You are on page 1of 5

GIZA GORPUTZA MARRAZTEN

Giza gorputza edertasunaren ideiaren (kanona) hausnarketa bat bezala aurkezten zaigu, baita gorputza bera denaren (objetibotasuna) eta bakoitzak ikusten duenaren (subjektibotasuna) ondorioa ere bada. Modeloak dituen proportzioak eta konposizioa kontuan hartuz hauek paperera eramaten saiatuko gara. Beraz, aurrean dugun gorputzaren ikerketa, ahalik eta objektiboa, egingo dugu, (transmititzen dituen masen jarrera eta harmonia). Horretarako, beharrezkoak ditugu indarrak, ekilibrioak, ardatzak, euste puntuak, inklinazioak eta gorputzaren bira indartuak kontuan izatea. Modeloak dituen parte indartsuenak trazua desberdintzen edota, marraren zabalera, argitasuna edota ehundura erabiliz nabarmendu behar ditugu. Baita aproposa den beste material bat erabiliz ere egin dezakegu. Lortu nahi duguna, ikasleek, giza figura errepresentatzeko materialek dituzten posibilitateak aprobetxatzea da.

Giza figuratik apunteak hartzen


15, 10 eta 5 minutuko poseak egingo ditugu gorputzaren forma era azkar batean ulertzen ikasteko. Modeloak gu geu izango gara eta ohikoak eta topikoak diren jarreretatik aldenduko gara. Modeloaren ikusizko datuez ohartu eta erabili behar ditugu . Beraz, garrantzitsua da jakitea, ez dugula detaileekin beteriko marrazki bukatu bat egin nahi, baizik eta, modeloaren jarreraren egitura orokorra marraztu. (ikus 2.orrialdea)

Giza figura bukatu bat marrazten


Garrantzitsua da konposizioaren egitura orokorra marraztea: jarreran, modeloa zerbait egiten ari da eta hori da irudikatu behar duguna. Horretarako, garrantzitsua da sorbaldak, aldakak, besoa eta hanken norabidea marraztea. Modeloa espazioan kokatua dugunean dagokion egiturarekin, proportzioak baieztatu behar ditugu: altuera eta zabalera totala, beso eta hanken luzera, sorbalda eta aldaken zabalera Bukatzeko, 1. fasean beharrezkoak ez ziren detaileak baina marrazkia bukatutzat emateko ezinbestekoak direnak irudikatuko ditugu: eskuak, oinak, aurpegia, begiak, sudurra, ahoa, burua, ilea (ikus 3. orrialdea)

Garazi Aguilera Marrazketa ArtistikoaDBHO 1

Garazi Aguilera Marrazketa ArtistikoaDBHO 1

Garazi Aguilera Marrazketa ArtistikoaDBHO 1

Garazi Aguilera Marrazketa ArtistikoaDBHO 1

Garazi Aguilera Marrazketa ArtistikoaDBHO 1

You might also like