You are on page 1of 14

PARKOUR-a EZAGUTUZ

“Desplazamenduaren artea” bezala ezagutzen den Parkourra, Frantzian jaio


zen 90. hamarkadan. Bidean aurkitu ditzakegun oztopo guztiak gaindituz
eginiko ibilbide bat burutzean datza; hesiak, petrilak, paretak, eta abar hiri
mailan bada edo zuhaitzak, errekak, haitzak eta abar natura ingurutan izanez
gero. Oztopoak gainditzeko jauziak, lasterketak, oztopo gaineko mugimenduak,
orekak eta abar erabili ditzakegu, beti ere, modu armoniatsu batean.

Parkour egiten dutenei; “Traceuses” nesken kasuan edo “Traceurs” mutilak


direnean, deitzen zaie (Frantses jatorria duen hitza).

Parkourra bizi filosofiatzat hartzen dute askok. Beraien lelo nagusia “gelditu
gabe aurrera egitea”, bidean dauden oztopo guztiak gaindituz, norbere buruan
sinetsiz eta bizitza arriskuan jarri gabe beldurrari aurre eginez.

Legezko traceur batek ez du sekulan ez jendea ez ingurumena molestatzen.


Eta ez da besteen aurka lehiatuko eta ez du sekulan bere bizia arriskuan
jarriko.

Parkourraren helburua mugimendu libre eta jariakorra (fluido) da. Parkourrean


ez dago araurik, gainditze espiritua baizik.

Ez dago Parkour lehiaketarik, hala ere zenbaitetan traceur topaketak ospatzen


dira. Bertan kideeak beraien lorpenak erakusten dituztelarik. Holako topaketak
RT izena hartzen dute.

Sareko bideoetan munduko traceurs-ik onenak ikus ditzakegu. Ez saiatu


beraiek egiten dituzten ariketak errepikatzen; pentsa urtetako esperientzia eta
ordu askotako entremanendua duten ariketak eta traceursak direla.

Irakaslearen eskuetan egongo da une oro arriskua suposatu dezaketen


jarduerak baztertzea edo egokitzea. Gainditu beharreko oztopoen zailtasuna
edo altuera partaideen adin eta abilezien araberakoa izan beharko dute.
Lastairatxo edo koltxoneten erabilpena oso gomendagarria ikusten dut ariketa
gehienen arriskua ekiditeko.

MUGIMENDUAK

Parkourreko mugimenduak duten eraginkortasun eta jariakortasunagatik


(fluidez) bereizten dira. Zentzurik ez du jauzi egiterakoan hankak gehiegi
altxatzea, helburua ahalik eta azkarren pasatzea baita.

Parkourrak mugimendu ezberdinak eta nahi adina aldaera eskaintzen dizkigu.


Interneten mugimendu bakoitzarekin lotutako hainbat tutoretza bideo aurki
ditzakegu. Baina gure imajinazioa eta sormena izango dira mugimenduak gure
inguruko baldintzetara egokitzen lagunduko digutenak. Ondoren klasean landu
daitezkeen mugimendu batzuen sailkapen bat egin dugu.
Harrerak

Harreren xedea salto baten ondorengo talka murriztea litzake.

 Harrera edo Erorketa Arrunta:


o Altuera batetik jauzi egiterakoan erorketa gutxitu behar dugu
lesioak saihesteko (bereziki belaunak, orkatilak eta bizkarra).
o Oinen puntarekin egiten da harrera. Orpoak ez dute lurra ukitu
behar, komeni da hauek goratuak mantentzea (orpoen gaineko
harrera batek bizkarrezurra kaltetu dezake).
o Erorketak belaunen flexioarekin moteltzen dira.
o Eskuak lurrean jarri ezkero talkaren bortizkeria leuntzen da.
o Saiatu erorketaren ondorengo
mugimendua modu dinamiko
eta jariakorrez lotzen.

