You are on page 1of 5

1/3/2021 Higidura zirkularra

Higidura zirkularra
Zinematika

Higidura zirkularra Higidura zirkular eta uniformea

Higidura zirkularra Higidura zirkular eta uniformeki azeleratua


Ibilgailu bi
topo egiten
Atal honetan higidura zirkularraren ezaugarriak eta magnitudeak definituko dira,
Magnitude linealen izan ere higidura zuzenaren analogoak dira.
eta angeluarren
arteko erlazioa Gorputz baten ibilbidea zirkunferentzia bat denean, bere higidura zirkularra da.
Zirkunferentzia horretan O jatorria definituta angeluetarako, ondorengo
Kasete-zinta magnitudeak definitzen dira:
Azelerazio normala
Posizio angeluarra, q
aN eta aT: bestelako
dedukzioak Gorputz bat P puntuan dagoenean, bere
posizio angeluarra q angeluarekin adierazten
da, betiere zirkunferentziaren C zentroa eta
O jatorriarekin osatzen duena.

q angelu hori radianetan, s arkuaren luzera


eta zirkunferentziaren r erradioaren arteko
zatidura da: q=s/r. Posizio angeluarra beraz,
luzera biren arteko zatidura da eta hortaz, ez
dauka dimentsiorik.

Abiadura angeluarra, w

Gorputza t aldiunean P posizioan dago eta


ondoren, t' aldiunean, beste P' posizio batean
dago (q ' posizio angeluarrean). Orduan
gorputzaren desplazamendu angeluarra Dq=q
' -q da eta denbora tartea Dt=t'-t.

Batezbesteko abiadura angeluarra definitzen da, desplazamenduaren eta denbora-


tartearen arteko zatidura:

Higidura zuzenean azaldu zen bezalaxe, aldiuneko abiadura angeluarra (edo


instantekoa) batezbesteko abiadura angeluarraren berdina da, baina denbora-
tarteak zerora jotzen duenean:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/circular.htm 1/5
1/3/2021 Higidura zirkularra

Azelerazio angeluarra, a

t aldiunean gorputzaren abiadura angeluarra w


da eta ondoren, t' aldiunean, bere abiadura
angeluarra w' da. Gorputzaren abiadura
angeluarra aldatu da, Dw=w' -w eta denbora-
tartea Dt=t'-t.

Batezbesteko azelerazio angeluarra definitzen da, abiadura angeluarraren


aldaketa eta denbora-tartearen arteko zatidura:

Aldiuneko azelerazio angeluarra (edo instantekoa) batezbesteko azelerazio


angeluarraren berdina da, baina denbora-tarteak zerora jotzen duenean:

Abiadura angeluarra jakinda, desplazamendu angeluarra


kalkulatzea

Gorputz baten abiadura angeluarra ezaguna bada denboraren menpe bere


desplazamendu angeluarra, q -q0, kalkula dezakegu t0 eta t aldiuneen bitartean
ondoko integrala kalkulatuz:

Azter dezagun integrakizuna, alegia w dt biderketa: hain zuzen, gorputzaren


desplazamendu angeluar infinitesimala dt denbora-tartean. Desplazamendu
totala, t0 eta t aldiuneen artean, desplazamendu angeluar infinitesimalen batura
baino ez da.

Irudiko grafikoak abiadura angeluarra adierazten du denboraren menpe, eta


gorputzaren desplazamendu angeluar totala to eta t aldiuneen artean, urdinez
margotutako azalera da, alegia alboko ibilbide zirkularrean urdin ilunez
markatutako arkua.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/circular.htm 2/5
1/3/2021 Higidura zirkularra

Gorputzaren q posizioa kalkulatzeko t aldiunean, hasierako q0 posizioari


desplazamendua gehitu behar zaio, alegia integral horren emaitza edo w-t
kurbaren azpian mugatutako azalera.

Azelerazio angeluarra jakinda, abiadura angeluarraren aldaketa


lortzea
Gorputzaren desplazamendu angeluarra kalkulatzeko erabili dugun prozedura
bera erabiliz (alegia, abiadura angeluarra jakinda desplazamendua lortu) abiadura
angeluarraren aldaketa ere, w -w0, kalkula daiteke t0 eta t aldiuneen artean,
azelerazio angeluarra denboraren menpe jakinda.

Aurreko formula horretan agertzen den


integralaren emaitza, w -w0 abiadura-
aldaketa da, izan ere, irudiko a -t grafikoan
t0 eta t aldiuneen artean mugatutako azalera
urdina.

Abiadura angeluarraren aldaketa ezagututa,


eta hasierako w0 abiadura to aldiunean, w
abiadura angeluarra kalkula daiteke edozein
t aldiunetan.

Laburbilduz, higidura zirkularraren erlazioak honakoak dira: (ohar bedi higidura


zuzenaren antzekoak direla)

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/circular.htm 3/5
1/3/2021 Higidura zirkularra

Higidura zirkular uniformea


Higidura zirkular eta uniformea, w
abiadura angeluar konstanteduna da,
beraz, azelerazio angeluar nulua duena.
Gorputzaren q posizio angeluarra
kalkulatzeko edozein t aldiunetan,
aurreko taulako integrala ebatzi behar da
eta emaitza hau lortzen da:

q -q0=w(t-t0)

edo grafikoki ere bai, w-ren adierazpen


grafikoan t-ren menpe, emaitza bera
lortzen da.

Normalean, hasierako aldiunea t0=0 hartzen da, eta hortaz higidura zirkular eta
uniformearen ekuazioak honela geratzen dira: (ohar bedi higidura zuzen eta
uniformearen antzekoak direla)

Higidura zirkular uniformeki azeleratua


Higidura zirkular bat uniformeki
azeleratua da, bere a azelerazioa
konstantea denean. Azelerazio
angeluarra ezagututa, w -w0 abiadura
angeluarraren aldaketa lor daiteke t0 eta t
aldiuneen bitartean, bai integrazioz zein
grafikoki, eta emaitza hau da:

Abiadura angeluarra ezagututa


denboraren menpe, orain gorputzaren q -
q0 desplazamendua ere lor daiteke t0 eta
t aldiuneen bitartean, bai integrazioz zein
grafikoki (azalera=
laukizuzena+hirukia), eta emaitza hau
da:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/circular.htm 4/5
1/3/2021 Higidura zirkularra

Normalean, hasierako aldiunea t0=0 hartzen da, eta hortaz higidura zirkular eta
uniformeki azeleratuaren ekuazioak honela geratzen dira: (ohar bedi higidura
zuzen eta uniformeki azeleratuaren antzekoak direla)

Bigarren ekuaziotik t denbora bakanduz eta hirugarrenean ordezkatuz,


denboraren independentea den beste erlazio hau ere lortzen da:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/circular/circular.htm 5/5

You might also like