean etorri ezean, ezin joango gara.

Perpaus elkartua, Menpekoa, Baldintzazkoa.

● Asko gustatzen zait garagardoa, ​baina ​ardoa edanen dut.

● Bost euroko billetea oso txiki ​eta ​itsusia da.

● Ez da gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere.

● Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut.


● Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut.

● Internet gustuko dut, asko ikasten dudalako.


● Mikel deitzeko esan diot.

● Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu.

● Zu etorri bezain laster joanen naiz.

● Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria.

● Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen.

● Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko erran diodan.

3.Ariketa: Banatu perpaus nagusiak eta mendekoak. Gero, berridatzi perpausak mendekoak
aldatuz.

-Irunek egin duela esan didate

-Erlantz etorri denez, mendira joango gara

-Etxera iritsi denean, dutxa bat hartu du

-Zuk diozun bezala egingo dugu

-Ez nuen uste etorriko zinenik


-Goiz bukatzen badugu, oinez joango gara

You might also like