You are on page 1of 5

Filosofia.

Lehenengo Batxilergoa

3.5.2. Erorketa librearen legea

§1

Erorketa libreak oztoporik gabe erortzen ari den gorputz baten mugimenduari
egiten dio erreferentzia. Objektu horrek hasieran, libreki erortzen utzi baino lehen,
ez du abiadurarik izango. Gero, behin askatututa, gero eta abiadura handiagoarekin
(hau da uniformeki azeleratuz) eroriko da lurreruntz.

Orain aipaturiko mugimendu hori irudikatu eta bertatik, a priori,


mugimenduaren proportzionaltasun-legea frogatzeko hurrengo irudi hau erabiltzen
du Galileok.

Irudi honetan CD gorputzak egin duen distantzia


irudikatzen du.

AB lerroak denbora irudikatzen du.

EF lerroak abiadura irudikatzen du.

Erorketa librean mugitzen ari den gorputzaren


abiadura igoera uniformeak (azelerazioa uniformea)
AEB hirukiaren bidez irudikatzen dira beraz.

A momentua hasierako egoera da. Une hori


gorputza askatzen den momentua da. Ez du oraindik
abiadurarik. Gorputza askatzean eta denbora aurrera
joan ahala geroz eta abiadura handiagoa izango du
(hirukiaren hipotenusan mugituko gara) harik eta B puntuan EB abiadura lortzen
duen arte.

!
ABk denbora (t) irudikatzen duenez eta EBk abiadura (" ), bien arteko
biderketak (hau da azalerak) espazioa (s) irudikatuko du. Hau da:

!
AB·EB= t · " = s

Ondorioz, erorketa librean AB denboran gorputzak egingo duen espazioa


EBA hirukiaren azalerak irudikatzen du.

Argi dago, bestalde, AEB hirukiaren azalera eta FBGA laukizuzenaren azalerak
berdinak direla. Izan ere, EFI hirukia IGA berdinak dira. Hau da:

EBA hirukiaren azalera = FBGA laukizuzenaren azalera

1
Horrek esan nahi duena zera da: bigarren gorputz bat hasierako A
momentutik EBren abiadura erdiarekin, hau da, BF = GA abiadurarekin mugituko
balitz, AB denboran erorketa librean mugitzen ari den gorputzak egingo duen
espazio bera egingo duela.

§2

EBA hirukiaren hipotenusa lupa imaginario batekin handituko bagenu


horrelako zerbait ikusiko genuke:

Eskailera moduko goiko irudian, lerro horizontalek grabitatearen “kolpeen”


ondorioz instante bakoitzean gorputzak jasaten duen abiadura igoerak irudikatzen
dituzte. Lerro bertikalek, aldiz, inertziak instante bakoitzean aurreko instanteko
abiadura mantentzen duela adierazi nahi du.

Instante horiek oso-oso txikiak (“infinitesimalak”) eginez lortzen dugu


“eskailerak” ez nabaritzea, hau da, eskaileren ordez lerro zuzen bat (EBA hirukiaren
hipotenusa edo diagonala) edukitzea.

§3

Behin hau ulertuta pasa gaitezen hurrengo irudira:

2
Filosofia. Lehenengo Batxilergoa

Irudi honetan, aurreko irudiko hirukian bezala, lerro


bertikalak (AO lerroak) denbora irudikatzen du eta lerro
horizontalak (PO lerroak) abiadura.

Lehen denbora zatian edo unitatean (AC denboran)


zenbat distantzia egingo libreki erortzen ari den gorputzak?
Erantzuna ikusi dugu dagoeneko: BCA hirukiaren azalerak
irudikatzen duen espazioa edo, berdina dena, ECDA
laukizuzenaren azalerak irudikatzen duen espazioa. Deitu
diezaiogun espazio edo distantzia horri 1 unitate espazio.

Hau da, lehen denbora unitatean (AC) unitate espazio bat


egingo du.

Bigarren denbora unitatean (CI) zenbat espazio egingo ditu? Erantzuna:


oinarrian CI eta altuera gisa IN duen laukizuzenak irudikatzen duen espazioa. Hau
da, lehengo ECDA laukizuzena hiru aldiz daukagu kasu honetan.