Irudia: Erorketa Arrunta

Bideo 1: Erorketa Arrunta 1

Bideo 2: Erorketa Arrunta 2

 Itzulipurdi Harrera edo Roll:


o Abiadurazko jauzi baten ondorengo harrerak egiteko erabiltzen
da.
o Erorketa oinekin moteltzen dugun bitartean besoak lurrean ipini
eta omoplato gainean jiratuko gara. Bizkarraren gainean
zeharkako itzulipurdi bat eginez.
o Itzulipurdia egin ondoren inertzia aprobetxatu behar dugu, eskuak
erabili gabe, altxa eta korrikan jarraitzeko.

Irudia: Itzulipurdia

Bideo 1: Itzulipurdia 1

Bideo 2: Itzulipurdia 2

 Adar Harrera:
o Adar edo zutoin bertikal batean, eskuekin, eginiko harrera bat da.
Kasu honetan gorputzak kulunkatuko dugu
zartada murrizteko.
o Kontuz ibili behar gara kulunkatzen
garen bitartean atzerantz ez
erortzeko
(are gehiago
lehenengo
kulunkan).
Oztopoak gainditu

Oztopoak gainditzeko modu ezberdinak dira.

 Speed Vault edo Abiadura jauzia:


o Oztopo bat gainditzean datza gainean esku bat edo biak ezarriaz.
o Saiatuko gara mugimendua ahalik eta azkarren eta modu
jariakorrean egiten.
o Oztopoa gainditu
ondoren korrikan
jarraituko dugu.

Irudia: Abiadura jauzia

Bideo 1: Abiadura jauzia 1

Bideo 2: Abiadura jauzia 2

 Reverse Vault edo Biraketa jauzia:


o Oztopo baten gainetik pasatzean datza, bi eskuak gainean jarri
eta airean biraketa bat eginez.
o Eskuen kokapena garrantzitsua da: oztopoaren gainean norabide
berdinean ezartzen dira edo hesia bada hartzen dute (eskuaren
orpoa desplazamenduaren norabiderantz).
o Bultzada bi oinekin batera egiten da. Ondoren sorbaldak jiratzen
dira ipurdia oztopoa gainditzen lehena izan nahiko bagenu bezala.
o Bultzada ondoren beste eskua kenduko dugu biraketa errazteko.
o Esku bakarrarekin ere egin daiteke.

Irudia: Reverse Vault

Bideo 1: Reverse Vault 1


 Monkey edo Tximua:
o Oztopoaren gainean bi eskuak paraleloan jarri eta oinak elkarturik
eskuek sortzen duten espazio barnetik pasako ditugu.
o Hasierako bultzada bi oinekin batera egiten da.
o Oinak eskuen artetik pasatzeko besoen bultzada txiki batez
lagunduko gara.
o Harrera oin bakarra edo bien gainean egin daiteke.

Irudia: Monkey

Bideo 1: Monkey 1

Bideo 2: Monkey 2

 Kong edo Gorila:


o Monkey-aren antzekoa da baina hasierako hegaldi fase bat
gehitzen zaio. Gorputza aurrerantz jauzi egiten da eta eskuak
ezarri ondoren oztopoa monkey baten modura gainditzen da.

Irudia: Kong

Bideo 1: Kong 1

Bideo 2: Kong 2

 Doble Kong edo Gorila Bikoitza:


o Kong jauzi batean bezala eskuekin lehenengo bultzada egin
ondoren, oinak pasa aurretik, eskuekin aurrerantz bultzatu behar
dugu euste puntu berri aurreratuago bat bilatuz. Ondoren oinak
eskuen artetik pasako ditugu.

Video 1: Double Kong 1

Video 2: Double Kong 2


 Eskumutur puskatzailea edo Dash:
o Monkey baten modukoa da baina kasu honetan oinak aurretik
bilduak doaz eta eskuak ondoren ezarriko dira.
o Hasieran oztopoa erabat euste punturik gabe gainditu nahiko
bagenu bezalako jauzi bat egin behar da. Gorputza oztopoaren
gainean dagoen unean eskuak gainean ezarriko dira bultzada
gehigarri bat emateko.
o Garrantzitsua da bi oinak zertxobait separatuekin jauzi egitea.

