You are on page 1of 2

NIRE GAITASUN FISIKOA BALORATZEN

Europako gazteen gaitasun fisikoa baloratzeko “Eurofit” izeneko test edo


probak erabiltzen dira. Proba hauek Europako eskola guztietan erabiltzen dira eta
helburua dute Europako gazteen indarra, abiadura, malgutasuna eta erresistentzia
baloratzea; adin bakoitzari egokitutako taula batzuetan oinarriturik. Guk hauetako
proba batzuk egingo ditugu:

 MALGOTASUN PROBA: “ENBORRAREN AURRE FLEXIOA”


Irudian agertzen den kaxoi bat erabiliko dugu. Dena den banku suediar batekin
ere konpondu gaitezke.
Ikaslea oinutsik kaxoi edo bankuaren aurrean eseriko da
zangoak luzatuak dituela. Enborra flexionatuz eta besoak
luzatuz, hatz puntaz erregela ahalik eta urrutien heltzen
saiatuko da.
Bi saiakera egingo dira, bitako onena kontutan hartuaz.

 ABIADURA PROBA:
“10 x 5m. JOAN ETORRIKO LASTERKETA”
Lurrean 5 metroko distantziara bi marra paralelo
marraztuko ditugu.
Ikasleak marraren atzetik irtenda joan etorriko
lasterketa bost aldiz egin behar du (Guztira hamar
aldiz joan hamar etorri). Itzuli bakoitzean marraren
beste aldera bi oinekin pasa beharko da. Bi saiakera
egingo dira, bitako onena kontutan hartuaz.

 INDAR PROBA 1:“LUZERA JAUZIA”


Ikaslea zutik lurrean markatutako marra baten atzetik jarriko da. Bi oinak elkar
dituelarik aurreranzko jauzia egin behar du. Urrutien heltzen ahaleginduko da, bi
oinen gainean orekaturik eroriaz. Eskua edo gorputzaren beste atal bat oinen atzetik
lurra ukitzen badute saltoa berriz errepikatu beharko da.
Bi saiakera egingo dira, bitako onena kontutan hartuaz.
 INDAR PROBA 2: “ABDOMINALAK 30” segundotan”
Ikaslea lastairatxo (koltxonetan) batean gorantz etzanda jarriko da, zangoak
90º flexionaturik, eta eskuak buru atzealdean
elkarturik. Laguntzaileak oinak eutsiko dizkio. Seinalean
(“prest...... aurrera!”) ukalondoekin belaunak ukitu eta
ondoren bizkarrarekin lurra ukitu beharko du; 30”
segundotan ahalik eta aldi gehienetan.
Proba behin bakarrik egingo da.

 “COURSE NAVETTE”
Ikasleak kasete batek agintzen duen erritmo edo abiadura jarraituz 20
metrotako ibilbide bat, joan etorrian, ahalik eta denbora luzeenean korritzen
ahaleginduko da. Lasterketaren erritmoa minututik minutura, progresiboki azkartzen
joango da. Minutuko tarte hauek periodoak deitzen dira. Desplazamendu bakoitzean
ertzeko marra zapaldu behar da, kaseteko seinalearekin batera. Kirolariak ez du
bueltako bidea hasiko kasetearen seinalea entzun arte.
Markatutako erritmoa jarraitzea ezinezkoa gertatzen zaionean, hau da seinalearekin
batera marra zapaltzera iristen ez bada; testa bukatutzat emango da eta lortutako
azkeneko periodoa izango da bere emaitza.
Proba behin bakarrik egingo da.

You might also like