You are on page 1of 8

1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Higidura erlatiboa translazio uniformeaz


Zinematika

Higidura erlatiboa 1 adibidea

Higidura erlatiboa 2 adibidea


translazio uniformeaz
3 adibidea
Higidura erlatiboa
errotazio uniformeaz Bidaien iraupenak konparatzea
Azelerazio zentrifugoa Saiakuntza
eta Coriolis-ena

Higidura erlatiboa aztertzen hasteko aukeratzen diren ariketak sinpleak izaten


dira, eta intuizio hutsez planteatu eta ebatz daitezke, abiadura erlatiboaren
kontzeptua ez baita zaila.

1 adibidea
Ibai baten ur-korrontea ekialderantz doa c=3 m/s-ko abiaduraz. Txalupa bat
uretan mugitzen da v=4 m/s abiaduraz urarekiko:

Kalkula bedi txaluparen abiadura lurrarekiko, korrontearen alde


mugitzen ari denean eta korrontearen aurka mugitzen ari denean.
Kalkula bedi zenbat denbora tardatuko duen txalupa horrek O-tik P-ra
joan eta etorriko bidaia egiten, bi puntuen arteko distantzia d=100 m
bada.
Txaluparen abiadura lurrarekiko,
korrontearen alde ari denean, c+v
da, alegia 7 m/s.

Txaluparen abiadura lurrarekiko,


korrontearen aurka ari denean, c-v
da, alegia -1 m/s.

Txalupak joaneko bidaia egiten tardatzen duen denbora hau da:


t1=d/(v+c)
Eta bueltako bidaia egiten tardatzen duen denbora hau da: t2=d/(v-c)

Denbora totala bien batura da:

Zenbakizko datuok ordezkatuz gero: t=800/7=114.3 s.

2 adibidea
www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 1/8
1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Kasu honetan txalupak ibaia alboz albo zeharkatzen du, eta bi baldintza
ezberdin gerta daitezke:

Txaluparen v abiadura urarekiko korrontearen c abiadura baino


handiagoa izatea.

Txaluparen v abiadura urarekiko korrontearen c abiadura baino txikiagoa


izatea.

Lehen kasua: v>c

Ibaiaren ur-korrontea ekialderantz doa c=3 m/s-ko abiaduraz. Txaluparen


abiadura urarekiko v=4 m/s da.

Nolakoa izan behar da txaluparen norabidea justu O-ren parean dagoen


P punturaino iristeko? Alegia, norantz apuntatu behar du txalupak, gero
P punturainoko ibilbide zuzena lortzeko?
Kalkula bedi orduan, zein den txaluparen V abiadura lurrarekiko.
Kalkula bedi zenbat denbora tardatuko duen txalupa horrek O-tik P-ra
joan eta etorriko bidaia egiten, bi puntuen arteko distantzia d=100 m
bada.

Joaneko osteran, txaluparen V abiadurak lurrarekiko iparralderanzko norabidea


izan behar du.

Batura bektoriala honela egin behar da: V=v+c beraz

Vj=(v·cosθ i+v·sinθ j)+ci

edo osagaiak bananduz,

0=c+v·cosθ
V=v·sinθ

Bi ekuazio horietako lehenarekin, θ angelua kalkula daiteke: cosθ= -c/v.

Eta bigarren ekuazioarekin, txaluparen V abiadura kalkula daiteke


lurrarekiko (edo baita ere, V hiruki zuzenaren katetoa denez, eta v
hipotenusa eta beste katetoa c).

Itzuliko ostera erabat analogoa da, beraz denbora totala bikoitza da:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 2/8
1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Zenbakizko datuok ordezkatuz,

Txaluparen abiadura lurrarekiko ateratzen da.

Txaluparen norabideak osatzen duen angelua ekialde-mendebalde


norabidearekin: θ=138.6º.

Eta bidaiaren iraupena, t=2·37.6=75.6 s

Bigarren kasua: v<c

Txaluparen v abiadura urarekiko korrontearen c abiadura baino txikiagoa


denean, ezinezkoa da ibaia zuzenki eta desbideratu gabe zeharkatzea, beraz P
puntua desplazatuta egon beharko da.

Txaluparen abiadura lurrarekiko batura bektorial hau da: V=v+c

V=(v·cosθ i+v·sinθ j)+ci=(c+v·cosθ) i+v·sinθ j

Eta bidaiaren t iraupena eta x desplazamendu horizontala kalkula daitezke:

Desplazamendu horizontala minimoa izan dadin,

Txalupa θm angelu horrekin abiatuz x desplazamendua minimoa da, eta kasu


horretako t iraupena:

Iraupena minimoa da sinua -1 denean, hau da, 2θm=270º denean, edo θm=135º.