Irudia: Dash

Bideo 1: Dash 1

Bideo 2: Dash 2

 Underbar edo Hesiazpia:


o Hesi baten azpitik pasa edo zulo batean sartzean datza.
o Horretarako salto egin eta eskuekin zuloaren goialdean (edo
hesian) eutsi egingo gara. Ondoren oinak tarteko zulotik sartuko
ditugu.
o Ipurdiarekin ez kolpatzeko besoek mugimendua kontrolatuko dute
aldaka heldulekura hurbilduz.

Irudia: Underbar

Bideo 1: Underbar 1

Bideo 2: Underbar 2

 Lazy edo Alboko abiadura jauzia (Kanpokoa):


o Alborantz egiten den abiadura jauzi bat da.
o Oztopoarekiko perpendikularki burutzen da hau albotik gaindituz.
o Lehenik oztopoan gertueneko eskua ezartzen da. Eta ondoren
alde bereko oina altxatzen da bultzada kontrakoarekin eginez.
o Airean bi oinak altxatzen dira eta bigarren eskua ere oztopo
gainean ezarriko dugu.

Irudia: Lazy

Bideo 1: Lazy 1

Bideo 2: Lazy 2
 Slide edo Alboko abiadura jauzia (Barnekoa):
o Oinarrian Lazy bat egitean datza baina kasu honetan altxatzen
dugun oina kontrakoa da eta oztopoa jariakortasun handiagoz
gainditzen uzten digu.
o Oztopo gainean gertueneko eskua ezartzen da ondoren kontrako
oina altxatzen da. Bultzada oztopo gertuko oinarekin egiten da.
o Kontrako oina izango da mugimendua gidatuko duena eta bera
izango da oztopoa gainditu ondoren lurrean lehengo ezarriko
dena.
o Oztopo ondoko oina tolestu egingo da modu errazagoan
gainditzeko.
o Oztopo gainean esku librea ezarri eta bestea askatzen da.

Irudia: Slide

Bideo 1: Slide 1

Bideo 2: Slide 2

 Wall run o Horma jauzia:


o Oinekin lagunduta horma altu bat gainditzean datza.
o Abiadura hartu beharra dago eta horman pausu bat eman behar
dugu bertatik ibili nahi izango bagenu bezala. Bultzada
aprobetxatuz jauzi egin eta eskuekin hormaren goi aldea heldu.
o Mugimenduaren inertzia aprobetxatu, besoekin lagunduz, aldakak
igotzeko.
o Mugimendua errazago gertatzen da modu dinamiko eta jarraian
egiten badugu.

Irudia: Wall run

Bideo 1: Wall rum 1

Bideo 2: Wall rum 2


 Dismount edo Deseseki:
o Horma edo hesi batetik, modu ziurrean, jaisteko erabiltzen da.
o Lehenengo fasea hesi edo hormaren beste aldera pasatzea da,
horretarako hesia heldu egingo dugu; esku bat gorantz eta
bestea beherantz ipinita. Gorantz jarritako eskuak eutsiko du
mugimendua.
o Oinak albo batetik pasatzen dira (gorputza gehiegi altxa gabe) eta
180º biraketa eginez hesiaren beste aldera pasatzen gara.
o Hesiaren beste aldean besoak luzatu egingo ditugu jauzia
txikiagoa izan dadin.

Irudia: Dismount

Bideo 1: Dismount 1

Bideo 2: Dismount 2

Bideo 3: Dismount 3

 Tiktak:
o Tiktak-a oztopo bat
gainditu edo aurreratzeko, pareta
batean eginiko bultzada mugimendua
da.
o Paretarekiko perpendikularki egingo dugu korrika, eta
gertueneko oina bertan ezarriko dugu.
o Besoak bultzada laguntzen dute.
o Pareta tinko zapaldu behar da irrist egin ez dezan.
o Paretan bultzada gorantz eta aurrerantz egingo dugu.

