You are on page 1of 5

BADMINTONA

TEKNIKA
1. ERRAKETA HARRERA Erraketa-kirol guztietan bezala, harrera ezinbestekoa da jokoaren oinarrizko kolpeak gero burutu ahal izateko. Kolpe guztietan harrera berdina mantentzea ezinezkoa da; jokoan zehar aurkezten diren egoera ezberdinetan harrera ezberdinak erabiliz gero emaitza hobeak lortuko ditugu. Gazte eta jokalari berriei harrera ezberdinak irakastea ez da komenigarria eta bereziki eskumako kolpeei dagokienak erakutsiko zaizkie. Oinarrizko hiru harrera bereiz dezakegu: Eskumako kolperako harrera Errebeseko kolperako harrera Sareko edo tapizeko harrera Erraketa harrera guztietan hiru faktore aplikatzen dira: Erraketari ez eutsi atzamar batuta daudelarik Erraketari tinko eutsi baina indar askorik egin gabe Erraketa besoaren luzapen bat izango da 1.1. Eskumako kolpearen harrera. Eskumako kolpe guztietarako harrera da. Ondo hartzeko, erraketari erdialdetik eutsiko diogu ezkerreko eskuaz, kordara lurrarekin perpendikular dagoelarik. Gero eskumako eskuaren ahurra kordaren kontra jarriko dugu; esku hau labaindu kirtenaren oinarriraino eta honen inguru eskua itxi.

1.2. Errebeseko harrera. Eskumako kolpearen harreratik erraketa 1/8 bat, gutxi gora behera, eskuaren atzealderantz jiratzearekin batera atzamar lodia kirtenaren alde zabalenean luzatzen da. Honek, atzamar lodiaren erabilera bultzetan permitituko digu, eskua eta besaurrea jiratzen direnean kolpean potentzia gehiago lortzen.

1.3. Sareko edo tapizeko harrera: Sarean burutzen diren kolpeetarako harrera egokiena da, batez ere binaka eta misto jokoan. Harrea honetarako erraketa lurrean jarriko dugu oratzeko; tapiz bat kolpatzeko erabiliaren antzekoa da. Eskumako kolpearen harreratik 90 erraketari jiratu. Kolpatzeko, eskuaren ahurra aurrerantz egongo da eta kordara sarearekin paralelo.

2. HANKEN MUGIMENDUAK ETA DESPLAZAMENDUAK. Badmintoneko desplazamenduak laburrak direla eta zailagoak dira. Pausu bat baino gehiago behar denean arinago heltzeko lehenengo biak txikiak izango dira eta azkena luzeagoa. Jokalari berriari irakatsi behar zaion formula bat: KORRIKA, GELDITU, KOLPATU. Orokorrean desplazamendu baten amaiera fondo bat da. 2.1. Aurrerantzago desplazamendu Sarearen eskumako alderantz: Eskumako oina aurrerantz eta eskumarantz mugitu ondoren, ezkerreko oina eskumakoraino eraman, segidan eskumako oina hasieran bezala berriro mugitzeko (pausu bikoitza), baina azken hau behar dugun luzeran (fondo bat normalean); azken honekin batera, ezkerrekoak laban egiten du zoru gainetik. Sarearen ezkerreko alderantz: Ezkerreko oinaz ezkerrerantz pibotatzearekin batera eskuineko oinarekin aurrera eta ezkerrerantz pausu bat eman; ezkerreko oina besteraino aurreratu eta eskumakoarekin fondo handi bat egin. Aurrerantz: Sarearen erdialdean dagoen bolante bat jotzeko, ibiltzeko distantzia laburragoa da eta eskumako oinaz fondo handi batekin nahikoa da. Eskumarantz: Eskumako oinaz eskumarantz pausu txiki bat eman eta gero, ezkerrekoa hurbildu lehenengoraino eta segidan fondo bat eskumarekin. Ezkerrerantz: Ezkerreko oinarekin pibotatu eta eskumako oinarekin fondo handi bat ezkerrerantz. Atzerantz: Atzerantz mugitzeko, pausu bikoitzak erabiltzen dira (1, 2 edo 3 beharraren arabera) beti ezkerrekoaz atzerantz bultzetan eta eskumakoa urrun eraman delarik interesatzen zaigun norabidean; atzera heltzean eta jo aurretik

saltotxo batean oinak aldatu behar ditugu ezkerrekoarekin hasteko aurrerantz mugitzen (korrika normal).

3. SAKEA. Badmintoneko kolperik inportanteenetarikoa sakea izango da zeren bakarrik edukitzen denean puntuak eskuratzen baitira. Gainera arautegiaren arabera behetik gorantz burutu behar delako defendatzeko kolpe bat da. Sake garrantzitsuenak hauexek dira: Banakako oinarrizko sakea: sake altu eta sakona. Binakako oinarrizko sakea: sake labur eta baxua. 3.1. Sakea banakako jokoan: Sake altu eta luzea oinarrizko sakea da banakako jokoan.

You might also like