You are on page 1of 6

PALANKA

2. PALANKA
Palanka makina soil bat da: euste-puntu batean kulunka egiten duen haga, hain zuzen. Hagaren
puntu batean indarra egiten bada (bultzatuz edo tiratuz), orduan euste-puntuarekiko mugitu egingo da eta
hagaren beste muturrean eragina izango du. Arretaz kasu eginez gero, plano inklinatuarekin
harreman estua duela antzeman daiteke. Begira, bestela, irudia

Suposa dezakezun bezala, plano inklinatuarentzako arestian aipatu legeak oraingoan ere
balio du.

2.1 Orekaren legea


F⋅L=P⋅H
Egiten den indarra bezain garrantzitsua da euste-puntuaren lekutzea. Izan ere, indar
txikiago batek pisu bera mugi dezake baldin eta euste-puntutik urruntzen bada. Zera da, indar
txikiak distantzia handiagoa egin behar du pisua orekatzeko. Plano inklinatuan bezala, zenbat
eta indar txikiagoa orduan eta distantzia handiagoa. Dena den, eta aurrerago ikusiko dugun
bezala, palanka batzuk efektu hau alderantzikatu egiten dute.

Pisua non dagoen, indarra non egiten den eta euste puntuaren kokapena kontutan
hartuz, hiru palanka mota daude funtsean.

2.2 Lehen mailako palankak

PISUA (P) INDARRA (F) 2.2.1 Euste-puntua


zentratua
Adibiderik nabarmenena irudian
dP(H) dF(L) ageri da, pisua eta indarraren artean
euste-puntua duelarik. Euste-puntutik
indarrerainoko eta pisurainoko tarteak
distantziakideak badira, hots dP=dF
bada, orduan pisua eta kontrapisu
gisa egiten den indarra berdinak dira.
Gailu honi balantza deritzo.
PISU EZAGUNA
EUSTE-PUNTUA
PALANKA
PISU
Balantza EZEZAGUNA

Balantzak platertxoak jarrera PLATERTXOA KONEXIO-HAGA


horizontalean egoteko moduan PALANKA

diseinatzen dira. Era honetan, zer


edo zer pisatzen delarik ere
platertxoan mantenduko da.
Gainera, zama platertxoaren edozein
tokitan koka daiteke balantzaren
zehaztasunean inongo eraginik izan
gabe. Bi konexio-hagen bitartez bi
palanka paralelo lotuaz lortzen da efektu hau.

2.1
MUGIMENDUA. Transmisioa eta eraldaketa

2.2.2 Euste-puntua ez zentratua


Euste-puntua pisua eta indarra bitartean lekutzen da,
baina ez erdi-erdian. Zenbat eta euste-puntua pisuarengandik
hurbilago egon orduan eta indar gutxiago egin beharko dugu.
Eskuineko muturrean indar txikia eginez zama handia
altxatzea lortzen da horrela.
Indarra pisua baino bi aldiz urrutiago dago euste-
puntuarengandik. Ondorioz, indarra pisuaren erdia bada ere,
eragin bikoitza du eta oreka lortzen da.

2.1 Kulunkaria
Irudiko datuak aintzat hartuta, kalkula ezazu zenbat pisatzen duen harriak.

Alikatea
Palanka konbinatua osatzen du alikate batek, euste-puntuan
lotzen diren bi palankek osatzen dutena hain zuzen ere. Pisua zera
da: harrapatutako objektuak tresna ixteko jartzen duen oztopoa.

Iltzeak ateratzeko haga


Era honetan langileak egin behar duen indarra handitu
egiten da iltzea atera ahal izateko. Adibide honetan iltzeak
ezartzen duen erresistentzia edo oztopoa pisua da.

2.2 Erromatar balantza


Euste-puntua ez dago erdian. Eskuinaldeko pisua
hagan zehar mugitzen da ezker-eskuin oreka lortu arte.
Hagak eskala bat izango du eta horrek adieraziko du zenbat
pisatzen duen ezkerraldeko zamak.