Bidaiaren iraupena minimoa da txaluparen abiadura honelakoa denean: v= -


c·cos135. Hau da, korrontearen norabidearekiko txalupa θm=135º angeluaz
abiatuz gero. Bidaiaren iraupena eta x desplazamendu horizontala baldintza
horietan:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 3/8
1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Adibidea

Ibaiaren korrontea ekialderantz doa c=4 m/s-ko abiaduraz. Txalupa uretan


mugitzen da v=3 m/s-ko abiaduraz.

Desplazamendu minimoa lortzen duen angelua kasu honetan θm=138.6º da,


desplazamendua xm=88.2 m, eta iraupena t=50.4 s.

Txaluparen abiadura v= -c·cos135 izan balitz, hau da, ,


orduan desplazamendu minimoa sortzen duen angelua θm=135º izango
litzateke, desplazamendu hori xm=100 m eta joaneko osteraren iraupena
tm=50.0 s.

3 adibidea
Ibaiaren korrontea ekialderantz doa c=3 m/s-ko abiaduraz. Txalupa uretan
mugitzen da v=4 m/s-ko abiaduraz eta θ=90º-ko norabidea du, alegia, txalupak
justu iparrerantz apuntatzen du.

Kalkula bedi txaluparen abiadura lurrarekiko.


Ibaiaren zabalera d=100 m bada, kalkula bedi bidaiak zenbat iraungo
duen.
Zenbat desplazatzen da txalupa ekialderantz, ibaiaren beste ertzeraino
iristean?
Norantz apuntatu behar du txalupak itzuliko ostera egitean, berriro P-tik
O-ra iristeko?
Zein izango da itzuliko bidaiaren iraupena?

Txaluparen V abiadura lurrarekiko beste bi abiaduren batura bektoriala da:


alde batetik txaluparen v abiadura urarekiko (ura bare balego bezala) eta
bestetik ur-korrontearen c abiadura lurrarekiko.

Batura bektoriala hau da: V=v+c

Vsinα i+ Vcosα j=ci+vj

Abiadura erresultantearen V modulua hau da:

eta ipar-hego norabidearekin α angelua osatzen du:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 4/8
1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Joaneko bidaiaren iraupena hau da t1=d/v,

Eta ekialderanzko desplazamendu horizontala x=c·t1=c·d/v. Edo bestela,


irudiak erakusten duen hiruki zuzenean, x=d·tanα=d·c/v.

Aipaturiko datuok ordezkatuz:

Txaluparen abiadura erresultantea lurrarekiko V=5 m/s da, eta bere


norabideak ipar-hegoarekiko α=36.9º-ko angelua osatzen du.

Ibaia zeharkatzeko bidaiaren iraupena, t=25 s.

Eta txalupa beste ertzera iristean duen desplazamendu horizontala, x=75


m.

Hurrengo galdera pixka bat zailagoa da: Norantz apuntatu behar du txalupak
itzuliko ostera egitean, berriro P-tik O-ra iristeko?

Irudiak erakusten duenez, kalkulatu behar duguna, b angelua da, alegia zein
norabidetan apuntatu behar den txaluparen v abiadura korrontearekiko, horren
ondorioz V abiadura erresultanteak a angelua (lehendik ezaguna) osa dezan
lurrarekiko, ipar-hego norabidearekin.

Bektoreen batura kalkulatu behar da: V=v+c

-V·sinα i+ -V·cosα j= -v·sinβ i -v·cosβ j +c i

Edo osagaietan:

V·sinα= v·sinβ -c
V·cosα= v·cosβ

baina a lehendik ezaguna da: tanα=c/v

Ekuazio horietatik ez da zailegia frogatzea: β=2α. Horretarako, erlazio


trigonometriko hauek erabili behar dira:

Eta txalupak berriro O puntura itzultzeko osteraren iraupena hau da:


www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 5/8
1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Hemen erabili den erlazio trigonometrikoa hau da: 1+tan2α=1/cos2α

Bidaia osoaren iraupena:

Eta datuak ordezkatuz:

Txalupa apuntatzen den norabidea, ekialde-mendebalde


norabidearekiko: θ=90+β=90+2α=163.8º

Itzuliko osteraren iraupena: t2=89.3 s eta bidaia osoarena:


t=25+89.3=114.3 s

Bidaien iraupenak konparatzea


Ibaia zeharkatzeko joaneko osteraren iraupena minimoa da hirugarren kasuan
(t1=25 s), bigarren kasuaren iraupena baino txikiagoa baita (v>c kasua: t1=37.6
s). Baina itzuliko osteraren iraupena hirugarren kasuan (t2=89.3 s) bigarrenean
baino luzeagoa da (t2=37.6 s). Guztira, joana eta etorria kontutan izanda,
bigarren kasuko iraupena (t=75.6 s) txikiagoa da hirugarren kasukoa baino
(t=114.3 s) eta horixe da hain zuzen ibaia zeharkatzeko denbora minimoa.

Lehenengo kasuaren iraupena (t=114.3 s) hirugarrenaren iraupen bera da.

Saiakuntza
Idatzi beharreko datuak:

Txaluparen abiadura urarekiko: v (ura geldi balego izango lukeena).


Korrontearen abiadura lurarekiko: c.
Txaluparen norabidea (norantz apuntatzen den) θ angelua laukian
idatziz edo desplazamendu-barrari eragiten: angelu hau adierazteko,
ekialde-mendebalde norabidea hartu da erreferentzia gisa.

Hasiera botoia sakatu (joaneko ostera egiteko) eta gero Hasi botoia.

Txalupak joaneko bidaia egiten du pareko ertzera iritsi arte. Itzuliko ostera
abiatzeko, idatz bedi θ angelu berri bat eta saka ezazu berriz Hasi botoia.

Txalupa hasierako posiziora eramateko Hasiera botoia sakatu behar da.

Programaren leihatilak onartzen duen zabalera maximoa 100 metro da, eta
txalupa gelditu egiten da horrenbeste desplazamendu horizontal atzematen
duenean. Itzuliko bidaia abiatu aurretik kontu izan txaluparen θ angeluarekin.

Adibideak:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 6/8
1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Txaluparen abiadura urarekiko: v=4 m/s

Korrontearen abiadura: c=3 m/s

Hasiera botoia sakatu.

1 adibidearen saiakuntza:

1. Har bedi θ=0º (korrontearen norabide bera) idatziz edo desplazamendu-


barra mugiarazten.
Hasi botoia sakatu.
Neur bedi txalupak korrontearen alde 100 metro burutzeko
tardatzen duen denbora: t1 .

Txalupa gelditu egingo da 100 metro ibili ondoren

2. Har bedi θ=180º (korrontearen aurka) idatziz edo desplazamendu-barra


mugiarazten.
Hasi botoia sakatu.
Neur bedi txalupak korrontearen aurka 100 metro burutzeko
tardatzen duen denbora: t2 .

Denbora biak batu bidaiaren iraupen osoa kalkulatzeko: t= t1+ t2

2 adibidearen saiakuntza:

Hasiera botoia sakatu txalupa jatorrian kokatzeko.

1. Idatz bedi θ=138.6º (justu bidaia zuzena lortzen duena) eta Enter botoia
sakatu programak datua onar dezan.
Hasi botoia sakatu.
Neur bedi txalupak beste ertzera iristeko tardatzen duen denbora:
t1 .

Txalupa beste ertzean dagoenean eta itzulikoa abiatzeko:

2. Angelu bera erabiliz, θ=138.6º,


Hasi botoia sakatu.
Neur bedi txalupak jatorrira itzultzeko tardatzen duen denbora: t2 .

Denbora biak batu bidaiaren iraupen osoa kalkulatzeko: t= t1+ t2

3 adibidearen saiakuntza:

Hasiera botoia sakatu txalupa jatorrian kokatzeko.

1. Har bedi θ=90º idatziz edo desplazamendu-barra mugiarazten.


Hasi botoia sakatu.
Neur bedi txalupak beste ertzera iristeko tardatzen duen denbora:
t1 .

Txalupa beste ertzean dagoenean eta itzulikoa abiatzeko:

2. Idatz bedi θ=163.8º (justu ibilbide bera lortzen duena) eta Enter botoia
sakatu programak datua onar dezan.
Hasi botoia sakatu.
Neur bedi txalupak jatorrira itzultzeko tardatzen duen denbora: t2 .

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 7/8
1/3/2021 Higidura erlatiboa translazio uniformeaz

Denbora biak batu bidaiaren iraupen osoa kalkulatzeko: t= t1+ t2

stokesApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/relativo/relativo.htm 8/8

You might also like