Ondorioz, lehenengo denbora unitatea eta bigarrena pasatzen direnean, hau


da, bi denbora unitate pasatzean, lehenengo denboran egindako ECDA espazioa
(espazio unitate 1 deitu duguna) gehi bigarren denborako hiru unitate espazio egingo
ditu. Hau da, guztira, lau unitate espazio.

Hirugarren denbora unitatean 5 unitate espazio egingo ditu (IO eta OR alde
gisa dituen paralelogramoa), hau da guztira 1+3+5= 9 espazio unitate egingo ditu.

Taula batean argiago ikusten da:

Igarotako denbora Egindako


(t) distantzia (s)

1 1
2 4
3 9
etab. etab.

Hau da, denbora eta distantziaren arteko proportzionaltasuna (∝ ikurrarekin


adierazten dena) horrela adierazten dugu:

𝑠 ∝ 𝑡#

3
§4

Guzti hau arrazonaketa hutsez (a priori) lortu dugu, hau da, ez dugu
esperientzian esperimenturik egin behar izan lortu dugun emaitza lortzeko. Hau da,
ez dugu, esate baterako, martera joan beharrik marten ere libreki erortzen den
gorputz batek egindako distantziak, lurrean bezalaxe, denborarekin 𝑠 ∝ 𝑡 #
proportzioan igotzen direla jakiteko.

𝑠 ∝ 𝑡 # proportzionalitatea adierazteko beste modu bat hau da:

𝑠 = 𝑏 · 𝑡#

Non b -ri proportzionalitate konstantea deitzen zaion.

Proportzionalitate konstante hori hirukiaren zorroztasunak irudikatzen du.


Hau da, egin dugun frogak berdin balio du hirukia zorrotzagoa izan edo ez izan
(hiruki angeluzuzen bat izatea da esanguratsua dena) edo, gauza bera beste era batera
esanda, frogak 𝑠 = 𝑏 · 𝑡 # guztientzat balio du (berdin dio b ren balioa zein den).
Konstante horrek neurtzen du, hain zuzen ere, grabitatearen indarraren
intentsitatea: b handiagoak hirukiaren angulu lauagoa adierazten du (“grabitatearen
kolpe handiagoak”1) eta b txikiagoak hirukiaren angulu zorrotzagoa adierazten du
(“grabitatearen kolpe txikiagoak”2).

Proportzionalitate konstante hori ezin da3 a priori, arrazonaketa hutsez lortu.


Aitzitik horretarako neurketak egin behar dira. Hau da, proportzionalitate
konstantearen ezagutza a posteriori da.

Esperimentu edo neurketa horiek eginda, lurrean proportzionalitate


konstante hori 4,9koa4 dela aurkitu zen. Hau da:

𝑠 = 4,9 · 𝑡 #

Edo, idazteko modu ohikoagoan:

1 1
𝑠= · 𝑔 · 𝑡 # = · 9,8 · 𝑡 #
2 2

1
Adibidez, Eguzkian.
2
Adibidez, Marten.
3
Ez, behintzat, Galileoren garaian.
4
Zehazkiago: 4,903325… gehi infinitu dezimal, datu enpiriko bat baita.

4
Filosofia. Lehenengo Batxilergoa

§5

Ikusi berri dugun Galileoren erorketa librearen adibide honek Galileo berak
abiaraziko duen fisika egiteko modu modernoa modu adierazgarrian ilustratzen du.
Fisika modernoak zati arrazional bat (a priori) eta zati enpiriko bat (a posteriori) ditu
beti. Lehenengoa zatiak emaitza zehatzak eta beharrezkoak ematen ditu (beharrezkoa
da, adibidez, indar konstante baten eraginpean libreki erortzen ari den gorputz batek
egiten duen distantzia denborare karratuarekiko proportzionala izatea), bigarren
zatiak, enpirikoak, ez ditu emaitza beharrezkoa eta zehatzak lortzen (beti joan
gaitezke, teknika hobetu ahala, proportzionalitate konstantearen dezimal
zehatzagoak lortzen). Fisikaren zati enpiriko honi esperimentala ere deitu izan zaio,
bere emaitzak lortzeko esperimentuak eta neurketak egin behar dituelako. Fisikaren
zati arrazionalari, aldiz, fisika teorikoa deitzen zaio.

*****

Gehiago sakontzeko:

Richard Feynman, The Character of physical law.5

5
Liburu honen jatorrian sarean eskuragarri dauden hitzaldi sorta bat dago.

You might also like