Euste-puntutik karga zintzilikatzen den punturaino 10 cm-tako tartea dago. 0,265 N-


etako zama esekitzen dugunean beste aldeko kontrapisua 53 cm-tara kokatu behar dugu,
euste-puntuarengandik noski.

Galdera: Zenbat pisatzen du kontrapisuak?

2.3 Bigarren mailako palankak


Hagaren mutur batean euste-puntua dago eta bestean
indarra egiten da. Ondorioz, pisua bien artean kokatu behar da.
Lehen bezala, zenbat eta euste-puntua pisuarengandik hurbilago
egon orduan eta indar gutxiago egin beharko dugu.

2.2
PALANKA

Indarra pisua baino hiru aldiz urrutiago dago euste-puntuarengandik. Horregatik pisua
jaso ahal izateko behar den indarra hiru aldiz txikiagoa da, alderantziz proportzionalak baitira,
burutu behar duen ibilbidea hiru aldiz handiagoa bada ere.

2.3 Ariketa
Bigarren mailako palankaren kasuan ere orekaren legea betetzen da, jakina. Baina
nondik nora dira H eta L neurriak?

2.4 Botila-irekigailua
Kirtena altxatzerakoan txaparen erresistentzia gainditzen da.

Egarri handia duzu eta freskagarri bat edatea erabaki duzu, botila bat
zehatz mehatz. Horretarako luzeran 10 cm neurtzen duen irekigailua hartu
duzu, txapa trabatzeko puntua 3 cm-tara duelarik. Txapa irekitzeko 15 N-
etako indarra egin behar baduzu, zein da txapak egiten duen oztopoa?

Irekigailu hau bestela ere erabil daiteke. Nola? Zein da erabilpen egokiena? Zergatik?

2.5 Eskorga
Zer indar behar da irudiko eskorgari eusteko?

2.6 Intxaurrauskailua
Alikatearen kasuan bezala, palanka konbinatua osatzen du
intxaurrasukailuak, euste-puntuan lotzen diren bi palankek osatzen
dutena hain zuzen ere. Pisua zera da: intxaurrak hausteko jartzen
duen erresistentzia edo oztopoa.

Oraingoan, berriz, gose zara eta intxaurrak jan behar dituzu.


Intxaurraren gainean indar egiten den tokitik euste-punturaino 5 cm daude, bertatik
eskuraino, aldiz, 15 cm. Egiten duzun indarra 30 N baino handiagoa denean, orduan intxaurra
hausten da.
Galdera: Zein da intxaurrak jasan dezake indarrik handiena txikitu gabe?

2.5 Hirugarren mailako palankak


Kasu honetan, euste-puntua palankaren muturrean
dago ere, baina lehen ez bezala, pisua beste muturrean dago
eta indarra bien artean. Ondorioz, indarra handitu egiten da
eta egiten duen distantzia txikitu. Hain zuzen, aurreko bi
palanka moten kontrako efektua lortzen da.

Pisuak egiten duen ibilbidea hiru aldiz handiagoa da


jatorriko mugimendua baino, euste-puntutik hiru aldiz
urrutiago baitago. Pisua indarraren herena da.

2.3
MUGIMENDUA. Transmisioa eta eraldaketa

Mailua
Euste-puntua eskumuturra da eta karga egurraren/iltzearen gogortasuna da. Mailuaren
burua eskua baino askoz azkarrago mugitzen da.

Pintza

2.7 Kanabera
Esku bat euste-puntu gisa erabiltzen da eta besteak,
bitartean, indarra egiten du. Pisua arrainaren masa da. Oso gora
altxatu daiteke eskuaren mugimendu txiki batez.

Donostiako kaian zaude arrantzan. Zapaltzen ari zaren


lurretik itsasoraino tartea 3 metrotakoa da, itsasbehera baita. Bat batean 20 N-etako lupiak
kosk egin du amuan eta uraren azalean duzu.

Galdera: Lupia portura igotzeko zein indar egin behar duzu zure eskua metro bete mugitu
behar baduzu?

2.8 Erratza
Lehenik eta behin euste-puntua zein esku den zehaztu behar duzu, eta
gero non egiten den indarra eta pisua non dagoen. Ondorioz, zein mailako
palanka da erratza?

