You are on page 1of 1

Ane Elizegi

Noiz gertatzen da? Eguneko zein momentutan agertu ohi da?

Zein baldintza klimatologikotan?

Tenperatura jaisten denean, eta batez ere, zerua garbi dagoenean.

Eraiki ezazu azalpen argudiatu bat eraiki duzun modelo zientifikoan oinarrituta.

Nik eraiki nuen modelo zientifikoan, urez betetako edalontzia izozkailuan 15 minutuz
izan ondoren, kanpora ateratzen nuen edalontzia, balkoira, egun euritsu batean.
Edalontziko ura, eta ondorioz, edalontziaren gainazala, airearen tenperatura baina
hotzago zegoenez, pixkanaka, edalontziaren gainazalarekin kontaktuan zegoen airea
hoztu egiten zen, eta ezin izaten zion “eusten zion” ur guztiari “eutsi”.

Ihintzaren kasuan, airea bera da hozten dena, eta beraz, “eutsi diezaiokeen” ur kopurua
murrizten da, eta berau askatzen du ikutzen dituen gainazaletan tanta moduan.
Ondorioztatu dezakeguna da, tenperatura jaisten doan heinean, aireak bere baitan ura
izateko gaitasuna galtzen duela.

Aldatu al da zure modela fenomeno honen azalpenerako? Zertan?

Ez, modelo honekin ere fenomenoa azaldu daiteke. Era guztietara, ihintza zehazki
azaltzeko, honakoa egin ahalko genuke: lehenik, etxe barruko giro tenperaturan
dagoen plater bat hartu eta balkoira atera eta 30 minututara ikusi ezer gertatzen den.
Plater berdina kanpoan utzi, goizeko 6etan esnatu, eta begiratu zer gertatu zaion.

You might also like