Irudia: Tiktak

Bideo 1: Tiktak 1
Jauziak

Jauzi ezberdinak ikusi ditzakegu.

 Zehaztasun jauzia edo “Preci”:


o Harrera hesi, petril edo eremu estu batean egiten den zehaztasun
jauzia da.
o Jauzia oin bakarrez edo bi oinez egin daiteke.
o Bultzada besoen mugimendu bateratu baten bidez egingo dugu.
o Harrera oinaren aurre aldearekin egingo
da, belaunak flexionatuz eta lekuan
mantentzen ahaleginduz.

Irudia: Preci

Bideo 1: Preci (bi oinekin)

Bideo 2: Preci (oin bakarrarekin)

 Cats Leap edo Katu Jauzia:


o Pareta batean zintzilikatzeko jauzia da.
o Jauziaren ondoren eskuak oztopoaren gainean heltzen dira eta
oinen aurrekaldea honen kontra talka egiten dute.
o Talka oinak eta besok
flexionatuz arindu egingo
dugu. Mugimendua arina
izan dadin saiatuko
gara.

Irudia: Cat Leap

Bideo 1: Cat Leap 1

Bideo 2: Cat Leap 2

 Cat180º edo 180º Katu Jauzia:


o Horma batetik zintzilik gaudelarik bizkarrean daukagun beste
batera Katu Jauzi bat egitean datza.

Bideo 1: Cat 180º 1

Bideo 2: Cat 180º 2


 Crane o Garabia:
o Harrera oin bakarrean egiten den jauzi bat da. Beste jauzia
oztopoaren hertzean oreka mantentzen laguntzen duelarik.

Bideo 1: Crane

Bestelakoak

Ondoren bestelako teknikak deskribatuko dira.

 Plantxa:
o Besoen indarra erabiliaz gorputzak barra horizontal bat
gainditzean datza, aldakaren mailaraino.

Irudia: Plantxa

 Balantza:
o Adar edo barra horizontal batean eskutatik zintzilikaturik balantza
egingo dugu. Bultzada aprobetxatuz aurrerantz jauzi egingo dugu.
o Kontu zibili behar da atzerantz ez erortzen eta jarrera airean
mantendu harrera behar bezala egiteko.
 Laché:
o Eskutatik adar edo barra horizontal batean zintzilikaturik bultzada
hartuko dugu balantzaka beste adar edo barra horizontalera jauzi
eginez.

Irudia: Lache

Bideo: Lache

 Balance edo Oreka:


o Geldirik edo oinez eremu estu batean oreka
mantenduz ibiltzean datza.

Bideo 1: Oreka

 Catbalance o Katu Oreka:


o Lau hanketan eremu estu batean mantendu edo ibiltzean datza.

Irudia: Catbalance

Bideo: Catbalance

 Palm Spin
o Oztopo horizontal baten gainean esku-barnea oinarri moduan
erabilita bira bat egitean datza.

Irudia: Palm Spim

Bideo: Palm Spin


 Zintzilikaturiko desplazamenduak:
o Eskuetatik zintzilikaturik pareta batean zehar desplazatzean
datza.

Bideo: Zintzilikaturiko dezplazamenduak

Mugimenduen konbinaketa
Mugimendu ezberdinak konbinatu daitezke ozztopoa jariakortasun handiagoz
gainditzeko.

 Tictac – wall run:

Video: Tictac-wall run

 Monkey precisión:

Video: Monkey-precisión

 Desplace slide:

Video: Desplace slide

 Underbar jauziarekin:

Video: Underbar jauziarekin

 Running Cat Leap.

