You are on page 1of 5

5.

GAIA: INDARRAK ETA HIGIDURAK

1. ZER DA INDAR BAT?

1.1. Indarren eragin deformatzailea.

1.2. Hookeren legea.

Dinamometroa.

2. MUGITZEN DA ALA EZ DA MUGITZEN?

2.1. Erreferentzia sistema.

2.2. Ibilbidea.

2.3. Posizioa eta desplazamendua.

3. ABIADURA.

3.1. Abiaduraren unitate–aldaketa.

4. HIGIDURA ZUZEN ETA UNIFORMEA (HZU)

4.1. Posizioa denboraren arabera adieraztea, HZUan.

Jatorritik urruntzen den higikaria.

Posizioa-denbora datuen adierazpen grafikoa.

Jatorrira hurbiltzen den higikaria.

4.2. Abiadura denboraren arabera adieraztea, HZUan.

5. HIGIDURA ETA INDARRAK

5.1. Tenkatze-indarra eta bultzada-indarra.

5.2. Marruskadura-indarra eta higidura.


1. ZER DA INDAR BAT?

Indar bat gorputz batean aplikatzean bi efektu eragin ditzake:


 Efektu estatikoa: gorputza deformatzen du.
· Efektu dinamikoa: gorputzaren egoera aldatzen du; azaleratu edo geldiarazi egiten
du, edo norabidea aldatzen dio.
Nazioarteko Sisteman, indarra newtonetan (N) neurtzen da.
Indarra: magnitude bektoriala da; haren efektua intentsitatearen araberako da, baina baita
norabide eta noranzkoaren araberakoa ere.

1.1. Indarren eragin deformatzailea.

Gorputzak deformatzen saiatzen garenean duten portaeraren arabera, honela sailka


daitezke:

• Zurrunak: ez dira deformatzen; adb.: harria.

• Elastikoak: indar baten eraginez deformatu egiten dira, baina beren jatorrizko forma
berreskuratzen dute indarra desagertzean; adb: malgukia.
• Plastikoak: deformatu egiten dira, eta indarra desagertzean ez dute beren forma
berreskuratzen; adb.: erretxina (resina), plastilina.
Indarrak oso handiak badira:
• Gorputza zurruna bada: haustura-muga gainditu eta gorputza puskatu.
• Gorputza elastikoa bada: elastikotasun-muga gainditu, jatorrizko forma ez berreskuratu.

Ariketak: 1, 2, 3, 4, 40

1.2. Hookeren legea.

Hookeren legea: Malguki bati indar bat egitean, haren deformazioa proportzionala da
indarraren balioarekiko:
F= k · ΔL
F: Indarra. Unitatea N.S. = Newton (N)
ΔL: Elastikotasunaren gehikuntza: ΔL = L - L0 Unitatea N.S. = (m)
L= bukaerako luzera L 0 = hasierako luzera
k: elastikotasun konstantea. Unitatea N.S. = (N/m)

Dinamometroa: Indarrak neurtzeko erabiltzen den gailu bat da. Adb: sukaldeko balantza.
http://www.educaplus.org/game/ley-de-hooke (mozillarekin iriki)

http://www.educaplus.org/game/constante-elastica-de-un-muelle
Ariketak: 1. Adibide ebatzia, 5, 6, 41, 42.
2. MUGITZEN DA ALA EZ DA MUGITZEN?

Higidura: Gorputz bat, denbora igarotzean posizioa aldatzen duenean. Mugitzen den
gorputzari higikari deritzo.
Higidura erlatiboa da: erreferentzia-sistemaren araberakoa.

2.1. Erreferentzia-sistema

Erreferentzia sistema: finkotzat jotzen dugun puntu batek edo gehiagok osatzen dute.
Adb.: Kaleen izenak eta etxeen zenbakiak, kilometro puntuak...
Gorputzaren kokalekua erreferentzia-sistemarekiko aldatzen bada, gorputza mugitzen ari
dela dakigu.

2.2. Ibilbidea

Ibilbidea: Higikariak mugitzen denean egiten duen lerroa da. Adb: zuzena, zirkularra,
parabolikoa, …

2.3. Posizioa eta desplazamendua

Posizioa: higikariak une batean duen kokalekua da, erreferentzia-sistemarekiko; x edo s


letrak erabiliz adierazten da.
Desplazamendua: hasierako posizioaren eta amaierakoaren arteko distantzia laburrena
da.
Ibilbidearen luzera: Higikariak ibilbidean egiten duen distantzia.

Ariketak: 7, 8, 10, 11, 43.

3. ABIADURA
Abiadura (v): mugimenduaren lastertasuna neurtzen duen magnitudea da.
• Batez besteko abiadura: ibilbide luzera zati hura egiteko behar izan duen denbora da.
egindako ibilbidea
Vbatez veste = N.S. (m/s) ; beste unitate (km/h , cm/s , … )
behar izandako denbora

• Aldiuneko abiadura: higikariak une jakin batean duen abiadura da.


Higikari baten abiadura konstantea denean, haren aldiuneko abiadura eta batez besteko
abiadura bat dator.

3.1. Abiaduraren unitate-aldaketa (errepasoa)

Ariketak: 12, 13, 14, 35.


4. HIGIDURA ZUZEN ETA UNIFORMEA (HZU)

Higikari batek higidura zuzena dauka:


• Ibilbidea lerro zuzena bada.
• Abiadura konstante mantentzen bada.

4.1. Posizioa denboraren arabera adieraztea, HZUan


• Jatorritik urruntzen den higikaria.
• Posizio-denbora datuen adierazpen grafikoa.
• Jatorrira hurbiltzen den higikaria.
Ariketa: 15

4.2. Abiadura denboraren arabera adieraztea, HZUan


egindakoibilbidea m
V= unitatea N.S. =
behar izandako denbora s

• Higikaria jatorri puntutik urruntzen denean, posizio-denbora goranzko lerro zuzen inklinatua
da, eta abiadura positiboa da.
• Higikaria jatorri puntutik hurbiltzen denean, posizio-denbora beheranzko lerro zuzen
inklinatua da, eta abiadura negatiboa da.
Ariketak: 16, 17, 44, 45, 46

5. HIGIDURA ETA INDARRAK


Indar garbirik ezean, gorputzaren mugimendua ez da aldatzen:
• Gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko du.
• Gorputza higitzen ari bada, norabide beran eta abiadura berean mugitzen jarraituko du.

Gorputzen gaineko indarrek eragina dute haien mugimenduan:


• Baldin eta gorputz baten gaineko indar gordina zero bada, higidura HZU da
• Baldin eta gorputz baten gaineko indarrak abiadura edo norabidea aldatzen badu, beste
higidura mota da.

5.1. Tenkatze-indarra eta bultzada-indarra


5.2. Marruskadura-indarra eta higidura.
Ariketak: 26, 37, 38, 53

You might also like