You are on page 1of 4

1/3/2021 Higidura zuzen eta uniformeki azeleratua

Higidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren


saiakuntza praktikoa
Zinematika

Higidura zuzena Deskribapena


Higidura zuzena Oinarri fisikoak
Gorputzak erortzean Saiakuntza
duten higidura
Emaitzak
Erregresio lineala
Higidura zuzen
eta uniformea Praktika simulatu honen helburua gurditxo baten azelerazioa neurtzea da. Gurdia
karril batetik mugitzen da indar konstante batek bultzatuta.
Higidura zuzen
eta unif. azeleratua
Deskribapena

Laborategian karril horizontal bat dago eta bertan gurditxoa mugitzen da.
Karrilean itsatsita erregela bat dago eta kronometro automatiko batek bi zelula
ditu: lehenak kronometroa abiatzen du eta besteak gelditu.

Gurditxoa azeleratzeko, irudiko pisua-


polea-soka sistema erabiltzen da. Pisu
ezberdinak ipintzen, gurditxoak
jasandako indarra aldatzen da eta
hortaz, bere azelerazioa. Pisua aldatu
egin daiteke Berria botoia sakatzen
den bakoitzean.

Saiakuntza honetan, gurdia jatorrian eta pausagunean kokatzen da eta indar


konstantea bere ibilbide osoan aplikatzen da. Bere higidura uniformeki
azeleratua da. Gainerako zehaztapenak, aurreko saiakuntzaren berdinak dira.

Kronometroa automatikoki abiatzen da justu gurditxoa erregelaren


jatorritik pasatzean: gezi urdina:
Kronometroa gelditu egiten da justu gurditxoa bigarren gezitxotik pasatzen
denean: gezi gorria: .

Honela, kronometroak neurtzen duena da gurditxoak gezi batetik bestera


tardatzen duen denbora.

Jatorria markatzen duen gezi urdina finkoa da eta ezin da mugitu.

Bigarren gezia, gorria alegia, mugikorra da eta erregelan zehar mugi daiteke,
honela:

Sagua gezi gorriaren gainean kokatu eta ezker botoia sakatu.


Ezker botoia askatu gabe, sagua eraman nahi den tokira, eta berarekin gezi
gorria.
www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/practica/practica1.htm 1/4
1/3/2021 Higidura zuzen eta uniformeki azeleratua

Gezi gorria nahi den tokira iritsi denean saguaren ezker botoia askatu.

Gurditxoa abiatzeko Hasi botoia sakatu.

Oinarri fisikoak
Higidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren ekuazioetan gurdiaren abiadura
denborarekiko funtzio lineala da baina posizioa ordea ez. Horregatik erregresio
linealaren metodoa bakarrik aplika dakioke abiadurari. Baina, saiakuntza
honetan, aurrekoan bezalaxe, denbora-desplazamendua datuak neurtzen dira
soilik. Hortaz, denbora-abiadura taula bat lortu beharko da denbora-
desplazamendu datuen taulatik abiatuta.

Higidura uniformeki azeleratua bada, frogatuko denez, gurdiaren batezbesteko


abiadura, <v> , t1 eta t2 aldiuneen artean da, justu bitarteko aldiuneko abiadura,
alegia (t1+t2)/2 aldiunekoa. Hala frogatuko da:

x1 da gurdiaren posizioa t1 aldiunean.


x2 da gurdiaren posizioa t2 aldiunean.

Gurdiaren batezbesteko abiadura t1 eta t2 aldiuneen artean, hau da:

Baina bestalde, bigarren posizioa x2 adieraz daiteke, hasierako x1 posizioaren eta


hasierako v1 abiaduraren menpe:

Hortaz batezbesteko abiadura honela berridatz daiteke:

Baina geratu dena justu da gurdiaren abiadura t1 eta t2-ren bitarteko aldiunean.
Hori bera berridatziz:

Beraz, gurdiaren batezbesteko abiadura, <v> , t1 eta t2 aldiuneen tartean da,


justu erdiko aldiuneko abiadura, alegia (t1+t2)/2 aldiunekoa.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/practica/practica1.htm 2/4
1/3/2021 Higidura zuzen eta uniformeki azeleratua

Hortaz, denbora-desplazamendua datuen taula batetik abiatuta, denbora-abiadura


taula bat lortzeko honako prozedura jarraitu beharko da:

Desplazamenduen taulan, kalkulatu batezbesteko abiadura t1 eta t2


aldiuneen tartean, honako formulaz:

Abiadura hori beste aldiune bati dagokio: izan ere (t1+t2)/2 aldiuneari.

Adibidea:

Desplazamendua Denbora Abiadura


Denbora (s)
(cm) (s) (cm/s)
5.1 5 6.15 2.38
7.2 10 8 3.125
8.8 15 9.45 3.846
10.1 20 10.75 3.846
11.4 25 11.9 5
12.4 30 12.9 5
13.4 35 13.85 5.56
14.3 40 14.65 7.14
15 45

Saiakuntza

AceleradoApplet1 aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

Ondoren, Bidali botoia sakatu datuok (denbora, desplazamendua) beheragoko applet-


era bidaltzeko.

Oharra: Bidali botoia sakatzean, datuak (denbora-desplazamendua) beheragoko


applet-ean agertzen dira, baina jada denbora-abiadura bikote bilakatuta oinarri
fisikoetan azaldu den prozedurarekin.

Gezi gorria zenbait posizio ezberdinetan kokatu (5, 10, 15 , 20, 25 cm eta abar) eta
neur bitez kronometroarekin gurdiak tardatzen dituen denborak. Datuok applet-ak
berez idazten ditu ezkerreko aldean.

Denbora (s) Desplazamendua (cm)


www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/practica/practica1.htm 3/4
1/3/2021 Higidura zuzen eta uniformeki azeleratua
() p ( )

5
10
15
20

Taula honetatik abiatuta, eta higidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren


ezaugarrietatik, denbora-abiadura taula lortzen da.

Denbora (s) Abiadura (cm/s)

Emaitzak
Bidali botoia sakatzean, lehenengo applet-ak datu guztiak (denbora-desplazamendua
bikoteak) prozesatzen ditu eta denbora-abiadura datu-bikoteak kalkulatzen ditu.
Ondoren, jadanik bilakatuta, bigarren applet-era bidaltzen ditu grafikoki adierazteko
eta erregresio linealeko kalkuluen bitartez azelerazioa kalkulatzeko.

Nahi bada, datuak eskuz ere idatz daitezke applet-aren ezkerreko aldean. Datu-bikote
bakoitza (denbora, abiadura ordenean) ilara batean eta bien artean koma bat,
parentesirik ez.

Programak grafikoa ere irudikatzen du: puntu esperimentalak eta doiketa-zuzena.


Gainera kalkulatzen du a maldaren balioa (azelerazioa), jatorriko balioa b (hasierako
abiadura), eta euren bien erroreak: Da eta Db. Kalkulu guzti horiek erregresio lineala
izeneko orrian azaltzen dira.

Saiakuntza amaitzean, lortutako azelerazioa eta zehaztasuna modu egokian adierazi


behar dira. Horretarako ikus bedi Neurketak eta Unitateak kapituluko neurketa bat eta
bere errorea adierazteko arauak.

Azelerazioaren emaitza:

a ±Da .................... cm/s2

RegresionApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/practica/practica1.htm 4/4

You might also like