Video: Running Cat Leap

 Running Precision

Video: Running Precision

 Tictac to cat
Video: Tictac to cat

 Tictac to Precision

Video: Tictac to Precision

 Wallup

Video 1: Wallup 1

Video 2: Wallup

LOTURA INTERESGARRIAK

Ondoko orrialdeetan Parkourraren inguruko informazio interesgarria eta


ariketen bideo tutorial ezberdinak aurkitu ditzakezue:
 http://www.monosurbanos.com/index.htm
 http://www.urbanfreeflow.com/

PARKOURREAN OINARRITUTAKO UNITATE DIDAKTIKO BATEN


PLANTEAMENDUA
(Bi ordutako saiotan)

Hau izan zitekeen Parkourrean oinarritutako Unitate Didaktiko baten


planteamendu orokorra:

• Unitate didaktikoa bi ordutako sei bat saiotan egin daiteke.

• Ikasleei unitatearen amaieran eginbeharreko jarduera bat planteatzen


zaie: “Parkour ibilbide bat egin behar dute; ikastetxean edo hirian, eta
hau bideoan grabatu ondoren sarean edo ikastetxeko blogean
zintzilikatu beharko dute”.
o Horretarako ikasleei Parkourra zer den (jatorria, filosofia,
arriskuak, eta abar) aurkeztuko diogu. Horretarako bideo
ezberdinen ikuskatzea erabili dezakegu.

• Lehenengo 4 saioen egitura antzekoa litzake:


o Sarrera:
 UD-aren azalpena eta saioan egingo dugunaren
aurkezpena.
o Beroketa:
 Beroketa orokorra jolasen bitartez.
 Mugikortasun ariketak eta luzaketa espezifikoak.
o Gimnasioko tresnak erabiliaz (potroa, plintona, bankuak,
lagunak, eta abar) Parkourreko ariketa eta konbinaketa
ezberdinak egitea.
 Talde txikietan lan egingo dugu (4 bat ikasle).
 Ariketa bakoitza talde handian azalduko da eta
ondoren talde bakoitzak bere kabuz lan egingo du.
 Talde bakoitzak ordenadore portatil bat izan dezake
bertan ariketa bakoitzaren azalpenak, bideo edo irudi
tutorialak ikuskatzeko.
 Ideia zera da: taldeko kideek beraien artean
laguntzea, denak ariketak egitea lortu ditzaten.
Irakasleak taldeetan sortzen diren zailtasunetan
lagunduko du.
 Saio bakoitzean, azaldu ditugun ariketetatik batzuk
landuko dira. Aukeraketa zailtasuna, arrisku, altuera,
edo erabiliko ditugun elementuen arabera egingo
dugu. Beti ere progresio printzipioari jarraiki.

o Saioan ikasitako elementu edo ariketen aplikazioa:


 Taldeka ikasleek gimnasioan ikasitako ariketak
patioan edo ikastetxe inguruan praktikan jartzeko
aukerak aztertu eta aplikatuko dituzte.

o Saioaren balorazioa:
 Autoebaluazio edo koebaluazio txantiloiak erabiliaz
ikasleek egindako lana ebaluatuko dute: Bakoitzaren
lorpen maila, sortutako zailtasunak, sentsazioak,…
 Talde handian saioa ebaluatuko dugu.

• Bosgarren saioa Parkour ibilbide bat egin eta bideoan grabatzean


datza. Horretarako talde bakoitzak beharko du:
o Ariketa kopuru zehatz batekin egindako ibilbide bat
diseinatu eta prestatu.
 Patioan edo hirian ibilbidea egiteko zonalde bat
aukeratu eta ikasitako ariketak bertara egokitu.

• Azkeneko saioan (On-line saio bat bezala planteatu daiteke) grabatu


eta ekoiztutako ibilbidea ikaskideei erakutsiko diegu. Eta aldez aurretik
erabakitako irizpide batzuen arabera (zailtasuna, segurtasuna,
originaltasuna, eta abar) bakoitza bere lana eta besteena ebaluatuko
dute.

SUERTE ETA INOLAKO HORMARIK GELDIARAZI EZ ZAITZALA!!!

Gorka Obeso Ardaiz


gorputzheziketa@gmail.com

You might also like