Bestalde, errazten ari den zaborraren pisua 2 N-etakoa bada, egiten


dudan indarra 15 Newton erdikoa eta bi eskuen arteko distantzia 20 cm-takoa,
zein altueratan kokatu du goiko eskua?

2.9 Gilotina.
Zein mailako palanka da gilotina? Hona datuak:

• bi kilogramotako indarra egiten duzula eskuz.


• Euste-puntutik eskuraino metro beteko tartea dago.
• Euste-puntutik mozketa-punturaino, berriz, metro erdia.
• Orri bakoitzak 1 N-eko oztopoa jartzen du.

Galdera: zenbat orrialde moztuko dituzu batera?

2.4
PALANKA

2.10 Eraikuntza

Igeltseroa zara eta etxez etxe zabiltza lan txikiak egiten: sukalde eta bainugelak
berritu, ateentzako zulo berriak ireki,.. Zure lanaren ondorioz obra-hondakin asko sortzen da
eta, jakina, kalera jaitsi eta zabortegira eraman behar da. Horretarako eskorga txiki bat
erabiltzen duzu adreilu eta bestelakoak kamioira igotzeko, irudian ageri bezala.

Zein da sistema konbinatu honen abantaila? Zein da orekaren formula?

Zenbat indar egin behar da 500 N-etako zama 1,5 metrotara igotzeko 4,2 metrotako
luzera duen oholetik? Zure eskogak metro bat neurtzen du heldulekutik gurpilaren
ardatzeraino eta azken puntu honetatik zamaraino 0,35 metro daude.

2.11 Zirkoa (excel)

Ringling zirkua iritsi da Donostiara. Emanaldia


bukatuta ume bat inguratu zaio pista nagusiko
arduradunari eta elefante ipotxak zenbat pisatzen
duen galdetu dio. Erantzun zehatza ez daki baina zu
laguntzeko prest azaldu zara. Horretarako irudian
ageri den muntaia antolatu duzu.

• Haiseran elefantea bisagraren gainean kokatu


duzu eta orduan puxikek gora egin dute.
• Ondoren elefantea puxiketatik metrobetera
lekutu eta haga berdea behera joan da.
• Zehazki, elefantea bisagratik 76 centimetrotara
kokatzen denean lortzen da oreka, ezer ez mugitzea.

Jakinda puxikek 475 N-etako indarrez goratzen direla eta bisagratik zortzi metrotara daudela,
zenbat pisatzen du elefante ipotxak?

2.5
MUGIMENDUA. Transmisioa eta eraldaketa

2.12 Zakuak

Zintzilik eta orekan dagoen haga batetik hondarrez betetako


lau zaku daude, bakoitzak pisu desberdina duelarik. Baldintzak
honakoak dira:

• A-tik D-ra 5 metro daude.


• D-tik euste-puntura 2 metro daude.
• B-tik A-raino bi metro ta erdiko tartea dago.
• B-tik euste-puntura eta C-tik euste puntura distantzia
berdina dago.

• A-k 150 N pisatzen du.


• B zakuak D-k baino lau aldiz gehiago pisatzen du.
• C zakuak beste hiruren pisuen baturaten bostena
pisatzen du.

Zenbat pisatzen dute B, C eta D zakuek?

2.13 Parkea (excel)

Auzoko parkera aita bat eta bi seme-alaba joan dira bertan jolastera. Halako batean
kulunkarian hasi dira, aita alde batetik eta seme-alabak besterik. Aitarak bakarrik (800 N) bi
seme-alabak (txikienak 200 N eta zaharrenak 300 N) baino gehiago pisatzen duen arren,
kokapenen arabera umeen aldeak behera egiten du. Desoreka berdintzeko A puntuan (euste-
puntutik metrobetera) zama bat kokatzen da. Bestalde, aita euste-puntutik 75 cm-tara dago,
seme-alaba gazteena 125 cm-tara eta bestea 150 cm-tara. Zenbateko da zama?

2.6

You might also like